Imuntzo eta Beloki: «Eboluzioari ateak zabaldu behar zaizkio»


2021eko uztailaren 19an
Imuntzo eta Belokirekin trikitixaz
Doinu biziak eta musika molde berriak plazaratuko dituzte soinu eta panderojoleok
Imuntzo eta Beloki: «Eboluzioari ateak zabaldu behar zaizkio»
Baserriak eman zion izengoitia Juan Ramon Azpitarteri, Imuntzo. Eleuterio Jauregik, Makalok, bigarren abizena nahiago izan zuen musika kontuetarako, lehena ezaguna izaki, eta lagun artekoa, berriz, Imuntzori gustatu ez zitzaiolako. Animoak piztuta, trikitixa medio, umore eta festagiroa zabaltzen ederki asmatu duen bikote honek, aurki jarriko du bere sorpresatxoa kalean.
ARGIA. Nola ikusten duzue eratu berria den Trikitilari Elkartea?
IMUNTZO, Bilera burutzeko adina jende urtean behin bakarrik lortzen du Trikitilari Elkarteak. Biltzen diren 50-60 horietatik gehiengoa zaharra da, aspaldi honetan trikitixa munduan gehiegi ez dabilena, eginkizun nagusitzat omenaldia antolatzea duena. Ez diot meriturik kentzen inori gorazarrea eskaintzeari, ez dut egin behar ote den zalantzan jartzen, baina gazteei interesatzen zaizkien gaiak, txapelketak esate batera, ez dira aipatu ere egiten.
BELOKI Trikitixaren mesederako egin lezakeen guztia ongi etorria da. Beste edozertan jarri aurretik, ordea, ilun dauden kontuak behin betirako argitzea luke eginkizunik premiazkoena. Azken aurreko txapelketatik honuntz, lau urteetan ezagutu ditugun berrikutzak zer diren azaldu behar du, eta bide batez zer den fandangoa, zer trikitixa, zein den historia, nondik datozen aldaketak eta nora garamatzaten argitu. Debatea serio sortu behar da, ezeren beldurrik gabe, aportazioak egiten dituen jendeari deitu eta haiekin eztabaidari ekin behar zaio.
ARGIA. Zer iruditzen zaizkizue txapelketak?
IMUNTZO. Jende asko biltzen duten neurrian interesgarriak dira, gazteria zaletu egiten dute. Kontu haundia behar du izan, ordea, antolatzaileak. Ezin zaio sormenari inolako mugarik jarri. Eboluzioari ateak zabaldu behar zaizkio, trikitixa hil egingo bait da bestela.
BELOKI. Joera berrietan hasi direnei ez zaie meritua aitortu, ez da hauen sormena zuzen baloratzen jakin izan. Erraza da oso betidanik entzun izan dugun klasikoaren arabera juzkatzea piezak. Belarrietara sekula iritsi ez zaigunari eritzia errespetoz emateko gauza ez gara izan.
ARGIA. Txapelketa eskaera badago. Zabaltasuna behar omen da. Posible al da denentzako balio izango duten erizpideak finkatzea?
BELOKl. Argitzeke dauden arazoei irtenbidea aurkitzen ez zaien arte harritzen zait.
ARGIA. Joera berriei ateak isten zaizkiela diozue. Aldatuko al da egoera?
BELOKI. Ateak itxi baino, itxita zeuden lehendik, ez bait da inoiz azterketa sakonik egin. Jendea oso tradizionalista izatea, eta hortik dator iskanbila guztia, onargarria izan liteke, baina hitz egin dezagun, ideiak sortuko dira. 86ko txapelketan jendeak betikoa entzungo zuela uste zuen, baina han tokatu zitzaiona oso diferente eta nahasia egin zitzaion. Ez zuen salto ikaragarri hori onartu.
ARGIA. Onartuko al du?
IMUNTZO.-Denbora medio.
ARGIA. Nondik datorkizue bokazioa?
IMUNTZO. Gurean ibiltzen zen artzaiak irakatsi zizkidan neri hark zekizkien kantuak. Hari esker hasi nintzen musika maitatzen. Bost urte nituen orduan. Sei bat urte nituela solfeo ikasten hasi nintzen. Solfeo bost urteak egin, armonia bi, eta soinu haundia hiru urte egin nituen. Hamalau urte betetzerako, seko nazkatuta, utzi egin nion eta trikitiari ekin nion.
BELOKI. Nik dantza izan dut gustoko. Trikitixak, egia esan, ez ninduen gehiegi erakarizen hasieran, Imuntzo ezagutu nuen arte. Nere lehenengo saioa atabalarekin egin nuen musika munduan, txistulariekin jotzen nuen. Horixe lehenengo instrumentua. Gero txaranga batean hasi nintzen. Azkenean, Albizturko pandero-jolearengana jo eta harekin ikasi nituen lehenengo kolpeak, atabala medio erritmoari heltzea ez zitzaidan zaila egin.
ARGIA. Nolakoa dator azkenengo diskoa?
IMUNTZO. Aurreko diskoko kantuak goxoagoak, melodikoagoak, sentimentalagoak dira oraingoan grabatu ditugunak baino. Disko berrian kaleratuko ditugunak, soinu aldetik bizi-biziak, digitazio haundikoak izango dira.
ARGIA. Soinu eta panderoaz gain, beste instrumenturik disko honetan?
IMUNTZO. Lehenengo kantua baladen tankerakoa da, lentoa. Horretan pianoa, bibolina, eta txeloa agertzen dira soinu eta panderoaren lagungarri. Bigarren kantuan, bateria, akustika, flauta eta klarinetea. Tronpetak, teklatuak,...
ARGIA. Horrek zer esan nahi du klasiko bihurtu zaretela?
IMUNTZO. Ez, erritmo aldetik bizi-biziak dira, alaigarriak, lehengoen antzean, baina musikalki oraingo erakoak dira.
ARGIA. Norenak dira doinuak?
IMUNTZO. Musika geurea da. Epelarrek ere parte duela esan beharra dago. Hark, nahiz eta panderoa utzia izan, asko lagundu digu.
ARGIA. Kantuen letrak, norenak dira?
BELOKI. Letrekin ni arduratu nintzen. Batzuk nik asmatutakoak dira, beste batzuk liburu zahar eta berrietatik hartu eta moldatu ditudanak, Joxe Austin Arrieta, Aresti eta beste hainbat autoreen letrak hartu eta errima eta neurria egokitu dizkiedanak. Beste batzuk Pello Zubiriak, Mikel Mendizabalek, Joxean Ormazabalek, Narbartek... guretzat bereziki sortu dituzte.
Gaien aldetik, ironikoak, ekologiari buruzkoak, Egunkariari eskainitakoa,... zerrenda zabala osatzen saiatu gara.
ARGIA. Zer du on trikitixak?
IMUNTZO. Izugarri indatzen ari dela, gazteen artean batez ere.
BELOKI Azken urteotan, apreziorik bat ere ez zitzaion lekuetan agertzen hasi dela. Rock munduari begiratuz gero, maiz hartu izan da kontutan. Diskoteketan ere jotzen da trikitixa gaur egun. Ez da berbenetako lagungarri soila, protagonista ere bada.
ARGIA. Ez al da trikitixa, modernizatze bide horretan agortzen ari? Ez al da instrumentu bat gehiago bilatatzen ari?
BELOKI. Beste hainbat instrumenturekin jotzeak ez du agortzen ari dela esan nahi. Alderantziz dela esango nuke. Orain arte beharrik izan ez duenak trikitixara jo izana erakargarritasuna somatu dion seinale.
IMUNTZO. Trikitixa beste edozein instrumenturen mailakotzat jotzen da gaur egun. Garai batean talde batek sortutako kantuak jotzea agintzen zitzaion trikitilariei. Orain, ordea, trikitilariek sortutako kantuak jotzen dituzte taldeek.
BELOKI. Modernizatzea ez da sekula egin ez dena egitea. Taldeen mailakoa izatera heltzen ari da.
ARGIA. Orduan, hamar urteren buruan, altaboza jarri eta soinua eta panderoa joko da ala ez?
IMUNTZO. Denetarako jendea dagoen bezala, horretarako ere izango da hor. Toki aproposak ere egongo dira. Gaur egungo festa askok horretan iraungo du.
ARGIA. Zein da zuen bidea, taldea?
IMUNTZO, Ez dakit. Ez gara horretan pentsatzen jarri. Ez dugu etorkizunerako planik egitea maite.
ARGIA. Zer du txar trikitixak?
BELOKl. Egia da azken lau urteotan trikitixa asko zabaldu dela, leku askotara heltzen dela, jendeak gauzak antolatzen dituela, baina honek ere badu bere alde txarra. Txapelketa gehiegi antolatzen da, haurrekin batik bat. Honek umeak gehiegi erabiltzea dakar.
IMUNTZO. Beste alde batetik ere, batzuk sakela ederki berotuko dute umeen kontura. Ez da bide egokia.
BELOKI. Ikusi izan ditugu umeak negarrez, gurasoak elkarrekin haserre, epaimahaikoekin marmarrean. Askotan gurasoen frustrazioen ispilu dira gauza hanek. Okerreko pausoak ematen dira.
ARGIA. Ikasleari ba al dakarkio abantailarik txapelketak?
IMUNTZO. Abantailarik? Endredo besterik ez dira. Lau pieza ikasi eta menderatu arte izugarrizko denboraldia egin behar duzu soinua hartuta. Tentsio haundia jasaten da. Ondo irteten ez bada, gehienetan, bihotzondoko ederra hartu eta etxera! Txapelketan parte hartu behar duen umeak bizpahiru ordu eskaini behar dizkio egunero soinuari, eta estudioak?
ARGIA. Zertan erakusten zaio ikasleari trikitixa eskoletan?
IMUNTZO. Kantuak ikasten aurrena. Kantua ikasi eta menderatutakoan, piezari bere zentzua ematen, gozatzen, ze erritmotan jotzen den, parte bakoitza nola jo beharra dagoen, gozo-gozo jo behar badute nola, garbi jo behar denean nola...
ARGIA. Non geratzen da guzti horretan bakoitzaren nortasuna?
IMUNTZO, Zenbaiti antzematen zaio, baina oso gutxiri.
ARGIA. Bultzatzen al dituzue ikasleak gauza berriak egitera?
IMUNTZO. Nik bai, baina ez dira atrebitzen. Musika ondo jakin behar da, akaso, horretarako. Dakigunok ere ez dugu aparteko saiorik egiten askotan.

Mie1 Anjel Arana J.J. Petrikorena
42-44


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTrikitilariIMUNTZOET2
PertsonaiazIMUNTZOET2
EgileezARANA3Kultura
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude