«XIX. mendeko utopiak XX.ean gauzatu dira»


2021eko uztailaren 23an
Joseba Agirreazkuneaga, EHUko historia irakasleari elkarrizketa
«XIX. mendeko utopiak XX.ean gauzatu dira»
Joseba Agirreazkuenaga Historian Doktore eta Euskal Herriko Unibertsitatean Historia Garaikidearen irakaslea eta aditua dugu. Urte oso bat eman du Erresuma Batuko Oxford Unibertsitatean bertako nazioen historia ikasgai duelarik. Historia gehixeago ikasteko asmotan hurbildu gara beragana.
A RGIA. Esana duzu, Euskal Herriko historiografia ikuspegi politikoek mediatizatu dutela. Hau beste historiografietan ere gertatzen da edo gure kasua nabariago da?
J.AGIRREAZKUENAGA. Hori historiografia guztietan gertatzen da, bai. Behar bada euskal historiografian nabarmenago gertatu izan da. Toki guztietan gertatzen ari da historiaren manipulazio edo erabilpen txar hori. Ni ez nago historiaren subjetibismoaren alde. Posible da Historia gero eta objetibo eta klaruago lortzea eta hori euskal historiografian garbi gelditu da. Duela 20 urterarte subjetibismoaren eremua nahiko handia eta nabarmena zen. Informazio enpiriko sendoetan oinarrituriko jende gutxi ezagutzen genuen. Gaur egun hainbat tesi, hainbat liburuen ostean, gure ezagutza askoz ere sakonagoa da. Subjetibismoaren eremua murriztu egin da. Horrek ez du esan nahi erabat murriz daitekeenik, beharbada inoiz ezin izango da, guk historia egiten dugunean aukeraketa bat egiten dugulako. Baina gure kasuan behintzat azken urteetan subjetibismoaren eremua asko eta asko murriztu egin da. Lehenagoko hainbat mistifikazio eta boluntarismo historiografikok baztertuak gelditu dira.
A. Nazionalismo aranista mitologia historiko horren ondorioa al da?
J.A. Nazionalismo aranistak XIX.eko mitoak bereganatu eta egiazkotzat jo zituen eta horrela adierazi ere bai. Baina hori nazionalismo guztiekin gertatu da. Espainiako nazionalismoak bere koadro mitologikoa du eta are gehiago esango nuke nik, Euskal Herrian XIX. mendeko lehenengo erdian zegoen mitogintzak, historizismoak, narrazioak etabarrek bide eman zuten euskal nazionalismo bat sortarazteko eta gorpuzteko baina baita ere, ez dugu ahaztu behar nazionalismo espainiar bat sortarazi zuela. Hau da, mito berberak erabiliak izan ziren nazonalismo espainiarra –Euskal Herrian izan da nazionalismo espainiarrik eta egon badago eta euskaldun batzuek sortuta gainera–, eta euskal nazionalismoa finkatzeko.
A. XIX. mendean euskal nazionalitatearen kontzeptuaren sorrera dugu fuerista liberalen eskutik. Prenazionalismo edo-eta nazionalismo mota honetatik jaso al dugu ezer?
J.A. Bai? eduki daukaguna asko da eta gainera nazionalismoaren doktrina klasikoan karlismoak baino eragin handiago eta zuzenagoa izan zuen fuerismo liberalak. Azken batean fuerismoa modu teokratiko batez interpretatu zuten karlistek eta liberalek modu pragmátiko eta konstituzional batez, liberalgintzaren testuinguruan. Fuerismo hori XIX. mendean, 1876ra arte, erakunde politiko, ekonomiko eta administratibo batzuk indartzen ahalegindu zen.
Sorreran, eta Sabino Aranak formulatzen duen nazionalismoan fuerismo liberalaren eragina nabarmena da eta sektore bat izan da beti lerro horretakoa. Ildo honetatik XX. mendean autonomismo politikoa sendotu eta finkatu zen eta gaur egun ere bide horren eragina nabarmena da. Euskal nazionalismoak badu esperientzia politiko autonomo bat XIX. mendean eta hori guztiz eragingarria da nazionalismoaren teoria sortzerakoan Munduko hainbat herrialdetan nazionalismoak artefakto kultural gisa ateratzen dira eta horren ondorioz indartzen dira. Euskal Herriak sortzen du, hala beharrez, bere artefakto kultural ideologiko hori, baina ezin dugu ahaztu autogobernatzeko esperientzia, etorkizuneko formulazioetan garrantzi handia duelako.
A. Beraz gure historiografiatik ondorio praktikoak atera ditzakegu gaurko gizartearentzat.
J.A. Gaurko errealitateaz gogoetak egiten ditugunean beti, nahi-ta-ez, pentsatzen dugu zer izan den iragana gaurko egoerara heltzeko, ze azken batean gu erabaki politiko, sozial, ekonomiko batzuren ondorioa gara eta guzti horrek errealitate sozial bat sortzen du. Iraganean zer planteatu zen jakin behar dugu, zein bihurtu zen planteamentu nagusi eta zein proiektu porrotean gelditu ziren. Bien azterketa garrantzitsua da, historialariak proiektu guztiak baloratzen eta ponderatzen jakin behar ditu:
A. Historiografia hurbila eta urruna aztertzerakoan desberdintasunak ugari dira. Ez da berdina lehengo mendeko historiografia egitea edo duela gutxiko historiografia egitea, Ortziren lana bezala, adibidez.
J.A. Gertatzen dena da, behar bada, gaur egungoa aztertzerakoan eta unean bizi zarela, zure sorburuen aukeraketa modu subjetibo batez egiten duzula hurbileko gertakizunei buruz urruneko gertakizunei buruz baino gehiago. Urruneko gertakizunei buruz iturriak zein diren mugatzeko gaitasuna duzu. Gaur egungo sorburuen eremua mugatzeko gaitasuna nekexagoa gertatzen zaizu. Egin daiteke gaur egungo historia hori, eta beharbada historialariok gero eta gehiago sartzen ari gara horrelako azterketak egiten, esate baterako transizio garaia, batez ere produktu hori gero aztergai bihurtuko delako. Subjetibitatea beti esistituko da. Saiatu behar gara subjetibitate hori ahalik eta ahuIen bihurtzen eta sortzen diren produktuak ahalik eta operazionalizatuen bihurtzen. Sortzen baduzu gaur egungo egoerari buruz ikuspegi bat hori ikuspegi bezala hartuko da eta etorkizunean garai horri buruz gogoeta berri bat egitea gura baduzu, egindako gogoeta hori beti lagungarri izango duzu.
Ortziren lana ez dut irakurri eta ikusi gabe ez naiz ausartzen eritzi bat ematera. Ortziren "Historia de Euskadi" irakurri dut. Teoria horretan ez dakit zenbateraino bere kezka ez ote den historiografikoa baino politikoa. Garai hartan argi zegoen kezka politiko jakin batetik abiaturiko gogoeta historiko bat zela. Krutwigek "Vasconia: Estudio dialéctico de una nacionalidad" idatzi zuenean ere gogoeta orokor bat egin zuen. Historialarien artean guk kezka historiografikoak nahiago ditugu. Eta honen inguruan komunitate zientifiko eta akademikoetan nahiko ezagunak dira. Ez dakit zebateraino kezka historiografiko hauek planteatuak diren Ortziren azkenengo produkzio honetan.
A. Aurreko urtean Erresuma Batuan izan zinen bertako korronte historiografikoak aztertzen. Zein dira une honetan ematen diren korronteak eta zein erizpide ideologikoen arabera egiten dira?
J.A. Nik izan dudan esperientziaren arabera erizpide ideologikoak beste mundu guztian bezain zabalduak dira Erresuma Batuko historiógrafian eta joera desberdinetako produktuak daude. Beharbada niretzako lagungarriena izan da Erresuma Batuko historiografian giza .esperientziari buruz kezka nabarmena igerri dudala; azken batean sujeto konkretuei buruz, Erresuma Batuko garrantzi handiko pertsonen historia. Historia biografikoak izugarrizko eragina du gaur egun herrialde honen historiografian. Ahozko historiografiaren bidez pertsona desberdinen historia mugatua baina azken batean giza historia eskuratu, azpimarratu eta indartu behar dugula uste dut.
Beste alde batetik, Erresuma Batuko historian Local History deritzona tradizio handikoa izan da. Hain zuzen eremu horretan mugitu izan naiz eta baita ere azpimarratzekoa da Erresuma Batuko historiaren ordez, Galeseko historiak, Eskoziako historiak, Ingalaterrako historiak garrantzi berezia daukatela eta arazo nazionalez eta Erresuma Batuko desintegrazioaz gogoetak egiten dira. Historiografia aberatsa dute eta Euskal Herriko historialari askok euren korronteak jarraitu dituzte. Batez ere mende hasierako historialarientzako erreferente garrantzitsua zen.
Bestalde, badago, bizitasun historiko bat. Hainbat erakunde autonomo, unibertsitario, tokian tokiko taldeak eta historiazko tailerrak, arau akademikoetatik kanpo daudenak.
A. Euskal Herrian baino gehiago, ez?
J.A. Bai. Dena den Euskal Herrian badago, eta ezin da ukatu, historiazaletasuna. Historiozaletasun hori antolatzen saiatzen gara, ondo dago eta beharrezkoak dira arau akademikoak baina erakunde akademikoetatik kanpo ere komenigarria da historialarien taldeak sortzea.
A. Euskal Herrian ematen diren korronteen aldean, desberdintasun handiak agertzen al dira?
J.A. Planteamentu historiografikoetan nik ez dut aurkitu horrenbesteko desberdintasunik. Desberdintasuna agertzen da produkzioan, hainbat urtetako esperientziaren ondoren izugarrizko produkzioa dute eta guk egiteko asko daukagu,desberdintasun haundiena produkzioan datza».
A. Gaur egun zein une historiko bizi dugu Euskal Herrian?
J-A-XIX mendeko ideiak, utopiak, proiektuak XX. mendean gauzatu dira. Errealizazio horren ostean, XXI. mendearen aurrean, XIX. mendeko planteamentuak beren azkenera iritsi eta paradigma historiko berri bat sortzen ari da, igarobide une garrantzitsu batean aurkitzen gara, bai Euskal Herrian eta bai Europa osoan ere Europan orain sortzen ari diren kezkak etorkizunari lotuagoak bait daude. Beraz, XIX. mendeko teoriak XX. mendean praktikan jarri dira. Behin teoria eta praktika ezagutu ondoren aukera onean gaude eraikuntza berriak formulatzeko eta proiektu berriak esperimentatzeko, orain arteko akatsak gaindituz. Europa mallako gogoeta bat da batez ere, eta Euskal Herrian batipat. Guk azkenengo 100 urteetan ez dugu izan orain ditugun gaitasun autonomikoak adibidez. Aukera berriak zabaltzen dira, beraz, gure etorkizuna sortzerakoan. Igarobide honetan gure tokia sortzen edo eraikitzen ari gara.
A. Eta etorkizunari begira, zein izango dira paradigma eta aukera berri hoiek?
J.A. Beno, ni ez naiz profeta. Paradigma garbi bat izango da Europa batua. Europa berri horretan Euskal Herriaren gogoak eta nahiak berplanteatu beharko ditugu. Eta euskal abertzaletasunaren teoria egokitu beharko dugu Europa abertzale horren barnean; azken batean europar abertzaletasun moduko bat sortzen ari da. Geure mitoak, ideiak eta usteak egokitu beharko ditugu.

NORTASUN AGIRIA
Orain arte kezkatuago arazo sozial eta ekonomikoaz, une honetan kezkatuago arazo kultural eta politikoaz bere ikerketa eremuan. Irakurtzeko modu desberdinak ditu, liburu irakurketa bere ofizioa delako. Aldi berean mahai gainean dituen 12 liburuak irakurtzen ari da. Jatorrizko hizkuntzan irakurtzen ditu portaera moduan, etorkizuneko Europan hiru edo laubidunak izan behar garelako. XIX mendea bizi ez litzaioke gustatuko gerra zibilez beteriko egonaldia delako. Caro Baroja gustora irakurtzen du baina ez zaio gustatzen murriztatzailea izatea. Une historiko bezala gaurkoa gustokoa du
MYriam Gartzia


GaiezGizarteaHistoriaHist garaik
GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEHUIrakasleakBesteak
PertsonaiazAGIRREAZKU1
EgileezGARTZIA3Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude