Josu Zabaleta: "Aurrean egotea dagokigu, eskatzeko asko eta emateko gutxirekin"


2021eko uztailaren 23an
Euskal Herriko Itzultzaile Elkarteko Josu Zabaletari elkarrizketa.

Munduko Itzultzaileen Elkartean Hizkuntz Mugatuen Komisioa ordezkatuko du
Josu Zabaleta: "Aurrean egotea dagokigu, eskatzeko asko eta emateko gutxirekin"
Euskal Herriko Itzultzaileen Elkartea (EIZIE) Munduko Itzultzaileen Elkartean (FITE) sartu berri da, bertako Hizkuntz Mugatuen edo Minoritarioen Komisioko zuzendari bezala Josu Zabaleta itzultzailea aukeratu dutela.
ARGIA. Munduko Itzultzaile Elkartean sartu berri da Euskal Herriko Itzultzaile Elkartea. Esplikaiguzu lorpen honen prozesua?
JOSU ZABALETA. Elkarteak asmo horiek hasieratik zituen, eta hasiera bertatik harremanak izan genituen APETIrekin (Asociación Profesional Española de Traductores e Intérpretes) bezala gailego eta katalandarrekin. APETIk berehala planteatu zigun FITEn sartzeko ordezkaritza bat geratzen zela libre Estatutik eta gure esku uzten zutela. APETIk lagunduta beraz aurkeztu genuen gure kandidatura, eta zuzendaritzak onartu gintuen, hiru urteko epeaz hizkuntza mugatuen komisioan gaudela –nik neronek esaten nuen Kongresuan gurea ez duela hizkuntza minoritarioena izan behar gehiengoarena baizik, gehiengoa minoritarioak dira-eta–, zeinaren zuzendaritza eman didaten. Gurekin batera Korea, Tanzania, Irlanda, Txekoslovakia eta Hungariako ordezkariek osatzen dute Komisioa.
A. Nola daude kontenplatuta hizkuntza minoritarioak FITEren baitan?
J.Z. Boto berbera daukate, eta FITE barruan dauden gehienak, lehen esan bezala, hizkuntz minoritarioak dira. Eta gainera zabaltzen ari da. Gu sartu garen bezala, azken Kongresuan hamaika bazkide berri sartu dira. FITE bestalde, UNESCO barruan dago. Euskarari dagokionean, orain bitartean jende guztiak jakingo zuen FITEren barruan euskara bazela, baina euskaldunik zegoenik ez zuten ezagutzen. Jakinmin handia dago Elkartean hizkuntz minoritarioekiko, eta posibilitate handiak gure kasuan hemengo literatura eta zenbait kultur adierazpen kanpora ateratzeko, errealak, lotzen ari direnak.
A. Posibilitateez mintzo zara, baina zertan zehazten da hori?
J.Z. Adibidez, posibilitate nahiko zehaztuak daude euskal literaturako zenbait autore eta folklorea errumanora eta hungarierara itzultzeko. Eurek esaten duten bezala –eta ez zaie arrazoinik falta–, euskal ;autore bat New Yorkeko liburutegi batean jarrita behar bada ez da gauza asko eta gainera jendeak ez dakit zenbateraino irakurriko duen, baina Budapcst-eko liburutegi batean jarrita saldu egiten da, jendeak irakurri egiten du, ezagutu egiten da.
Literatura sartzen den lekuan gainera beste gauza batzuk ere sar daitezke. Modu guztietan egon behar dugu kanpoan, baina enbaxadore egon eta ezer eskaintzeko eduki ez erdaraz oso ondo esaten den bezala "enbaxada" da, eta guri tokatu zaigu aurrean egotea eskatzeko posibilitate handiekin eta emateko gutxirekin.
A. Argituko al zeniguke zein "enbaxada" den gurea?
J.z. Jendea hizkuntzak ikastera bidal dezakegu esate baterako. Lehendabiziko hitza "trukea" ateratzen dute, eta guk ez daukagu institutu bat adibidez. Badaukagu lekua amerikar bati euskara irakasteko baina ez txekoslovakiar bati irakasteko. Eurak erreztasunak emateko prest badaude guk ere egon beharko genuke.
A. Nork eta nola erantzun behar dio harreman horri Euskal Herrian? Itzultzaile Elkartearen esku egon behar du soilik?
J.Z. Nik uste dut instituzio publiko eta pribatuek erantzun behar diotela Egun Elkarteak betetzen du ordezkaritza hori, eta idazleena ere, nahiz eta ez genuen bete behar. Elkarri lagundu behar diogu, ze idazlea eta itzultzailea sartzen diren lekuan gero kantaria sartzen da, edo pintorea, eta momentu batean industriala. Hori bideak zabaltzea da.
A. Zu buru zaren Komisioak zein lehentasun azpimarratu ditu?
J.Z. Ikustea zein eginkizun eta zein baldintzetan betetzen den itzulpena hizkuntza guzti hauetan, eta ea hori nolabait definitzea badagoen. Hiru urte honetan espero dugu hizkuntza hauetako itzultzailearen liburu berdea egitea. Dagoeneko bi bilera zehaztuta daude, eta horietan hasiko gara problematika definitzen, gero nazioarteko instituzioetan hizkuntz hauetarako babes berezia eskatzeko asmoz. Badugu posibilitatea, bai FITEren izenean, bai UNESCOren izenean, gomendio batzu egiteko nazioetan. Eraginik izan dezake honek beraz, bai Euskal Herrian, bai Frantziaren bidez, bai Espainiaren bidez. Hor badago jadanik gomendio bat bultzatu ditzaten hizkuntz maioritarioengandik minoritarioenganako itzulpena, ondo dago, baina horretan inbertitu egin behar da. Guk ez badugu kasu gure Komisioan dirua sartzeko posibilitaterik hiru urte iraungo dugu, eta bestela gehiago.
A. Hemengo egoeraren radiografia bat egiterako orduan zein gauza azpimarratuko zenuke?
J.Z. Bi urte edo hiru barru itzultzaile estatutua definitu ahalko da legez eta hemengo ikasketek horretara mugatu beharko dute, eta ez dakit oso bide zuzenetik goazen. Egia da hemen gero eta kalitate gehiago dagoela, itzulpen eskakizuna ikaragarri handitu da... Ezin esan lan guztiak onak direnik ere, ez eta denak txarrak direnik. Egia da itzulpen txar asko egiten dela, bestela ezin izan gainera: Bi hizkuntz hain desberdin, biak ia ama hizkuntza bezala ezagutuak, dauzkagun prestakizun baliabideekin, eta gauzak egiten diren bezala izugarri artista izan behar da.
Izugarrizko ardura eskatzen zaio itzultzaileari, ze bera bait da hizkuntz normalizatzailea gehienbat, honetaz konturatu behar dugu, eta gehiago eskatu baina baliabideak jarriaz. Alde guztietan inbertitu behar da, presio handiagoa behar du egon eta laguntza gehiago.Gauzak honela ez dakit jartzen diren baliapideak egokienak diren. Esate baterako: Oraindik ez dugu lortu karrera egokia egiterik. Gero esaten da euskara lardaskatu eta okertze horretan interferentziak daudela! Horren kontrarioa itzultzailea da, horren kontzientzia handiena duena. Eta itzulpen ekintza batek sortzen du gainera interferentzia, eta hori aztertzeko moduak jartzen ez baditugu ez dakit zertan ari garen.
Espainiari gertatu zaio, bere itzultzaileek ezin dutela beren tituluekin Europako institutuetan lan egin. Lizentziaturarik ez zutelako. Gu bitartean masterretan inbertitzen ari gara, eta ez da soluzioa, soluzioa eskola on bat litzateke, eta bitartean ikerketa gune bat sortu beharko genuke.
J J Petrikorena
Euskal itzulpegintzan ematen ari diren urratsak ez direla zuzenak azpimarratu nahi izan digu Josu Zabaletak.
48-49

GaiezKulturaLiteraturaElkarteakEHIE
PertsonaiazABALETA8
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude