"Panorama sindikal berri bat irekitzen da teorikoki"


2007ko otsailaren 21ean
ELA sindikatuko Idazkari Nagusia den Jose Elorrietari elkarrizketa.

Jose Elorrieta ELAko Idazkari Nagusiaren eritzia hauteskunde sindikaletan
"Panorama sindikal berri bat irekitzen da teorikoki"
Hego Euskal Herrian hauteskunde sindikalak amaitu berri direnean, Euskal Autonomi Elkartean nagusitasuna erakutsi duen sindikatuko Idazkari Nagusiak Bilboko bere bulegoan hartu gaitu. Bederatzi galderei paper artean erantzun digu, badaezpadaere dokumentazioa hurbil izateko.
ARGIA. Lehenik eta ahalik eta laburren, hauteskundeen balorazio bat egiguzu.
JOSE ELORRIETA. Balorazioa egiterakoan, herrialdez-herrialde egin behar. Datu denak homologatu gabe daude eta gainera azken bi egunetakoak falta dira oraindik, baina orokorki nahiko ziurrak dira.
Balorazioa egitean lau sindikatu hartzen ditugu kontutan, ELA UGT, CCOO eta LAB, besteek ehuneko hamarra besterik ordezkatzen ez bait dute. Gipuzkoa mailan, ELAk gora egin du eta oso garrantzitsua izan da guretzat, hain kopuru handia gainditzea oso zaila zirudien eta. LABek ere gora egin du eta beste biek maila baxua bazuten ere, oraindik eta gehiago jeitsi dira. LABek bigarren postua kendu dio CCOOri. Bizkaian ELAk gora egin du eta LABek ere bai, baina portzentaia mailan hitz egiten ari naizenez, bi puntu besterik ez da igo eta ez da beraz igoera inportantea. Herrialde honetan bestalde, gure historian lehen aldiz UGT gainditu dugu. Ezkerraldean eta Gernikako komarkalean bakarrik lortu du LABek bigarren indarra izatea, ELAren atzetik. Arabaren kasua berezia da, lehenik beste sindikatu eta koalizioek garrantzia dutelako. Herrialde honetan ere ELA lehena izan arren, Gipuzkoan lortutako kopuruaren erdia besterik ez da. UST sindikatu erregionalistak ordezkaritza garrantzitsua lortu du eta sindikatu errepresentatiboek kopuru nahiko txikia lortu dute beste herrialdeekin gonbaratuz.
Euskal Autonomi Elkarte, mailan, ELAk hiruretan irabazi du eta bi sindikatu abertzaleek egin dute gorantz, ELAk hiru puntu pasa eta LABek ia hiru. Beste biak aldiz mantendu egin dira, UGT ehuneko 0.62a eta CCOO ehuneko 0,18 besterik igo ez direnean Nafarroaren kasua da berezia. UGTk nagusitasun osoa zuen eta orain gainera beste ehuneko hamabian igo da. ELA mantendu egin da eta LABek piskabat gora egin du. Beraz Euskadi mailan igo diren bakarrak bi sindikatu abertzaleak direla esan behar, UGT Nafarroan besterik ez bait da igo.
A. Beraz, batetik Nafarroak egoera berezia agertzen du eta bestalde euskal sindikatuek egin dute gorantz. Panorama sindikal berri bat irekitzen ote?
J.E. Teorikoki bai, ikusi behar zein estrategia duen LABek. Une honetan gure ustez LABen diskurtsua beste sindikatuen aurka joatea da, heuren ezberdintasuna agertu nahi du eta borroka planteatzen du, ez enpresarien aurka, beste sindikatuen aurka baizik. Testuinguru honetan ez dugu sindikatuen artean konponketa bat lortzeko aukerarik ikusten, LAB barne delarik. Honek esan nahi du urratsak ematen badira, edo eman badira maila askotan, ELA, UGT eta CCOOren artean direla eta LAB sartzen ez bada berak nahi ez duelako da. Teorikoki mapa sindikala nahiko berezia da EAEn, sindikalismo abertzalea (LAB-ELA) oso inportantea delako, baina zoritxarrez ez da posible. Praktikan ez da posible, baina gero teorikoki...
Nafarroari dagokionez, ez da lan erreza. Zein marko istituzional, indar nagusia, eduki behar da kontutan baina baita ere herrialde honetako langileek zer pentsatzen duten. Ezin da bururatu adibidez Erriberako langileek abertzale pentsatzea. Pazientzia eta lan on eta asko behar da, epe luzera begira.
A. ELAk marko autonomo propioa defendatzen du eta nola ulertu puntu garrantzitsu hau defendatzen ez duten beste bi sindikatuekin bat egitea, marko horren alde dagoen LAB sindikatua baztertuz?
J.E. Honetan hitza LABek du. Marko autonomo hitzak gauza asko esan nahi ditu, adibidez Eusko Gobernuak lege-ahalmena izan dezala, egun ez duena. Baina ez dakigu noiz osatuko den marko autonomo bat, beti gehiago plantea bait daiteke. Zerbait lortu baina beste zerbait lortu gabe dago, oso dinamikoa beraz. Baina marko autonomoa ez da hori bakarrik, baita ere esate baterako Negoziazio Kolektibo mailan Euskadi mailan negoziatzea guztia, eta hori ere ez dugu lortu. Arazo hau ez dago hainbeste Madrilgo Gobernuaren menpe, hemen dagoen planteamedu sindikala eta indarraren arabera dago. Gu kasu askotan bakarrik egon gara eta ELAk ezin ditu bere kasa marko autonomo horren urrats batzuk eman. UGTk ere bere aldetik malgutasun hat erakutsi du azken bi urte hauetan eta ikuspegi posibilista batetik ikusiz marko autonomoa, esan daiteke UGT eta CCOO ez daudela lehen bezain aurka puntu honetan. Ideolojikoki, teorikoki bai egongo direla, baina praktikan beste irtenbiderik ez dutela dakusate. Ados ez egon arren, gauza batzuk beraientzat ere komenigarri eta ekidi ezinezkoak direla onartu dute.
Hala ere noski badaudela kontradizioak, ELA sindikatu abertzale eta beste biak estatalak diren bezala, kontradizio printzipio bat dago hor. Baina praktikan ELAk duen indarraren arabera, egoera ekonomiko eta sindikalaren arabera, ezin dute planteamendu frontal bat egin. Gehien interesatzen zaiena begiratzen dute eta gure ustez hori positiboa da. UGTren azken lau urteon balantzea hauxe izango da: ELAk marko autonomoa planteatzen du eta guk ez, eta ELA gora eta gu behera. Beraz estrategia aldatu egin beharko du. Marko estatala aldatuko ez duten arren, ireki egin behar izango dira. Zorionez nik pentsatzen dut ez dutela UGT eta CCOOk markatuko estrategia hemendik aurrera.
Eta joko honetan LAB aparte egon da, ez du batere lagundu.
A. Bi hauteskunde izan dira denbora gutxian. Politikoki eta sindikal mailan eman diren klarifikazioek, parekotasunik ba ote?
J.E. Guk ez dugu inolako korrelaziorik ikusten. Zenbait tokitan izan daiteke, baina bestetan ez inondik-inora. Mapa politiko eta sindikala ari dira klarifikatzen, baina ezin dira bata bestearen gainen ipini. LABek Gipuzkoan duen indarrak mapa politikoarekin zerikusirik duela pentsa daiteke adibidez, baina nola ulertzen da orduan ELAk Nafarroan ehuneko hamabosta lortzea?
A. Jeltzaleen eta sozialisten arteko tira-birek, dirudienez oinarri ekonamikoa dute. ELAk onartzen al du puntuon defentsa?
J.E. Bai noski, Estatutoa osatzeko beharrezkoak dira. Baina bien arteko negozioak etenda egotearen zergatia, arrazoi partidistetan oinarritzen dela uste dut. Guk argi ikusten dugu Gernikako Estatutoa osatu gabe dagoela eta guri dagokigun arloan, beste batzuk dauden ala ez esan gabe, bi trasferentzi oso inportante daude; INPMa eta Seguritate Soziala.
A. Beraz puntu hoiek lortuko ez lituzkeen Gobernuaren aurrez-aurre jarriko da ELA?
J.E. Ez, lortzen ez bada, lortu ez dela esan beharko dugu, salatu egingo dugu. Hori gertatzea gobernu horren ardura litzateke, ez gurea. Guk hemendik aurrera Seguritate Soziala derrigorrezkoa dela esango dugu. Hori lortzen ez bada, azpimarratu egin beharko dugu eta kontra egin.
A. Europari dagokionez, zein egoeratan sartuko da Euskal Herria Europako Ekonomi Elkartean ?
J.E. Gure erronka industria egitura indartsu bat lortzea izango da ekonomikoki, eta kulturalki gure nortasun propioa mantendu ahal izatea. Politika arloan berriz, argi dago eraikuntza berri hori Estatuen bidez egingo dela.
Egia da enpresa handiak (multinazionalak kasu) eta Estatu baten babesa duten indar ekonomikoak izango direla egoera onenean kokatuko direnak, baina enpresa ertain eta txikiek ere lekua izan dezakete. Oso zaila daukagu, dudarik gabe. Baina herri bakoitzaren indarra, asmoa, istituzioak, nortasuna... izango dira erabakiorrak. Oraingoz EEE oso merkantilista da eta ez du bere barruan zati soziala jasotzen. Erritmo ekonomikoa azkarra da, baina soziala oso ahula, ia geldoa.
A. Eraikuntza honetan, kapital atzerritarra sartuko da, multinazionalak ugarituko dira, erabakiguneak hedatuko... Zein leku du sindikatu autonomo batek?
J.E. Enpresa maila asko egongo da eta zein dialektika garatuko den, ez dakigu. Etorkizun sindikala faktore askoren menpe dago, baina garrantzitsuena, hemengo langileek zer nahi duten jakitea da. Sindikatu espainol bat nahi duten, edo bertakoa. Gure ustez sindikato autonomo bat nahi dute, hemengoa. Eta gehiengoaren ordezkari bada zeresanik izango du sindikatu horrek.
A. EAEko egitura industriala aldatu da, norantz bideratuko da, langabezi estrukturala gaindituko ote du?
J.E. Europan langabezi estrukturala omen dago eta guk sindikatu bezala ezin dugu egoera hori onartu. EAEko langabezi estrukturala egia da, Espainian Europako langabezi kopuru ertainaren bikoitza dago. Gure egitura industriala garatu daiteke, eta ez enpresa handien mailan bakarrik, ertain eta txikietan ere. Garapen industriala ez da amaitu, nahiz eta egia den hemendik aurrera hirugarren sektoreak, zerbitzuenak, garrantzia handiagoa izango duen. Honen garapena ez da txarra, baina sektore industrialaren garapenarekin konpatiblea den ikusi behar. Zerbitzuak garatzen ez badira, ezin industria garatu. Zerbitzuen sektorea garatzea beharrezko baldintza da. baina ez nahikoa.
B. Artola
Elorrietaren ustez, bi euskal sindikatuek egin dute gora, ELAk eta LABek.
Enpresa txiki eta ertainek Europa berrian lekua izan dezaketela pentsatzen du ELAko Idazkari Nagusiak.
"Sindikalismo autonomoak izango du lekurik Europan" Elorrietak dioenez.
Jose Elorrieta, bere datuetan murgilduta.
8-11


Gaiez\Ekonomia\Sindikalgin\Sindikatua\ELA
Pertsonaiaz\ELORRIETA1
Egileez\ARTOLA3\Ekonomia

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude