Alderdi nazionalista galesak oso zaila du Thatcher egonik boterean"


2007ko otsailaren 21ean
Cennard Davies eta Chris Rees, Galeseko ordezkariei elkarrizketa
Cennard Davies eta Chris Rees, Galeseko bi ordezkarirekin solasean
Alderdi nazionalista galesak oso zaila du Thatcher egonik boterean"
Galesen helduen alfabetazio lanetan aritzen da Cennard Davies eta Chris Rees. Bertako inguru nazionalistetan eta herri aldizkarietako sarean ere murgilduta dabiltza biak. EKBk gonbidatuta, hizkuntza minorizatuak dituzten zenbait naziotako partaiderekin batera Euskal Herrian izan ditugu biak egun batzuz, eta haiekin mintzatzeko aukera izan dugu.
ARGIA. Laboristen eta kontserbatzaileak hauteskundeetarainoko lasterketa daude juda Erresuma Batuan, nola dago Galesen indarren jokoa, Plaid Cymru alderdi nazionalista barne?
CENNARD DAVIES Galesek hogeitamazortzi ordezkari ditu Londreseko parlamentuan, eta horietarik hiru dira nazionalistak, beste zortzi kontserbatzaileak eta beste guztiak laboristak dira. Alderdi Laborista oso errotuta dago Galeser Proportziotan herrialde osoan botoen 8% dute nazionalistek, baina inoiz izan duten garaiena %1 3koa izan zen, aurreko hauteskunde europarretan, 1985an.
A. Laboristak arduratzen al dira Galesen hizkuntzaren arazoari buruz?
CHRIS REES. ez dut uste. Hemengo PSOEren jarreraren oso antzekoa dutelakoan nago, jarrera ahotza". Badaude laboristen artean hizkuntza galesaren entusiastak, baina gehiengoari bost axola dio, aurkako jarrera ez badute beharbada.
DAVIES. Ez da erreza pronostikoa egitea. Baina oso zaila da Plaid Cymrurentzat aurrera egitea boterean Thatcher-en Alderdi Kontserbatzailea dagoenea, izan ere, galesa herri anti-kontserbatzailea da eta orain, beraz, garrantzitsua zera da, haiek boteretik kentzea, eta ondorioz gora egiten du laboristen aldeko botoak.
REES. Aldiz, laboristak daudenean gobernuan, alderdi nazionalista bilakatzen da oposizio naturala eta gora egiten du. Edozein modutan kontserbatzaileak zona oso anglofonoetan kokatzen dira Galesen, mugan eta kostaldean bereziki.
A. Alde kulturala ukituz, ze status du galesak hezkuntzan?
DAVIES. Segun eta zein eskualdetan. Galeseko iparmendebaldean eskoletako hezkuntza medio arrunta galesa da. Bestetik, aurtengo ikasturtetik aurrera Galeseko haur orok eskola orotan hizkuntza ikasi behar du ikasgai bezala, paperean behintzat. Horretaz gain, hego eta iparrekialdeko inguru anglofonoetan badauzkagu eskolak osoki galesez, hemengo ikastolen modukoak.
REES. Eresuma Batuan hezkuntza nola dagoen ulertzeko, jakin behar duzu administrazio lokalak paper handia jokatzen duela hezkuntza politikan, ez dago gehiegizko kontrol zentralik, tokian tokiko aldaketetarako eremua badago. Beraz, galesak indarra duen tokietan administrazio lokala bera ere arduratuta dago eta hobeto dago hezkuntzaren egoera.
A. Galesa irakaskuntzan derrigorrezkoa egiten duen arau berri honekin arazoak daude, irakasle falta edo, ezta?
REES. Irakaslegoari arreta gutxi eskaini izan zaio, eta ez da Galeseko arazo soila, ekonomikoa baizik. Irakasleek ez dute ondo irabazten, beste lanbide batzurekin gonbaratuz, eta askok irakasteari utzi kio azken aldian. Arazoa daukagu: galesa hedatzen ari da hezkuntzan, baina gero eta irakasle gutxiago dago.
DAVIES. Bizimoduaren zenbait arlotan galesa hedatzen ari da, adibidez media delakoetan, irratia eta telebistan hazten ari dira.
A. Optimistak zarete orduan hizkuntzaren etorkizunari buruz?
REES. Hiztunen kopurua atzeraka doa, egia esanda. Baina inoiz ez bezala terrenoa irabazten ari gara, bi norabidetako mugimendua da.
DAVIES. Hiztunen piramidean aldaketa ere nabari da. Orain jende gazte gehiago dago galesa mintzatzen eta lehen, ordea, zahar asko eta gazte gutxi.
REES. Bestalde, Galesen orain dugun oso problema larria galesa hitzegiten den eskualdetara inmigrazioa da, arazo sozial eta ekonomikoak ere sortzen ari bait da. Etxebizitza oso garesti dago Ingalaterran eta merke ostera Galesn. Ordean, ingselesak etxea saldu han eta geuregana datoz, etxea merke erosi eta negozioetan inbertizen dute. Era horretan, dendak eta beste zerbitzu publiko asko ingelesen esku gelditzen ari dira maiz, eta arazo linguistikoa bilakatzen ari da hau.
Luis Fernandez
"Galesa hitzegiten den eskualdeetara ingelesen inmigrazioa problema larria bilakatzen ari da".
"Cennard Daviesen esanetara, hiztunen piramidea aldatu egin da, orain gazte jendea gehiago mintzatzen bait da galesez".
20-21

Gaiez\Politika\Nazioartea\Estatuak/Na\GALES
Gaiez\Hizkuntza\Galesa
Pertsonaiaz\DAVIES1
Pertsonaiaz\REES1
Egileez\FERNANDEZ3\Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude