Florentino Goiburu eta Patxi Iraola Bertsolari Egunean txapeldun


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Florentino Goiburu eta Patxi Iraola Bertsolari Egunean txapeldun
Urtarrilaren 13an Donostiako Victoria Eugenia antokian ospatuko den Bertsolari Egunak Gipuzkoako bi goierritar omenduto ditu: Florentino Goiburu eta Patxi Iraola. "Horiengandik zenbat ateraldi, ziri eta ditxo entzun eta jaso ote dugu?" esango digute bertakoek. Lege zaharrekoak dira, mahaikoak, Goierritik gutxi mugitu diren bertsolariak. Beren bailaran jorratu dute hazia eta denboraren poderioz hainbat gazteren maisu, laguntzaile eta bultzatzaile gertatu dira. Horretan bat datozelako omendu nahi dituzte. Egin duten lana eskertzen zaielako jarriko dituzte gailurrean, eta egun horretan, bertsoak dioen bezala «beraiek izango dira presidente».
1933an jaioak dira biak, Patxi Iraola Zaldibian eta Florentino Goiburu Idiazabalen. Iraola, ateraldi handikoa eta erantzule zuzena. "Bertsoen dotorezia bestearen arrazoiari zuzen eta egoki erantzutean" datzala dio. Ziri-sartzaile aparta berriz Goiburu, zorrotza, zomorroa. Goierritik kanpo gutxi aritutakoak, etxekoen errespeto guztia jaso dute ordea, egungo gazteek maisutzat dituztela. Kopa eta trofeo gutxi irabazitako parea, trofeorik maitagarriena belaunaldi berriengandik jaso dute. Horra hor Ordiziko Kultur Etxean mantendu dugun elkar hizketa hasteko aitzakia bikainena:
F.GOIBURU. Gazteak onak ikusten ditugu guk, ikasi ere asko egiten dute eta.
ARGIA. Ikastea bakarrik ez da ordea.
F.G. Bakarrik ez, baina berezkoa duenari asko laguntzen dio. Lehengoan esan zidan batek: «Ez zaizkidak gustatzen eskolan ikasitako bertsolari hauek, nabarmen geratzen dituk». Ikasi gabekoak ere nabarmen geratzen dira! Beti du abantaila ikasitakoak.
P.IRAOLA. Abantaila handia du. Hizkuntza gobernatzen ikasten du batetik, bertsoaren teknikak eta egiteko erak bestetik. Guk honelakorik ez genuen izan, gure gisa nolabait hasi eta ahal genuen moduan aritzen ginen.
F.G. Hori bai, berezko duenak lehen bezala orain ere
P.I.- Lehen ere ez ziren denak ezpal berekoak. Bertsolari denek dute zerbait diferente. Batzuk umoretsuak, besteak txispa, beste batzuk serio antzekoak, hori beti izango da.
F.G. Zerbait erantsi nahi dizut: Eskolan ikasitakoa berezkoa baino lentoagoa ez ote da?. Zepai zena eta, batak bukatu orduko bestea hasi eta azkarrago aritzen ziren ordukoak. Eskolan ikasi duten hauek buruari buelta gehiago ematen diote, bertsoa ona egingo dute baina.
P.I. Arrazoi duzu, oso azkarrak ziren, etorri azkarrekoak eta, poto bat edo beste egiteari ez zioten inportantziarik ematen, ez dut uste konturatzen zirenik ere. Orain teknika osatuagoaz ari direnez gehiago begiratzen diote.
F.G. Bere lana egiten grazia ederreko bertsolariak ziren lehengoak, jendeari irifarrea eragiteko primerakoak.
P.I. Nik orain ere Zepai entzutea nahiago dut, haren ganzak esateko era, bizitasun hura...
F.G. Dena entenditzen zen orduan. Gaur ordea askotan dudan igoal geratzen gara gu.
P.I. Zepai horretan aparteko bertsolaria zen
A.-Gerra ondorengo bertsolaritzaz zer gogoratzen duzue?
P.I. Hbederatzi urte nituen orduan, gogoratzen naiz nola izan ziren Uztapide eta Basarri, 42an edo. Ez zen ez trenik ez ezer sasoi hartan. Egun osorako etortzen ziren bertsolariak. Hamaiketakoa egin eta segituan hasten ziren kantari. Jende guztia inguruan biltzen zen, eta gero, bazkalondoan ere, bi edo hiru saio egiten zituzten, arratsaldean balkoitik eta afalondoan bestea. Uztapide behintzat jendea aldegin artean aritzen zen.
F.G. Orain hala esaten da, entzulea gosez utzi behar dela, bertso gehiegi ez dela kantatu hehar, baina Uztapide zenak asko kantatuta gosez utzi zuen jendea behin baino gehiagotan. Hori da inportantea, asko kantatu eta gosez, ezin aseturik uztea. Uztapidek jendea gozatu eta bereak ere gozatu egiten zuen. Gauza honetan gaur baino sailtasun gehiago zegoen.
P.I. Jendea orduan kultura aldetik gertuago bizi zen, denak baserri giroan, bertsotan ere herriko gorabeherak kantatzen ziren eta den-denek parte hartzen zuten, izugarri gozatzen zen ganza hauekin. Gaur jendea askoz ere banatuago bizi da. Orain bertsolari talde oso ona dator eta poza ematen dit, baina beldur piska bat ere bai, ez bait dakit gaur edo bihar entzulerik izango duten. Honetan bertsolari eskolak lan oso inportantea egiten ari dira, bertsozaleak sortzearen aldetik eta.
A.- Bertsolaritzaren inguruan egun boom bat gertatzen ari dela begibistako gauza da: Eskolak direla, saio mordoa txapelketen harrakasta telebista nahiz irrarietan programak...
F.G. Guk lehen esan dugun garai horretan beste bertso gose bat ikusten zen.. Noizean behin entzuten ziren bertsolari onak. eta hemen Ordizin, Legorretan, zaletasun gehiago zen, gaur adina entzuten ez zelako eta gaur bezalako erreztasunik ez zegoelako alde batetik bestera mugitzeko orduan.
P.I. Maila bateko bertsolari gutxi ziren. Horiek gaur izango balira ere onak izango ziren. Zenbat izango ziren ha? Zepai, Txapel, Uztapide... Zepai izugarri gustatzenl zitzaidan, orain ere haren saioak entzuten gustora aritzen naiz; poto eginda ere harek beti joskera egokiko zerbait esaten zuen.
F.G. Uztapideri entzun nion nik: "Zepai bertsolari ona da oso, orain hona etorri denez gero nabarmentzen da atzeratu egin dela, bere moduko asko ez du kantatzen aritzeko eta txarrekin aritu behar horretan. ..".
A. Zuek belarria gozatzeko ela ikasteko maisu handiak izan zenituzten beraz. Baina kantatzeko gogo hori egin egiten da edo zer?
P.I. Gogoa aspaldikoa da. Jaiotzetik ekartzen da hori. Nik plazara joatea ez nuen pentsatzen sekula eta joan behar nuela hasi zitzaidan jendea eta... Orduan, Basarri eta Uztapide ikusita, etxean aritzen ginen. Anai bat badut bertsotan aritzen zena, ni baino hobeto ere bai orduan, eta biok: "Gaur hi Basarri eta ni Uztapide"... Oso gazterik hori. Hamabi urte nituela taberna batean ere kantatzen hasia nintzen.
F.G. Berez datorrena, era batera edo bestera gaztetan hasitakoa izango da. Orain plazara irtetzea beste gauza bat da. Ni mendian artzai gisa aritzen nintzen. Berez bertsolaria denari nahiz berak ez ondo kantatu, tankera laister antzematen zaio. Gero entzutearen poderioz, buruan gordetzen genituen bertsoak, batipat onak zirenak.
P.I. Bertso ona behar du izan hor buruan gordetzeko eta ez da sekula ahazten. Bertso papera eta holakoetan aukera izugarria izaten zen. Ordiziko ferian bazen bat bizkaitarra, beso motza, izugarrizko bertso sorta ekartzen zuena. Kantore oso ona! Bertsoak kantatzen zituen eta saldu gero. Beti erosten genion papera. Bestea ere bazen, Bernardo Txirristaka, begi bakarra, harek berak jartzen zituen bertsoak, erdaraz eta euskaraz nahasian, galtzaundi doinuan...
F.G. Guk ere egin izan ditugu honelakoak, nahiz erdaraz gutxi jakin...
P.I. Batean hasten zen:
Lo menos tengo cien millones hori diru jakinian y los billetes del banco cojo zilarrezko kofrian tengo pueblos enteros Malaga aldian tengo dos mil molinos gau ta egun lanian tengo un gran piano bizkarran gainian porque alli dormia lastozko ohian
F.G. Plaza gutxi egindakoak gara gu, txapelketaren bat, Loiolan eta. ..
P.I. Orain dela urte batzuk, lehentxeago, txapelketa nagusiaren hasieran, hortxe piskat aritua naiz Bizkaian pare bat, Nafarroan eta. ..
F.G. Goierrin gu batere jardun gabeko plazarik ez da izango ordea.
P.I. Afaritan eta asko ere. ..
F.G. Bertsotan aritu hehar duenak beharrezkoa du astean pare batetan edo aritzea. Lizaso zaharrak esan ohi du erdoildu egiten dela makineria bestela.
P.I. Tabernatik plazara asko aldatzen da, eta plazan hasi behar duenak han entsegatu behar du, astean saio bat eginez gero hobe, eta bi eginez gero gaizki ez.
F.G. Fernando sariarekin hasi ginenean astean saio bat egiten genuen eta bentaja ikaragarria izaten zen hura. Bertsolari onarekin egun batean arituz gero hurrengo egunean gauzak errazago etortzea edo nabaritu izan diot nere buruari.
P.I. Artean errota martxan edo...
F.G. Bertsolari onarekin aritzea hobe, hari beti hartzen zaio eta zerbait. Bertsolari zahar batek esaten zuen: ``Bertsolari onekin jarduten naiz eta pozik baina beste erdiko-erdikoekin lan txarra jartzen zait". Bertsolariak bere arrastoa egiten du nonbait...
P.I. Uztapidek ere esaten zuen bestalde herrietan izaten diren sasi-bertsolari horiekin jardun egin behar zela edukitzen zituztela hitz batzuk beste inork erabiltzen ez zituztenak, beti zerbait ikasten zaiela...
F.G. Uztapidek zuen sasoiarekin edozeinekin arituko zen ondo.
A. Francoren garaian hamaika traba eta ezintasun ere ezagutu zenuten, ezta?
P.I. Uztapidek berak ere esaten zuen Zepaik ez zuela gerra ondorengo garai hartan Francori buruz ezer esan gabe saio bat bukatzen. Halaxe esaten omen zuen: Horregatikan naiko euskaldun bada sartua lurpian Ogi zuririk ez dugu jango hori bizi dan artian
Gu ere zeozer esaten arituak izango gara... Gorriak ikusitakoak gara gu ere, Mendizabal gaztea hasi berria zenean, bazkaritan ginela, atrako bat medio eraman gintuzten, eta badakizu, horiek egurra eman egiten dute.
F.G. Garai bat izan zen bertsoak kantatzera joan eta beti nortasun agiria eskatzen zutena.
P.I. Franco bizi zen artean ez zen berriketarik, badakizu, beldur piskat pasatakoak gara gu.
A.-. Gauzak asko aldatu al dira bertsolaritzan?
F.G. Gaietan orain jakinduria gehiago eskatzen zaio bertsolariari.
A. Publikoari masu ematera jotzen omen du orain bertsolariak.
F.G. Publikoak nahi duena egitea ez da erraza, jende klase asko dago eta. Bertsolariak ahal duena egiten du beti, tangorik ez da egongo hor. Denen gustora egitea zaila da berriz jende asko dagoen lekuan.
P.I. Kantatu ere izugarri egiten da orain, egun berean bi plazatan eta gai beretsuak igoal, askotan gogo gutxiz aritzen dira. Bertso txarrak kantatzea horrek ekar dezake. Neronei ere gertatu izan zait, pasatako gaiak behin eta bitan kantatu beharra. eta sakondutakoak gehiago sakontzen lan zaila izaten da. Gai bat askotan ibiltzea ez da ona bertsolariarentzat.
F.G. Gauza berriak ateratzeko gaiak kanbiatzea beharrezkoa da.
P.I. Orain, egunero, periodikoa leitua egon behar badaezpada ere. Lehen garai batean holakorik gabe ibiliko ziren baina...
F.G. Horregatik esaten dut batere bertsotan egin behar duenak jakinduria izatera behartuta dagoela. Ni horretara nago, bere denbora hartu behar da, ez dago beste bueltarik.
P.I. Hor Amurizak esan duen bezala, jendea zahartu egin da. Berak dioen moduan lan egitea zaila da oso ordea.
F.G. Bera bezalakoentzat eta...
P.I. Neretzako hera punta-puntakoa da, kategori ikaragarria du.
F.G.Hoberenetakoa da.
P.I. Bertsolari bezala gehiago ere badaude, Lizaso bera bertsolari ikaragarria da, Lopetegi, eta honela esaten hasiz gero luza daiteke lista.
A.-. Orain zertan duzue burua ? Bertsoekin gogoratzen al zarete?
F.G. Berez bertsolaria dena bertsoekin nekez ahazten da. Egunak pasatzen dira akordatu gabe, eta gero derrepentean... Askotan eskuak lanean eta burua bertsoetan edukitzen dugu.
P.I. Artzantza zer moduzkoa da, hori ez dut probatu?
F.G. Ona seguru asko, bere gisa bertsoak pentsatzeko. Xalbador zena landuko zen artzantzan aritzen zela.
P.l. Gero ere nabarmentzen zitzaion bakarrik gehingo landu zela.
F.G. Lagunekin ona zen, baina bakarkaka askoz ere hobea. Zepai zena berriz lagunekin hobea zen.
P.I. Gu ere hitzetik hortzera binaka jarrita egiten ditugu saio mardulenak.
F.G. Neretzat horixe da bertso saio hoberena, binaka.
P.I. Kantatzeko ere bai.
F.G. Entzuteko ere hoberena.
Gehiago luzatu da ordea elkar hizketa: Xalbador, Mattin... bertsolari handien itzala nabari zaie hitz egiterakoan. Asko goraipatzen dituzte. Beren kontuek hainbat mundu eta errealitate lotzen dituzte. Atera duten liburuan ikusiko duzuen bezala.
J.J. Petrikorena
Patxi Iraola eta Florentino Goiburu golerritarrak dira, izatez eta emaitzez. Txindoki mendiaren itzaletan beti.
42-45


GaiezKulturaBertsolaritEkitaldiakBertso Eguna
GaiezKulturaBertsolaritEkitaldiakOmenaldiak
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaGOIBURU1
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaIRAOLA3
PertsonaiazGOIBURU1
PertsonaiazIRAOLA3
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude