Ramon Garcia: "Orain hasi dira taldeak jantzietaz arduratzen"


2007ko otsailaren 21an
Errenderiako Iraultza dantza taldeko Ramon Garciari elkarrizketa.

Ramon Garcia: "Orain hasi dira taldeak jantzietaz arduratzen"
Errenderiako "Iraultza" dantza taldeko partaidea dugu Ramon Garcia. Mikel Lizartzaren eskutik ohizko euskal jantzien ikerketan murgildua, lan ugari egin du azken urte hauetan arlo honetan.
ARGIA. Noiz hasi zinen jantzietaz arduratzen?
RAMON GARCIA. Txikitan Errenteriako "Iraultza" dantza taldean hasi nintzen dantzan, eta hasieratik jantzien aberastasunaz jabetzen hasi nintzen. Hortik aurrera, liburuak, grabatuak, helduekin hitzegin... gaur arte.
A. Zein da ikerteta esparrua?
R.G. Oso material gutxi dago. Euskal Herriko historiaz diharduen liburu batean, orri bat aurkitu dezakek gehienez, baina gehiagorik ez. Grabatuak ugariagoak dira, nahiko ondo gorde dira; lan handiena, guzti hauek aztertzea da. Informazio ugariena ordea, jende helduarekin hitzegiten lortzen da.
A. Ba al da ikertetarako dirulaguntzarik?
R.G. Nik ez dut inoiz lan honetan profesional bezala aritzeko asmoa izan, "hobby" bezala egiten dut. Aurten ordea, atzerrira ateratzeko traje berriak egin ditugunez, lehen aldiz dirulaguntza bat eskatu diogu Jaurlaritzari, baina oraindik ez dugu erantzunik jaso. Errenteriako Udalaren partetik, behin eta berriz eskatu arren, ez dugu inoiz laguntzarik jaso.
A. Ba al da aberastasunik jantzien aldetik?
R.G. Orain arte, talde handien ildotik ibili gara, baina aberastasuna izugarria da. Guztiok ezagutzen ditugun jantziez gain, beste hainbat eta hainbat daude herrialde bakoitzean. Herrialde bakoitzean ez dago ohizko jantzi bakar bat.
A. Ez al dago berrikuntzarako bildurrik?
R.G. Berritzen hasten baldin bazara, jendeak jantzi horiek hemengoak ez direla esaten du, ezagutzen ez dituztelako.
A. Irtenbidea?
R.G. Arazoa taldeena da, traje guztiak berdin egiten dituzte. Lehen ez ziren guztiak berdin jazten... Orain hasi dira taldeak jantzietaz arduratzen.
I.Goikoetxea
57


Gaiez\Kultura\Dantza\Euskal Dant
Gaiez\Kultura\Dantza\Taldeak\IRAULTZA
Gaiez\Kultura\Dantza\Dantzariak
Pertsonaiaz\GARCIA6
Egileez\GOIKOETXEA5\Kultura

Azkenak
Herrialde Katalanetako herririk turistikoenak, eskuin muturraren bozen biltoki

Kataluniako azken hauteskundeetako eta Europako hauteskundeetako emaitzetatik abiatuta, presio turistiko handiena bizi duten Herrialde Katalanetako herrietan eskuin muturraren botoak nola egin duen gora aztertuko dugu.


Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu
Puigdemontek nola egin zien iskin poliziei?

Carles Puigdemonten ihesaldiaren bertsio bat kontatu du La Vanguardiako kazetari Mayka Navarrok, "iturri ofizialetatik lortua". Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu erabili zituzten mossoak nahasteko. Puigdemontek “gaur edo bihar” hitz... [+]


2024-08-09 | Euskal Irratiak
Baionako Euskal Museoak ehun urte bete ditu aurten

Mende batean, Baionako Euskal Museoak izan duen bilakaeraz erakusketa berezia sortu dute. Argazki, tindu edo objektuak ikusgai dira. 1924an William Boissel Bordaleko militarrak bultzatu zuen museoaren sorrera, "euskal herri tradizionalaren" ondarea babesteko... [+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


Euskal Herriko ikurrak kendu dituzte Atarrabiako pilotalekuan, Nafarroakoa izan ezik

Martxoaren 5ean zabaldutako auto batek armarria “kentzea edo ezabatzea” agindu zuen, “jarrera politiko baten aldeko posizionamendua” dela eta “neutraltasun politikoaren aurka” egiten duelako. UPNk jarri zuen salaketa, eta Atarrabiako alkate... [+]


Lodifobia eta patologizazioa Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean

Bizkaiko e28 koordinadorak salatu du kide trans lodi batek eraso lodifoboa pairatu duela Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean.


2024-08-09 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


2024-08-09 | Axier Lopez
UPNk eta PSNk ez dute lortu Raimundo el Canastero zentsuratzea Tafallan

UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]


2024-08-09 | Axier Lopez
Beste milioi bat euro eman die Jaurlaritzak erdarazko hedabideei

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan "euskarazko albisteak areagotzeagatik" diru-laguntzak banatu ditu beste urte batez. Ia milioi bat euro banatu dute Noticias, Gara eta Vocento hedabide taldeen artean, artikulu batzuk... [+]


Ertzain bat atxilotu dute homizidio saiakera egotzita, lan orduetatik kanpo hiru pertsonari tiro egiteagatik

Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du, hiru pertsona hiltzen saiatzea egotzita. Agentea lan orduetatik kanpo zegoen, eta deklaratu zuen bere buruaren defentsan egin ziela tiro furgonetan zihoazen ustezko hiru lapurri. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gezurra da deklaratu duena.


Sardiniak ezetz esan dio kolonizazio energetikoari

Haize-erroten eta eguzki-plaken ezarpen zabalarekin kezkatuta, populazioa "espekulazio energetiko" gisa kalifikatzen duen joera bati aurre egiten ari da.


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


2024-08-08 | Sustatu
Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic... [+]


Eguneraketa berriak daude