"Miarritz beti turismoari begira izan da, beste sektore batzuk behar ditugu indartu"


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Didier Borotra, zinegotzi zentrista, herriko udal krisiaren erdigunean
"Miarritz beti turismoari begira izan da, beste sektore batzuk behar ditugu indartu"
Miarritzeko alkatea, Jean Marie Bernard, kolokan agertu denetik krisia konpontzeko izen berriak indarberritu dira. Udaletxeko alderdi zentristeko partaide, Akitaniako Erregio Kontseiluko lehendakari ordea eta bere kantonamendua ordezkatuz Kontseilu Orokorreko ekonomia arduraduna da Borotra. Bere bulegoan elkar hizketatuz gai anitz argitu ditugu.
ARGIA. Nola sortu da Miarritzeto Udaletxeko krisialdia?
DIDIER BOROTRA. 1989an sortutako koalizioa hautsi egin da etxe eraikuntzako bi proiektuengatik, alde batetik hondartzan hotel-kasinoarena eta bestalde Miarritzeko eremuaren antolaketa. Itsas bazterrean beste eraikuntza batzuk ere pentsatuak ziren. Gure ezadostasuna behin baino gehiagotan adierazi genion alkateari, nik eta nire taldekoek ere, baina egoera okertu egin da Bernard Marieren alaba jokoan sartu delarik.
A. Beraz, noraínoko krisia duzue?
D.B. Ez da krisi politiko bat, sondeoak egin izan dira eta Miarritzeko jende gehiena proieitu horien aurka dago. Herriari doakion arazo baten aitzinean aurkitzen gara soilik. Ez da nahastu behar udal arazo dena gorabebera politikoekin.
Orain arte Udaletxean konfliktoak izan direlarik, bertan konpondu ditugu, aldi honetan uste dut enfrentamendua urrunago joan dela Bernard Marieren azken mandatua delako, hirurogeita hamairu urte ditu eta. Batzuek, nik ez baina, batzuek segida hartu nahiko liokete.
A. Miarritzeko etortizuna nola ikusten duzu?
D.B. Hautesleen esku dago Orain, eta emaitzen arabera izango dira soluzioak. Orain hauteskundeak prestatzen hasi gara, zerrenda berezi bat osatzen ari naiz ez etiketa politiko baten arabera baizik eta Miarritzerako ditugun ikuspegi eta helburuen arabera.
Miarritzen debelopamenduaten gaineko kontrol hobea behar dugu. Gure herrian norabideak aldatu behar dira, urbanizazioa kontrolatu, sobera eraiki da eta gure eraikuntzen berezitasuna zaindu beharra dugu, lehengo mendeko, mende hasierako etxeak bereziki. Aparkalekuak antolatu eta zirkulazioa moldatu. Hasteko, hori.
Bigarrena, inguruko herriekin harremanak indartu behar ditugu: Baiona, Angelu eta Euskal Herriko (Pays Basque) konjuntoarekin. Ikuspuntu honetatik, Miarritze isolatuegi eta berekoiegia da.
Hirugarrenik, mugaz bestaldeko herriekin behar da kooperazioa sendotu. Ez dut nik Akitania eta Euskadiren arteko harremanak indartzeko lana sobera egin, baina elkartzen gaituen elementu asko dago, bereziki Donostiarekin: Baiona-Donostia konurbazioa eratzeko, eta turismoa hedatzeko. Miarritzek badu horretan bere tokia. Ez da Donostia bezain inportantea baina badu bere papera.
Azkenik, kulturari buruzko politika bat behar dugu. Donostiak zein Baionak badute beren politika kulturala, eta guk ez. Gisa berean, gazteek gure herrian dituzten arazoei erantzun behar diegu. Frantzia hegoaldeko beste hainbat herritan bezala, gurean populazioa zahartzen ari da eta gazteak atxiki egin behar ditugu–dinamika bat sortu behar da horretarako.
Miarritz beti turismoari begira bizi izan da eta orain beste sektore batzuk behar ditugu indartu, adibidez Unibertsitatearen inguruko aktibitateak. Horiek Baionan zentralizatuegi izan dira, orobat produkzioa, goi mailako teknologiak, Euskal Herria zana erlatiboki industrialdua da eta informatika industrial eta elektronikoa garatu daiteke.
Nik gehien desio dudana da udala demokrazia leku bat gerta dadin eta ez gizon baten edo familia baten propietatea.
A. Aipatu da, Jacques Abeberryk abertzaleak, bigarren itzulian beharbada zuretzako botoa eskatuko duela...
D.B. Abeberry nazionalista bat da, ETAren animatore bat, baina miarro bat da. Uste dut Abeberryk bere nazionalista etiketak pentsaraz dezakeena baino askoz ere gehiago ordezkatzen duela. Miarritze ongi ezagutzen duen familia batekoa da, asoziazione ugariren bihotzean dago. Nik ez dut Abeberry sostengatzen, hark bere ideia propioak ditu baina ados gara, biok nahi bait dugu Marieren sistemaren bukatzea.
A. Zein leku du, zure ustez, mugimendu nazionalistak hemen?
D.B. Zenbait urtetik hona mugimendu nazionalistak leku bat hartu du, jende gaztearen bultzadagatik. Uste dut mugaz bestaldean gertatuarekin lotuta dagoela: autonomiaren berebiziko debelopamendua, nahiz eta aski ez dela entzun, munduko autonomiarik inportanteenetakoa da.
Nik uste, demokrazia demokrazia dela, deusen aurretik badela, beraz, gehiengoaren legea. Bi problema daude, natura diferentea dutenak. Enpleguaren eta kulturaren zailtasunak, batetik, arras zainduak ez direnak eta gazteengan onez handia sortzen dutenak. Eta gero anbizio politikoak daude, autonomia, mugaz bestaldearekin batasuna. Bigarren hori neure ustez amets bat da, arrakasta aukerarik ez duena inondik ere. Ez naiz ni horien aldekoa baina ez dut inongo problemarik honetaz Ardanza jaunarekin hitz egiteko, haren jarrera garbia bait da: «zeuen geroaren jabe zarete».
Populazioaren gehiengoak nahiko duen egunean, irtenbide hori posible izango da. Baina nik uste dut Europaren bideak, esaten edo pentsatzen denaren kontra, ez daramala horrelako batasun baterantz. Seguru aski 1950. urtetan soluzio bat izan zitekeen, baina egun nekez, nahiz eta historiaz eta kulturaz eta soziologikoki, elkarturik izan. Ni enpleguaren eta kulturaren debelopatzearen aldekoa naiz, aldiz demokrata bat naiz: edozer esatea badago, baina problemak bideratzeko bide bakarra botoarena da. Eta erantsi nahi dut, biolentziari printzipioz oposatua naizela, espresiobide bezala.
A. Beraz nola neurtzen duzu euskal arazo delakoa?
D.B. Esan dizudana. Problema konkretuak badira, ekonomia, kulturari dagozkionak... Baina autonomia, Hegoaldearekiko batasuna, horiek ez dira problema, horiek baten batzuren gogoan besterik ez daude, gutxiengo baten gogoan hain zuzen. Ez dut uste neuk bide horrek aurrera egingo duenik.
A. Batzuek esan bezala, euskal hiru probintzientzat egitura administratibo berezi bat alferrik dela uste duzu?
D B Baina hori beste problema bat da! Ez dut uste organizazio administratiboa eta asmo politikoak nahastu behar direnik. Ni euskal departamentuaren kontrakoa izan naiz beti, Donostian ere, Sabino Arana Fundazioak antolatu hartan, Guevara jauna han zela esan nuen argi-ta-garbi. Eta kontrakoa naiz departamentuak ez duelako deus konponduko, ez dut uste arazo politikoetarako soluzio administratiborik dagoenik. Alderantziz. Kontseilu Generaleko presidente-ordea naiz, eta uste dut Baionak daukan potentzia turistikoa eta Pabek biltzen duen industria elkar aberasgarri direla, ez dut ikusten entitate administratibo hori zergatik hautsi beharko genukeen. Ez zait iruditzen funtzionariak direnik problemak konpontzen dituztenak.
A. Aldiz, Zuberoako Merkatal Ganbarak Baionarekin bat egin zuen...
D.B. Hori beste arazo bat da. Bi ganbara badago, eta Zuberoako industrial eta merkatariek Baionari nahi badute atxiki, zertarako galerazi? Baina euren arazoen konponketa da hori, ez da administrazioa, merkatal ganbarek merkataritza eta industria ordezkatzen dute batipat.
Ordea, administrazio bat Euskal Herriarentzat? Joera ez da gero eta egitura tipietarako egitura bereziak sortzea, biltzea da, gero eta koste tipiagoak izan ditzan. Frantzia ez da azpi-administratutako Estatu bat, gain administratutakoa da. Egitura gehiago sortzea ez da soluzio ona.
A. Zein dira heldu diren urteetarako Kontseilu Generaleko orientabiderik inportanteenak?
D.B. Besteak beste komunikazio azpiegituren gaurkotzea, hau da, lehenik, Tolosarekiko errepide harremanak. Eki-Mendebaldeko lokarria, eta ondoren Transpirenaire deitzen duguna, Aragoiarekiko lotura, Pabetik Zaragozara, Somporteko tunela bidez, eta Nafarroarekin, Baiona-Iruñea Alduden barrena. Gero, aireportuak eta Baionako portua. Hori nahitaezko baldintza dateke geroko edezein debelopamendurako.
Bestalde goi mailako formazioaren debelopamendua, unibertsitateetan zentratuko gara. Nazio mailako programa bat da, datorren bost urtetan unibertsitarien kopurua %30-40an emendatzeko. Pabe eta Baionan egun 11.000 badira unibertsitariak, 1995ean 14.000 izango lirateke. Proiektu hau geroko lanarekin, industriarekin lotzen dugu.
Honez gain, nekazaritzaren debelopamendua dugu. Horren motorra ez da noski departamentua izango. Erabakiak Europa, Estatu, erregio mailan hartzen dira, gu horietara moldatuko gara,-gure departamentuak bi lehentasun ditu. Urari dagokiona, ura pilatzeko bi proiektu handi ditugu, Paben eta Donapaulen, eta irrigaketa programak zenbait kalitatezko produktu finkatzekotan. Horrekin lotuta, nekazarien bizi kalitatea hobetu eta nekazal turismoa bultzatu.
Nolanahi ere, esan behar dizut Kontseilu Generaleko lehenbiziko konpetentzia, gizarte laguntza dela, zaharrak, gutxiengotuak eta umeak batipat.
A. Akitania-Euskal Herria enkontruez zein eritzi duzu?
D.B. Neure konpetentzia beste bat da: azpiegiturak, turismoaren arazoak, europar batzordearekiko harreman arazoak...
Gero, neure kargu baditut Espainiarekiko harremanak, Euskadirekin bereziki. Bi Euskal Herrien arteko harreman instituzionalak. Emaitzak espektakularrak dira, ez bakarrik mugaz alde biak kontaktuan jarri direlako–behar historiko bat– azken denboretako elkar hizketa falta denontzako nefastoa izan da, eta momentuko beharra ere 1993an ez bait da mugarik izango. Baina inportantea da baita ere, harreman hauen bidez kanpo politika amankomun halako bat lortu dugulako, gure erregiotik haratago doazen zenbait ekintzaren inguruan. Adibidez mugaz gaindiko kooperazioa, euskaldunen presidentziapeko Pirinioen inguruko lana, eta guk "Hego Europa atlantiarra" deitzen dugunaren ingurukoa. Era berean Euskadi-Akitania ardatz bezala eta Poitiers, Galizia, Asturias edo Castilla Leon bezalako erregioak bildurik, beren debelopamendua bateratua bait da.
Eta azkenik, Europako ardatz atlantiarra, orohar, Estatuek maiz ahaztu izan dutena eta ezagutu beharrekoa. Oso garrantzi handikoa da Euskadi-Akitania guzti horren noveau dur izatea.
A. Polo ekonomiko gisa?
D.B. Garbi esan behar da, ez gara "bananan": Parisetik Frankforten barrena Milaneraino doan banana itxurako ardatz horretan, Barcelona aldera adar bat daukana Erregio hau apalagoa da baina bizitza ekonomiko eta kultural interesgarria du. Ingurugiroari buruz sentsibilitate batez, jendea berean gustora bizi dadin, hiri handietan bezala elkarrengandik arrotz izan gabe, horiek dira guk zaindu behar ditugunak. Poloa ez gara izango, baina aurrera egin dezakegu. Baikorra naiz ni.
A. Frantzia Golkoko gerran inplitatu dela eta zer derizkiozu?
D.B. Inplikatu dela esatea, esakera bat da. Frantzia Nazio Batuen Erakundearen erabakiak errespetarazteko sortu koalizioaren partaide da. Nik ez dut sentitzen gerra hori Frantziaren gerra denik, nazioarteko borondatea da, indarrez bere legea inposatu nahi izan duen Estatu bati frente egiteko.
A. Ez al zaizu iruditzen Frantzia EEBBen jokoa egiten ari denekoa?
D.B. Hori esajeratua da. l0.000 soldadu bidali ditu Frantziak. Beste hainbestek ere bidali ditu. Beraz, norbaitek agindu behar zuen. Arma, jende, bonba gehien zituena izatea lojikoa ez al da? Ni harritu nauena arma frantsesen berebiziko kalitatea izan da, jaguar abioen prezisioa batipat.
Ixabel Etxeberria
8-11


GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
PertsonaiazBOROTRA1
EgileezETXEBERRI14Politika

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude