«Espazioko “Estefania” denborapasan irakurtzeko nobela baizik ez da»

Iñaki Irazabalbeitia, zientzia fikziozko idazleari elkarrizketa
Iñaki Irazabalbeitiak argitaratzeko prest du "Arrotza paradisuan"
«Espazioko 'Estefania' denborapasan irakurtzeko nobela baizik ez da»
Kimikari honi zientzia-fikzioarekiko zaletasuna zientziarekikoa baino lehenagotik heldu zitzaion. Tkikitandik irakurri izan ditu direnak eta ez direnak. Aitaren liburutegi jantzian aurkitzen zuena ere gutxi zen UEUko zuzendariarentzat. Iñaki Irazabalbeitiari apirilerako plazaratuko dio Elkarrek bere lehen nobela, «Arrotza paradisuan». Bigarrena idazten hasi omen da dagoeneko.
ARGIA. Fikziozko nobela da apiril alderako plazaratuto duzun "Arrotza paradisuan". Zein du mamia?
I. IRAZABALBEITIA. Nobela honetan, gizakia unibertsoaren jaun eta jabe da, bazter guztietan koloniak sortuak ditu. Bake moduko batean, nahikoa lasai bizi dira denak. Ez da sekula arazo larririk gertatzen, gizarte aburgesatuaren moduan funtzionatzen du munduak. Gure protagonista merkataria da, gauzak hemen erosi eta han saldu, titanioa harantz eraman eta honantz ekarri, galaxiarik galaxia ibili ohi dena. Halako lan-bidai batean, ezaguna ez den sistima galdu batera heldu da protagonista, eta bertan gizarte feudalarekin egin du topo. Nahi eta nahi ez geratu beharra gainera, hara eraman duen makinak izandako kalteak konpontzerik ez bait dauka. Joango den esperantzarik gabe, etsita, bertako jendeari lagunduko dio jauntxoei boterea kentzen.
A. Zientzia fikzioaren esparrua oso zabala da. Subjenerorik ezagunena martzianoena izango da. Bada, hala ere, umorezkorik, gizartearen eboluzio posibleak aztertzen dituenik... Nola definituko zenuke zure azken lana?
I.I. Bada beste sail bat. Nik egin dudana, esate baterako, hortan kokatuko nuke. Abentura sailaz ari naiz. Ez da nere asmoa ezer berririk asm~tzea izan, ez dut gure gizapteak izango duen etorkizutlaz ezer luze azaldu nahi~izan. Jendeak nere nobela irakurtzean ordu bete gustora pasatu dezan, arin eta erraz irakur dezan egin ditut ahalak. Inoiz esan izan dut lagun artean «Espazioko Estef~ania~, denborapasarako npLela baizik ez dela.
A. Zergatik aukeratu duzu zientzia-fikzioa?
I.I. Gustatzen zaidalako, horretxetan ikusten dudalako nere burua egokien. Zientzia fikzioaren barruan abenturazkoa, berriz, errazagoa delako aukeratu dut. Pertsonaiak eskematikoak dira: heroia, neska polita...elementu horiekin jokatzea ez da etorkizuneko gizartea nolakoa izango den pentsatzea bezain zaila. Halako gizartean nolako arazoak sortuko ote diren pentsatu eta ideia filosofiko-erlijiosoak garatu beharrean bazaude, ahalegin handiak eskaini behar dizkiozu idatziko duzunari, eta esfortzuaz gain denbora ere izugarri. Horretarako idazle profesionala behar duzu izan, horretan erabat lan egingo duena. Nere lehenengo nobela duzu hauxe. Eta nobelaren egituraren trikimailu guztietan trebatu arte ez dut nere burua lan horietan ikusten.
A. Zientzia fikzioa euskaraz idazteak sortuto zizun arazorik. Erregistroekin esate baterako.
I.I. Egia esan, Ez da teknologiarekin zer ikusirik duen ezer handirik agertzen. Arazo kezkagarriagorik izan dut bestela: euskararekin berarekin, neronek dudan hizkuntz ezagutzarekin. Ni euskaldun hiritartua naiz, nere erregistroak, adjetibo aldetik adibidez, oso mugatuak dira. Hiztegia besapean nuela ibili behar izan dut. Saio polita izan da alde horretatik.
A. Dena den, Elhuyar aldizkarian idazteak lagunduko zizun.
I. I. Diferenteak dira zientziaren dibulgazioa eta literatura. Lehenak bere estiloa du, dituen eskemen arabera idazten duzu. Literatura idazterakoan, eskema apurtu beharra daukazu, noski. Esaldiak beste era batera josten dituzu. Literatura ez da matematika ekuazioa. Dena dela, ipuin mordoa dut idatzia. Badut, beraz, nik ere, nere esperientziatxoa literatur munduan. Fikziozko ipuinak ere baditut plazaratuak. Hasierakoek, (badira dagoeneko 12-13 urte lehenengoa kaleratu nuela), ez daramate nere izenik, ezizena baizik. Gaur egungoak gehienak zientzia-fikzioa dira, Susa-k eta Idazleen Elkartearen aldizkariak argitaratu dizkidaten horiek esate baterako. Saririk jaso izan dudanean ere sail horretan izan da.
A. Zein autoreri erreparatzen diozu lehenik liburaren bat erosi nahi duzunean?
l.l. Arthur C. Clake, "2001, odisea espazioan". idatzi zuena, britainiarra, oso argia da. «Hard» edo oinarri teknologiko handiko nobelak idazten ditu, astrologoa delako, besteak beste.
"Soft" deitzen den horretan, hau da oinarri teknologikoari hainbesteko garrantzia eman gabe, egoera soziologiko, sikologiko eta filosofikoa azaltzea hobesten dutenen artean, Phillip José Falmer iruditzen zait adierazgarriena. Izugarrizko imaginazioa du gizon honek, eta sekulako erraztasuna etorkizuneko gizarte posibleak asmatzeko. Estilo erraza, eskematikoa eta didaktikoa du.
Frederic Pohl ere oso gogoko dut, eta baita Stanislaw Lew ere. Azken honen idazlanak oso umoretsuak dira, zientifikotasunaren aldetik astakeria galantak botatzen baditu ere kontatzen duena biziki barregarria da.
A. Hain gogoko ez duzunik?
I.I. Asimov, jende arruntarentzat ezagunena eta hobena bada ere, ez zait asko gustatzen. Zientzia fikzioa ezagutarazten eta hedatzen lan handia egin duela aitortu behar diot, hala ere.
A. Zer baloratzen duzu gehien zientzia-fikziozko literaturan?
I.I. Irakurgarria izatea eta imajinazioa, baina aldi berean sinesgarritasun apur bat eskatzen dut. Kontatzen dena ez dadila burutazio ero mordo baten katea izan. Imajinazioak sortzen dituen egoeren aurrean airoso bukatzen asmatzeari merito handia aitortzen diot.
A. Zientzia fikzioak moralejarekin edo, lotura handia izan du maiz.
l.l. Gero eta gutxiago. Hori zientzia-fikzioaren hastapenetan gertatu zen batik bat, 1930ean edo, eta batez ere kontakizunak laburrak zirenean. Irakaspena eta bukaera irekiak oso arruntak ziren horrelakoetan. Ez zion egiak bukaera ematen ipuinari, istorioan zehar klabe batzuk eman eta besterik gabe eteten zen. Horien arabera asmatzen zuen irakurleak bukaera. Ray Bradbury oso zalea da gauza hauetan. Orain bukaera borobilagoak bilatzen dira. Eta eboluzioari begiratuz gero, lehen «Hard»ak indar handia izanik ere, "Soft"a oso modan dago.
A. ,Nola ikusten duzu zientzia-fikzioa gaur egun?
I.I. Orain inoiz baino gehiago ikusten da zientzia-fikzioa, gure artean behintzat. Lehen liburudendetara joan eta estilo honetako liburu gutxi ikusten zen. Zeudenak... denak erosi eta denak irakurtzen genituen. Garai batean, jendeak eta baita literaturgile askok ere, ez zuen begi onez ikusten zientzia-fikzioa, subjenerotzat jotzen zuen. Orain berriz, gorriak ikusi behar izaten ditu zaletuak merkatuak eskaintzen dionaren artean aukeratzeko.
Garbiñe Ubeda
56-57


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakIRAZABALBE1
PertsonaiazIRAZABALBE1
EgileezUBEDA1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude