Kepa Aulestia: "Inork ezin du proposatu azken hamar urteak bertan behera uztea"


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskadiko Ezkerrako Kepa Aulestiari elkarrizketa.

Kepa Aulestia: "Inork ezin du proposatu azken hamar urteak bertan behera uztea"
Kepa Aulestia Euskadiko Ezkerrako idazkari orokorra dugu duela hiruzpalau urtetik hona. Bere etorrerak aldaketak eragin omen zituen alderdian, eta lehengo zuzendaritzak alderdia nahiko PSOEratu ba omen zuen, Aulestiak EAJranzko joera hartu du. Gobernu lanak, hauteskundeak, negoziazioa eta HBren aurkako baztertze politika izan ditugu, besteak beste, elkarrizketa honetan jorratutako gai nagusiak.
ARGIA. Orain arteko sondeoen arabera PSOE eta EAJren koalizioak agian ez luke izango gehiengo nagusirik. Beraz, EEk horrenbeste desio duen gobernuan izateko aukerarik baduela dirudi. Ze eratako gobernua nahiko zenukete?
KEPA AULESTIA. Ez dut uste gehiengo nagusirik lortuko dutenik, baina lortuta ere oso murritza izango litzateke, eta datozen lau urtetan izango diren arazoei erantzuteko gaitasunik ez duela erakutsiko uste dut. Guk autogobernua bultzatu eta politika sozialdemokrata sakonago bat egingo lukeen gobernu bat nahiko genuke. Gure desioa da baita ere gero eta gobernu abertzaleago bat bilatzea. Dena den, gauzak ez dira gehiegi aldatuko eta gobernuaren osaketaren erabakia politikoa izango da.
A. Horrek esan nahi du ahal izanez gero PSOE kanpoan geratu beharko lukeela?
K.A. Ez, hori errua da. Udaran EAk proposatu zuen gobernu abertzalea baina okerretara aurkeztu zuten, norbait kanporatzeko zelako eta ez zerbait aurrera ateratzeko. Datorren gobernua abertzaleagoa izan behar du baina bere eginkizunetan, eta noski eginkizunek badute zerikusirik partaideekin. Noizbait aipatu izan den EAJ-PSOE-EEko gobernu batek hemengo PSOEri beste jarrera bat eskatu beharko lioke, esigenteagoa izan dadila Madril edo Bruselasekin.
A. Ze lema erabiliko duzue eta ze du azpian lema horrek?
K.A. Botorik botoena. Orain arte botoaren utilidadea garailearekin lotu bada, gure ustez herri honetan alderdi bakoitzak ordezkatzen duen biztanlego kopuruaren arabera edo betetzen dituen arduren arabera utilidade bat dauka. Honebin herri honek aurrera egiteko gure presentziaren beharra duela adierazi nahi dugu.
A. EE oso gogor azaldu izan da ETA eta Gobernuaren arteko negoziazioaren aurrean. Onartuko al zenukete bikote horretaz gain beste indarren batzu ere parte hartuko luketeen negoziazio edo elkarrizketa batzu?
K.A. Ez da zilegi ETAk herria ordezkatzea. Horrez gain, ETAk erakutsi du armak uzteko borondaterik ez duela. Orain arte frogatu denez, negoziazioaren bidea pakerako bidea baino borroka armaturako bidea luzatzeko izan da. Halabaina, ETAk aldez aurretik finikitua sinatuko balu gu prest geundeke, noski, ETAkideen etxeratxeaz edo edozertaz hitzegiteko eskenategirik egokiena gauzatzeko.
A. Eta eszenategi horretan zertaz hitzegingo litzateke, ETAkideen etxeratzeaz bakarrik ala beste zerbaitetaz ere bai?
K.A. Edozertaz hitzegin liteke baina euren ordezkaritza eurenganatuz, hots, hirurogeitamabostetik hamairu direla. Hori eurenganatzen ez duten bitartean oso zaila izango da negoziaziorik. Eta noski, proposamenak zehatzak izan behar dute, inork ezin du proposatu azken hamar urteak bertan behera uztea. Egin beharrekoa guzti horren gainean egin behar da.
A. Dena den, eta nahiz eta alderdien zuzendaritzak negoziazioaren aurka izan, gero herri mailara jeitsiz gero, herritarrek "nahiz eta ETAren aurkakoak izan gainera" negoziazio horren alde daude ez?
K.A. Bai, hori da "por la paz un Ave Maria" eta egia da horri ere aurre egin hehar diogula. Baina ni zihur nago finikitua sinatu gabe negoziatzen hasiz gero euren estrategia indartu besterik ez dela egingo. Negoziaziotik gu baino hurbilago egon den barne ministeritzak ere atzera egin du bide horretatik.
A. ETAko buruen kartzelaratzea ez ote da izango oztopo horrelako bideren bati ateak zabaltzeko?
K.A. Ez dut uste, agian alderatziz izango litzateke, baina auskalo. Bien bitartean eta bakea lortzen ez den neurrian, bakoitzak bere neurriak hartu beharko ditu. Sistema demokratikoaren defentsan ETAkideren bat atxilotu ahal bada atxilotu egin behar da. Ez dago inolako arrazoirik ez atxilotzeko.
A. Ajuria Eneako Hitzarmenak HBren aurka daraman isolamendu politikari dagokionez HBkoek diote eman duela eman beharreko guztia eta orain arazo desberdinek tirabirak eragingo dituztela?
K.A. Ez dut uste tirabirarik izango duenik, eta alderdi batek edo bestek postura kritikoa kaleratzen hasten bada bere errua izango da, eta handia gainera. Hiru urte hanetako balantzea eginez positibotzat jo behar da baina konturatu behar dugu baita ere biolentziak hor jarraitzen duela eta honek jarraitzen badu eta bere sostengu politikoak, HBk, datozen hauteskundeetan portzentaiak mantentzen baditu akordioa eraginkorrago izan beharko du ondorengo lau urteotarako. Horretarako guk zenbait helburu plazaratu ditugu: Lehena Euskal Gobernuak derrigorrez bereganatu behar zuela ETAren aurkako zuzendaritza poitikoa eta poliziala. Bigarrena. HB parlamentura inongo aldaketarik gabe baldin badoa guretzat horrek ez duela inongo baliorik eta datozen udal hauteskundeetan HBri ez uztea alkatetzarik eskuratzen. Eta hirugarrenik, Ajuria Enearen akordioaren filosofia gehiago gizarteratu behar dugula.
A. Joan deneko astean senatuak atzera bota zuen senatore izaera eskuratzeko HBk hautatutako formula. Nola dakusazu arazoa?
K.A. Tontakeri bat izan dela, erru bat, kontutan hartuta Auzitegi Konstituzionalak bere erabakia emana zuela Kongresuan gertatutakoaren ondoren. Bere garaian gu erabaki horren aurka azaldu ginen, berdintasunaren izenean ez bait genuen nahi HBk Konstituzioa onartzerakoan bere formula izan zezan. Ez dugu nahi istilu formala dena sakoneko istilua bihurtzea.
A. Autobiaren gaia ikutuz, arazoaren konponbidea izan zitekeen erreferendumaren bidea atzera bota da. Irtenbide gabeko arazo baterantza goaz?
K.A. Ez dut uste, eta gainera erreferendumaren bidea ez zen posiblea, bere atzean armak daude eta berriro ere politika bikoitza adierazten da, ez da proposamen neutral, demokratiko eta baketsua. Sektore batek bide demokratikoak onartzen ditu komeni zaionean. Herri honek erabaki asko hartu ditu joan deneko hamar urtetan zuzenean ala zeharka, eta sektore horrek ez du bat ere onartu. Armak mahai gainean edo azpian daudenean ez dago pakerako gogorik.
A. Eta TVEk eta ETBk Lurraldearen spot-ari egindako ukoaz?
K.A. Erabaki bat izan da, beste asko bezala. Une honetan Lurralde alternatiba daraman kanpainak ez du zentzurik. Kanpaina horren azpian ETAren mehatxua dago eta ez beste arrazoirik. Ez dut ikusi bideoa, baina ez nahiz telebistek hartutako erabakiaren aurka azalduko. Erridikuloa bihurtzen ari da Koordinadora izaneko taldetxo batek, ze taldetxo bat da, eta Leizaran non dagoen ere ez dakiten batzuen laguntzarekin sortzen ari den eskandaloa sorreraztea. Eta nik badakit zergatik den hori, bapatean ETAri iruditu zaiolako hor kristolako mehatza aurkitu duela. Estatuaren kontra ezer ezin duela egin ikustean, ulertu du enpresa eta profesional batzuen aurka agian egin dezakeela zerbait. Gero eta mespretsu gehiagorekin ikusten ari nahiz autobiaren historia guzti hori. Beldurra sartzeko ahalmena frogatzen ari da.
A. Baina ETAk ez du parte hartu beti arazoan, ez? Une batetik aurrera gertatu zen hori...
K.A. Bai, baina besteak beste, HBk ere ez zuelako garbi istorioa. Gogoratu behar HBk Nafarroako Diputazioan aurkeztutako proiektoa dela. Aipatu behar da adibidez, Patxi Zabaleta izeneko abokatu ezagun batek hamar milioi kobratu duela lurren espropiazioen jabeen defentsa eramateagatik, eta hori berak kobratu duela, ez nik. Hori kobratu eta gainera autobiaren aurka azaltzen da, hori da moral bikoitza eta hori salatu beharra dago. Ezin da Juan Gerrarekin sartu eta horrekin ez.
A. PSOEren "Programa 2000"ak eragina izan omen du EErengan, eta batzu PSOEra pasa direla edota litezkeela azaltzen ari da prentsan.
K.A. EEtik inor ez da pasa PSOEra, eta bai Iñaki Martinez, Esteban Eguren, eta Joseba Tiernas orain dela hamaika urtetik, ez bakarrik EEtik kanpo baizik eta iharduera politikotik kanpo zeuden pertsonak zirela. Harritzen nauena da, bapatean euren burua ezkerraren ardatz bezala ikusi dutela.
A. Lehen EEk PSOErekin harreman estuagoak zituen eta gero, aldiz, EAJranzko joera bartu du. Horregatik aipatu izan da lehengo zuzendaritzakoen inkorformismoaren adierazle direla zenbait ixiltasun edo traspaso?
K.A. Gertatzen dena da lehen EAJk guztiaren kontrola zuela eta orduan bai gu eta bai PSOE, oposizioan izanik, elkartasun antzeko zerbait sortzen zela; zenbait gauzetan ados ginen, besterik ez. Gero EAJ apurtzean beste erabateko politika bat eraman behar izan du eta beste batzuekin ere kontatu behar izan du. Norbaitek uste izan badu PSOEn sartuko ginela gero EAJrekin ondo konpontzean pentsatuko du sekulako norabide aldaketa eman dugula. Eta berdin orain norbaitek pentsatzen badu EAJren eskutan gaudela. Dena den, azken urte hauetan oso harreman ona, irekia eta sakona dugu eta aurrerantzean gauza askotaz hitzegiteko aukera izango dugulakoan gaude.
Xabier Letona
Mirian Garcia
Aulestiaren ustez EAk gobernu abertzalea proposatu zuenean oker aritu zen, norbait kanporatzeko zelako eta ez zerbait aurrera ateratzeko.
EEren presentziaren beharra adierazteko "Botorik botoena" lema erabiliko dute.
Zihurtasun osoz adierazten du HBk portzentaia mantentzen badu Ajuria Eneako akordioa eraginkorrago izan beharko duela.
12-15


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEE
PertsonaiazAULESTIA1
EgileezLETONA1Politika
EgileezGARTZIA3Politika

Azkenak
Bilboko mugimendu antiarrazistak manifestaziora deitu du martxoaren 21erako

Bilboko Arrazakeriaren Aurkako Asanblada Arrazakeria ez da eztabaidatzen, borrokatzen da. Ordena kolonialari sua! lelopean antolatu du mobilizazioa, Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Egunean. Gizarte eta erakundeei "iragan esklabista eta koloniala"... [+]


153.600 euroko isunei jarritako helegiteak ukatu dizkiotela salatu du Askek

2023an Zaballako espetxean euskal presoen alde egindako martxarengatik ezarri zizkieten isunak. Helegiteen ezeztapenaren aurrean epaitegietara joko dutela adierazi du antolakundeak, eta Poliziaren inpunitatea salatu du.


AEBetako produktuei boikota egiten ari dira herrialde eskandinaviarrak

Tesla autoen salmentak, esaterako, %30 jaitsi dira urtea hasi denetik. Danimarkan beste hainbeste jaitsi da AEBetara oporretan joango direnen erreserba kopurua. Eta Suedian, inkesta baten arabera, hamarretik zortzi prest leudeke produktu estatubatuarrei boikota egiteko.


2025-03-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Trumpen ‘Kultur Iraultzak’ beste gotorleku bat suntsitu du

USAIDen inguruko txolopotearen ondoren, espero beharrekoa zen. Baina, hala ere, urte askotan haien jarraitzaileak izan garenok, samin-puntu batekin hartu dugu albistea. Martxoaren 15ean, Trump administrazioak, kolpetik, erabat itxi baitu United States Agency for Global Media... [+]


Bi langile hil dira astelehenean, Buñuelen eta Arratzun: 2025ean hamalau dira jada

Buñueleko (Nafarroa) kasuan, 34 urteko gizona makina batean harrapatuta geratu da. Arratzun (Bizkaia), aldiz, garabiak goi-tentsioko linea bat ukitu ostean hil da 61 urteko gizona.


Pasaiako segadan hildako lau pertsonak estatu indarkeriaren biktima gisa aitortu ditu Eusko Jaurlaritzak

Espainiako Poliziak duela 41 urte hil zituen tiroka Dionisio Aizpuru, Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura eta Rafael Delas gazteak, Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak. 


AINTZANE CUADRA MARIGORTA
“Endometriosia gizonek pairatuko bazenukete oso bestelako egoera batean egongo ginateke”

Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da. 


Israelek su etena apurtu du eta 400 hildakotik gora eragin ditu Gazan

Israelek eraso masiboak abiarazi ditu berriro ere Gaza osoan: Khan Younis eta Rafan Gaza hegoaldean, Gaza Hirian iparraldean eta eta Deir el-Balah-n erdialdean. "Familiak seme-alaben gorpuzkiak eskuetan zituztela iristen ziren ospitalera", adierazi du lekuko batek.


Burlatako udaletxean kateatuta igaro dute gaua bi gaztek, gaztetxearen desalojoaren aurka

EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.


0 urtetik 12rako haurrak ikastetxe berean: Nafarroako Gobernuaren proiektu pilotu polemikoa

Haurreskolara beharrean, 0-3 urte bitarteko umea zuzenean ikastetxera bidaltzea, Haur eta Lehen Hezkuntza osoa (12 urtera arte) hartzen dituen zentro berera. Hori da Nafarroako Hezkuntza Sailak Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean martxan jarriko duen proiektu pilotua eta... [+]


‘Seguru? Auzo seguruen alde’ leloa izango du aurtengo arrazakeriaren eta xenofobiaren kontrako martxak Donostian

1960ko martxoaren 21ean, Hegoafrikako Poliziak 69 lagun hil zituen apartheidaren kontrako manifestazio baketsu batean. Ordutik, egun hori Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Nazioarteko eguna ospatzen da, aldarrikapenez beteta. SOS Arrazakeriak urtero gai ezberdin bat lantzeko... [+]


Apirilaren 9an administrazioko langileen grebara dei egin dute sindikatuek Nafarroan

Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]


2025-03-18 | Gedar
Eraso arrazista bat izan da Lekeition

 Lau turistak eraso zieten jatorri pakistandarreko hainbat langileri, Lekeitioko Gazte Asanbladak salatu duenez.


2025-03-18 | UEU
Ane Ortiz Ballesteros, sexologoa
“Sexualitateaz eta teknologiaz hitz egitea ez da aukera bat, beharra baizik”

"Pornografiaren aurrean nola esku hartu. IKTen erabilera nerabeen eta gazteen sexualitateen arretan: errealitateak eta aukerak" ikastaroa emango du Ane Ortiz Ballesterosek (1989, Bilbo). Sexologoa da bera, Training sexologia klinikoan, Genero Berdintasun Teknikaria eta... [+]


Eguneraketa berriak daude