«Zegoen homosexual bakarra nintzela uste nuen gaztetan»


2021eko uztailaren 19an
Jose Antonio Nielfa "La Otxoa"
«Zegoen homosexual bakarra nintzela uste nuen gaztetan»
La Otxoa izenarekin famatu egin zen. Pertsonaia honek betirako iraungo dio nahiz eta Nielfa ez den erabat pertsonaia hori, nonbait alteregotzat dauka halere. Hasieran tabernaz taberna ibilia, ondoren abesten hasia eta mundu erdia ibilia du bere koplak abesten. Espektakulu mundua ondo ezagutzeaz gain sei disko plazaratu ditu dagoeneko. Bilboz erabat malteminduta dago. Homosexual deklaratua gaur egun «La Otxoa» bere tabernan kausi daiteke, Bilboko Mazarredoko auzune dotorean.
ARGIA: Entzun dugunez futbolari bikaina zinen. Zergatik utzi zenion?
J. ANTONIO NIELFA: Hirurogeirraren hamarkada zen eta ez zegoen inolako hezkuntza sexualik. Nik barnean neraman arazoa. Orduko hezkuntza kontutan izanik konpleju itzelak neuzkan. Halako batean harrapatuko nindutela uste nuen, ez biluzik haiekin nenbilelako, nire homosexualitatea azaleratuko zelakoan baizik. Horri beldur nion. Horixe izen zen ez jarraitzearen zioa.
A. Armada espainolak garai batean homosexualak deklaratzen zirenak ez onartutzat jotzen zituen; gaur egun ostera...
J.A.N. Ez, hori ez da egia. Ni soldaduskan 69an egon nintzen eta ez nuen nire burua homosexualtzat agertu baina banengoen fitxatuta gay tebernetan kopa batzu hartzeagatik. Gasteizko kanpamenduan ez zidaten nabarmendu. Normal. Baina bapatean kapitainak deitu ninduen eta zera esan zidan: "Badaukagu zeure joeren berri. Hemen inolako antzerkrik ez. Hemen ibilkera sendoa." Gero Franco hil ondoren, hormonez puzten zen jendea bularra erakutsi eta bat, libratzen zen. Nire ustez 18 urtetako gazte bati gerta dakiokeen tragediarik itzelena milira joatea da. Soldasdukatik ikas dezakezun bakarra gorrotoa da.
A. "Bilbao, Bilbao" antzezlanarekin egundoko arrakasla lortu zenuen.
J.A N Lehenago "Liberate" izan genuen. Nik beti abesteko joera izan dut eta hasi "Caravana de Alegriarekin" (euskal artisten elkartea) hasi nintzen, ospitalez ospitale, eritegiz eritegi abesten. Bapatean ama hil egin zitzaidan, 50 urterekin eta minbiziz. Neure buruari begiratu eta neure artean esan: nik zer egiten dut hemen? Zertarako balio dit guzti honek? Kaka hutsa da guzti hau. Orduan sos batzuk neuzkala-ta taberna bat zabaldu nuen eta bertan hasi nintzen kantan. Bilbo osoak ezagutu ninduen. Bi kazetarik bideo bat egitea proposatu zidaten. "Ezetz zuk egin emakumezko rola" bota zidaten. Inoiz ez nion neure buruari emakumezko rol bat egitea planteatu. Sekulan ez zait gustatu, eta ez zait gustatzen. Abestea gustatzen zait eta hainbeste jende etortzea ere bai. Orduan emankume-arropa ekarri zidaten eta abarrekoa. Orduan nik uste nuen zenbat eta pintura gehiago gero eta ederrago nengoela. Ordutik hartu zuen izan zuen garrantzia.
A. Eta "Bilbao, Bilbao" antzeslana?
J.A.N. Handik hiru urtetara "Karraka"ko jendeari kabaret antzeko zeozer egitea proposatu nion. Airean geratuko zelakoan baina aurrera segitu zuen, ia ia inprobisatu genuen. Begiratu ze nolako eragina izan zuen hark! Oroitzapen ona hura. Madrilekin konpetitzea baitzen hura eta geuk egundoko iladak geneuzkan.
A. "Liberate"tik "La Otxoa" pertsonaia sortu zen?
J.A.N. Beno, nik San Franziskoko "Otxoa" tabernan lanean niharduen. Txikitandik Otxoa deitzen ninduten. Gero jendeak horrela deitzen segitu zuen.
A. Zergatik uste duzu hainbesteko arrakasta izan zuela?
J.A.N. Lehen aldia zelako geure akatsak ikusten genituela. Eta baita ere lehen aldia zelako Bilbotarrak umorearen ahalmena zeukala. Horretan zetzan arrakasta nire aburuz. Egon egon zen kritikatu zuen jendea, bere burua isladaturik ikusi zuelako.
A. Gero "Euskadi, Euskadi" antzezlana Karraka taldearekin. Horrek ez zuen arrakastarik izan.
J.A.N. Ez. Nire iduriz ona izan ez zelako. Karrakako zuzendaria den Ramon Barea lasterregi ibili zelako. Zuzendari haunditzat daukat baina guztiek dauzkagu akatsak eta huts egin zen. Baina ez zen erabateko huts egite bat izan.
A. Nola konektatzen duzu publikoarekin?
J.A.N. Neurekin konektatzeko prest, gertu dagoela iruditzen zait Bestalde nik natural jokatzen dut. Naturaltasuna. Leku guztietan gertatzen zait. Trikimailu gisa nire antzeslanetan beti oso aldarkor azaltzen naiz, jendea zirikatuz, baina beti ere goxotasunean. Galdezka hasten natzaie. Atsoei sekulako grazia egiten diet.
A Sarritan Bilborekin maiteminduta zaudela adierazi duzu.
J.A.N.0so hiri eskuzabala iruditu zait. Nire etxetik gazte alde egin behar izan nuen eta beti maite duzuna barru-barruan daroazun legez, berriro itzuli nintzen Bilbora, jakina. Jendea itzela da. Leku askotan bizi izandakoa naiz, kanpoan pertsona bat ezagutu, kopatan ibili eta biharamonean ezagutu ere ez. Berton, ostera, arazo bat edukirik aurreko okina ere prest legoke laguntzeko. Nik jende behar haundia dudanez hemengoa oso beroa da. Bestalde hiria ederra da. Itsusia dela diote. Ibaia hain motza niri eder ederra iruditzen zait. Europa erdia ezaguturik Bilbon jende beharginen izerdia isladatzen dela zinez uste dut. Bilbok beti izan du halako berotasun bat.
A. Eta Bilbokeriaz zer?
J.A.N. Bai baina Gorordo bezalako alkate bat izan eta kentzen digute. Nik ez dakit zorrak egin dituen ala ez baina hiria konpondu du. Gero protagonista dela eta ez-dela baina leku guztietan zegoen, hemengo hainbat alkate ez bezela. Jendearengana hurbiltzen zen alkate gaztea zen. Gainera Bilbok behar du Gorordo bezalako alkate gazte bat martxa eman diezaion bestela Bilbo "batzoki" bat bihurtuko dute.
A. Hainbat aldiz esan duzu baztertua izan zarela homosexuala izateagatik.
J.A.N. Baztertu nahi izan naute. Gizarte matxista batean, euskal gizartea den bezala, potropetik igaro dut. Espetxeratu ninduten ustezko gay taberna batean kopa batzuk hartzeagatik. Hainbat espetxetatik igaro naiz. Etxetik gazte alde egin nuen, ni neu izan nahi nuelako eta hara non nire aitak dakien kartzelaratu nindutela atzelaria izategatik. Krudela oso. Garcia Lorca garaian fusilatzen zituzten, neure garaian torturatzen gintuzten eta orain toleratzen gaituzte harik eta beste txoro bat heldu arte eta...
A. Baina gaztetandik errokonozitu duzu zeure homosexualitatea zeren ausarta samarra izan behar bait zenuen
J.A.N. Zortzi urterekin laket zitzaidan mutil bat. Neure artean neraman borroka haundia, egoera horretan zegoen bakarra nintzela pentsatuta, inori ez zitzaiola horrelakorik gertatzen uste bait nuen. Ze nolako konplejuekin hazi nintzen pentsa dezakezu. Halako batean 12 urterekin masturbatu ninduten. Orduan ikasi nuen txisa egiteko baino gehiagorako balio zuela, ze inoiz ez ziguten halakorik irakatsi. Gero hamabostekin Parte Zaharrean homosexualak zeuden taberna bat kausitu nuen. "Hori da hori, ez naiz bakarra" nire golkorako. Orduan planteatu nion. Ohartu ere horrelakoa nintzela, horrelakoa jaio nintzela. Nik jainkoarengan sinesten dut eta hark horrelakoa egin ninduen. Ni ere haren lana bait naiz.
A. Homosexuala izatea legehauste bat dela pentsatzen duzu?
J.A.N. Nik sekula santan ez dut legehauste bat zenik pentsatu. Zergatik? Nahi duzuna maitatzea miresgarria da. Ni homosexuala izateagatik ez naiz gizon guztiekin moldatzen.
A. Gay mugimenduaren barruan segitzen duzu ?
J.A.N. Hasieran EHGAMen ibili nintzen; geroztik ez. Ez nator zeharo bat. Oso alderdikoia iduritzen zait eta. Politika bazterrean utzi behar dela deritzot. Dena den beti sostengatzen ditut, normala den bezala beti bait dira geure bozeramaleak. Ez nator beti bat baina sostengatzen ditut.
A. Ligatzen duzunean ezkertiarra zarela nabaritzen da?
J.A.N. Baiezkotan nago. Norbaitekin berbatan ari naizenean eta neuretzat sakratua dena lurpera botatzen duenean ezin dut ligatu. Euskadiz gaizki esaka badabil, kitto. Horretan behera. Ezkerraz gaizki esaka badabil berdintsu.

NORTASUN AGIRIA
43 urte dauzka
Sutsua eta gartsua
Espektakulu munduan, Carlos Cano izatea gustatu zitzaiokeen
Abestietan benetazko kontuak kontatzen ditu, hunkigarriak eta egunerokoak
Pertsona batengan gehien estimatzen duena fideltasuna da. Gehien gorrotatzen dituena gezurra eta hipokresia
Guduek dute beldurtzen
Desarmearen aldekoa da
Ama zendua faltan botatzen du
Irla batera joango balitz 3 minutu iraungo luke eta zerraldoa eramango luke
Ez luke ezeren truke bere izaera aldatuko.

Ermine Belaustigoitia
Bilbon dauka bihotza eta ez luke beste ezeren truke aldatuko. Gorordo alkateak martxa eman diola uste du.
Hainbat espetxetatik igaro zen ustezko gay taberna batean kopa batzuk hartzeagatik.
Publikoarekin beti naturaltasunez jokatu du. Oldarkorra izaten da eta atsoei sekuiako grazia egiten die.
35-38


GaiezKulturaAntzerkiaAktoreak
GaiezGizarteaSektore bazGay mugimen
PertsonaiazNIELFA1
EgileezBELAUSTIGO1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude