Javi Sayes: "Irrati libreak berpiztea gazteen esku dago"


2007ko otsailaren 21ean
Egin Irratiko esataria den Javi Sayes-i elkarrizketa
Javi Sayes: "Irrati libreak berpiztea gazteen esku dago"
Mikrofonoarekin lehen harremanak "Azken Furgoia"n izan zituen. Egun, Egin Irratiaren bidez musika ez hain ezaguna ezagutarazten digu ostegunero. Denetik egiten du "pittin bat": Irratian, diskagintza munguan... saskibaloi entrenatzaile ere bada beti saltsaren batetan sartuta dabilen gizaseme prakaerre hau.
ARGIA. Zu Herri Irratian hasi zinen, "azken furgoia" saioan, konta egiguzu pixka bat nolakoa izan den irrati munduan orain arte eginiko bidea
JAVI SAYES. Herri Irratiko Gregorio Galvezek deituta hasi nintzen, beste bi lagunekin batera. Denborarekin bi lagun horiek aldegin eta bakarrik segitu nuen. Ondoren Herri Irratian izandako aldaketa batzuk zirela eta "Azken furgoia" utzi eta Donostiako Txantxangorri irrati librean sartu nintzen. Txantxangorrin lehenbizi musika saio batez aritu ondoren saskibaloiarekin loturiko beste bat egin nuen gero. Egun Egin Irratian Fermin Muguruzarekin batera aritzen naiz, ostegunero "Pittin bat" saioa eginez.
A. Eta zeintzuk dira "Pittin bat"en ardatzak?
J.S. Hardcore-Punk musika jartzen dugu gehienbat, eta baita hemen ezagunegiak ez diren kanpoko eta bertako taldeak ere, ezagutarazi asmoz. Kontziertuen berri ere ematen dugu.
A. Zuk irrati libreen jaiotza eta garapena gertu gertutik ezagutu dituzu, zer dela eta gaur egungo beherakada nabaria?
J.S. Zergati ugari direla uste dut. Irrati libre batzuk jarraitzen dute, dena dela, atzerakada bistan da. Arrazoi nabarmenena irrati ofizialek libreei lekua jan dietela da, eta hauen medio eta indarraren kontra ez dago aritzerik. Horrek jendea aspertu egin du.
A. Irrati mundua alde batera utziaz, diskagintzan sartua zabiltza ere Basati Diskak sortu zenutenetik.Hemen ere talde ezezagun asko eman dituzue ezagutzera...
J.S. Bai, talde ezezagunekin ari gara. Dena dela, orain arte talde ezezagunen artean ezagunenen lanak kaleratu ditugu, arriskua handia delako eta bista pixkabat behar izaten delako.
E.Apaolaza
A.Irazu
61


Gaiez\Komunikabid\Irratia\Egin Irrati
Pertsonaiaz\SAYES1
Egileez\APAOLAZA1\Komunikabid
Egileez\IRAZU1\Komunikabid

Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude