"Ez dakit zerbait lortuko ote dugun baina bederen entzun egin gaituzte"


2021eko uztailaren 23an
Lydia Ansomendi L'argenté ikastetxeko ikasle eta ikasleen ordezkariari bere lizeoan elkarrizketa

Lydia ansomendi L'anrgenté ikastetxeko ikaslea eta ikasleen ordezkari bere lizeoan
"Ez dakit zerbait lortuko ote dugun baina bederen entzun egin gaituzte"
ARGIA.Nola ikusi duzu orokorrean azken astetan izan den mugimendua?
LYDIA ANSOMENDI. Lehenik erran behar dut gure ikastetxearen egoera berezia zela, pribatua baita eta hasiera batean beste lizeoetako ikasle batzuk pentsatzen zuten ez ginela inplikatuak. Burgesak ginela esaten ziguten. Baina ulertu dutelarik parte hartu nahi genuela dena ongi iragan da eta ordezkariak izendatuak izan dira Baionan Cassin lizeoan biltzen koordinakundean parte hartzeko.
Konkretuki eskola publikoak kalean zirela eta guregana etorri dira beraien protesta azalduz eta greba zertarako zen adierazteko. Esan behar da ere ez genituela denetan arazo berak eta hasiera batean erabaki dugu ikastetxean bertan greba egitea eta beraz bildu gara gela batean eta ondoren zuzendariarekin.
Gure eskakizunak desberdinak ziren, adibidez inseguritate arazorik ez dugu, zaindaririk ez dugu behar. Beraz guk genituen eskakizunak paper batean ipini ditugu eta zabaldu, hau eskatuz: BAC delakoaren ezagutza bera sekzio guztietan. Gizarte soziala gehiago ikasketak segitzen eta ez ditzatela fakultate guztiak kontzentratu hiri nagusietan. Goi mailako ikastetxe gehiago lokalki.
A. Zer eskakizun mota zenuen ordezkari gisa?
L.A. Koordinakundea eta ikasleen bitartekoa egiten nuen. Paper nahikoa zaila izan da batzutan ikasle batzuk ez bait zuten greba egin nahi eta beraiekin eztabaida nahiko luzeak izan ditugu. Zuzendariarekin izandakoa hasieran nahiko gogorra, ez bait genuen honelako esperientziarik orain arte. Asko ikasi dugu.
A. Nola ikusten duzu orain egoera?
L.A. Ikasle guztiek batera bloke bat egingo bagenu, bortizkeriarik gabe, politikarik gabe, zerbait egingo genukeela. Bakoitzari hitza uzten bazaio erabaki garrantzitsuak hartu ditzakegula eta ideia inportanteak aintzinatuko liratekeela. Orain ez dakit zerbait lortuko ote dugun baina behintzat entzun gaituzte. Ministroek ikasleek errezibitu dituzte eta gauza batzuk agindu. Urgentziazko emazte bat izendatua izan da, gure eskakizun larrienei berehalako erantzuna emateko. Zain gaude.
Ixabel Etxeberria
27


GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaMobilizazioGrebak
GaiezGizarteaIrakaskuntzBesteak
PertsonaiazANSOMENDI1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude