"Sasoiko jendea dago eta desafioari gustoz egiten zaio hortzakada"

Pello Zubiria, "Euskaldunon Egunkaria"ko zuzendariari elkarrizketa

Pello Zubiria, "Euskaldunon Egunkaria"ko zuzendari:
"Sasoiko jendea dago eta desafioari gustoz egiten zaio hortzakada"
A. Proiektuak ez al du beldurrik ematen?
P.Z Bai. Bi beldur klase bereiziko nituzke nik. Batetik proiektuak ekonomikoki eta enpresa bezala eduki dezakeen arriskua, eta horri begira, azkenengo urteotan euskal kulturan erabili diren dirulaguntza kopuruak ikusita, ez luke motiborik izan behar horrelako sentsazioa izateko. Pentsatu beharko litzateke garantia minimo batzurekin ateratzen dela. Gainera hainbeste akzionistaren diruak daude abiapuntu bezala, azpiegiturak ere antolatuta daude, kolaboratzaile ugari dugu. Hala ere, Egunkaria martxan jartzen eman dugun urte honetan ez dira erabat argitu aginte publikoarekiko harremanak. Arrisku arrazional horrekin ateratzen gara. Uste dugu konponbide batera iritsi gaitezkeela eta iritsi behar dugula.
Bigarren arriskua edo beldurra izan liteke sekulan euskarazko egunkarririk izan ez den herri batean –gerra garaiko puska txiki hura izan ezik–orain beste eremu batean sartzen garela. Hori beldurra baino gehiago desafioa da. Sasoiko jendea dago eta desafioari gustoz egiten zaio hortzakada.
A. Egunkariako kontsentsua luze mantentzea ez al da proiektu anbiziosoegia?
P.Z. Beno, batzuek aipatu nahi duten baino askoz zabalagoa da kontsentsu hori eta berriz ere errepasatu beharko litzateke Egunkaria Sortzen antolatu zuten pertsona guzti horien zerrenda, jatorria eta non ari diren, ze taldetako jendea dagoen hor. Beti egon da kontsentsu maila bat euskal kulturaren barnean, politika munduan egon ez dena, baina hitzarmen hori landu eta goxatu egin behar da. Partaideen eritziak eta ikusi den dinamika ezagututa, iruditzen zait errespontsabilitate handia dagoela denon aldetik eskuartean daukagun apustua txikikeriatan galtzen uzteko. Kontsentsuak aurrera egin behar du, hori bait da bide bakarra euskarazko egunkari batek funtziona dezan.
A. Merkatua nola ikusten duzue?
P.Z Ba, merkatua oraindik ez dugu ikusten. Agian hau publikatzerako kalean izango da Egunkaria eta orduan datu batzu izango dira. Baina hasierako datu horiek ez dira benetakoak; pentsatzen baldin bada 30.000 alerekin kaleratuko dela, hasierako emozioaren ondoren egunero Egunkaria erostera tartea doa. Merkatuak gora-behera handiak izango dituen ala estabilizatuko den eta non estabilizatuko den ikuskizun dago. Gauza txukuna eta euskalzaleekin konektatzen duena egiten badugu, egin ditugun beste gauza asko bezala, posible da bere burua duintasunez mantenduko duen merkatua, erdarazko indartsuenen aldean merkatu txikia, baina ahul batzuren ondoan oso ondrosoa. Eta gainera gure itxaropena da kristoren sorpresak gerta litezkeela.
A. Horpoz horpo segika dituzuela dirudi
P.Z. Oso eleganteak ez diren joerak ikusten ari gara, egia da, eta aipatu beharrik ez dago irakurlea horretaz jabetu dadin. Baina ez dut uste horrek gehiegi kezkatu behar gaituenik. Gure proiektuaz oso seguru gaude eta gurekin dagoen jendearen kontsentsua oso zabala da, lehen esan dudan bezala, horrekin segitzen dugu apostuan. Ez zait iruditzen polemikatan denbora gehiegi galtzeak merezi duenik Guk grure ateak zabalik dauzkagu, jende gehiago etor daiteke gure proiektura eta guri, Egunkaria produktu bezala aurrera atera behar dugunoi, dagokiguna produktu ona ateratzea da, hasieran ipinitako helburu haiek ondo betetzen ari garela zaintzea. Eta hutsuneak egiten ditugunean ez daitezela handiegiak izan, zuzentzeko ahalmena izan dezagula egun batetik bestera. Horixe da gure apostua.
Garbiñe Ubeda
25


GaiezKomunikabidPrentsaEgunkariakEgunkariaPertsonak
PertsonaiazUBIRIA2
EgileezUBEDA1Komunikabid

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude