"Kargua uztea baino gehiago eskatzen du"


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Jose Maria Satrustegi:
"Kargua uztea baino gehiago eskatzen du"
Nafarroako irrati frekuentzien banaketak Jose Maria Satrustegi euskaltzain unanuarrak Nafar Kultur Kontseilutik dimiti dezan eragin du.
ARGIA. Zer da eta zein funtzio betetzen ditu zehazki Nafar Kultur Kontseiluak?
J.M. SATRUSTEGI. Bueno, Nafar Kultur Kontseiluak 20 pertsonak osatua da. Gauzak ez dira erabakitzen edo eztabaidatzen bertan, aholkuak baino ez dira ematen. Guri, kulturarekin lotura daukan edozein arloari buruzko eritziak eskatzen dizkigute, proiektua, gure eritzia jakinik, aurrera edo atzera eramateko. Horrela, zerrenda bat izaten dugu, dela Nafarroako jaialdiak, dela pintura erakusketa, dela zein abesbatz ekarri behar den jaialdi baterako, eta abar. Arlo guztiak ukitzen ditugu gutxi gora behera. Nahiko ondo antolatuta dago, nire ustez.
Astean behin, denok Batzar Orokorrean biltzen gara, Roman Felones Hezkuntza kontseilaria eta Jose Maria Romera Principe de Vianako zuzendaria buru. Hor eritziak eta aholkuak ematen dira, eta gero lan taldetan arlo bakoitzeko azterketak egiten dira.
A. Eta irratien frekuentzien banaketaren auziarekin, eskatu zizueten aholkurik?
J.M. S. Hori da mingarriena. Ez ziguten ezer esan, eta aurreko larunbatean bilduak ginen, erabakia eman zen aurreko larunbatean. Ez zitzaigun esan arazorik bazegoen ere. Hain zuzen ere, ez ziguten aholkurik eskatu euskararen gauzak ez direlako inoiz hartzen kulturako gauzak bezala. Hezkuntza mailako gauza bezala hartzen da. Nafarroako Kultur Kontseiluan, beraz, euskarari buruzko gauzak inoiz ez zeukaten leku, harrigarria bada ere.
A. Baina zuek bazenekiten arazo hau izan bazegoela. Orduan, bakarrik aholku eskatuz gero ematen dira aditzera eritziak?
J.M S. Erakunde ofizial bezala Kontseiluak muga batzu jarri dizkio bere buruari, eta muga horietan, haste hastetik, euskarak ez zeukan sarrerarik. Orduan nik uste nuen nire eginkizuna oso mugatua zela. Hasieratik esaten nien, «aizue baina euskarak beste tratamendua behar du!» Baina ezer ez. Orduan, nik, beste eginkizunik gabe, eta bapatean, irrati euskaldunak litzentziarik gabe uzten zituztela ikusirik, nire erabakia hartu nuen, hor ez neukalako egon beharrik.
A. Kultura mailan ze nolako tratamendua dauka euskarak?
J.M.S. Adibidez, Nafarroako Jaialdietan, aurkezpenak erdaraz egiten dira, eta batek esaten badu: "ez dago eskubiderik, euskaraz eta erdaraz egin behar dira", orduan euskaraz ere jartzen dituzte. Bueno, zerbait lortzen da. Horrelako gauza txikietan, ba, bai. Baina gero, zuk esaten baduzu: "Aizue, baina Nafarroan ez dago ondo euskararen irakaskuntza!", esaten dizute: "Ez, ez, hori Hezkuntzaren arlokoa da". Eta mozten dute, eta kitto.
A. Zein da irratiak eta beste komunitabideek euskararen munduan betetzen duten, edo bete dezaketen papera, Nafarroan?
J.M. S. Nahi duten guztia. Erabat euskaraz egitetik, erdixka egitera, edo Telenavarrak egiten duen bezala, farregarria dena, erdarazko informatiboa ondoan, eta bi minututan, labur-labur. Orduan, egiten dutena eta egin dezaketena gauza desberdinak dira. Baina zer egingo dute? Alde batetik, jada dauden irrati baimenduak Estatu mailakoak dira. Orain zazpi eman behar, hogeitatik zazpi. Azken buztana zen, euskarak sarrera bat izateko, eta orduan, nik ez nuen uste inoiz halako astakeriarik egingo zutenik, baina hauek sozialistak izanik betiko jauntxoei eman diete baimena, euskara inolako presentziarik gabe utziz.
A. Hain zuzen ere barrigarria da Xorroxin Irratiari egin diotena. Hainbeste berma eta eragina izanda gizartearengan, inolako errespeturik ez izatea jendearen eritzi horri, ezta?
J.M. S. Horregatik erabakian ez dut onik ikusten. Kargua uztea baino gehiago eskatzen du. Nire eskuan dagoen guztia.
A. Askoren eritziz, erabakia ez da bi irratien kontrakoa bakarrik, euskararen beraren kontrakoa baizik. Horren aurrean, zer egin genezake Nafarroako euskaldunok?
J.M. S. Hori oso zaila da esatea. Denok egin behar dugu lan, baina norbere tokitik kanpo, zer egin daitekeen, nik zer esan dezaket? Nik ikusten dudana da arazoa larria dela, eta bakarrik hizkuntzaren aldetik ikusten dut. Gero zein pausoak eman daitezkeen esateko, ni ez naiz gai. Nik uste dut hizkuntza bat hitzetik datorrela, entzutetik, eta hiztun asko baldin badu, ba indarra handia du, hiztun gutxi, indar gutxi. Hedadura handia baldin badu, ba posibilitate handia du zabaltzeko, eta horrek ematen dio arnasa. Bere eztarria estutzen badute, hori da hizkuntza estutzea, hizkuntza hiltzea. Hori da nire planteumendua, eta nire erabakia gogorra izan bada, ildo horretatik doa.
Nik nire ahalmen oso-osoak jarri behar ditut horretan. Baina nola egin, nola bideratu ahalmen hori positiboa izan dadin, ez dakit. Lortuko bagenu alderdi guztiak euskararen ondoan batzea, zatiketak zokoratuz, urrats handi bat emango genuke euskararen etorkizunerako.
Alberto Barandiaran
29,30


GaiezKomunikabidIrratiaEuskaraz irr
PertsonaiazSATRUSTEGI1
EgileezBARANDIARA5Komunikabid

Azkenak
2025-03-19 | Elhuyar
Kutsatzaile kimiko toxikoak hauteman dituzte Iratiko liken eta goroldioetan

Kutsatzaile kimiko toxikoak hauteman dituzte Iratiko oihaneko liken eta goroldioetan. Ikerketan ondorioztatu dute kutsatzaile horietako batzuk inguruko hiriguneetatik iristen direla, beste batzuk nekazaritzan egiten diren erreketetatik, eta, azkenik, beste batzuk duela zenbait... [+]


2025-03-19 | Sustatu
EAJ, EH Bildu eta PSE-EE hezkuntzan software libreko plataforma bultzatzearen alde

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk ekimen bat adostu dute Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Sailari eskatzeko Iradi software libreko hezkuntza plataforma hedatzen jarraitzeko. Zenbait ikastetxetan ezarri da Iradi orain arte. Baliabide partekatuak, komunikazio zerbitzuak (e-posta eta... [+]


Oier Sanjurjo, Nafarroako Ikastolen Federazioko presidente

Oier Sanjurjo Maté hautatu dute Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakari. Atzo egindako asanbladan erabaki zuten izendapena. "Mugarri garrantzitsua da euskarazko hezkuntzaren etorkizunerako foru erkidegoan", adierazi du Ikastolen Federazioak ohar batean.


Andoaingo auto pilaketei irtenbidea emateko lotune berri bat aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

A-15 errepideko trafikoa N-I errepidearekin bat egiten duen tokian eraikiko litzateke lotune berria. Andoainen N-I errepidearen "afekzioak murriztu" eta ingurunean "modu hobean" integratuko dela adierazi du aldundiak. Udalak 2011ko eta aurtengo proiektuen... [+]


Guraso elkarteek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerak ordaindu ezin dituzten ikasleak

Eskolaz kanpoko jardueren eskaintza zabala egiten duten ikastetxeen aldean, beste askok ez du horretarako aukerarik; eta eskola bereko ikasleen artean ere, denek ezin dute ekintzetan parte hartu, baliabide ekonomikoek baldintzatuta. Esku hartzeko dei egin diete instituzioei:... [+]


Bilboko mugimendu antiarrazistak manifestaziora deitu du martxoaren 21erako

Bilboko Arrazakeriaren Aurkako Asanblada Arrazakeria ez da eztabaidatzen, borrokatzen da. Ordena kolonialari sua! lelopean antolatu du mobilizazioa, Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Egunean. Gizarte eta erakundeei "iragan esklabista eta koloniala"... [+]


153.600 euroko isunei jarritako helegiteak ukatu dizkiotela salatu du Askek

2023an Zaballako espetxean euskal presoen alde egindako martxarengatik ezarri zizkieten isunak. Helegiteen ezeztapenaren aurrean epaitegietara joko dutela adierazi du antolakundeak, eta Poliziaren inpunitatea salatu du.


AEBetako produktuei boikota egiten ari dira herrialde eskandinaviarrak

Tesla autoen salmentak, esaterako, %30 jaitsi dira urtea hasi denetik. Danimarkan beste hainbeste jaitsi da AEBetara oporretan joango direnen erreserba kopurua. Eta Suedian, inkesta baten arabera, hamarretik zortzi prest leudeke produktu estatubatuarrei boikota egiteko.


2025-03-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Trumpen ‘Kultur Iraultzak’ beste gotorleku bat suntsitu du

USAIDen inguruko txolopotearen ondoren, espero beharrekoa zen. Baina, hala ere, urte askotan haien jarraitzaileak izan garenok, samin-puntu batekin hartu dugu albistea. Martxoaren 15ean, Trump administrazioak, kolpetik, erabat itxi baitu United States Agency for Global Media... [+]


Bi langile hil dira astelehenean, Buñuelen eta Arratzun: 2025ean hamalau dira jada

Buñueleko (Nafarroa) kasuan, 34 urteko gizona makina batean harrapatuta geratu da. Arratzun (Bizkaia), aldiz, garabiak goi-tentsioko linea bat ukitu ostean hil da 61 urteko gizona.


Pasaiako segadan hildako lau pertsonak estatu indarkeriaren biktima gisa aitortu ditu Eusko Jaurlaritzak

Espainiako Poliziak duela 41 urte hil zituen tiroka Dionisio Aizpuru, Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura eta Rafael Delas gazteak, Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak. 


AINTZANE CUADRA MARIGORTA
“Endometriosia gizonek pairatuko bazenukete oso bestelako egoera batean egongo ginateke”

Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da. 


Israelek su etena apurtu du eta 400 hildakotik gora eragin ditu Gazan

Israelek eraso masiboak abiarazi ditu berriro ere Gaza osoan: Khan Younis eta Rafan Gaza hegoaldean, Gaza Hirian iparraldean eta eta Deir el-Balah-n erdialdean. "Familiak seme-alaben gorpuzkiak eskuetan zituztela iristen ziren ospitalera", adierazi du lekuko batek.


Burlatako udaletxean kateatuta igaro dute gaua bi gaztek, gaztetxearen desalojoaren aurka

EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.


Eguneraketa berriak daude