"PNV eta Earekin gobernua osatzeko proposatu dugu"


2021eko uztailaren 20an
Iñaki Esnaola abokatuari elkarrizketa
Iñaki Esnaola:
"PNV eta Earekin gobernua osatzeko proposatu dugu"
Alcalako atentatua jasan ondoren berrogeitabi urteko abokatu debarrak hemen handiarekin ekin dio politikagintzari. HBk hauteskundeen ondoren egingo duenaren inguruko zenbait berrikuntzaz mintzatu zaigu. PNV eta EAri gobernua osatzeko proposamena luzatuko diote, negoziazioaren inguruan diskrezioa aitatzen du prozesua oztopatu ez dadin eta HBren baitan oraindik lan handia egingo duela iragartzen du.
ARGIA. "Euskal Herri berria" aukeratu duzue lema moduan. Zeintzu lirateke Euskal Herri berri horretarako zuek proposatzen dituzuen funtsezko oinarriak?
IÑAKI ESNAOLA.Funtsean betikoa, marko aldaketa. Dena den aldaketa horretan zutabeak lirateke autodeterminazioa, lurralde batasuna eta euskara hizkuntza nazional gisa lortu eta bermatzea. Argi diogu ; euskara beharrezkoa izan behar duela. Aspertuta gaude Espainiako Konstituzioak dioenarekin, alegia, gaztelera dela beharrezkoa eta beste hizkuntzak eskubideak direla. Horri buelta eman behar zaio.
A. Aipatzen duzun Euskal Herri berri horren gauzatzeari begira HBk azken hilabete hauetan garatu duen Nazional Autonomi Estatutuak (NAE)garrantzi handia ei du. Dena den, orain nahiko ixildu da, badirudi gainontzeko alderdiek neutralizatu egin dutela edo...?
I.E. Bai, hori egia da, tresna handiak dauzkate hori lortzeko. NAE aldaketarako tresna bat da baina ez da gure prolektu osoa, beste alderdiekin eta gizarteko sektore desberdinekin eztabaidatzeko oinarriak dira. Guk honekin ez dugu boste Garaikako Estatutu bat egin nahi, gure ideia da eztabaidarako tresna izan dadila. Posible da horrekin gure eta beste alderdien ereduak erkatzea? Posible liteke, esaterako, transizio epe bati begira hemendik 40 hartzea eta beste batetik 60 ehun osatzeko? Esaten dute HB beti lelo berarekin ati dela, marko aldaketarena eta abar... Eta gauzak ez dita zuritik beltzera bapatean aldatzen. Finean zera da, ea gelditu behar dugun azken zortzi-hamar urteetan bezala edo aldaketarako unea heldu den, eta aldaketa ez guk bakarrik baizik etabeste alderdiekin batera. Ikusiz gainera Europan gauza ugari gertatzen ari direla, nazionalismoen mogimendu handia, hauen garrantzia etorkizuneko Europan... Horretarako balio du NAEk. Eta maila honetan hauteskunde hauetan esaten dugu -gutxi, hori ere egia da- guk ere badugula Gasteizeko gobernuan izateko bokazioa, baina maila horretan. Laburtuz, NAE aldaketa horretarako tresna da eta baita ere alderdiak aldaketa horretarako presta daitezen.
A. Hori lortu nahi izango du, baina ez dirudi gainontzeko alderdiak horretarako oso prest daudenik. Orduan...?
I.E. Ez? eta are gutxiago hauteskunde garaian. Baina euren baitan ere kontraesan ugari daude. Esango ez dudan burukide batekin hitzegiten komentatzen zidan nola Sobiet Batasunean izan den eta nola Gorvaichovek Europako arazo nazionalari egiten diola so, zelabait gero berak hango arazo nazionalean erreferentzia puntuak izan ditzan. Orduan, nire ustez, honek adierazten du hemendik lau urtera Europa nondik nora hasiko den abiatzen. Gure eskubide nazionalak esigituz Madrilen aurrean indarra egiteko garaia heldu da dagoeneko. Eta indar hori botere politikoa lortzeko izan behar du, noski, eta prozesu hori aurrera eramateko beharrezkoa dugu alderdi abertzaleen borondatea.
A. Inkesten arabera hauteskundeen ondoren gauzak ez ei dira asko aldatuko, horrek esan nahi du orain arte egon ez diren elementoak izan beharko direla zuk esan nahi duzun guzti horrek abiada har dezan, ez?
I.E. Bai, bi tresna behar ditugu aipatutakorantz abiatzeko: bata negoziazioa eta bestea alderdien borondatea. ETAren elkarrizketan nahiko malgutasun ikusi dut eta prest dagoela biolentziaren arazoarekin amaitzeko lehen bait lehen. Noski eskatzen du baita ere bideak jar daitezela arazo politikoak konpon ditezen.
A. Negoziazio botsak agerpena egiten du berriro. Argeleko prozesuak sortutako espektatibak handiak izan ziren, are handiago HBko sektoreen ingurutan. Ez al litzateke oso harriskutsua HBrentzat bigarren porrota?
I.E. Bai, argi da ETAk ez duela nahi bigarren porrot bat eta gauzak zihurtatzera dihoala, eta Diario Vascok kontaktuen inguruan kaleratu zuen orrialde hartan oso garbi ikusten da hori. Gobernuak, bestalde, -edo poliziak filtratu du dokumentu hori eritzi publikoak ikus dezan ETA ze posturatan dagoen kontaktuen aurrean. Negoziazioaren inguruan bigarren frustrazio bat askoz gogorrago izango litzateke. Gobernuak aurrekoan ere oso ondo jokatu zuen horrekin, eta gainera euki zuen denbora arazoari buelta emateko eta esateko erruduna ETA izan zela. Kontaktuak beti izaten dira gehiago edo gutxiago, finean arazoa da ze kontaktu den egokiena eta ze bidea erabili behatzik harrapatu gabe.
A. Bestalde, zenbait analistek aitatu dute Corcueraren desmendidoa ere ez dela osogogorra izan.
I.E. Bai, egia da. Baina beti bezala egin dute, atea jo eta gero ukatu. Baina beno HBtik argi daukagu ez dugula jarraitu beharbeti kontaktuen historia horrekin, pasatzen utzi behar da hori eta kitto. Jendeak hartuko du bere eritzia. Orain egin behar dena da itxaron eta ez oztopatu atera litekeena, hemendik aurrera diskrezio handiz jokatu behar bait da.
A. Konformatuto zinateke HBk bere indarrak mantenduko balitu?
I.E. Dudarik gabe igo egin behar dugu. Baina globalki hartuta bai, ze azken urte hauetan izugarrizko konbatea libratu dugu paktoaren kontra. Gipuzkoan gu jeistea obsesio bilakatu da besteentzat. Hor PSOE eta PP burrukan ari dira guardia zibil eta polizien botoa lortzeko -kuantitatiboki ez direnak gutxi- eta hortik galtzaile EE aterako da, ze guk badakigu azken hauteskundeetan behintzat EEk jaso dituela boto batzu hortik.
A. Paktuari dagokionean, hasieran behintzat badirudi ez zeniotela eman behar besteko garrantzirik.
I.E. Bai, hor seguraski gure lehendabiziko azterketa ez zen egokia izan. Gero ikusi dugu nola poliki poliki min egin digun. Baina horrek efektu bikoitza du. Hortik bi alderdi ateratzen direla garaile bezala, PNV eta PSOE, baina EA batez ere galtzaile ateratzen da eta agian EE era bai. Gu guizki egon ginen Paktoaren eraginarekin eta batez ere Argeliakoaren ondoren. Orduan bi hauteskunde etorri ziren berehala, ekainean eta urrian, lehenengoetan behera egin genuen, bigarrenetan eutsi eta orain berriro ere gorantza goaz. Paktuak tope egin du jada, ez dute mezu gehiagorik. Hauteskunde hauetan guzti hori ikusiko da.
A. Mezua bukatu diozu, baina Paktuko alderdien artean entzun da dagoeneko HB mantenduz gero tuerka gehiago estutu beharko dela.
I.E. Guk ere hortik ikasi dugu eta tranpa horretan ez erortzeko nola moldatu ikusi behar dugu, eta ezer ez badago erabakita ere, aztertu beharko dugu datorren udal hauteskundeak eta gero zer egingo dugun. Diputazioek harreman handia dute udalekin eta planteatzen ari gara joateko posibilitateaz, eta Batzar Orokerretara joateko posibilitate handiak daude. Hola bada, Gipuzkoan behintzat mapa elektorala aldatu egingo zen. Eta une honetan, adibidez, autobiaren arazoan pentsatzen dut. Orain gogor daude baina hauteskundeen ondoren ikusi egin behar, Gipuzkoan behintzat gehiengoa kontra bait dago, eta ez autobiaren kontra agian, dagoena da erreferendumaren alde.
A. Eta hauteskueen ondoren ateraho dengobernuari buruz, zeintzuk eratuko dute, nola ikusten duzu.
I.E. Badirudi PNV eta PSOErena izango dela, gainera dagoeneko sinatuta dutela diote. Guk gure aldetik proposamen bat egingo dugu PNV eta EArekin gobernua osatzeko baina, noski, beti ere hasieran aipatu ditudan oinarrien gainean. Helburua ez da berehala egitea hori baizik eta behintzat mahai baten inguruan jartzea eta ikustea hori egiteko ze posibilitate dauden, besterik ez. Biolentziarekin bukatzearen betiko baldintza jartzen badute, ba beno, goazen ikustera zer behar den horretarako, «zer jartzen duzue zuek zuen partetik horrela izan dadin»... Eta ikusi egin behar. Euskal Herrian zenbatek nahiko zuketeen horrelako gauza bat!
A. Baina hori maila publikoan botata badirudi betikoa dela, eta hor geratuko dela. Egin al da horrelako proposamenik harreman pertsonalen bidez, eurengana joanda eta abar?
I.E. Hori botatzen badugu ez da paja hutsa, benetan erabaki politikoa delako da. Guk ez duguna nahi da Estatutu barruan utziko gaituen tranpa baten erortzea. Guk nahi duguna da indarra egitea hemendik eta epe zehatz batzutara Madrildik gauzak lortzeko, lortuko dugun ala ez, hori ikusiko da baina goazen indar hori egitera ea zer gertatzen den. Nik zerbait entzun dut, eta horren arabera maila horretako zerbait bota ezkero Garaikoetxea etorriko litzatekeela hitzegitera. PNVri dagokionean ez dakit, dudak dauzkat.
A. Hori diozunean zer da susmo hutsa ala badituzu datu zehatzak?
I.E. Ez, nik badauzkat ezagun kualifikatuak EA barruan eta esaten dute baietz, diotena da beraiek beti nahi izan dutela biolentziaren arazoarekin amaitzea eta horrelakoren bat egitea... Eta historia hortik dihoa, ETA hor dago, Europa hor dago presionatzen arazo horrekin lehen bait lehen bukatzeko, ez zaie inporta asko nola, eta Frantziaren kinuak argiak izan dira maila horretan. Denek nahi dute negoziazioa kapitalizatzea eta horrek prozesua oztopatzen du. Arazoa da jakitea nola bukatuko den. Errendizioan? Ez dirudi "negociación a la baja edo a la alta" esaten dena, edo alderdi guztien negoziazioarekin, nahiz eta lehendabizi ETA eta gobernuaren artean izan? Gero begiratu behar da PSOEren papera Euskal Herrian, ze agian pentsatzen du "jode, egiten dut guzti hau gero agian lekurik gabe geratzeko hemen". Oso puzzle nahaspilatsua da.
A. Duela hilabete batzu entzun zen baita ere HBtik joango zinela.
I.E. Ez, HBtik pentsatu ere ez. Bai izan nintzen politika uztekotan nekatua nengoelako. Urte asko historia honetan, zaplazteko asko... Gainera atentatuak boomerang efektua izan zuen. Gainera ikusi dut asanbladak apoio handia eman didala eta oraindik HBren barruan lan asko dudala egiteko. Beraz, pentsatzen duenak HBtik joango nahizela jai dauka.
X. Letona
12-15


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazESNAOLA1
EgileezLETONA1Politika

Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude