Daucik Dala-ta


2021eko uztailaren 23an
Daucik, Indautxuko sekretario teknikoari buruzko elkarrizketa
Daucik Dala-ta
Helenio Herrera ta Daucik eldu oi diran edozein tokitan, saltzea loditu ta esamesak ugaritzen dira. Zerbait ba'dirala esan nai dau orrek. Balio andiko gizenak dirala.
Dancik, Indautxu'ko atean barrura sartuko zala; ori zan izparra. Eta Dancik, ate ortan barrura sartu du. Ez baña taldearen zuzendari lez, erriak uste eban lez, baizik "Secretario Tecnico" lez. Egiñen onek burura ekarri dausku, Indautxu'ra baño Atletic'ra geyago begitzen daula. Zergaitik? Federasiñoko lege barriak, auxe diñoe: Zuzendaria ezingo dala aldatu beste talde batera, aro barrirarte. Ostera, Idazkari bat yoan daiteke beste talde batera aro barruan bertan.
Eta esamesak diñoena au du: Kubala, Daucik'en koñatuari gertau yakona, gertau lezayokela Gainza'ri be. Auxe: Ostikolari lez onenetarikoa izan bada, zuzendari lez porrot egin lezakela. Nik neuk, ez neuke nai olakorik gertau daion Piru'ri, begiko yatalako ta beste batzuk añan Atletic taldea aurrera eruango dabela uste dodalako. Baña esamesak ori diñoe ta nik erriaren abotsa dakartzuet lerro oneitara. Erria kezkati dago. Aurreko urtetan koxka askotan topo egin bai dau Bertendonao taldeak,.
Ori dala ta bestea data. Daucik dozue kiroltzaleen gazigarririk biziena.
Gai onetzaz ari giñala auxe esan eustan adiskide batek:
-Zuk bai aldakizu, Daucik'ek, Ondarreta'n, Las Arenas'en jayotako seme bat ba'daula? Eta seme orrek Atletic taldean jokatu legikela, Euskal-Errian jayoa dalako? Mutil... argi ibili, Checoeslaviatar orrek asko yakik-eta!
–Ungritarra eztek ba?
–Kubala, aren ezkon-anaya bai. Daucik, Chekoa.
Ori entzun nebanean, ostikoketakin zer ikusirik eztaukon au jaurti neutson nere adiskideari:
–Ta zuk bai aldakizu Checoeslovaki barruan, burdiñazko "zapi" orren atzean... ZERUKO ARGIAK ba daula irakurle bat, Rober Tauer izena dauna ta nigaz lez beste askorekin be euskerazko artu emona dauna?
–Bai zera! Ori berori dozu naikoa Daucik'egana joan eta alkarizketa on bat lortuteko!
–Ta zer galdetuko neuskio ba gizen ospetsu orri?
–Mundu guztiak galdetzen dabena. Galdera bat bakarra naikoa zenduke kronika ikaragarria egiteo.
–Zer dok ba?
–Auxe: Ia zer dala-ta, atara eban, egun batez, atzekoz-aurre Atletic taldea, Carmelo ate-zain errimea, erdi-erdiko aurrelari lez zala Ortxe daukozu Bizkai guztiko kiroltzalentzako, koipe ta piper ugariagaz ornidutako saltsa ederra!
–Galdetuko ete dautsagu ba?
ABELETXE
11

GaiezKirolaFutbolaLehendakari
EgileezABELETXE1Kirola

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude