"Athletic-a urtero Europako txapelketetan ikustea dugu helburu"


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Jose Julian Lertxundirekin Athletic-az
Jose Julian Lertxundi
"Athletic-a urtero Europako txapelketetan ikustea dugu helburu"
Daltonikoen antzera bi koloretan ikusten du mundua, baina hauek zuri beltzean ikusten duten bitartean zuri gorriak dira Jose Julian Lertxundiren koloreak, nahiz eta aitortu txuri urdin eta gorritxoan ere ikusten duela noizean behin. Dena den, aurten, bere aginteko lehen urtean, beltzak ikusi ditu eta berdea tunelaren azken muturrean somatzen duela aitortzen du.
ARGIA. Lehendakaria izan aurretik direktiboa izan zinen Aurtenetxerekin eta utzi egin zenuen. Zerk bultzatu zintuen lehendakaritzaren apostuari aurre egiteko erabakia hartzera?
J.J. LERTXUNDI, Ni betidanik egon naiz Athletici loturik, klubeko maila desberdinetako jendearekin izan ditut harremanak eta Iribar, Saez, edo Clementeren beraren lagun izan naiz; izan ere, 14 urte nituela egin nintzen bazkide. Bestalde, eta zuk esan duzun moduan, jadanik aurretiaz direktiboa izan nintzen, 1981ean Beti Dunabeitiaren azken direktibako partaidea hain zuzen, gero Aurtenetxerekin errepikatuz 1986ra arte. Guzti honek, hau da, kluba barrutik ezagutzeak, harrotasun kutsua duen arren, neuzkan asmoak gauzatzeko gaitasuna nuela ziurtasuna ematen zidan. Guzti honi gehitu behar diozu futbolarekiko aparteko zaletasuna, Athletic futbol klub huts bat ez den arren, eta Athleticek guztiongan eta nigan ere sortzen duen maitasun sentimendua.
A. Lan ordu mordoa eskatuko du halaho zeregin batek, ezta?
J.J.L. Nik egin egitez banku batean egiten dut lan. Nire ihardunaldiaren erdia bankuarentzat da eta beste erdia klubarentzat. Honetaz gain nire aisia guztia eta kasik nire familia osoa ere klubarentzat dira. Konturatu nire kirol iharduna burokratikoa dela eta ez praka motzetakoa. Inoiz hala jantzi banaiz ere zale mailan izan da.
A. Zuk zure kanpainan gestio argiago bat agintzen zenuen erizpide berrietan oinarritua. Zertan dira erizpide berriok?
J.J.L. Egia esan, kluba betidanik ondo zuzendua eta ekonomi sendo baten jabe izan da. Izan ere, maiatzeko hauteskundeak irabazi eta gero klubaren agintea hartzean patrimonio mailan oso ondo dagoen kluba eskuratu nuen, ekonomian justu samar zebilen arren. Dena den, mundu honetan dena hobe daiteke, eta nabarmenago kirolara eta bereziki futbolera, heltzcar dauden garai berriak kontutan hartuz, gestio profesionalduago bat eskatzen bait dute. Nik agindu nuen egitura profesionala sortuko nuela, ahalik eta modernoena, klubari egonkortasuna emango diona, ez dadin egon emaitza deportibo eta etor daitezkeen batzorde zuzentzaileen menpe. Nire ondorengoek aldatuko dituzte gauzak baina beti hoberako ustean. Hori bai, Athletic kirol erakundea izan arren efikazia eta errentabilitate erizpideekin zuzendu behar dela uste dut, entrepresa moderno batek jokatzen duen moduan, alegia.
A. Diozun guzti hori aspaldion entzutetsu egin den Elkargo Anonomoen kontu horrekin bat letorke?
J.J.L. Egun ez dut kluba egituraketa horren menpe ikusten, eta agian etorkizunean ere ez Athleticek histori eta tradizio bitxiak bait dauzka, sentimenduzko lotura bat dagoelako erakundea eta gizartearen artean. Elkargo anonimo bihurtuko balitz lotura hau eteteko arriskua legoke. Honek ez du kentzen jokabide erizpideak egungo entrepresa modernoetakoak izatea. Gainera egungo joera ikusirik, beste klub guztiak elkargo anonimo bihurtuko balira aztertzekoa litzateke Athleticek egin beharko lukeena eta agian bazkideei proposatu egin beharko genieke aukera hori.
A. Kirol emaitzek baldintzatuko ez duten egonkortasuna aipatu duzu. Bestalde helburua UEFAn sartzea da. Horren garrantzitsua al da Europa Athleticen oreka ekonomikorako?
J.J.L. Europako taldeak erakargarriak dira, beraien aurkako partiduek mamia daukate, jendea etortzen da eta horrek dirua dakar. UEFA kirol helburu bat da, behin sartuz gero aurrera egiten bada konpetizioan ondorio ekonomiko oso interegarriak dituena.
A. UEFAn sartzeko helburuak egungo ekipoaren bilakaera baldintzatuko du edota Saezek esan duenez denbora emango zaio ekipoari bere heldutasunera hel dadin?
J.J.L. Efikazia bada erizpideetariko bat ezinezkoa da helbururik gabe aritzea lanean. Gaur egun Liga ezinezkoa da Kopa zortearen menpe dago eta UEFA da geratzen zaiguna. Athleticek duen historia, tradizioa, ekipoa eta beste arrazoi askorengatik beti egon behar luke goian, aurreneko seien barrura alegia. Hori bai, ez dugu etxea hankaz gora jarriko. Athleticek egin dezakeen gauzarik onena bere historian begiratzea da eta ikusiko dugu historikoki belaunaldika izan ditugula talde indartsuak. Posturen bat bete behar bada teknikoek esango dute, "hori niri ez dagokit" eta gainerakoa
A. Zuk esan zenuen Athleticek duen joko ingeles hori alde batera utzi behar zela eta gehiago begiratu Holanda eta Italia bezalaho nazioetara. Horretarako Clemente fitxatzen duzu. Ez al da kontradizio bat Clemente joku tankera honen aldekoa dela jakinik?
J.J.L. Gauza bat da nik pentsatzea Athleticek halako edo bestelako jokua egin behar duela eta beste bat, guztiz desberdina, goizetik gauera joku modu hori inposatzea. Hori batetik eta bestetik Holanda eta Italiari dagokienez, ni ez nintzen jokatzeko moduaz ari, kirol egituretaz baizik. Holandak 14 milioi biztanle izanik kirolari bikainak ematen ditu kirol arlo guztietan eta Italiak, ostera, futbolari hoberenak erosiz lortu du bertako ligak duen maila. Nik uste Athleticek Holandak bezala jokatu behar duela, harrobia indartuz eta horretan ari gara Lezaman. Lezamak ez dio enbidiarik munduko beste inongo ereduri, beste gauza bat da gizartearen kirol eraketa traketsa izatea eta eguneroko bizitzan kirolak ez izatea dagokion garrantzia.
A. Horretarako alokatu diozue Lezama Eusko Jaurlaritzari 30 urtetarako?
J.J.L. Hori aurreko zuendaritzak sinatu zuen, baina Euskadiko Selekzioak Lezamako instalazioak erabiltzeko aukerara mugatzen da. Athleticek indarra egin behar du, kirolak gero eta garrantzi handiagoa izan dezan gizartean. Nik nahiago dut Lezamara 15-16 urtetako mutilak etortzea eta ez orain bezala 8-9koak hartzean gertatzen den metatzea ematea. Gazte helduagoak etorriko balira punta puntako eskola izango genuke, gaur egun ostera oso gazterik hartzean umeak jada futbolari sentitzen dira futbolarigai baino ez direnean eta gainerako ekipoetako jokalariengan izugarrizko desilusioa sortzen dugu egundoko jipoiak ematen bait dizkiegu.
A. Pentsatu duzue Lezama txikiak egitea? Bestalde lehengoan esaten zuen Marino Lejarretak, txirrindularitza eskolak aipatuz, eskola guztiek alde onak izan arren monokolore bihurtzen zirela eta 8-9 urtetako umeek kirol desberdinak jolas bezala hartu behar zituztela, badutela kirola sano egiteko denbora eta kirolari izateaz gain hezkuntza humanistikoa ere eman behar zalela
J.J.L. Hezkuntza humanistikoa ez da gure botebeharra, bai agian bigarrena. Lezama txikiak, edo eskolarteko kirolean monitoreak jarri, edo antzeko erabakiak hartu beharko dira, baina aurretiaz esan bezala helburna gazteak 15-16 urterekin gureganatzea litzateke. Ildo honetatik doa "Lezama 2000" egitasmoa. Gure lana dibertsifikatu eta Euskal Herri osoko alde guztiak zehatzago kontrolatu toki guztietako jokalariak gureganatu ahal izateko.
A. Espainiako egungo joera ikusirik, jobalariak diruz erostea, Athletic, Erreala eta Osasanaren harrobiak talde handion jokalariak sortzeko tokiak izatera mugatuko ote dira?
J.J.L. Egitura ekonomikoa da indartu behar dena, talde handien goseari aurre egiteko. Mailako jokalari bakar batek ez alde egitea da gure asmoa. Horretarako zer egin behar den? Ondo administratu klubaren errekurtsoak eta diru sarrera gehiago lortzen saiatu. Gure sarrera nagusiak ikusleetatik datoz eta taldea gaizki doanean jende gutxiago dator. Bestalde San Mames merkea da beste tokien aldean eta horrek ere bere eragina dauka. Gastuak mantenduz diru sarrerak areagotzen ditugun neurrian lortuko dugu gure jokalariak mantentzea. Bada beste arlo bat sarrera hauek areagotzeko: babeslearena, hau da, elastikoetako publizitatea, baina hori aztertzeke dago oraindik.
A. Bere garaian Aurtenetxek esan zuen Athleticek Euskal Herriko lehen taldea izan behar zuela eta Errealaren eta Osasunaren jokalariak fitxatu. Taldea indartu beharrean bazaudete zar izango da erabakiorra: klubokiko harremana edo Athleticen premia?
J.J.L. Jende asko haserretu zen esaldi hura zela eta ez zela. Nik uste historikoki Euskal Herriko talde nagusia Athletic izan dela esan nahi zuela. Gaur egun? Ez da. Hor daukazu Osasuna hirugarren eta gu azken postuetatik irten nahian. Besteen jokalariak fitxatzeari dagokionez normala da haserretzea norbaitek jokalari bat kendu nahi dizunean, baina gauzak argi eta garbi eta etikarekin egiten direnean kluben arteko harremanek ez dute zertan okertu.
A. Aurtengo helburuak, UEFA, Kopa, ez dira bete. Eta datorren urtean zer? Saezek segituko du entrenatzaile?
J.J. L. Une honetan ez naiz datorren urtean pentsatzen hasi. Nire ardura bakarra gauden tokitik irtetzea da oraindik bi negatibo dauzkagu eta. Saez izango den entrenatzailea? Oraingoz utz diezaiogun bakean lan egiten, ederki aritu da eta bide honetan segituz kontutan izango dugu, inolako zalantzarik gabe, datorren denboraldiari begira.
A. Clementek zalantzan jarri zuen Lezaman egiten den lana.
J.J.L. Badakit adierazpen horiek ez zirela Lezamako teknikoen gustokoak izan, baina uste dut Clementek ez zuela hori esan nahi, batez ere Clemente bera Lezamari esker izan zelako txapeldun, beraz ez naiz usteak baloratzen hasiko.
A. Zure zuzendaritza taldean emakumezko bat dago, Ana Urkijo. Ba al dauka zereginik ala propaganda hutsa da?
J.J. L. Propaganda? Ezta pentsatu ere. Ana abokatua da eta beste bi pertsonarekin batera arlo juridikoaren ardura darama.
A. 92an bost atzerritar izateko eskubidea izango du futbol talde bakoitzak. Ondonoz harrobidun taldeek izan beharko dute selekzio desberdinen oinarria. Federaziotik abantailak lortu beharko dira harrobia lantzen duten taldeentzat, ezta?
J.J.L. Erabaki hori txarra da Espainiako futbolarentzat eta selezioarentzat batik bat. Jokalari gehienak guk jarri beharko ditugu maila desberdinetan eta hori arazo bihur daiteke, beraz aztertu egin beharko da horren aurrean zer egiten dugun.
A.. Urtebete eta gero balantzea egiteko ordua etorri da, ezta? Hutsak? Alde onak?
J.J.L. Entrenatzailea aldatu behar izan dugu. Hori hutsa izan bada onartzen dut. Baina nik neuk ez dut huts modura hartzen, konpetizioaren ondorio bezala baizik. Indartsu hasi genuen denboraldia eta derrepente urtarrilean eta otsailean porrot egin genuen. Erabaki bat hartu beharra zegoen eta hor dago Inaki Saez entrenatzaile. Gestio ekonomikoari dagokionez nik uste gauza asko eta asko egin direla eta urtea noiz beteko nago egindakoaren berri zabala emateko bazkideei. Aurrekontua publikoa da eta balantzea hiru hilabetero plazaratzen dugu. Hori bai, ez dugu esango nork zenbat irabazten duen gai horiek intimotzat jotzen bait ditugu.
A. Gauza hauek plazaratzeko aldizkari bat ere agindu zenuen.
J.J.L. Eta ari gara oraindik erabat definituta ez dagoen arren. Kontutan izan nire aginduak lau urtetarako izan zirela eta ez denak urte bakarrean burutzekoak.

NORTASUN AGIRIA
51 urte dauzka
Futbolaz gain txirrindularitza du atsegin
Athletic-en Iribar aipatzen du, Di Stefano futbolari eta Eddy Merckx kirolari
Saez da bere entrenatzailea
Urtero Europan egotea du helburu
Politiko samarra da eta arbitro denak onak direla dio
Bankan lan egiten du
Ez da ausartzen Athleticen historia guztiko jokalariekin hamaikako bat egiten

Sabiño Madariaga
35-38


GaiezKirolaFutbolaLehendakari
GaiezKirolaFutbolaTaldeakAthletic Cl
PertsonaiazLERTXUNDI3
EgileezMADARIAGA8Kirola

Azkenak
2024-11-27 | ARGIA
Korsikako Asanblean ezin dela korsikeraz hitz egin berretsi du auzitegiak

Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]


2024-11-27 | ARGIA
Gaur banatuko dituzte Rikardo Arregi Sariak

Kazetaritza arloko zortzi finalisten artean dago June Fernández, ARGIAn argitaratutako Nerabeak eta sexu-heziketa: pornoa ote da arazoa? erreportajeagatik. Sari banaketa ekitaldia Andoainen egingo dute.


2024-11-27 | ARGIA
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektore, botoen %64 lortuta

EHUko errektoretzarako hauteskundeak irabazi ditu Bengoetxearen hautagaitzak, botoen %63,6 lortuta. Beste taldeak berriz, Eva Ferreirarenak, botoen %36,3 jaso du. Parte hartzea %21,9koa izan da eta gora egin du aurreko hauteaskundeekin alderatuta


2024-11-27 | Julene Flamarique
Espetxe zigorra ezarri dio Turkiak Beritan Canözer kazetari kurdu feministari

Urtebete eta hamar hilabeteko zigorra ezarri diote PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aldeko "propaganda2 egitea leporatuta. Canözerrek hamar urte daramatza kazetari lanetan. Tarte horretan sei bider aldiz miatu du bere etxea Turkiako Poliziak, bost aldiz atxilotu... [+]


Black Friday-aren kontrako egitasmoak, hitzaldiak eta mahainguruak, Nafarroako GKE-en eskutik

Kontsumismoaren kontrako bizikleta martxa Setem GKE-aren eta Masa Kritikoaren artean antolatu da ostiral honetarako.

 


2024-11-27 | Leire Ibar
Ertzaintzak komisarian jipoitu zuen emakume arrazializatuaren kasua itxi dute prokuradoreak helegitea aurkeztea “ahaztu” eta gero

2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]


2024-11-26 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-26 | Leire Ibar
Kutsadura akustikoa egotzita isuna jarri diote Barakaldoko Oxinorte enpresari

Barakaldoko Udalak 11.800 euroko isuna ordaintzea eta gauez hiru hilabetez ixtea exijitu dio Bizkaiko enpresari. Abuztuaren amaieratik txistu etengabe, desatsegin eta jasangaitza igortzen du inguru zabalean entzuten dena.


Laguntza humanitarioa, etenda: 130.000 haur elikagai eta botikarik gabe

Save the Children erakundearen esanetan, Gaza iparraldeko 130.000 haur artatu gabe daude 50 egunez, gutxienez.


2024-11-26 | Leire Ibar
Nafarroako Musika Kontserbatorioko hiru irakasle salatu dituzte indarkeria matxistagatik

Hainbat ikaslek egin dituzte salaketak. Irakasleetako bat sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik eta sexu proposamenengatik salatu dute. Bigarrena, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik. Hirugarrenari dagokionez, ikasleen... [+]


2024-11-26 | Iñigo Satrustegi
Lorategiak eta lorezainak zaintzeaz

RR
Nork: Maialen Lujanbiok
Noiz: azaroaren 21ean.
Non: Katakraken (Iruñea) plazan.

----------------------------------------------

Hementxe gaude, Katrakakeko aulki guztiak beteta, hementxe. Erorien monumentua eta Landaben hizpide, hasi da koplaka emanaldia edo... [+]


2024-11-26 | EHU Palestina
EHUn Israelen genozidioa eta apartheidarekin harreman oro aztertu eta eteteko batzordearen alde

Palestinan genozidio bat burutzen ari den Israelgo estatu eta berarekin batera diharduten enpresa eta erakunde guztiekin eteteko asmoz sortu zen EHU Palestina. Israelen inpunitatea Europan eta Estatu Batuetan dituen harreman politiko, militar, ekonomiko, zientifiko zein... [+]


DBHko ikasleak literaturzaletzea helburu duen irakurketa-lehiaketa aurkeztu dute

Esloveniako eskoletan izan duen arrakastari tiraka, Alberdania argitaletxeak Euskal Herriko ikastetxeetara ekarri du Joko Ona Denontzat irakurketa-lehiaketa: DBHko ikasleek “kalitate handiko liburuak” irakurriko dituzte taldeka, eta avatarra aukeratuta, horiei... [+]


2024-11-26 | Mikel Aramendi
India, Trump 2.0 aldirako kontuak ateratzen

Ari da mundu guztia kontuak ateratzen Trump 2.0 aldian norberari gerta dakiokeenaren eta munduan gerta daitekeenaren inguruan. Subjektuaren mudakortasuna ezagututa, ziur samartzat eman daitekeen aurreikuspen bakanetakoa da Estatu Batuen Txinarekiko harremanak, ekonomikoak... [+]


Eguneraketa berriak daude