«Federazio espainoletik aparte eratzeko borondaterik ez dago»


2021eko uztailaren 19an
Juan Antonio Landaberea
«Federazio espainoletik aparte eratzeko borondaterik ez dago»
Kirolaren aurpegi guztiak ezagutzen dituen abokatu gaztea da Juan Antonio Landaberea Gasteizko Kirol Legea egin zeneko aholkularia eta gai honetaz arduratu den bakarrenetakoa. Asobal, Sanbo, Orioko arraun taldea, erretentzioa, eskubide kontrajarriak, elkarte anonimoak eta Cuban izandakoaren moduko arazoez hitz egin digu. Dena jaso dugu.
ARGIA. Orain abokutu zara, baina kirola ez da hitz harrotza zuretzat.
J.A. LANDABEREA. Hernaniko taldean hasi nintzen, atezain modura. Baina nire izakerarekin bat ez zetorrela ohartu nintzen, leku askotan egotea gustatzen zait eta. Mire errenuntzia erraza izan zen dena den. Nire aurretik bi portero oso on nituen, Valencia C.F taldean dagoen Otxotorena bata eta Eibarko futbol taldean dagoen Garmendia bestea. Beraz hau utzi eta rugbiak Hernanin izugarrizko indarra duenez, kirol hau aukeratu nuen. Futbolaren aldean ederra da. Partiduek hiru zati izaten zituzten, bi jokatzen eta hirugarrena abiatzen gineneko herriko afarian edo poteoan. Iparraldera edo beste hainbat lekutara mugitzen ginenean giro ederra sortzen zen. Hiru urtez jokatzen aritu ostean, hanka hautsi nuen, Zuzenbideko ikasketak amaitu eta berehala. Kirola utzi behar izan nuen eta garai hartan ziren zenbait istilu medio (Hernanikoa, Sanbo...) iritzia eskatu zidatenez kirolaren lege aldetik zein material zegoen begira hasi nintzen. Benetako etsipena hartu nuen. Ez zegoen ezer.
Orduan federazio ezberdinei araudiak eskatu eta askotan Kostituzioaren aurkakoak zirela ohartu nintzen. Euskal Autonomi Elkarte mailan bestalde kirol trasferentziak eginak zeuden baina inork ez zekien zer zegokion Diputazioei, zer Gasteizi, udalei... Hala Eusko Jaurlaritzari diru laguntza bat eskatu eta lanean jarri nintzen. Europa erdia bibliogafria bila egiten nuen bitartean, zeharo gauza interesgarriak pasatzen ziren Euskal Herrian (Orioko arraunlariena kasu) eta 1985ean liburu bat idaztea pentsatu nuen, hainbat gauza aztertzeko asmoz.
A. Orain liburua kalean dago, baina amaitzeko zailtasunak izan dira ezta?
J.A.L. Bai. Liburuak izan duen arazo handiena, eginda neukalakoan hamaika aldiz, araudi gehiago, istilu gehiago sortzen zela izan da. 1989ko maiatzean liburua inprentara sartzeko prest neukan baina Hernaniko bost gazteen erretentzioaren sententzia dela eta lanean jarraitu behar izan dut. Botere guztiek, denek, paso egin dute honetan, udaletxetik goreneraino.
Dena den eta orohar, dokumentazioa lortzerako orduan mesfidantza handia nabari izan dut. Erabateko bakardadean sentitu naiz. Atletaren bakardadea aipatzen da, ba ni halaxe sentitu naiz. Argi adierazi behar dut gainera Federazioetako araudiak ez direla publiko egiten. Zenbait federaziok "jokoz kanpo" utzi diren lege batzuk oraindik erabiltzen ditu. Izugarria da. Dena den beste maila batzutan egin da aurrera. Estatu espainolean Kirolaren Legeak lortu duen gauza garrantzitsu bat, araudiak publiko egin beharra da, EAEn oraindik lortu ez duguna.
A. Liburu honen helburua zein da, zer nahi zenuen?
J.A.L. Bere helburua ez da ez literario rnailakoa eta ezta ere lege mailakoa. Liburu testimonial bat da. Nire asmoa ez zen gutxiengo batengana iristea, elitearengana, jende guztiarengana baizik. Erabilitako dokumentazioa egunkari eta aldizkariak dira, bizirik dauden arazoak direla agertzeko, oraindik kirolak lege mailan gorpuzkera bat behar duelako. Ni ez naiz legalista, ez nago lege askorekin ados ez eta ere legeak estuki aplikatzearen alde. Bai ordea gauzak aurretik neurtu, ikustearen alde. Pentsatu, kritikatu zentzuz, zalantzan jarri edo hausnarketara bultzatzen badu, konforme naiz. Dagoenekoz jendea hasi zait beraien tesi edo lanetarako liburua eskatzen.
A. Sail ezberdinetan banatu duzu...
J.A.L. Bai halaxe da. Haziendari buruz kritika oso gogorrak egiten ditut. Maila honetan adibidez arraun olinpiko moduko itsasontziek ehuneko hogeitahamiruko zerga ordaindu behar dute. Luxuzkoen kopuru bera alegia. Onartezina da. Botore publikoa kirola, kultura bultzatzera beharturik dago. Nola ulertu liburugintzak zergen ehuneko seia ordaintzea eta arraun olinpikoak hogeitahamairua, Nazio Batuen Erakundeak kirola kultura dela onartuta dankanean? Dena dela, liburuaren ondoren aldaketak badaude.
Emakumeen diskriminazioa, Sanboarekin Donostian gertatutakoa, sokatirarena etabar ikutu ditut. Liburua pizten eta betetzen joan da. Gertakizunen berotasunez, bizitzaz bete da liburua.
A. Liburuak hala ere nolabaiteko boikota jaso du.
J.A.L. Zenbaitentzat informazioa dagoen etsairik handiena da. Nik hausnarketa bultzatzen badut, arriskutsua da. Baina ni bezala beste asko daudela badakit. Nire liburua Eusko Jaurlaritzaren babespean atera da. Notario baten aurrean sinatu zuten babesa eta eskubide beharrei dagokien papera eta beraz ezin atzera egin. Informazioa zabaltzearen beldur da boterea.
Hala ere gauza onak ere egin dira. Liburua atera dela eta, Gipuzkoako Diputazioak dekretu bat onartu nahi du gazteen eskoletako dekretoak urtebetoak baino izan ez daitezen. Beraz orain arte ez bezala gazte batek eskolan urte bete egin eta gero, eskolaz aldatu behar badu, edo nahi badu, klubaz ere alda dezake. Orain arte gazte batek 12-19 urte artean ezin zuen halakorik egin eta klubean jarraitu nahi ez bazuen, ezin zuen beste inon jokatu.
A. Hernaniko Futbol taldeko bost mutilen arazoak zein garrantzi izan du liburuan?
J.A. L. Kasu honek markatu nau gehien nire lanean. Hernaniko arazoa oso larria izan da Erreala eta Athletica tartekatzen zirelako. 700 orrialdetatik gora idatzi dut instituzio ezberdinetara (Espainiako Arartekoa, Strasbourgeko Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza, Madrilgo Kirol Kontseilu Gorenera...) Banekien lan honetan sartzen banintzen galera ekonomikoak izango nituela, nahiz eta abokatu eskolako minuten arabera kudeaketa lan ezberdinak kobratuko banitu bestelakoa litzatekeen. Gainera une oso gogorrak ziren haiek, nire gurasoak eta osaba-izeko bikotea kotxe istripuz hil bait ziren. Hala ere Hernaniko justizigabekeriarekin amaituko nuela eman nion hitz nire buruari.
Bestalde eta azkenean eman den epaiaren arabera, oso gauza garrantzitsua onartu da; hezitzen ari diren gazteen kirola hezkuntza dela erabakitzea. Entrenatzaileen lana hezkuntza mailakoa ere badela onartzea ere oso inportantea da. Estatu guztian lehena izan da.
A. Zer esan nahi duzu Erreala eta Athletica tartean daudela esatean?
J.A. L. Jendeak pentsatu du aberria bata edo bestea zela, eta honen izenean astakeria galantak egin dira. Beste alde batetik kanpotarrak ekartzearena ere kritikoa da niretzat. Kanpotarrak ekartzen dituzten klubek subentzioak jasotzen dituzte eta kirola kultura bada, argi dago diru laguntza horiek beste gauzetan inbertitu behar direla. Baseko kirola, bertako jendea eta azpiegitura bultzatuz adibidez.
A. Nola uler daiteke juridikoki ezinezkoa den zerbait hainbat aldiz egin eta gainera normaltzat jotzea, hots, klub batek berez bere jokalarien aurka santzioak hartzea?
J.A.L. Bi eskubide daude jokoan aurrez-aurre. Batetik klub edo ekipoarena eta bestetik jokalariarena. Lehenak diru kopuru bat gastatu du bigarrenarekin eta bestetik azken honek nahi duena egiteko eskubidea, askatasuna dauka. Arazoa, klubek konpentsazio bat hartzeko eskubidea daukatela da. Baina hala eta guztiz ere nire ustez argi dago jokalariaren, pertsonaren eskubidea bestearen gainetik dagoela. Kirola kultura dela benetan ikusten hada, hemen froga daiteke. Kirolaria eta klubaren arteko erlazioa faborezkoa da, baina batak besteari egiten diona, ez bakarra. Ez dago zorrik. Istituzioek, administrazioak kirolariak alde egiten badu klubari sor zaion konpentsazio ordaintzen lagun dezakete. Klubek aukera hori askatasunaren ordaina dela onartu behar dute. Askatasun guztiek dute arriskua. Erretentzio eskubidea astakeria hutsa da. Duela gutxi Gipuzkoako Futbol Federazioko bilera batean, urtebeteko erretentzioa luzatzeko eskaera aurkeztu zen.
A. Euskal Kirol federazioei dagokionez, zergatik Estatu espainolekotik aparte eratzea erabaki dute batzuk, eta aldiz best batzuk ez?
J.A.L. Gai hau liburuan kritikoki aztertzen dut. Adibidez euskal rugbi federazioa sortzeko proposamen bat egon zen eta klub bakoitzak talde kaxkarrenak bidaltzen zituen. Horrela ezin da ezer aurreratu. Herri honen gehiengoa abertzalea da, baina nortasun mailan batik bat. Gero hori demostratu egin behar da. Abantailak uzteko prest, sufritzeko prest dagoela erakutsi behar da gero. Hemen benetako borondaterik ez egoteaz baliatzen da Madrid. Arazo eta interes asko dago jokoan eta kirolaria da azkena. Nire ustez berriz kirolaria da motorra, garrantzitsuena. Onartu behar da adibidez Eusko Jaurlaritzak zenbait gauza ongo egin dituela, dudarik gabe. Honek federazioei eusko federazio propioak sortzeko gaitasuna eman die, baina gero haiek izan dira atzera egin dutenak Sanbo eta besteren bat salbu. EAEko ia berrogeitamar federazioek Espainiako federazioei atxikirik jarraitzea erabaki dute.
Falta dena markoa definitzea da, federazio eta botere bakoitzak zein erlazio duen erabakitzea. Bakoitzaren esparrua, eremua zein den jakin behar da. Hala gertatu da eskubaloian Asobal-ekin gertatu dena. Madrilek nabarmen ikusten du gure arteko iskanbila, eta barre egiten digu. Gero konpontzen bagara, bera arduratzen da zanga traba gaitzan.
Boteraren erotika izugarria da. Kirol federazio ezberdinen abokatu izan naiz eta batak besteari nola izorratu nahi izaten dion ezagutu dut. Presidenteen kezka nagusia, dieta moduan zenbat kobratuko duten, palkoan nor eseriko den, trofeoa nork emango duen... da. Penagarria. Federazioetako Zuzendaritzako kide gehienek, kargua boterearen munduan sartzeko bide moduan dakusate. Paradoxa ederrak ditugu.
A. Baina Euskal Autonomi Elkarteak ba al du kontetentzia esklusiborik kirol mailan?
J.A.L. Ez da egia. Ez dezatela esan konpetentzia esklusiborik dugunik, gero lege bitartez esklusibotasuna murrizten badute. Estatutoa eta Konstituzioaren arabera merkatal mailako erlazioak Madrilgo konpetentziak dira, beraz elkarte anonimoak Madrilen esku. Lan kontratuak Madrilenak dira eta kirolarien lan kontratuak beraz haien esku. Kontzertu ekonomikoa eduki arren, zenbait zerga Madrilen menpe daude, beraz berdin. Nazioarteko kirola Estatuari dagokio era berean. Nik ez dut zalantzan jartzen hala dela, Baina ez al zen hobeto hasieratik hala izango zela adierazi baligute eta geuk hala onartu bugenu?
A. Cubako Munduko Pelota Txapelketan gertatu zena aurrelkusia zeneutan zeuk?
J.A.L. Bai eta aurreratu egin nahi izan nintzaion arazoari. Denek zekiten arazoa aspalditik zeguela eta Cubara maletak itxita joan behar zen, hori gaindituta. Kirola kirola da eta nazioa nazioa. Bakoitzak egin behar du bere erabakia, eta gero errespetatu behar da aukera. Kirol aldetik kanpora joan eta konpetizio handi batean egon nahi badut, horra aukera, baina nahi ez dudan federazio batekin atera beharko dudanaren jakinaren gainean. Bestela beste askok bezala, joateko aukera eduki eta ez joatea erabakiko dut. Baina bakarra aukera daiteke, ez bat esan eta bost-a egin gero.
A. Zein dira gaur egun kirol munduan dantzan dauden beste adibideak?
J.A.L. Espainiako legediko 1006 dekretuaren barruan entrenatzaileak ba ote dauden eztabaidatzen ari da orain. Erabaki bat izan da berriki, beronen barruan daudela dioena. Okerra deritzot. Kirol profesionalean, kirolari, entrenatzaile, zuzendariak etabar bateratzen dira honela. Baina azken hauek staffeko zati dira eta kirolaria ez. Ez da berdina entrenatzea edota entrenatua izatea. Kirolari marroiak deiturikoen arazoa ere larria da, kirola egiteagatik diru kopuru bat eskuratu baina beste lan bat edo estudiatu egiten dutenen kontua. Niretzat garbi dago erabakia, lanbide arteko gutxiengo soldata hainbesteko sarrerak jasotzen badira profesionala da. Eskubaloian lizentzia amaterrarekin dago arazoa. Nola da posible mota honetako lizentzia bat urtean berrogei milioi pezeta irabaziz? Estatuak zenbat kobratzen duten jakin arren, zergatik ez du ezer egiten? Eskubaloiko Granollers taldeko jokalari batzuk magistraturara joango omen direla eta, Joku Olinpikoetan edo beste inon jokatu ezin ahal izango dutela esan zaie. Joku Olinpikoetan futbolari profesionalak jokatzen duten moduan, laster eskubaloian ere.
A. Okerrenak nazioarteko erakundeak direla esan duzu inoiz
J.A.L. Dudarik gabe. Antidemokratikoenak dira. Europa mailan nobleziakoengan dago boterea eta ordezkaritza araudiak bereziak direla zeresanik ez, klubek, federazioek eta beste interesatuek hitzik ez dutelako. Estatu espainolean adibidez kirolariak epailearengana jo ezin izatea gainditua dagoen kontua da jada, baina Ertaroko lege honek indarrean dirau oraindik Europan.
Sestaon Hugo Sanchezek botellakada bat jaso zuela eta gertatua gertatu,Sestaok epaitegira jo ez zezan Espainiako Furbol Federazioa eta nazioartekoaren arteko maila altueneko kontaktuak egon ziren, Sestaori alde guztietatik presio egiteko. UEFA, FIFA eta antzeko erakundeak ez dira gobernuaren menpekoak, EEE, NBE eta halakoen boterez kanpo daude. Elkarte pribatu bezala eraturik, Suizan dute egoitza.
A. Nola ikusten duzu futboleko elkarte anonimoen etorkizuna?
J.A.L. Aurka nago. Badirudi elkarte hauek sortuta orain arteko korrupzioa, okerrak konponduko direla. Sistima honekin Bordeleko Girondins taldeak bost mila milioi pezetatako diru zorra duenak, berdin izango luke. Euskal futbol taldeen gestio txarrak jarraitzen badu pertsona berberek jarraitzen badute, noski ez dela arazoa ekidituko. Elkarteen legea dagoen bezala ez da egia herritarrek beraien diruak jokatuko dituztela, erakunde boteretsuen kontrolpean jarraituko dutelako. Bestalde Euskal Herrian Errealak edo Athleticak herri osoaren sentimenduak ordezkatzen ditu, alde soziologiko hutsetik begiratuta esan nahi dut, eta zenbait kapitalisten eskutan uzteak aldaketa hat ekarriko duelakoan nago. Elkarte anonimoekin lehen bezalako galerek jarrai dezakete eta gutxienez orain arte Haziendak eta Seguritate Sozialak begiak estaltzen zituzten futbol taldeen errealitate gordin hau ez ikusteko. Baina ez hemendik aurrera.

NORTASUN AGIRIA:
Iñaki Alabarekin identifikatua sentitzen da
Portero izateari utzi zion, egonezina delako
Bigarren liburu bat argitaratzeko prestatzen ari da
Alemaniatik ekartzen duen dokumentazioa bere emazteak itzultzen dio
Gipuzkoako Diputazioko eta kirol federazio ezberdinen abokatu izan da
Berak daraman Hernaniko kirolarien kasua Strasbourgeraino iritsi da.

J.M. Ostolaza B Artola
35-39


GaiezKirolaBesteak
PertsonaiazLANDABEREA1
EgileezOSTOLAZA1Kirola
EgileezARTOLA3Kirola

Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude