"Espainia EEEn sartu denetik makina apurtu egin da"


2021eko uztailaren 20an
Kristian Etxaluzi elkarrizketa
Kristian Etxaluz
"Espainia EEEn sartu denetik makina apurtu egin da"
Kristian Etxaluz, Iparraldeko euskal mugimenduko historiko bat dugu. 65ean Espainiako poliziak atxilotu zuen eta urte bat térdi igaro zuen Iuñeako presondegian. Geroztik aktibitate asko eraman ditu, bideoa, antzerkia... Baina azken urte hauetan bizia aldatu zaio eta gaur egun Domitxaine eta Sao Tome artean bizi da.
ARGIA.Iparraldeko euskal mugimenduak azken urteotan hauteskunde askotan parte hartu du, helburu desberdinekin. Zu, 1967an, aurkeztu zinelarik, zein gogoekin, zein lemarekin egin zenuen.
K.ETXALUZ.Ni 67ko martxoko hauteskundeetan presentatu nintzen. Garai hori ongi atxiki dut buruan, zeren Iruñean 1966ko agorrila arte preso egon nintzen, urte térdi igaro nuen preso. Garai hartan hemen gazteen mobilizapena hasi zen, piztu zen, eta ni presondegitik atera nintzelarik Enbatakoek hauteskundeetan presentatzeko eskatu zidaten. Ni ez nintzen oso bero horrelako gauzendako baina Enbatakoei zor bat nien. Horiei esker atera nintzen nahiko laster presondegitik, izugarrizko kalapitak sortu zituzten mugan eta Iparralde osoan. Bestela 10 urte egoten ahal nintzen kartzelan.
Urritik martxora arte lau gazte jarri ginen permanente gisa hauteskunde horiek pretatzeko. Hor ginen Galant, Noblia, Ithurralde eta ni, eta Miarritzen Abeberriren etxean bizi ginen. Militantzia alaia zen, besta guzietara joaten ginen jendea biltzeko, ari ginen besta bai, borroka ere bai, lemak dioen bezala. Lehen lana hauteskunde zerrenda biltzea izan zen eta hori mikrofilmekin egin genuen zerrenda horiek ez bait ziren publikoak eta ez zizkiguten eman nahi. Zerrenda horiek azken momentuan publikatzen ziren eta guk nahi genituen aldizkariak bidaltzeko eta propaganda banatzeko. Bi kandidatura ziren, kostaldean Ximun Haran eta bere ordezkari Mixel Burukoi, eta barne aldean ni buru eta nire ordezkari Egiapal. Ahal bezainbat boto irabazi nahi genuen. Bestaldera joan ginen diru bila kanpaina ordaintzeko eta hor ere arrakasta ukan genuen diru pila lortu bait genuen. Erran behar dut guretariko bat oso abila zela lan horretan. Gure lema nagusia zen "Euskal Herri bat bada 7 probintziaz egina", ez zen "abertzaleak gara", gure nahirik azkarrena zen Euskal Herri bakar bat dagoela baieztatzea. Garai hartan oraindik aberri tikia handiaren barnean zen. Hala ere erran daiteke gure aurkezpenak bere iraultza ekarri zuela hona, alde batetik emazte bat presentatzen genuen, gainera presondegitik ateratzen zena, eta garai horretan gauza hori oso gaizki ikusia zen, eta bestalde ideia berriak ekartzen genituen. Jendea biltzar publikoetara hurbiltzen zen fenomeno hori ikusteko, kuriositatez, 200 bat biltzar publiko antolatu genituen, herriz herri ibiltzen nintzen, auzapeza etortzen zen gurekin hitz egitera, herriko jendea. Barkoxen, larogei bat jende bildu genuen.
Gure argudioak oso simpleak ziren, Hegoaldean gauzak nola ibiltzen ziren kondatzen genuen, nola industria bazen, burdina, nola jendea euskaraz aritzen zen eta abar... Gure diskurtsoaren bigarren atala industrializazioa zen, gaur egun Herrikoak defenditzen duen ideia. Lortu genituen emaitzak ez ziren onak izan, %4,80 ingurukoak izan ziren, eta horrekin ez genuen kanpainan sartutako dirua berreskuratzen. Izugarrizko desilusioa izan zen guretzat. Uste genuen bederen %10a lortzea kanpaina oso lasaiki iragan bait zen, Iholdin salbu.
A. Geroztik kanpaina horretaz izan dira kritikak, adibidez diskurtsoan jendearengana hurbiltzeko zailtasunak aipatu ziren...
K.E Bai geroztik izan dira kritikak, ez dugu azterketa sakonik egin kanpaina hari buruz. 1968ko maiatzaren ondotik eta maoisten korronteen ildotik, errana izan da jendeari hitz egiteko manera aldatu egin behar zela, pedagogia aktibo bat erabili behar zela, ni ere garai batean ados nintzen horrekin. Baina gaur egun uste dut ez bagenuen emaitza hoberik atera, jendea prest ez zelako zela. Ez zuten abertzaletasunean sartzeko gogorik.
A.Hogei urteren buruan, abertzaleek %10a...
K E Bikoiztu egin da. Zer erran horretaz, zernahi erran daiteke eta ez naiz nor horren analisia egiteko. Orain arte beti kanpora joan izan gara inspirazio bila: Mao, alternatibak, eta gero hemen pratikan jarri nahi izan ditugu, horrela taldetxoak egiten ditugu eta minorian jarraitzen dugu. Gauza bat da %20rekin minorian egotea eta beste bat %5ekin. Hauteskundeetan ez da horrelako aldaketarik baina eguneroko bizian bai, aurreratu gara. Euskararen erabilpena jautsi egin da baina kalitatean irabazi dugu, eskoletan sartu da, irratietan baliatzen da, lan egiteko gero eta jende gehiagok erabiltzen du.
A. Hala ere kaletik desagertu egin da.
K.E. Hori ez da guregatik. Euskal Herrian Euskaraz taldekoek ongi ikusi eta aztertu dute gai hori. Hemen dago ejertzito bat, administrazio bat, hori botere arazo bat da, eta hori onartzea ez da normala noski, horren kontra borrokatu behar da. Eguneroko bizian jauziak izan dira, euskara mailan eta beste arlo batzutan ere, hemen proiektuak dituztenak, abertzaletasunez hazi dira.
A. Eta politika?
K E Politika ez da herri honen dinamika, ez da garrantzizko aktibitate bat. Talde asko dira baina militante guti. Hor bada gainera fenomeno triste bat, ni ez naiz batu behar delako batasunaren alde, baina hemengo taldeek, EAJ salbu, elkartzen dituzten elementu asko dituzte eta gatazkan ari dira beti. Ez naiz frente baten aldekoa ere.
A.Errefuxiatuen egoeraz kezkatu zara aspaldidanik, nola ikusten duzu gaurko egoera?
K,E Errefuxiatuen egoerak badu atal humanitario bat eta Anai Artea arduratzen da horretaz. Baina errefuxiatuak direlarik frente bat egin behar da eta orain arte Ginebrako konbenioa baliatu dugu, baina Espainia Europako Elkartean sartu denetik makina apurtu da. Beste egitura internazionalak, Europako Kontseilua adibidez, balia litezke, horrek esate batera egoerak gartsuki aztertzen bait ditu. Azken 20 urte hauetan euskal errefusiatuek Ginebrako konbeniopean babestu nahi izan dute eta gaur beste aterabideak aurkitu behar dira.
A. Arlo hortan nola ikusten duzu egoera?
K.E Borrokatu behar gara estatutua lortzeko, ez dugu galdu oraindik, etsaiek sinistarazi nahi digute galdua dugula, baina ez da horrela. Bestalde errefuxiatuentzat egoera gogorra da, baina horiek ere formakuntza gehiago behar lukete, euskara jakitea ez da aski, errefuxiatu bezala beren burua defenditzeko. Etorkizunean behar bada ez dira 2.000 errefuxiatu izango baina datozen bost urteetan hogeitamar errefuxiatu legalizatu behar genituzke.
A. Arazo honek hurbiletik hunkitzen zaitu, zure laguna Sao Tomen dagoelako, deportaturik. Zer-nolako bizia daramazu?
K E Jende asko bezala, lagunarengandik erdi berexia naiz. Guk xantza badugu han ez bait da gaizki, hango autoridadeek errespetatu egiten dute. Hango bizia oso pobrea da, ez da urik, ez da argirik, baina ez da borondate txarrik ere. Nire bizia aldatu egin dut, lan egiten dut baserrian nire amarekin, eta urtean hiru bidai egiten ditut hara. Horrek 3.000 dolar suposatzen du urtean eta gero telefonoa, hiru minutek ehun libera kostatzen didate. Nire familiak asko laguntzen nau, ez bazara lagundua ezin duzu.
A.Eta berak handik nola ikusten du hemengo egoera?
K.E.Berak grina handia du, ez du lehen bezala ikusten, hemen antolatua zelarik eredu batez ikusten zuen eta distantziak aldaketak sortzen ditu. Luzerako ikusten ditu gauzak. Pentsatzen du lorpen hurbil bat behar dugula, eta kexatzen da batzutan hemengo kazetak irakurtzerakoan, baina esperantza badu.
A.Bideoak, antzerkia, gauza asko egin dituzu eta antzerkian hain xuxen Monzonekin lan egin duzu, nolako gizona zen lan horietan?
K.E. Bai, errejent lanetan ezagutu dut eta artista zen gauzak berak nahi zituen bazala itzultzeko, bazituen horrelako ondak jendearen atenzioa lortzeko.
A. Azkenik, zein dira zeure proiektuak?
K.E. Baserrian lan egiten segituko dut, nahiz eta hor ere egoera latza izan, behi gorrien prezioa asko jautsi bait da. EKINen ere parte hartuko dut eta gero, maiatzaren hasieran berriz Sao Tomera joango naiz.
Ixabel Etxebertia

NORTASUN AGIRIA:
Domitxainen sortua, ikasketak Bordelen eta Parisen burutuak. Baserritarra ez balitz, artean lan egin nahiko luke. Musikan, Laboa, Hego AmeriLetako musika, «saltsa» eta Verdi ditu gustukoen. Maite du sukaldaritzan aritzea eta denetarik jaten du baina bereziki makailua, axurikia eta porruak atsegin zaizkio. Munduan bisitatu dituen lekurik ederrenak: Mundakako badia eta Ekuadorreko Quito.
35-38



GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAtxiloketakAtxiloketak
GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakErbesteaErrefuxiatu
GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakErbesteaDeportazio
PertsonaiazETXALUZ1
EgileezETXEBERRI11Politika

Azkenak
Stop azpikontratazioa

Esku-hartze sozialeko sektore publikoaren alde.


Pablo Gonzalezen aurkako mendekua ikusten du haren abokatuak, Poloniako Gobernuaren jarreran

Pablo Gonzalezek Errusian jarraitzen du, Poloniako Gobernuak pasaporteak konfiskatu zizkion kazetariari eta "Poloniako autoritateen esperoan" daude, Euskal Herrira bueltatzeko. Hala azaldu dio Gonzalo Boyé abokatuak Berriari.


Garikoitz Aspiazu euskal presoa Martutenera lekualdatu dute Lannemezandik

Etxeratek jakinarazi duenez, ostegun honetan gauzatu dute lekualdatzea. Orain, bost euskal preso gelditzen dira Frantziako espetxeetan.


Bideko Autobidearen ordainketa 2027tik 2030era atzeratuko du Nafarroako Gobernuak

Ordura arte Nafarroako Gobernuak 477 milioi euro ordaindu beharko dizkio Abertis konpainiari, 2023an honek erosi baitzuen Autobidearen ustiaketaren emakida 110 milioi eurorengatik. Itzalpeko ordainketek urtero modu gogorrean baldintzatzen dituzte Nafarroako Gobernuaren... [+]


Jon Irazabal Agirre hil da, 30 urtez Durangoko Azokaren zuzendaria izandakoa

63 urteko iurretarra Gerediaga Elkarteko kudeatzailea izan zen 1982tik 2018ra. “Bere kezkei eta borrokari esker”, Durangaldeko historia ikertu eta zabaltzeko “erreferentzia nagusietako bat” izan dela nabarmendu dute elkartetik.


112 hitzetan emergentziak saihesteko prebentzio-aholkuak
Umeak uretan, belarriak tente


2024-08-23 | ARGIA
Burlatako sexu erasoa dela eta 18 urteko gazte bat atxilotu dute

Joan den astean izan ziren Burlatako jaiak eta aste honetan jakin da adingabeko neska gazte batek izandako sexu erasoa. Espainiako Poliziak, halaber, jakinarazi du erasoarekin lotutako 18 urteko gazte bat atxilotu zuela joan den igandean.


Eguneraketa berriak daude