"Bihotzarekin PNV-EA gobernua nahi, buruarekin PNV-PSOE"


2021eko uztailaren 27an
Jose Antonio Rubalcaba, PNVko Bizkaiko zerrendaburuari elkarrizketa
Jose Antonio Rubalcaba, PNVko Bizkaiko zerrendaburua
"Bihotzarekin PNV-EA gobernua nahi, buruarekin PNV-PSOE"
Hona eta hara, jo eta su ari dira politikoak mezu saltzaile. Eta oraingoan "hona eta hara"ko horietariko batean burutu behar izan dugu elkarrizketa PNVko hauteskunde autobusean. Alderdiko argazkilaria prest hautagaiak autobusean sartzerakoan harrapatzeko, hauek irrifartsu kamarari begira, gainontzeko politikoek esandakoari buruzko komentarioak... Eta motor hotsa grabagailuaren azpian. Elkarrizketa desberdin bat.
ARGIA. Inkesta guztien arabera botuak zerbait igo eta gainera garaile aterako zarete hauteskunde hauetan.
J.A. RUBALCABA.
Bai, horrela da. Alabaina, guk uste dugu kanpaina bat ez dela hamabost egunetan egiten den gauza baizik eta aurreko lau urteetako lanak ematen ditu etekinak gerora begira. Aurreko lau urteek egingo gaituzte garaile.
A. PNVk irabazi egingo du orduan eta EAk ordea boto ugari galduko omen ditu.
J.A.R. Horrela bada nola ikusten duzu EArekiko harremana etorkizunean. Zuen baseak berriro elkartzea nahiko bide lukete?Zer gerta liteke?
J.A.R. Begira, beti esan izan dugu joan ziren guztiak ateak zabalik dituztela eta alderdia zabalik topatuko dutela, guretzat une honetan garrantzitsuena gure Herriaren eraikuntza da eta. Cuerdaren kasua hor dago, itzuli da eta ongietorria izan da. Alderdien arteko kolaborazioari dagokionean, uste dugu jardun gaitezkeela elkarrekin baina oraingoz bederen itxaron egin beharko dugu.
A. Horrek esan nahi du itzuli nahi duenak banaka itzuli beharko duela?
J.A.R. Ez, ez da horrela. Nik ulertzen dudana zera da, huteskunde garai honetan bota eman edo alderdira itzuli nahi duenak bidea hor dagoela libre. Noski, hauteskundeak eta gero hitzegin beharko dugu nola eta norekin osatu gobernua, ze, hori bai, uste dugu gobernuak gehiengo zabala izan behar duela egonkorra izan dadin. Eta maila horretan guztiekin hitzegingo dugu. Eta noski, prest gaude hitzegiteko eta ea posible den familia nazionalista berriro elkartzea.
A. Eta lortuko al da zerbait maila horretan?
J.A.R. Ikusi egin behar, baina guk beti pentsa izan dugu ez dagoela desberdintasun handirik PNV eta EAren artean, eta zatiketa eman bazen ez zen horregatik baizik eta arazo pertsonalengatik. -Uste dut akordio zabal batera iristeko aukera handiak daudela.
A. Ondo atera zaizue PSOErekin koalizio gobernua, gustora zaudete. Berriz errepikatuko al da?
J.A.R. Posible da, baina posible da baita ere beste edozein formula ateratzea. Hurrengo gobernuaz 28an gaueko 12etan hasiko gara hitzegiten, bitartean kanpainarekin lan eta lan ahalik eta ondoen atera dadin, herri honi argi azalduz hamabi urte daramagula Herri honen eraikuntza nazionalaren gidari. Egia dena zera da, koalizio gobernuak oso ondo funtzionatu duela eta inork ez bazio ematen sei hilabetetako bizitzarik ere legealdiaren bukaera arte iritsi dela. Koalizio gobernua esperienizia berri bat izan da eta oraingoz garantia bat da.
A. EEk izan dezake lekurik alderdi honetan?
J.A.R. Gure alderdiaren barruan alderdi guztiekin joango liratekeen tendentziak daude, batzuk EE eta EArekin, beste batzuk PSOErekin, eta beste batzu beste alderdi batzuekin, denetik dago. Ez dugu eztabaidarik izan maila horretan eta orduan 29tik aurrera izango dugun barne eztabaidan ikusiko dugu hori.
Lehen baino askoz harreman hubak dauzkagu beraiekin, egia da, baina ikusiko dugu.
A. Zergatik "Gurea Euzkadi da" lema moduan?
J.A.R Benetan sentitzen dugulako horrela, PNV hori delako. PNV bere garaian sortu bazen helburu bakarra zuelako da, nazio bakarra osatzea, Euskadi. Gure helburu guztiak Euskadi aurrera ateratzeari begira daude eta hori da azaldu nahi duguna kanpaina honetan, gure parlamendua eta gobernua osatzeko diren hauteskunde hanetan. Eta hemen dugu jokoan gure etorkizuneko gobernua are gehiago laister Europarekiko mugak hautsiko direnean, eta hor defendatu behar ditugu gure interesak. Horrexegatik uzte dugu hauteskunde hauek horren garrantzitsuak direla eta horrexegatik aukeratu dugu lema hori, gurea Euskadi delako, gure lurra, gure nazioa, gure aberria.
A. Zeintzu dira zuen gobernu programaren oinarriak?
J.A.R. Gure abiapuntua Europako mugen desagertzea da, eta Europan gu geu izango garela. Estatutoaren bilakaeran sakontzen jarraituko dugu, eta ez Madrilekoko enfrentamendua bilatuz baizik eta oraindik akordio eza dagoen gaietan, transferitzeke dauden gaietan, akordioa bilatuz. Madrilen Euskadi eta gobernu nazionalistaren inguruan dituzten susmo txarrak alboratu behar dira.
Hezkuntza arazoa da baita ere, eta maila honetan Euskal Eskola Publikoaz dagoen auziaren inguruan akordio zabal batera heltzea da gure helburua.
Gainontzekoan edozein gizartek bizi dituen arazoen inguruko proposamenak dira, batez ere bizi maila handiko Euskadi nahi dugu. Horretarako justizia sozialaz, marginatuetaz, emakumea, gazteria...
A. Hezkuntzaren arazo arantzatsua ikutu duzu. Hor dago baita ere industriakoa. PSOE mantendu edo inkestaren batzu dioten bezala jeisten bada, oraingoan ere berak eskuratuko lituzke kontseilaritza horiek?
J.A.R. Oraindik gobernua osatu ez bada ere, nola sartuko gara kontseilaritza banaketan?
A. Baina beno gauza horiek normalean aurretik hitzegiten dira.
J.A.R. Horrelako gobernu batean zaudenean bakoitzak ahalik eta kontseilaritza gehien eduki nahi du. Hezkuntza ikutuko dugu. Oso. kontseilaritza garrantzitsua da, duda barik, baina hala ere sozialistek ezin izan dute eraman nahi izan duten politika batez ere PNVek egin duen oposizioagatik nahiz eta gobernukideak izan, eta hori eurak ederto asko dakite. Eta horrek ez du esan nahi ez dugunik hartuko baina balorazio bat egin beharko da. Sozialistekin egitekotan ba agian, baina EArekin eginez gero adibidez ez legoke inolako arazorik hezkuntza mailan.
A. Esan didazu lehen gobernuaz 29an hasiko zaretela hítzegiten, emaitzen ondoren, baina desioen eremuan arituz gero ze gobernu nahiko zenuke?
J.A.R. Bihotzarekin esanez gero PNV-EA Gobernua nahi, buruarekin esaten badizut PNV-PSOE.
A. EE ez litzatete sartuko?
J.A.R.Ez
A. Ezin ekiditu ETA eta gobernuaren arteto kontaktu hotsak. Ze uste duzu?
J.A.R. Ez gara espekulazio horietan sartuko. Hauteskundeak dauden bakoitzean beti datozkigu berberarekin. Egin behar dutena da ETAri esan ez dezala gehiago hil. Bitartean ez dago ezer egiterik.
A. Baina nahiko argia dago kontaktuak izan direla.
J.A.R. Guregana horrelakoetara bakarrik datoz hauteskunde sasoietan. Ez HBk eta ez ETAk ez dute nahi gu hor egotea, eta askoten eskaini diegu mahaia osatzea eta hitzegitea, eta nahi badute etor daitezela parlamentura hitzegiten, eta ez dute nahi izan. Bestalde, besteek ere ez gaituzte nahi hor. Ba konpondu daitezela euren artean. Negoziatu nahi badute, gurekin edo gu barik negoziatuko dute. Ba, hara eurak! Baina Herri honi dagokion ezertaz hitzegiteko berorren ordezkariak biltzen direnera jo beharko dute finean, parlamendura.
Han dago azken hitza
A. Baina ematekotan, negoziazio hori PNV aurka jarriko litzateke?
J.A.R. Ezta pentsatu ere Argelekoan ere ez genuen ezer oztopatu eta.ez dugu ezer oztopatuko. Ixilik egoteko prest gaude benetan aterabideren batera heltzen badira baina ez gaude prest aldiero lelo berarekin atera daitezen, gainera ez da bidezkoa horrela jokatzea. Akordiotara heltzen badira eta behingoz bukatu, gu pozik benetan.
A. Makina txantonjaleen arazoak izango du eraginik?
J.A.R. Inolaz ele. Arazo hori dagoen lekuan dago, epaitegietan. Epaileak dira esan behar dutenek erantzunkizun penalik badauden ala ez, eta hauek epaia emandakoan hartu beharko dira hartu beharreko erabaki politikoak. Bitartean hor daudenak beste herritar bezain errugabeak dira. Hemen errugabea zela norberak demostratu beharreko garaiak diktadorea hil zenean bikatu ziren. Orain norbait erruduna dela frogatu egin behar da zigortua izan aurretik.
A. Dena den, badirudi hemendik aurrera neurri gehiago hartuko direla alderdi barruan horrelako gauzak eman ez daitezen.
J.A.R. Beno, guk jakin badakigu urte guzti hauetan gauza batzu txarto egin ditugula, baina askotan inprobisazioagatik hasi ginenean ezer ez zegoelako eta dena batera egin nahi genuelako. Eta honek badakigu irregulartasunak sorrerazten dituela edo behintzat oso garbi ez dauden egoerak. Horrexegatik uzte dugu etorkizunean guztiak kontrolatu behar ditugula horrelako gauzak gerta ez daitezen. Honek ez du esan nahi salatzen dizkiguten gauzak gertatzen direnik. Baina ez gara santuak eta horrelakoak gerta daitezke bai batean eta bai bestean.
Xabier Letona
Earekiko harremanei dagokionean elkarrekin jardun daitezkeela baina oraingoz itxaron egin beharko duela dio bizkiko zerrendaburuak.
Madrilen Euskadi eta gobernu nazionalistaren inguruan dauden susmo txarrak alboratu behar direla dio.
PNVren oposizioa dela eta hezkuntzan sozialistek ezin izan dutela nahi zutena egin baieztatzen du.
8-11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
PertsonaiazRUBALCABA1
EgileezLETONA1Politika

Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude