"Euskal zinemagintza izango da euskaldunok izatea nahi duguna"


2007ko otsailaren 21ean
Elene Lizarralde telebistako aurkezleari elkarrizketa ETB eta bere lanari buruz.
ELENE LIZARRALDE
"Euskal zinemagintza izango da euskaldunok izatea nahi duguna"
Donostian jaio zen, 1961eko Capricornio egun batean. Telebistako ehundaka saioetatik lehena 1982ko abenduaren 31n burutu zuen. Ordurako, euskal filologia, arte dramatikoa, publizitatea -modelu modura- hasi zituen- hasi besterik ez. Bi filmetan ere parte hartuta zegoen: "Segoviako ihesa" eta "Feroz".
ARGIA. Telebistan hasi aurretik ekin zenien ikasketei berriro eusteko asmorik baduzu?
ELENE LIZARRALDE. Betidanik izan dut Nafarroarekin lotura handi bat nire ama Erriberakoa delako eta garai hartan euskaraz hitzegitea paraje hartan ez zegoen debekatua baina oso zaila zen, eta hango egoerak eraginik, erromantizismo kutsu handi batekin, nire asmoa izan zen euskal filologia egin gero euskara irakasteko lurralde haietan. Nire nahia bete nuen eta urte batzu beranduago euskarako klaseak eman nituen uda batez Lodosan: esan beharra dago oso talde itxia zela euskara ikasi nahi zuena eta giroa ere oso gogorra zen euskararen inguruan, pentsa ezazue uda batez bertoko sendagileak ez ninduela atenditu nahi izan euskaraz hitzegiten nuelako. Filologia ikasketak egiten ari nintzela telebistarako aurkezle frogak atera ziren eta horrela sartu nintzen mundu honetan.
A. Nolakoak izan ziren telebistako lehen urrats haiek?
E.L. Garai hartako ETB oso ezberdina zeneta nik kazetaritza ikasi ez arren medioak erakutsi zidan nola egin behar nuen lan esperientziaren bitartez ikasi nuen, beste hainbat pertsonak bezala indar handiz eta itxaropentsu sartu ginen lanera eta gero poliki-poliki etorri dira egurrak, zeure burua pantaila aurrean ikustean sorturiko lotsak eta kezkak. Bestetik orain dela zortzi urte guztiok elkar ezagutzen genuen eta guztiok arduratzen ginen guztion lanez, gaur berriz profesionalago aritzen gara, bakoitza bereaz arduratuz.
A. Zuk zer eratako saiotan hartu duzu parte ETBn?
E. L. Hasieran gaueko informatiboan aritu nintzen beste lau pertsonekin batera eta aste bukaeretan erabaki zenean informatiboak jartzea hor ere parte hartu nuen. Programa propioak egiten hasi zirenean sail horretara pasa ginen, beraz gauza berriak zetozenean parte hartzen genuen beroietan, geu ginelako esperimentatuenak eta oso jende gutxi ginelako.
A. Informatiboak, Hitz eta Pitz, Plaza berri... saio horiek, zeure aukeraz hartu dituzu?
E.L. Gehienetan gustoko lanetan aritu izan naiz, baina behar bada Hitz eta Pitz bezalako saio batetik informatiboetara pasatzeak lan handia eskatu zidan, informatiboen eskema oso zorrotza delako. Nik beti pentsatu izan dut bi kazetari mota izaten direla, bata informazio hutsaz arduratzen dena eta beste irduien bitartez informazioa eman nahi duena. Niri bigarren hori gustatu zait beti.
A. Arrazoi berezirik al dago zuk eginiko saiorik gehientsuenak zuzenekoak izateko?
E. L. Niri izugarri gustatzen zait zuzenean egitea, badakizulako zenbat denbora duzun saioa bukatzeko eta horrez aparte jendea begira duzula une horretantxe zirraragarria da eta motibazio berezia eskatzen dizu. Zuzenean egiteak ere jendearekin erlazionatzeko eta konplizitate bat sortzeko balio duela uste dut.
A. Atzera gelditu al dira ETBren urte itxaropentsuak?
E. L. Bertan jarraitzen dugunontzat itxaropen horrek segitzen duela uste dut eta honen adierazlea da edozein motatako programak egin ditzazkegula euskaraz, lehen informatihoak bakarrik egiten genituen eta orain berriz tertuliak, lehiaketak edota umorea egin dezakegu. Gero audientzia arazoak daude tarteko eta ez dut uste arazo hauek gure profesionaltasuna dudan jarri beharko luketenik! herri honetan zoritxarrez euskararen normalkuntza lortzeko denbora asko falta delako. Nik uste telebista hau sortu zenean ez zela bere helburua audientzia tasak igotzea, gaur egungo telebista pribatuak bezala; garbi izan behar dugu euskal produktu bat komertziala izateko denbora asko pasa beharko duela.
A. Zer suposatu zuen telebista barneko profesionalentzat ETB-2ren sorrerak?
E. L. Guretzat sorpresa handi hat izan zen etxean bertan horrelako konpetitibitatea sortzea, batez ere medioak bikoiztu gabe; aurrekontua eta medioak bikoiztu gabe ETB-2 sortzea nire ustez gure aurka izan zen. Horren erabilpena zuzena edo okerra izan zen? Baten batek esan zuen ETB-2ren sorrera, euskal kultura euskara ez zekitenen ezaguerarako sortu zela, nik ez dakit gero egin diren hainbat programak euskal kulturarekin zer ikusirik duten, hori ikuslegoak erabaki beharko du. Azken finean ikusleagoak izango du erantzuna zeren kalean euskara behar dela aldarrikatzeak eta etxeko telebistan erdal kanale bat pizteak ez du koherentzia handirik.
A. Zure ustez jendeak euskararekiko militantziagatik edo benetan gustatzen zaiolako ikusten du ETB?
E. L. Nik uste orain arte militantzian bizi izan garela medio honetan euskaldun profesional gutxi geundelako. Nik neuk oraindik profesionala naizen edo ez zalantzak ditut batzuetan, ikasteko gauza asko gelditzen zaizkigulako haina hemendik aurrera militantziaz gain jendeari produktu hobeagoak eskaini behar dizkiogu. Hala ere garbi izan behar dugu jendeari egunkari bat euskaraz eta beste bat erdaraz ematen dizkiozunean, erdarazkoa irakurriko duela eta telebistarekin berdin gertatzen da.
A. Nola ikusten dituzu ETBn hasten diren kazetari berriak? Leioako unibertsitateak fruiturik ematen al du?
E. L. Gu hasi ginenean baino hobekiago prestaturik daudela dudarik ez dut, ez dakit hehar adina dauden baina nolabaiteko maila erakusten dute. Nire ustez imagen edo irudi eskolak indartu beharko lirateke, zeren hemen lan egiteko, kazetaritzak editatzen eta telebistaren hizkera jakin beharko luke eta nik ez dakit hau nahikoa menperatzen dugun.
A. Nolakoa izan zen telebistatik zinemara egin zenuen pausua? Nondik datorkizu zinemaren irrikia?
E.L. Hasiera batean urtebetez aritu nintzen arte dramatikoa ikasten Madrilen eta egia esan beti gustatu izan zait interpretazio mundua, beste maila batean noski: ikastolako antzerkietan... Beti izan dut pailasoarena egiteko joera, gezurra badirudi ere... Egia esateko telebista ere izugarri gustatzen zait eta bi medioak tartekatzen saiatu izan naiz, beraz galdetzen didatenean pelikula bat bukatzean ea jarraituko dudan zinema munduan, ahal dudan neurrian jarraituko dudala erantzuten dut. Nik honetan suertea dut lana telebistan egiten dudalako eta zinemako paperak aukera ditzakedalako. Aktore askok ordea ez dute aukera hau eta edozein paperri heldu beharra izaten dute.
A. Erakartzen du zinema inguruan nabaritzen den "glamour"ak, aktoresa izartsuak, Hollywood, arrakasta...
E.L. Nire ustez "glamour" hori kanpora begirako gauza bat besterik ez da. Gaur egunean aktoreak egoera pribilejiatu batean egiten du lan, teknikari eta bestelako langileak aktorearen inguruan dabiltza produktuaren emaitza beren esku dagoelako neurri handi batetan, beraz nolabaiteko pertsonai mimatua dugu aktorea, errodaiak irauten duen denboran behintzat. Interpretazio lana bukatzen duenean eta bere bizitza arruntera bueltatzen denean normala izaten da depresio txiki batzuk izatea zeren, bi hilabeten buruan zu izan zara lan baten zentroa eta nolabait hutsune bat sortzen da. Nik uste dut lan honetan oinak lurrean izan behar dituzula, jakin noraino eman dezakezun eta ondoren beharbada lanik ez duzula izango garbi eduki. Horrela lortu daiteke glamour horretatik aldentzea.
A. Euskal zinemagintzaz zer esan dezakezu?
E.L. Euskal zinemagintza izango da azken batez euskaldunok izatea erabakitzen duguna. Euskal zinemagintza zer den oraindik ez dago oso argi, pelikula batzuk egin dira bertoko zuzendariarekin baina kanpoko aktoreekin, beste batzuk hemen egin dira baina kanpoko jendearekin, eta hori euskal zinema al da?
A. Zer proiektu dituzu zinema eta telebistarako?
E.L. Zinema arloan badut proiektu bat baina oraindik airean dago eta ez dizuet gehiago ezer esango, behar bada ez delako ezer aterako. Telebistan berriz "Terminus" izeneko saio bat egingo dugu urriaren 4tik aurrera eta bere gaia euskal kulturako edozein pertsonaia izango da, platora ekarriko dugu edota gu geu joango gara bere etxera... Beste aurkezlea Jose Mari Goikoetxea izango da, eta besteak beste lujozko laguntzaile bat izango dugu, Xabier Zaldua, berarekin duela urte batzuk hasi nintzen lanean eta ondo.
NORTASUN AGIRIA
Pako Aristiren "Krisialdia" irakurtzen ari da- Filmeak -"zoritxarrez", dio- zineman baino, etxeko bideoan ikusten ditu maizago. Telebista ere apenas inoiz ikusten du. Matematikako irakasleak asko sufritu zuen berarekin. Gustoko aktore zerrendan lehena Gary Cooper aipatzen digu. Bere bazkari ideala: barazkiak eta arraina.
Jose Luis Aizpuru
Pablo Sastre
"Erromantizismo kutsu handi batekin, erribean euskara irakasteko asmotan ibili nintzen".
"Lehen guztiok guztion lanaz arduratzen gienen, gaur berriz bakoitzak bere ardurak ditu".
32-36


Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak
Gaiez\Kultura\Zinema\Aktoreak\LIZARRALDE3
Pertsonaiaz\LIZARRALDE3
Egileez\AIZPURU3\Komunikabid
Egileez\SASTRE2\Komunikabid

Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude