«Pujolen gobernuak kataluinarrak desmobilizatu egin ditu»


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Angel Colom, Esquerra Republicana de Catalunyako Idazkari Nagusiari elkarrizketa
Angel Colom, Esquerra Republicana de Catalunyako Idazkari Nagusia:
«Pujolen gobernuak kataluinarrak desmobilizatu egin ditu»
Duela bi urte, berak ordezkatzen duen sektore kritikoa ERCko kupulan nagusitu zenean–J. Hortalá; baztertuz, alderdi historiko honetan haize-buhunba nabaritu zen. Cridatik zetozen independentista askok Companys eta Macía-ren alderdi zaharraren zutabeak astindu zituzten. Atseginez hartu geitu Colomek Bartzelonako ERCko egoitzan gure galderak erantzuteko.
ARGIA. Orain dela lau urte, zu eta Crida-ko beste kide butzuk ERCra jotzen duzue. Zer dela eta?
ANGEL COLOM. Edozein herri mugimendutan zaila da batasuna mantentzea urtez-urte. Crida barnean sektore ezberdinak agertu ziren, haietariko batzuk gure erakundea mugimendu politikoa bilakatu nahi zuten. Hori dela eta, aldaketa horri aurre egin genion kide batzuk Cridako zuzendaritzatik atera ginen (ni oraindik baseko militantea izan arren). Alderdi historiko honen ibilbide garbiak sortu zigun ERCrenganako mirespena. Gure sarrerak alderdiko berriztapena–basetik eraginda–erakarri zuen, hala nola haren egiturak indartzea, alderdi nazionalista tinkoa bihurtzekotan, orain gobernatzen duen Convergencia i Unióren (CiU) alternatiba izan zedin.
A. Zeintzu ziren ERCko haustura eta Hortaláren irteera eragin zuten arrazoiak?
A;C Hazkunde azkarregi baten ondorioa izan zen. Erants genezake ere, idazkari nagusia izanik, Hortalák eskuinera eraman zuela alderdia, eta bere jatorrizko izaera nazionalista epeltzen zuen. Hori dela eta, 16. kongresuan (1989ko azaroan) ERCko sektore historiko eta etorriberrien (Cridatik eta beste herri erakundeetatik) artean hitzarmen bat erabakitzen da, alderdiko gehiengoa lortuz eta Hortaláren taldea zuzendaritzatik aldenaraziz.
A. Zer aldatu da ordutik hona ERCn?
A.C. Alderdia indartu eta kohesionatu dugu. Hortalák zuzendu zuen hiru urteetan alderdiak bere historiaren une okerrenetarikoa bizi izan zuen, zalantzarik gabe. "Hirurteko beltza" non desegituraketa, barneko istiluak eta itxitasuna nagusitu ziren. Dagoeneko ez dago horrelakorik, ERCn pluraltasuna dago baina ez taldetxorik. Catalunyako gaurko gizartearen asmo nazionalekin ERCko proiektu historikoa lortzekotan gaude.
A. Erradikala zaren arren betidanik biziki gogorra izan zara Catalunyan borroka armatuaren alde dauden taldeekiko...
A.C. Ghandiren mugimendu independentista eta bakezale filosofia eredutzat hartu ditudalako. Ez dut armetan sinisten, nere ustez armaz lortzen diren gauzak gero ere armaz mantendu behar direlako. Dena den, Catalunyan indarkeriaren alde dauden erakundeak guztiz marginalak dira. Gure mezu politikoak kontzientzia nazionala hedatzearen alde apostu egin du, gure herrian gehiengoa izan dadin. Hau lortzerakoan Estatu espainiarrak gorriak ikusiko ditu gure berjabetasuna eskura dezagun galerazteko.
A. Nola dakusazu Euskal Herriko egoera politikoa?
A.C. Batetik, sozialisten irteera EAEko gobernutik positiboa da. Bestetik, badago aspektu ezezkor bat: han dagoen gatazka aipatutako gobernu berria eta instituzioetatik kanpo dagoen proiektu abertzalearen artean, HBrena alegia. Oso ona izango litzateke HB barruan legokeen gobernu lauparteko abertzalea; gobernu horrek Euskal Herriko segmentu oso zabala ordezkatuko luke, eta epe laburrean Euskadiko autodeterminazioaren eskubidea eta independentzia eskura lezake. Hala ere, beharrezkoa litzateke hausnarketa sakon bat ETAn, ea komenigarria den estrategia odoltzalearekin jarraitzea... Bestela Euskal Herriko egoera hau betikotu egin daiteke.
A. Dagoeneko badu zentzurik zuen errepublikar bokazioak? Denboraz kanpo geratu den sentimendua omen da...
A.C. Errepulbikanismoak tradizio luzea du Catalunyan. Estatu espainiarreko gainontzeko tokietan errepublikar gogoa ez badago ere, Catalunyan bizirik dirau. Neretzat errepublikanismoa demokrazia eta partaidetasunaren sinonimoa da. Bere sigletan errepublikar aipamena duen alderdi bateko kide izateaz harro nago.
A. Zein izan da Pujolen gobernuaren eragina Catalunyako gizartean?
A.C. Batzuk diotenez, "pujolismoak" ezinbesteko transizioaren tresna izan da, sasoi ez-demokratiko batetik zenbait askatasun nazionaletako sasoira. Guretzat, berriz, ezezkorra da CiUren azken hamaika urteetako balioztapena: Pujolen gobernuak Catalunyako herria desmobilizatu egin du eta ez du proiektu nazional bat osatu; kemena falta zaio eta bigunegia izan da Madrilekin negoziatzerakoan; hizkuntz normalizazio arloan gutxi aurreratu da, elebakartasunaren bidea errefusatuz; kataluinar herri kultura ez du bultzatu; giza politika hebaina burutu du; ez du inolako gogorik erakutsi Pais Valenciá eta Illes Balearsekin harremanak estutzeko, e.a.
A. Zure taldetik abiatu zen Catalunyaren autodeterminazio eskubideari buruzko iniziatiba, eta Parlamentuak 1989ko abenduan onartu zuen. Adieraz iezaguzu zein jarrera hartu zuten alderdiek horren aurrean.
A.C. Guk aurkeztu genuen proposamena nahiko zabala zen, kontsentsua lortzeko asmoz egindakoa. Dena den, autodeterminazioaren eskubidearen aldarrikapena argi zegoen. Nere ustez erabaki historikoa izan zen, orain Catalunyako legebiltzarrak edozein momentutan erabaki bait dezake eskubide honen erabilera. CiUn gai honek sentiberaturik zeuden kide batzurekin egindako hitzarmenari esker eraman genuen aurrera proposamena. CiU, Iniciativa per Catalunya (IC) eta CDS ere alde agertu ziren. Azken alderdi honen ordezkariak, hain zuzen, Madrildik sekulako jipoia iaso zuen gero.
Josu Albero Argazkiak: Xavier Moreno
16-17


GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaKataluniaERC
PertsonaiazCOLOM1
EgileezALBERO1Politika

Azkenak
Adin txikikoak dira Osakidetzako genero identitateko unitatetik pasa diren erdiak

1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.


BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Arrazakeria salaketen erdiak Polizia jotzen du “agente diskriminatzailetzat” Bizkaian

Diskriminazioaren ahotsak txostenak zenbakitan jasotzen ditu 2023an Bizkaiko SOS Arrazakeriaren Informazio eta Salaketa Bulegoan pertsona ugarik agertarazitako esperientziak, eta haietan "arrazoi arrazista eta xenofoboen aurkako indarkeria, eraso eta diskriminazioak”... [+]


Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-07-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektua hasia da konponketa lanak, landaketak eta formazio saioak egiten

Zestoako Iraeta auzoan, Urola ibaiaren meandroan daude Amilibia baserria eta bere lurrak. Horiek modu kolektiboan erosteko dirua biltzen ari da Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkartea. 2025 bukaerarako dute hitzartua azken ordainketa, baina erosketa fasean egon arren,... [+]


Emakume alkateentzako jantzi erronkariarra diseinatu dute, Hiru Behien Zergan parte hartzeko

Larunbatean egingo dute San Martin Harriaren inguruan 600 urte baino gehiago dituen ohitura eta aurten emakume alkateentzako jantzi erronkariarrak prestatu dituzte, orain arte gizonezkoentzako baino ez baitzeuden.


2024-07-12 | Gedar
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen, faxista bati aurre egiteagatik

Orgullo Cazurro talde faxistako kide bati kontra egin zion atxilotuak, eta bideo batean jaso zuen hori. Guardia Zibilak atxiki du berriki, eta badirudi "gorroto-delitu bat" egotzi diola.


Donostian 300 pertsona baino gehiago “muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute

Donostian, 300 pertsona baino gehiago “pobrezia eta muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute Kaleko Afari Solidarioak (KAS) eta Hiritarron Harrera Sarea taldeek. “Michelin izarrak dituzten zortzi jatetxe dituen hirian eta Basque Culinary Center... [+]


2024-07-12 | Euskal Irratiak
Cyclopotes elkartea: Ikusmenik gabeko jendeen inklusioaren alde, bizikletaz ibiltzeko

Angeluko Cyclopotes elkarteak ikusmen-gabeko jendeer parada ematen die bizikletaz ibiltzeko. Tandem club des déficients visuels du zinezko izena elkarteak eta 2004ean sortu zen. Joan den astean Amikuze eta Oztibarren gaindi pasa dute aste osoa, egun guziez ibilbide... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Maximo Aierbe hil da, Euskaldunon Egunkariaren sortzaileetakoa

Bere sorterri Ataunen hil da Maximo Aierbe Muxika, 74 urterekin. Euskaldunon Egunkariaren sortu aurreko eta ondoreneko urte malkartsuetako eginahaletan parte hartu zutenek gogoratuko dute proiektu berriaren akziodun bila hainbeste lan egindako gizon hura. Disziplina eta... [+]


2024-07-11 | Uriola.eus
Gentrifikazioaren aurka, pisu turistiko bat okupatu dute Bilbon

Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.


Fronte Herritar Berria garaile atera da, eta hirugarren kokatu da eskuin muturra

20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude