«Gure etxean lau ardi...»


2021eko uztailaren 27an
Jean Louis Gracy-i elkarrizketa
«Gure etxean lau ardi...»
Jean Louis Gracy Iparraldeko «College des producteurs», Artzainen sindikaten buru eta Pabeko Laborantza Ganbarako Lehendakari-ordea da, baina batipat FDSEA Estatu frantses mailako laborari eta artzainen sindikatako Euskal Herriko ordezkaria.
ARGIA. Euskal Herriko arazoak Estatu mailakoak direla uste duzu?
J. L.GRACY. Bai, neurri handi batean. Horregatik aspalditik produkzione aniztun bat eskatzen dugu. Orain dela bost urte "Monsieur Mouton" (Jaun Aker) bat izendatua izan zen Parisen ardien hazkuntzaren bilana egiteko. Hona etorri zen eta harriturik galditu zen hemen 100 ardirekin bizi daitekeela ikasita, beste departamendutan 500 ardi bederen behar zituztelarik –horregatik erababiak hartzen direnean leku bakoítzeko berezitasunak ez dira kontutan hartzen, eta are guttiago orain, erabakiak Europa mailan hartzen direnean.
Hori beti azpimarratu nahi izan dugu: hemen lan egiteko beste era bat genuela. Hemen jendea dinamikoa da, beste lekuetan baino askoz ere gogo handiagoarekin ari da. Hemen gazteak plantatzen dira oraindik, herrian bizitzeko gogoa nabarmena da, arbasoek utzitakoa mantendu nahi da.
A. Laster jende askok hartuto du erretreta Iparraldean...
J.L.G. Heldu diren 10 urteetan jende askok utziko du bere lan tresna eta baserri asko desagertuko dira Kostalde honetan laborantzarako baliatuak ziren lurrak promotoreen presioengatik desagertu egingo dira, laborari batek ezingo du lur puska bat erosi bere ondasuna handitzeko, golfak eta abarrek jadanik leku asko hartu dute.
Onartu behar ote da laborari gazteak jar daitezen eremu ttikietan? Produkzionean, ardi edo behi esneari buruz, kotekin-eta, krisia dago Hortaz, hiru edo lau hektareetako ondasunetan errealista ote da laborari bat planta dadin? Erantzukizun politiko bat hartu beharko da maila horretan edo laguntzak eskatu.
A. Ba ote da laborantza mantentzeko benetazko gogo politikorik?
J.L.G. Bai, departamendu mailan badago–Paben ere hemengo arazo guztiak planteatzen ditugu eta laboraria mantendu dadin egina da dena. Larria gertatzen dena da produktoen prezioak ez ditugula aldatzen ahal Bruxellen erabakitzen bada kotak %3 edo 4tik jaustea eta esnearen prezioa %l0ean jaustea, nora goaz? Ez bada Europatik edo Estatu frantsesetik erabaki horiei erantzuteko laguntzarik etortzen, ezingo zaio laborantzari atxiki.
A. Zein posibilitateak dituzue?
J.L.G. Produktu batzuk hobetuz gero etorkizun handiagoa dute. Hemengo ardi esnea ere oso gutti ezaguna da Estatuan, hor posibilitateak badira.
A. SAFER delakoak orain arte laguntza inportantea ematen zuen laborariei lurra erosteko.
J.L.G. Orain laborariak herri handien ondoan dauden lurrak ezin ditu erosi, prezioak gehiegi igo dira jadanik. Kostaldea saldua da, kanporatuak ziren laborariak defendatu ditugu baina promotoreek ahalmen sobera handiak dituzte. Diruaren kontra joatea oso zaila da
A. Zein izanen dira gerora Iparraldeko laborantzaren arazorik larrienak?
J.L.G. Lehenik laborariak nola bizi arazi. Izan dadin artoan, esnean, hazkuntzan, dena neurtzen eta kontrolatzen da, baina hala ere posibilitate batzuk gelditzen dira Leku batzutan baratza lanak egin ditzakete baina egia da euskalduna artzaina dela, eta ohiturak aldatzea zaila da. Alta kostaldean eta Donostia eta Bilbo inguruan galde inportanteak dira, baratza aldetik. Zaila da baina kalitateari begiratuz aterabide batzuk badira, genetika ere kontutan hartuz... Baina egoera zaila da eta honen adierazlea da gazteek oraindik gurasoek utzitako baserria utzi egiten dutela.
A. Zein da FDSFAren egoera, azken hauteskundeak eta gero?
J.L.G. Hauteskunde horietan galtze inportantea izan genuen eta geroztik ohartu ginen euskaldunen artean elkartzeko beharra bazela, eta sindikatako kide bakoitzari ardura bat emateko, prentsarekin harremanetan egoteko kasu. 8.000 gara Euskal Herrian baina, anitz jende galdu dugu. Jende formatu anitz ELBra pasatu da, baina gazteak badira gaur egun prest gurekin lan egiteko.
A. Baduzue Hegoaldeko sindikatekin harremanik?
J. L.G. Bai EHNErekin izan ditugu, Durangora joan gara. Hona ere etorri dira hango laborari batzuk eta EHNEtik kanpo beste sindikata bat antolatzeko laguntza eskatu digute.
A. PNVko partaide zarenez, pentsatzen duzu alderdi honek leku berezi bat hartu beharbo luteela hemen, ekonomia mailan adibidez?
J.L.G. Pentsatzen dut ekonomia mailan hemengo politikoek dutela zer eginik inportanteena. Garai batean Errekarte, Donapauleko hautetsiak adibidez "Lur Berri" sortzeko erabakia hartu zuen –aldiz orain hautetsiak ez dira mugitzen, alta horiek dituzte diru laguntzak desblokatzen.
Bestalde Hegoaldean gobernu berri osatua da baina niri dagoen zatiketa onartzea kosta egiten zait. Baina bertan erabakiak hartzen ahal dituzte eta horrek ahalmen inportanteak ematen ditu, hemen ez duguna.
Ixabel Etxeberria
Hemengo laborariak Estatuko beste anitz tokitakoak baino gogo handiagoz ari direla uste du Gracyk.
30-31


GaiezEkonomiaLehen sektoAbeltzantza
GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaFDSEA
PertsonaiazGRACY1
EgileezETXEBERRI14Ekonomia

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude