"Botere Judizialak ilusioa galdu du"


2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Epai Agintaritzaren Kontseilu Nagusikokidea den Wenceslao Diez Argal epaileari elkarrizketa.

Wenceslao Diez Argal, Epai Agintaritzaren Kontseilu Nagusiko kidea
"Botere Judizialak ilusioa galdu du"
Madrilera, EAKNk bertan duen egoitzaraino abiatu gara. Munduko egoera dela eta ez ohizko segurtasun neurrien artean, Faltzeseko nafar humil bat aurkitu dugu. Harridura sortzen du leiho blindatuen atzean halako gizon batekin topo egitea. EAJk proposatuta, eta PSOErekin egindako akordio bati esker, Diez Argal Espainiako botere judizialaren zuzendaritza eta gobernu organua osatzen duten hogei kideetako bat da.
ARGIA. Bide luzea egin duzu hona etorri aurretik...
W. DIEZ ARGAL. Karrera judizialean hogeitahamabost urte daramatzat. Nire lehen destinoa Sos del Rey Católico herria izan zen, Zaragozan. 1960an Tarragonara joan nintzen eta bi urte beranduago Bilbora. Istantziako bigarren epaitegian egin nuen lan duela bi urte Euskal Autonomi Elkarteko Epaitegi Gorena sortu arte. Azkenean, Epai Agintaritzaren Kontseilu Nagusirako, EAKNrako, izendatu eta hementxe nago orain.
Orain arte entzutegi bakar batean sartu ez banaiz, indibidualitatea, harrotasun faltsua izan dudalako izan da. Nik egindako ekintzen erantzule nire burua besterik izan ez dadin gustatu izan zait beti, gauzak bakarrik konpondu, inori azalpenik zor gabe. Baina zahartzean humilago behar dela izan ohartu eta nire sententziak bestei azaldu, eta gainera ahal badut komentzitu behar ditudala konturatu naiz.
EAJk proposatu ninduen EAKNrako, eta Juan Alberto Belloch PSOEtik. Beraz, Euskaditik, Euskadiko alderdi politiko batetik etorri den epaile bakarra naiz.
A. Zer da EAKN, zein da bere funtzioa eta zuk zer egiten duzu konkretuki?
W.D.A. Kontseilua Espainiako egitura juridiko guztiaren, epaile eta magistratuena esan nahi dut, zuzendaritza eta gobernu organua da. Honek hautatzen ditu epaile eta magistratuei dagozkien ardura duten kargu guztiak, (lehendakaritza ezberdinak...), pertsonala, idazkariak e.a. Justizi Ministeritzaren menpe daude. Epaileen lan guztiak ispekzionatzea bestalde, EAKNk egiten du.
Nik konkretuki bi autonomi elkarteen ordezkaria naiz. EAKNko beste partaide guztiak bakarrarena dira, baina niri Nafarroa eta Errioxa dagozkidanez, bi ditut, Errioxa txikia eta erraza bait da. Hilabatero bi komunitateak bisitatzea jarri diot helburutzat nire buruari, Kontseilua eta bertako epailemagistratuen arteko bitartekaritza eginaz, zer behar edo nahi duten jakiteko. Gauza guztietarako Madrila etorri behar izatea desegokia iruditu zait beti eta orain inoiz baino sarriago etortzen jendea hona. Administrazioaren deszentralizazio bat ezarri omen da, eta jende guztia egunero hona etortzen dabil, gauza guztietarako. Franco hemen zegoenean baino gehiago orain. Eta hau gaizki dagoela pentsatzen dut. Kontseiluak behingoz autonomi elkarteetara hurbiltzea erabaki du eta hortan dihardugu.
Ez dagokidan lan bat ere egiten dut. Justiziako Pertsonalgo Batzarren ordezkaritzekin ere biltzen naiz Nafarroan eta Errioxan, eta behar dituztenak apuntatzen ditut. Orain, izugarrizko erreztasuna daukat Justizi Ministeritzara deitzeko (lehen pentsa ezinezkoa litzateke hau). Berehala jartzen zait telefonoz bestalde ministraria eta haiek esandakoak komentatzen dizkiot. Jende guztiari lagundu nahi diot.
Kontseilua Espainia osoko hogei kidek eta Lehendakariak osatzen dugu eta Kontseiluak bere aurrekontuak erabakitzeko duen Aurrekontuen Batzordeko partaide ere banaiz. Horrez gain, EAKNk Estatuko Fiskal Orokorrarekiko harremanetarako delegatua naiz
A. Orain zenbait entzutegitako lehendakariak aukeratu behar ditu Kontseiluak.
W.D.A. Bai, Kontseiluko erabaki organoak, Osoko Bilkurak. Guri, aurkeztu diren guztien zerrenda bidaltzen zaigu eta guri dagokigu aukeraketa.
A. Zein da hautaketetan erabiltzen den erizpidea?
W.D.A. Nire erizpidea argia da, zaharrena nor den huraxe aukeratzea. Kontseiluko lehendakariordea den Manzanares jaunarekin batera, lankidean urte gehien daramatzana naiz. Ez ordea horregatik zaharrena, karrera judizialean urte gehien daramatzana baizik.
A. Besteek ordea zein erizpide erabiltzen dute?
W.D.A. Beno, denak onena aukeratzen saiatzen dira, ez ezagutza gehien dituena, aginterako erreztasun gehien dituena baizik, diplomatikoena... Erizpide mailan ez du balio gehien dakiena aukeratzea, gero agian ez bait du agintzeko balio. Erabakietan asmatu edo ez asmatu egiten bait da azken finean.
A. Kontseiluko partaideak aukeratzeko modua aldatu zuen PSOEk 1985ean, zer deritzozu?
W.D.A. Ez zen PSOE izan. PSOEk gehiengoa zuelako, Lege Organiko berria onartu zuen. Ordurarte Konstituzioak ez zuen zehazten partaideak aukeratzeko modua zein zen. PSOEk eragindako lege berria Madrileko Parlamentuak onartu zuen, besteek aurka botatu bazuten ere gehiengoa lortu bait zen. Ordurarte Kontseiluko hogei kidetatik hamabi, epaileek aukeratu behar zituzten. Beste lau parlamentuak eta beste lau Senatuak. Baina Botere Judizialaren Lege Organikoa aldatu zen eta honen arabera, herriak aukeratu behar ditu partaideak, Parlamentuaren bitartez, bertako kideak herriak hautatzen dituelako zuzenki. Herriak hautatu dituztenek hautatzen dituzte. Teoria politiko honekin karrera judizialeko inor ez zen konforme izan. Ni ez naiz kritikatzen hasiko, hala egin zuten eta akabo.
A. Beti aipatzen da Kontseilu honek erabateko independentzia gorde behar duela, baina ez dela gero benetan hala gertatzen. Nola ikusten duzu, betetzen ote hori?
W.D.A. Niri dagokidanez bai. Niri dagokidanez hitz egin dezaket. Bilbotik hona etortzean, niri kasu partikular bat gertatu zitzaidan, eta Bellochen kasua ez da berdina. Baina niri Arzalluz etorri eta zera esan zidan: "egin ezazu Kontseiluan zure kontzientziak esaten dizuna, zure ekintzen erantzule bakarra zeu zara, ez beste inor". Arzalluzek eman didan kontsigna politiko bakarra horixe izan du. Beraz denek halako kontsigna jaso badu, jendeak dioena lekuz kanpo dago. Jaungoikoagatik zin dagit hala dela nire kasuan. Besteei buruz, ez dakit. Eta EAJk hori egiteak asko adierazten du Euskadiren alde.
A. Baina Kontseilu honetan parte hartzeko kideen izendatzea indar politikoen erabakiaren arabera egin zen. EAJk akordio bat lortu zuen PSOErekin eta Izquierda Unida alderdiak askoz ere pizu politiko eta ordezkaritza handingoa eduki arren Parlamentuan, ezin izan zuen ordezkari bat bera ere lortu Kontseilurako. Ez al da harritzekoa independentzia hainbat aldiz aipatu eta gero alderdien akordioen arabera egitea izendapenak?
W.D.A. Bai egia da. Bada harritzekoa. Nik ere hori entzun dut, baina gero horren irakurketa konkreturik ez dago hemen barruan. Inor ez da inongoa. Ez dago tendentziarik. Nik behintzat ez ditut antzematen. Behin izendatu eta gero independentizatu egiten al zara? Nik baietz uste dut. Baina besteez nik ezin hitz egin.
A. Dena den alderdiek Kontseilu honekiko interes handia agertzen dute. Eta zein botere dauka ba Kontseiluak?
W.D.A. Guk ezin dugu lege bat bera egin, onartu. Maila honetan informeak besterik ezin ditugu egin, baina garrantzi handia dute, gero Gobernuak normalki, normalki, guk esandakoari jaramonik egiten bait dio. Adibidez Estatuko Segurtasun Legea hona iritsi, eta hasieran planteatuta zegoen modutik asko aldatu da. Bestalde gure boterea deitzen duzun hori bi mailatan dago. Guk izendatzen ditugu ardurik duten kide guztiak eta bestalde ispekzioak edo ikerketak egitean, santzioa, disziplina ezartzen dugu. Esan behar da ispekzioa betidanik izan dela, nik Francoren garaitik ezagutu dut. Baina lehen Jusitizia Ministeritzaren esku zegoen ispekzioa eta orain gure esku. Epaileen Kontrol Organu hou, Ispekzioa, beharrezkoa du. Santzioak guk inposatzen ditugu eta noski hau ere aldatu du. Orain gutxienez hogei kidek ezartzen dugu santzioa, ez lehen bezala epaile bakar batek. Jakin behar da santzioa ezartzeko egiten diren ehun eskarietatik bakarra dela ezartzen dena. Salaketa asko egiten dira, baina gehienetan arrazoirik gabe. Gauza hauek normalak dira hala ere, beti dago norbait zure gainetik.
A. Baina orain hau dena hemen zentralizatu da eta horregatik al da alderdiek Kontseilua kontrolatu nahi dutela?
W.D.A. Eta zuk uste kontrolpean dutela? EAJk adibidez ez dauka ezer kontrolpean hemen.
A. Baina PSOEk adibidez?
W.D.A. Beno, izendapenak egiteko bai, baina gero... Nik uste ezetz. Nik ere nire buruari sarritan galdetzen diot ea zergatik ote den Kontseilu honengan hainbateko interesa dutela, epaileak erabat independiente bait gara. Jakin behar da baita ere, epaile batek ezartzen duen sententziaz ezin duela inork txitik esan, ez Kontseiluak ez inork. Santzioak epaileen bizitza pribatuari buruz dira ezartzen, jokaera partikularraz.
A. Nola ikusten duzu Espainikao egitura judiziala? Oso gaizki dagoela esan ohi da.
W.D.A. Nik galderari bira emango diot. Esaidazu zuk zein den ongi dagoen Espainiako zerbitzu publikoa? Denak daude gaizki. Hauen artean justizia dago.
A. Baina Justizia aipatzen da beti.
W.D.A. Bai. Nik esan dezaket lehenagoko, Francoren garaiko, egoera ezagutu dudala eta oraingoa askoz hobea dela. Orain proportzioan lehen baino askoz gehiago irabazten da. baina gauzak okerrera jo dute. Lehen epailea errespetatu egiten zen eta orain aldiz epaileek ez dute beraien lanarekiko ilusiorik sortzen. Nire garaitan diru gutxi irabazten bazen ere, askotan eskasiak pasaz? epailea ohartzen zen bere lana zein garrantzitsua zen, eta harro zegoen. Orain aldiz, ez dakit zergatik baina ez dago inolako ilusiorik.
A. Espainiako egitura judizialean aurrerapausu nabarmenak eman dira, baina zenbait konpetentzia oraindik lortzeko daude. Bestalde EAE'ko Epaitegi Gorena Estatuko Botere Judizialaren Legeak sortu zuen, bere menpe dago...
W.D.A. Justiziaren Administrazioko Pertsonalgoaren konpetentzia trasferitu gabe dago oraindik. Justizia Ministeritzak dauzkan konpetentziak jasotzea eskatzen da EAEn, baina inoiz ez EAKNk dituen konpetentziak eskuratzea. Gernikako estatutuak dioenaren arabera, pertsonalgo horren konpetentzia EAEri dagokio. Botere Judizialaren Lege Organikoak aldiz, Estatuari dagokiola dio. Arazoa Epaitegi Konstituzionalera eraman eta Lege Organikoa inposatu zuen honek. Nik publikoki adierazi nahi dut, ez nagoela erabaki horrekin ados. Nik uste, Lege Organikoa ezin dela Estatutuaren gainetik ezarri, Estatutua dela nagusi. Eta arrazoia argia da: biak dira kategoria berekoak, baina bata erreferendum batez onartua izan zen eta bestea ez. Egia da herriaren legezko ordezkaritzak onartu zuela hura, baina Estatutoa, horrez gain, botatua eta onartua izan zen.
A. Beraz zertan geratzen da Gernikako estatutuak bere baitan jasotzen zuen ahalmena?
W.D.A. Ezertan ez. Sententzia honez geroztik batez. Nahi dutenean emango dute.
A. Zein konpetentzia ditu onartuak EAEko Epaitegi Gorenak?
W.D.A. Asko. Batetik eskubide foralari dagozkion auzi guztiak ez datoz hona baizik eta han konpontzen dira. Penal mailan, foru eskubidea dutenen aurkako epaiketa oro han egiten da e.a.
A. Baina dena den EAEko Epaitegi Goreneko partaideak Kontseilu honek izendatzen ditu...
W.D.A. Bai noski. Epaitegiko partaideak, lehendakaria, magistratuak, epaitegiaren ispekzioa egiten du... Alcorconekoa edo beste edozein epaile balitz bezalaxe. Maila honetan Estatutuak ez dauka ezer, Kontseilu honek agintzen du.
A. Epaileen hiru elkarte daude, Magistraturaren Elkarte Profesionala, Demokraziarako Epaileak eta Francisco de Vitoriako Epaileen Elkartea. Zein dira hauen funtzioak eta zein eragin dute?
W.D.A. Ni ez naiz bakar bateko partaide. Karrera judizialean hiru mila bat pertsona gaude eta hauetatik mila eta bederatzirehun ez gara elkarte hauetakoak. Kontseilua botu bidez osatuko zela erabakitzean sortu ziren elkarteok. Oso zaila da edozein hautaketarako erabakiak jendea ezagutu gabe hartzea. Nola botatu ezagutzen ez den jendea? Ez dago ez kartelik, ez propagandarik. Elkarte hauen funtzioa, jendeak epaileak ezagutu ditzala da, hautagaiak aurkeztea. Hala aukeratuta ateratzen direnak elkartekideak izango dira. Lehen botazioak egin genituenean elkarteek proposatutakoak botatu genituen. Zeren hala ez bada nola egin behar? Organizatzen ez bazara ezin da ezer egin. Oso ona izanik ere, elkarte batean ez bazaude, ezin Kontseiluan egon. Hala gertatzen bada beti, elkarteek izugarrizko indarra hartuko dute.
A. Eta zein erlazio dute elkarteek alderdi politikoekin?
W.D.A. Hori ez dakit, uste dut erlaziorik ez dutela. Dakidan bakarra kalean esatena dena da, lehen aipatutako lehenengo elkartea eskuineko alderdiek bultzatzen omen dutela, bigarrena PSOEk eta hirugarrena berriz zentroko alderdiek.
B Artola
EAJk proposaturik izendatu dute EAKNrako partaide.
EAKNk Errioxa eta Nafarroarako duen ordezkaria eta Estatuko Fiskal Nagusiarekiko harremanetan delegatua da.
Karrera judizialean lanean urte gehien daramatzan epailea da Diez Argal.
Pertsiar Golkoko krisia dela eta, Entzutegi Nazionala eta Justizi Ministeritzaren aldamenean EAKNk duen egoitzan, segurtasun neurri handien artean egin diogu elkar hizketa.
8-12

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakBesteakBesteak
GaiezGizarteaJustizia
PertsonaiazDIEZ2
EgileezARTOLA3Politika

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Gurekin egiten dutena

Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]


Su ta Gar, Kaotiko, Gatibu, Maruxak eta Leihotikan ere Hatortxu Rockeko azken jaialdian

22 talde gehiago iragarri dituzte Lakuntzan uztailean izanen den HatortxuRockerako: Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne,... [+]


Jon Urzelai Urbieta, fisikaria eta soziologoa
“Zaila da ezagutzen arteko banaketa zurruna gainditzea”

Jon Urzelai Urbieta ohituta dago itzalean lana egiten, baina Su festak musika-jaialdiei buruzko saiakerak dezenteko ikusgarritasuna eman dio, iaz Euskadi Saria eman baitzioten lan horregatik. Ez da, hala ere, irabazi duen sari bakarra, hori baino lehen, 2021ean, CAF-Elhuyar... [+]


Betharramgo indarkerien berri “komunikabideen bidez” hartu izana zehaztu du Baionako apezpikuak

Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]


2025-03-14 | Gedar
Vox Nafarroako Parlamentutik kanpo geratu da ia, barne-desadostasunak direla eta

 Maite Nosti diputatuak kargua utzi du alderdiarekin izandako desadostasunengatik, eta horrek kide bakar batekin utzi du alderdi faxista, talde mistoan sartzera behartuz.


2025-03-14 | Euskal Irratiak
Bidarteko bahitzailea militar-ohia zen, eta prokuradorearen arabera “hil egin nahi zuen”

Bidarteko gasnategian bahiketa burutu duen gizona, militar ohia zen. Asteazken arratseko 7.30tan Erretegia izeneko gasnategian bertako kudeatzailea bahitu eta poliziaren kontra tiro egin duen gizonak 54 urte zituen.


2025-03-13 | ARGIA
EAJk eta PSE-EEk zerga erreforma adostu dute Ahal Dugurekin

PPrekin eta EH Bildurekin negoziazioetan porrot egin ondoren etorri da Ahal Dugurekin adostutako akordioa. Indar politiko honek aitortu duenez, maximalismoak atzean utzi eta errealitateari heldu diote, errenta baxueneko herritarren aldeko akordioa lortuta.


2025-03-13 | Uriola.eus
Correoseko langileen eskubideak eta zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko eskatu dute

“Posta publikoa eta kalitatezkoa. Eskubideen aldeko Hitzarmen eta Akordio baten alde” aldarrikapenarekin, LAB, ESK eta ELA sindikatuek lan-baldintzak eta posta-zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko mobilizazioa egin zuten atzo, hilak 12, Bilboko Eliptika Plazan.


Amasamendin eolikoak ezartzeko proiektu bat dagoela jakinarazi du Villabonako Udalak

Herriko EH Bilduko zinegotzi eta legebiltzarkide den Ander Goikoetxeak egindako galdera parlamentario bati Jaurlaritzak emandako erantzunaren bidez jaso informazioa hau. Bi haize sorgailu ezartzeko asmoa dago eta Cluster Hernani izeneko proiektu zabalago baten barruan kokatzen... [+]


Milaka ikaslek Hego Euskal Herriko hiriburuetako kaleak hartu dituzte, IAk deitutako greban

Hezkuntza bi arazo handik zeharkatzen dutela adierazi dute IAk: "ideia erreakzionarioen" gorakadak eta "ikasleen egoeraren okertzeak". Mobilizazioaren deialdia hedatzeko, goizean errepide mozketak egin dituzte Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Bilbon, Euskal... [+]


Hau Pink da, Europako gure lehengusu txikia, eta 1,4 milioi urte ditu

Atapuercako aztarnategian hominido zahar baten aurpegi-hezur zatiak aurkitu dituzte. Homo affinis erectus bezala sailkatu dute giza-espezieen artean, eta gure arbasoek Afrikatik kanpora egindako lehen migrazioei buruzko teoriak irauli ditzake, adituen arabera.


Beste epai euskarafobo bat: Bitarteko Idazkari izateko lan poltsa eskaeraren aurka

Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak. 


2025-03-13 | Ahotsa.info
“Ez da soilik memoria ariketa bat, baizik eta NATOren kontrako borroka deialdia”

Hainbat eragilek deituta, NATOren aurkako elkarretaratzea egin da Iruñeko Udaletxearen aurrean. Izan ere, gaur, martxoak 12, 39 urte bete dira Hego Euskal Herriak, Espainiar Estatua NATOn sartzeko erreferendumari ezezkoa eman ziola. Askapenako kide batek adierazi du, gaurko... [+]


Bi minututan galdutako elkarrizketak

Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!

Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]


Nola eragingo die AEBen eta Europaren arteko norgehiagokak Euskal Herriko produktuei?

Europako Batzordeak 26.000 milioi euroren inportazioak zergapetuko ditu apirilaren 1etik aurrera, Donald Trumpek altzairuari eta aluminioari ezarritako muga-zergei erantzunez. Enbido-komertzialek jarraitzen badute, Euskal Herrian lehen sektoreak nozituko du gehien norgehiagoka... [+]


Eguneraketa berriak daude