«Ideiek busti, lehortu, zikindu edo kontagiatzen dute artelana»


2021eko uztailaren 23an
Laura Mintegi idazleari elkarrizketa
Laura Mintegiren «Legez kanpo» elaberriak tortura salatzen du
«Ideiek busti, lehortu, zikindu edo kontagiatzen dute artelana»
Laura Mintegik, «Legez kanpo», eztabaida bizkortuko duen nobela argitara eman du egunotan. Gaiak–torturaren inguruko jarrerak betidaniko lagun birengan markatzen dutena- eta idaztankerak–bi nobela batetan–esanguratsuak dira, idazle honen egungo nondik norakoa ezagutzeko.
ARGIA. Bost urte libururik idatzi gabe egon ondoren "Legez kanpo". Ez al da denbora luzeegi idazle batentzat?
LAURA MINTEGI. Ez, niri ez zait iruditzen denbora luzea laburra baizik, eta gainera argitu behar da ez dela bost urte idatzi gabe, argitaratu gabe baizik. Agian automatikoki egiten dugu idaztea berdin argitaratzea, eta hori ez da hain mekanikoa. Liburu bakoitzak eskatzen du bere prozesua, buruan sortzekoa, gero erredakzio lana, zuzenketa eta azkenik prozesu mekanikoa, argitaletxeak etab.
Kontuan hartu behar da, bestalde, idaztea ez dela nire lan bakarra. Pertsonalki idaztea gauza garrantzitsuenetarikoa da, baina eguneroko rankingean ez du lehentasunik, behintzat denborari dagokionez.
A. Oraingoan gaia eta idaztankera nabarrnen aldatu dituzu. "Legez kanto" liburuan torturaren gai latza, idazleek ukitu ohi ez dutena jorratzen da.
L.M. Bai, ez da gai xamurra, nahiko latza da, areago hemen eta orain. Nik beti idazten dut arduratzen nauten gaietaz, buruan ditudan gaietaz, eta idazten dut horretaz gehiago eta sakonago pentsatzeko. Biziki hunkitzen nau torturak, agian intelektualki uler dezaket baina humanoki ez, nire kontradikziotik haruntzago doa eta orduan nik erreflesio bat egin dut horretaz, eta hortik tortu da liburua.
Esan behar dut oso tentso idatzi dudala eta hori nabaritu egiten dela liburuan. Potizia nobela oso gustora, aise eta xuabe egin dudan bitartean–fikzio lan hutsa izan bait da, eta eredu asko daude–, bestea, aldiz, izan da minez sortutako lana, eta hori ere igarri egiten da.
Idazle batentzat gauzarik zailena da erregistro diferenteak edukitzea. Ezinbestekoa da norberaren estiloa, norberaren tik edo keriak agertzea, baina bestalde aberastasuna dator estilo desberdinak, kadentzia, erritmo, kontaera diferenteak erabiltzetik. Ez da batere erraza, eta alde horretatik niretzat saio bat izan da.
A. Errealitatea eta fikzioaren arteko zubia oso laburra da, liburuan erreferentzia argi batzuk ageri dira. Joxe Arregiren hitz zehatzak agertzea, "Linaza kasua" izan zen hartako pasarte ia ia identikoak jartzea... Eramango dute bat baino gehiago literaturak ematen duen askatasun hori noraino beltzen den kuestionatzera.
L.M. Ez dut esango askatasuna totala denik, inoiz ez bait dago askatasun osorik, baina mugak neuk- ipintzen ditut. Hau da, nik nahi dudana egin dezaket, teoriaz, baina gero presio sozialak, egoera, esperientzia pertsonalek mugatzen dute. Zenbait datu zehatz erabili dut, baina autozentsura moduko bat ere izan dut, eta konszientea naiz, bai. Ez dut egin nahi izan ez kronika politiko bat, ez erreportaia periodistikoa, nobela bat idatzi dut eta nobela horretan printzipioz ez dago mugarik nahi dudana egiteko. Baina gero muga erreal eta fisikoak agertzen dira gaia beragatik eta gaiak eskatzen duen tratamenduagatik.
A. Torturaren gaia nahiko ezohizkoa izanik idazlearen konpromezu pertsonal handia eskatzen du, idazlea bera busti eta zikindu egingo da eta. ..
L. M. Idazlearen lanabesa ideiak dira, ez dira ez mailua ez laiak. Literatura da ideia baten dramatizazioa. Nobela edo poema guztien atzean ideia bat dago, ideiak inoiz ez dira aseptikoak. Ideiak dute kolorea, usaina eta bolumena. Ideiak busti, lehortu, zikindu edo kontagiatzen dute artelana. Guztiz ezinezkoa da ideia batekin aritzea eta inkolume amaitzea. Esaten duena inkolume geratu dena ideia bat erabili ondoren edo ez du ideiarik edo gezurra da.
Publikoki hitz egin edo idazten duzunean hiru aukera daude: bat, inolako garrantzi, konpromezu edo ondoriorik ekartzen ez duten gauzetaz idaztea; bi, ixilik egotea: eta hiru, hitz egin eta idatziz gero benetan pentsatzen eta sentitzen dudana idaztea. Hirugarren bide honi ekin diot. Erabakia oso konszientea da, urte hauetan inozentzia intelektuala galdu dut, ez da posiblea atzera egitea berriro.
A. Eta ez zara beldur argazkitik kanpo geratzeko?
L.M. Beldur baino, esango nuke harro nagoela argazkitik kanpo geratzeaz. "Legez kanpo" ipini diot nobelari eta hori ere ez da kasualitatea. Legez kanpo, aranez kanpo, sistimatik kanpo, neska ona izatetik kanpo, eta dirudienez tokatu zait neska gaiztoa izatearena...
Denok dakigu zer nolako momentua bizitzen ari garen Euskal Herrian eta mendebaldean orohar, eta denok dakigu literatura bere garaiaren alaba dena. Korrontearen aurka goaz, baina nabarian ez agertzeak ez du esan nahi beste balorerik ez dagoenik. Ni baikorra naiz, badakit momrntu txarretatik sortzen direla momentu onak, badakit dezepzioetatik sortzen direla ilusioak, zorionez ikusiko ditugu. Baikorra naiz, guttien espero dugun lekutik, agertuko da inpetua, ilusioa, hemen berriztapen bat gertatzen ari da. Batzu inkorporatuko dira hurrengo inpultso honetan, beste pertsona batzu galduko dira betirako, baina berriak sortuko dira horretaz seguru nago.
Neketsua da korrontearen aurka Neketsua da korrontearen zenbait balore mantentzea, batez ere gutti balore, batez ere gutti izan izanda, baina gutti izateak ez du ziurtatzen da, baina badakigu jakin, gutti izateak ez duela ziur oker egotea. Kopuruak inoiz ez du ziurtatzen alde baterako edo besterako zuzentasuna. Normalean, zuzenen ibili direnak oso gutti izan dira.
A. Liburu hasieran badago hitzaurrea izango denaz hitzaurre edo esaldi labur bat ingelesez, liburua bera kokatzen duena: "Hemen benetan ez dago zeresanik" 'zergatik' baizik, baina zergatik galdetzea eskuragaitza denetik 'nola' galderan hartu behar dugu babesa».
L.M. Orohar gizarte honen ezaugarri bat da. Zehazki Euskal Herrian ez zaio heltzen benetako galderari, eta benetako galdera da zergatik. Kasu honetan, zergatik tortura, hori da aztoratzen nanena. Hemen bakarrik planteiatzen da nola: ze sistima, zein metodoz, zenbat ordu, zenbat egunez, eta benetan iruditzen zait hori ihesa dela. Benetako galdera da zergatik torturatzen den, zergatik ezartzen zaion min fisikoa, zergatik estatu oso batek daukan torturaren beharra. Estatu oso bat gaisorik dago, minbiziz, dituen mekanismo guztiak edukita pertsona bat gelaska batetan sartu eta iluntasunean min fisikoa ezarri behar badio.
Inaki Goitioltza
42-43


GaiezKulturaLiteraturaIdazleakMINTEGI1
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazMINTEGI1
EgileezGOITIOLTZA1Kultura

Azkenak
2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


2025-02-20 | Xuban Zubiria
Friedrich Merz kontserbadorea, Alemaniako hauteskundeak irabazteko faboritoa

Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]


Leonard Peltier: “Azkenean libre naiz, gaurkoa egun ederra da”

49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.


Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


Eguneraketa berriak daude