"Neskak ez gaituzte eskubaloian notizia kontsideratzen sekula"

Karmele Makazaga, Espainiako selekzioko eskubaloi jokalariari elkarrizketa

Karmele Makazaga
"Neskak ez gaituzte eskubaloian notizia kontsideratzen sekula"
Inork gutxik espero zuen krossean Euskal Herriko korrikalaririk onenetarikotzat jotzen zen neskato hark, bakarkako esfortzutaz aspertuta, ekipoko kirola nahiago zuela erabaki zuenean hain gora iritsiko zenik. Espainiako selekzioan hirurogeitik gora partido jokatu ditu dagoeneko Karmele Makazaga 26 urteko zarauztarrak.
ARGIA. Eskubaloiko punta-puntako jokalaria zara emakumezkoei dagokionez. Txikitako afizio horren hastapenetatik Espainiako eskubaloiko selekzioko partaide izaterako bidean urrats haundiak eman dituzu.
K. MAKAZAGA. Ikastolan nenbilela ekin nion fundamentuz kirolari, Zarauzko Munoan ospatzen ziren herri torneotan parte hartuz. Jubenila nintzela, herriko kirol klubran hartu ninduten. 17-18 urte bete nituenean Donostiako ekipora pasa nintzen, baina Zarautzek gora egin zuenelarik berriro bueltatu nintzen herrira. Bertan hiru bat urte egin eta Hernanik hartu ninduen, duela sei bat urte. Hantxe nabil orain.
A. Kontaiguzu Hernaniko sei urtetako esperientzia.
K.M. Denetatik gertatu da Hernanin: jendea falta, entrenadoreak ardura utzi egin duela eta baten beharra, zuzendaritzak jende zaharra bidalita gazteenak bakarri geratzea, kanpotarrak ekarri dituzte...
A. Zenbat denbora eskaintzen diozu astean zehar entrenatzeari?
K. M. Egunero aritzen naiz, ordu t'erdiz edo. Hala eta guztiz ere gutxitxo da.
A. Zenbat denbora eskaini beharko litzaioke, bada?
K.M. Arratsaldez bi bat ordu egunero eta horretaz gain astean hirutan goizetan hiru bat orduz entrenatzea litzateke egokiena. Emaitzetan nabari izaten da egin duzun esfortzua. Madrildarrek ederki frogatu dute aipatu berri dudan entrenamendu erritmo horixe dela aproposena, gu gabiltzan moduan ezintasuna berehala igertzen dira. Denbora eza da arazoetariko bat. Dena den, bestelako trabak ere baditugu, pista erdia baino ezin dugu erabili entrenamendutan, beste ekipoek ere behar izaten bait dute, eta azkenean bien artean banatu behar.
A. Entrenatze kontutan ari garela, ba al da emakumezko teknikorik?
K.M. Titulo nazionala duen neskarik ez dago oraindik, eta mutilen artean gutxik nahi izaten dute neskekin aritu. Arraroak eta konplikatuak ome n gara. Neri ez zait hala iruditzen, gure entrenatzaileak esijitzeko garaian neskak askoz ere disziplinatuagoak garela dio. Gehiago errenditzen dugula.
A. Ez duzue apenas kobratzen.
K.M. Hernanin nik eta beste batek bai zeozer, besteek ezer ez. Ematen zaiguna ere, gainontzeko klubekin konparatuta, nahiko eskasa da.
Duela hiru urte bageneukan esponsorra, Expomuebles, orain ezta hori ere. Nesken ekipoak oso gaizki hartzen dituzte, ez omen dugu propagandarik egiten. Egia esan, neskak ez gaituzte notizia kontsideratzen sekula. Telebistaren kasua penagarria da. Mutilen emaitzak ematen dituzte, baina neskenak ezta aipatu ere.
Diputazioek, Udaletxeek eta Gobernuak ematen dutena huskeria bat da. Dirurik ez izanda, jokalariok lan haundia egin behar dugu, entrenamendu ordu asko behar dituzu, jendea behar duzu ekipoan, baina hortik bizitzeko modurik ez baduzu beste zerbaiti eutsi beharrean zaude. Bai estudiatzen dutenek eta bai lan egin behar dutenak larri dabiltza beti, ez da erraza lanbidea edo estudioak eta kirolak eskatzen duena era gozpenik gabe betetzea. Askok utzi behar izan dute eskubaloia. Nik zorte haundia izan dut lan kontutan, izan dudan flexibilitateari esker eskaini diot orain artekoa kirol honi, edota jokatu ahal izan dut kanpoan.
A. Iskanbilaren bat izan zenuten kanpotarrak direla eta.
K.M. Iaz bi kanpotar izan genituen gure artean, duela hiru urte etorritakoa bata.
Handik urtebetera heldu zen hurrena. Jugoslaviarrak biak. Klubeko hainbat partaide ez zegoen, ordea, jokalariak kanpotik ekartzearen alde eta kluba utzi zuten.
A. Jugoslaviarrek laguntzen al dute, erakusten al dute ezer berririk?
K.M. Normalean kanpotik etorri den jendeak, alperra izateaz gain, ez du ezer erakutsi. Jokalari onak dira, baina lan gutxi egiteko kontuekin, ez pentsa. Lagunduko dizun norbait nahi baldin baduzu, goi mailako jendea nahi baldin baduzu, bi edo hiru milioi pagatu beharko dizkiozu gutxienez. Gure presupuestoa seikoa da gutxi gora behera, ezin dugu kanpotar txukunik kontutan hartu, beraz. Guk behintzat bertako jende gaztearen alde egin dugu apostu.
A. Beste kanpotarren bat ekartzeko asmoa omen du Hernaniko direktibak.
K.M. Hala esaten dute. Hori urte hasieran egin beharreko kontua da, orain merkatua itxia dago, ez dakit ekar ote litekeen inor, baina badakit baten bat ekartzeko asmoa dutela, sobietarren bat akaso. Ona baldin bada beti ere mesedegarri izango da.
A. Zergatik sobietarra?
K.M. Ez dakit onak ote diren, seguru aski merkeenak direlako ekarri nahiko dute horietako bat.
A. Etorkizun haundiko kantera dugu, beraz.
K.M. Hiru edo lau urtetan lozorroan egon bada ere, gogor ekin diote berriro lanari. Itxaropen haundiak ditut gaztetxoenekin, irtengo dira. Futbolean ate zainak irten diren bezala, eskubaloirako neskak ere izan ditugu, eta baita izango ere.
Datozen berriek guk izan ez ditugun abantailak dituzte. Gaur egun Euskadiko selekzioak daude jubeniletan, kadetetan,... maila guztietan. Txikitatik lehian dabiltza. Guk ez genuen halako suerterik izan.
A. Hiru mundial jokatu dituzu espainiako selekzioarekin, estatu espainiarreko egoera ondo ezagutuko duzu. Ze diferentzia dago estatuko jokalarien eta bertakoen artean ?
K.M. Izugarria. Haiek posibilitate haudiak dituzte entrenatzeko, Balentziako nukleoa erdi profesionala da, gure denbora eta medio falta haundiegia da.
A. Egin al dizu kanpoko ekiporen batek eskaintzarik?
K.M. Diru eskaintzarik ez, iaz Madrila joatekotan izan nintzen. Lanpostu bat sortu nahi izan zidaten haien ekipora joan nendin. Nik, bosterik ziurtatu gabe hemengo lana ez nuela utzi esan nien, besterik ezean nonbaitetik bizi behar nuela. Orain Euskal Gobernua hasi da subentzioak ematen, neri behintzat. Madrilgo federazioak ere beka eman digu olinpikoak izateagatik. Baina orain arte xentimorik ere ez dugu izan.
A. Sei bat milioletako presupuestoa omen duzue. Dirurik ematen ez bazaizue ere, bestelako baldintzak zaintzen al dituzte?
K.M. Presupuestoa igotzen bada eta hala ere ezin bazaio jendeari pagatu, baldintzak behinik behin txukundu behar zizkigutela esana dugu hasieratik. Duela lau bat urte Errenteritik eta beste hainbat herritatik zetozten jokalariek poltsiketik pagatu behar izaten zuten Hernanirako bidaia. Garai batean autobus kaxkarretan ibiltzen ginen batetik bestera, hamabost lagun justu sartzen ziren mikrobusetan, bokadiloak etxetik eramanda. Estantzia eta afaria pagatzen zitzaigun soilik. Selekzio mailan ere beste horrenbeste.
A. Hori nesken ekipoekin gertatzen al da soilik?
K.M. Halaxe da.
A. Nolaz, halako diferentziak nesken eta mutilen artean?
K.M. Beno, Hernanin diferentea da gauza. Mutilak beste maila batekoak dira, probintzia mailan bakarrik mugitzen dira. Neskak bakarrik gara kanpora irteten direnak, baina badakit beste klub batzutan bi ekipo eukita okerrago ibili direla, dirua baldin bazegoen hura mutilentzat. Asko borrokatu behar izaten dugu oraindik ere, baina tira! moldatzen ari da nola hala. Ez bait dira diru kontutan bakarrik egiten diferentziak, gurekiko duten tratua ere okerragoa da. Orain arte ez dugu jantzirik ere izan, ezta ekipoko kamisetarik ere, beti mutilei eskean.
A. Karakter gogorreko emakumea omen zara.
K.M. Hala diote, bai. Oso nerbiosoa naiz... bai, egia esan oso esijentea naiz, nere betebeharra jokoa antolatzea izaki, nahitaezkoa da. Batzutan jakin behar izaten da ekipoan bertan zein estutu behar duzun eta zein ez, neri askotan instintoz ateratzen zait. Ni dena emanda baldin banago ekipoko besteek ere duten guztia eman behar dutela esaten diet. Ekipo lana da azken finean gurea.
A. Zer egitea espero duzue aurten?
K.M. Gure kategorian mantentzen bagara asko. Hobe gehiagora jotzen badugu, baina orain gauden bezala ezer hanndirik lortzeko baldintzarik ez dugu. Ea entrenatzaile berriarekin eta lan gehiago eginda, gora egiten dugun. Jende gaztea dugu, ekipo oso berria, baina tira, aurrera egingo dugulakoan nago.
A. Estatu espainiarreko gizonezkoak onenetakoak dira mundu mailan. Orain olinpiadak datozela apostu berezia egingo al da emakumeekin?
K.M. Lehengo urtetik hasi ziren bekak zabaltzen, hogei emakumek dugu hain zuzen laguntza hori. Gure selekzionatzailearen asmoa urte osorako hogeiak madrila eramatea zen, astean zehar han entrenatu eta asteburutan nor bere ekipora joatea jolastera, Frantzian eta beste herri batzutan hala egiten dute, baina klubek ez zuten nahi izan eta ez ziren inongo akordiotara heldu. Bi urtetik honuntz balio dugula frogatzen ari gara.
Duela hiru urte galtzen genituen partiduak irabazi egiten ditugu orain, frantsesen kontra, alemaniarren kontra, suediarren kontra,... maila asko igo da, merezi dugun bultzada ematen ari zaigu piskanaka. Federazioaren kezka Olinpiadetara heldu eta lotsatan geratzea da. Baina jolastu egin behar da, horretarako antolatzen dira jokoak. Zortzi ekipo dira gutxienez konpetizio horretara hurbilduko direnak. Selekzioaren asmoa seigarren geratzea da, diploma ateratzea, gehiago lortzen bada askoz ere hobe, baina oso zaila
A. Barcelonan izango al zara 92an?
K.M. Oraingoz bai. Auskalo zer gertatzen den.
A. Zer da zuretzat eskubaloiak dakarkizun ondoriorik gogorrena?
K.M. Neretzat zailena da aste bukaerarik gabe geratzea, aste osoa lanean pasata hainbat gauza egiteko denborarik ez dut. Denda batean, pastelak eta ardoa saltzen ditut. Eskubaloiak asko betetzen nau, jende asko ezagutzen da, bidaiak egiten ditugu...
Beka dugunoi maila beti preparatuta egotea esijitzen zaigu, errekonozimentu medikoak egiten dizkigute, eta hala ez bagaude zigortu egiten gaituzte. Fitxatzea bezala da, azken finean. Pisuan izaten da arazorik haundiena, batez ere ni bezalako gozozale batentzat.
A. Lesioekin zer moduz orain arte?
K.M. Ondo. Noizean behin zeozer gertatzen da, min hartzen duzu. baino lesio gogorrik ez dut sekula euki, esku eskubiko behatz txikia puskatu nuen iaz, baina tenporada bukaeran eta hiru hilabetetan sendatu zitzaidan. Bestela, gutxi ibili naiz mediku artean. Arauak aldatu zituztenetik askoz ere gutxiago jotzen diogu elkarri. Ondo ubelduta etorri izan naiz etxera.
A. Jenderik joaten al da nesken partiduak ikustera?
K.M. Ez dakit eskubaloia ikustera ala neskak ikustera joaten diren, baina izaten da ikuslegoa, bai.
A. Ze asmo duzu eskubaloia uzten duzunerako?
K.M. Kalean ibili, jendea entrenatu, irakurri, familia sortu,... Olinpiadak bukatzean goi maila uzteko asmoa dut, neskak entrenatzeko izugarrizko gogoa dut. Nik edukitzea lortu ez dudana datozenei ematea da nere buruari egin diodan apostua, askoz ere errazago izan dezatela hurrengoek.
Garbiñe Ubeda

"Orain arte ez dugu jantzirik ere izan, ezta ekipoko kamiseetarik ere, beti mutilei eskean".

"Denbora eza da arazoetariko bat. Dena den, bestelako trabak ere baditugu, pista erdia baino ezin dugu erabili entrenamendutan, beste ekipoek ere behar izaten bait dute, eta azkenean bien artean banatu behar".

"Olinpiadak bukatzean goi maila uzteko asmoa dut, neskak entrenatzeko izugarrizko gogoa dut".
35-39


GaiezKirolaEskubaloia
PertsonaiazMAKAZAGA3
EgileezUBEDA1Kirola

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude