«Espero dut ezetz!»


2021eko uztailaren 28an
Albert Harrosch, Baionako rabbiak:
«Espero dut ezetz!»
Komunitate juduen eritzia zuzenean jakitekotan Euskal Herrian dagoen rabbi bakarrarengana jo dugu. Baionako Adur eskuinaldeko sinagogan topatu dugu. Marokiarra sortzez, zortzi urte egin zituen Korsikan, hona 1989an heldu baino lehen.
ARGIA: Nondik heldu da, zer dela eta egozketa dekretua?
A.HARROSCH: Historia luzea da. Jesus, dakizunez, judua zen. Pablo, Pedro ere juduak ziren, Bazkoa ospatzen zuten. Orduko juduek, erromar zirkoetako lehen martiri kristauek bezalaxe sufritzen zuten errepresioa. Poliziak erromarrak ziren, ez ginen gu! Ordea, Kristo hil eta handik 50-70 urtera, apostoluak hasi ziren, nahi baduzu, Europako herri guztietan presionatzen: erromarrak, galiarrak, visigotuak piskanaka piskanaka kristautu egin ziren. Eta orduan, artzainak esanez gero: Jesus juduek gurutzifikatu zuten, ardiek sinistu egiten zuten. Boniface VIII, 1492. hartan Aita Saindu zenak, gaizki esplikatu ote zuen? Berak ote zuen bultzatu...?
A. Zein seinale utzi dute alde egindako haiek?
A.H. Hebraierazko sefarade hitzak, Ekialdeko eta Afrika Iparraldeko juduak izendatzen dituena, "Espainia'' esan nahi du. Sefarditen adarra oso garrantzi handikoa da, Mediterraneo guztian. Marokkon ere bi judu adar dago: megorashim, espainiar haiengandik heldu direnak, eta tochavim, berebere direnak.
Anekdota bat konta niezaizuke, hara: herbesteratutakoak Gasteiztik hona etorri eta denbora gutxira kolera epidemia bat izan zen hiri horretan eta, sendagileak juduak zirenez, gasteiztarrek hona jo zuten, laguntzaren eske. Juduek, bueno, baietz, baina baldintza batekin: kanposantua bere hartan utz zedin. Bai eta utzi ere, gaur egundaino, arestian han izan ginen eta ikusi genuen.
A. Juan Pablo IIk, onartuko al du erreginaren beatifikazioa?
A.H. Espero dut ezerz! Bi komunitateak, juduena eta katolikoena, hurbil arazi nahi dituen Aita Saindu batek, antisemitismoaren kontrako kanpainak egiten dituena, esan duena: "Bakearen oinarri ezinbestekoa norberaren kontzientziaren begirunea da", horrelako Aita Saindu batek ezin dio bere oneritzia eskaini Isabeli.
Aurrera ateraez gero proposamena, Elizak–ez bakarrik Eliza kristauak sinisgarritasuna galduko luke.
A. Erlijioak indarrean daudela ematen du.
A.H. Mende bukaera hau erlijiosoa izango da. Azken gerra europarra eta gero, materialismoa izugarri sartu da. Dena ikusi da: biolentzia, pornografia... Azkenean, huts bat gertatu da eta zerbaiten, heldu leku baten beharra somatu du jendeak. Gehiegira jota, alditan: Front Nationalen ekintzak, Isabel Katolikoaren aldeko zera hau, musulmanen djihad-erako deiak, sentidu horretan uler daitezke. Estremismoak dira, ez dira positiboak.
A. Juduen artean ere...
A. H. Arabiarrak ezereztu nahi dituzten juduak ere bai. Palestinarrek beren lurra behar dute, eta juduek ere behar dute berena. Eta arazo hori ez dago potentzien baitan, ez NBEaren baitan, hebraitar eta arabiarren baitan dago: eseri behar dute, eta lasaian mintzatu.
PAblo Sastre
Albert Harrosch, Marokoko «megorashim» adarreko judua.
Harrosch, Baionako sinagogan, bere atzean «cepher/tora», "Pentatoque"-ko hiru pergamo dituela.
25


GaiezGizarteaErlijioaBesteak
PertsonaiazHARROSCH1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude