"Inperialismo ekonomiko eta abertzaletasun berekoiaren beldur naiz"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Gregor gysi, Ekialdeko Alemaniako komunista erreformatuen buruari elkarrizketa

Gregor Gysi, Ekialdeko Alemaniako komunista erreformatuen buru:
"Inperialismo ekonomiko eta abertzaletasun berekoiaren beldur naiz"
Urriaren 3an Ekialdeko Alemania mapatik ezabatua izango da. Data historikorako hilabete t'terdi falta zelarik, Gregor Gysi, komunista erreformatuaren buruarekin sozialsimoaren etorkizunaz eta Alemaniaren bateratzeaz ondorengo elkar hizketa esklusiboa lortu dugu. Wooster Teerofe, abuztuak 19.
"NIE wieder Sozialismus" ("sozialismoa inoiz ez berriro) zioen martxoko hauteskundeetan garaile ateratako kristaudemokraten esloganak, gerra ondoren hedatutako "nie wieder Faschismus"a gogoraziz. Ez dira ez garai onak komunistentzat. "Sozialismo erreala" bizi izan duen jende askok komunismoa eta estalinismoa parekatzen ditu eta orain arte jasandako egoera gainditzeko bide bakarra eredu kapitalistan dakusa. Ekialdeko erregimen komunisten porrot ekonomikoak eta askatasun ezak orbain sakona utzi dute. Ekialdeko Alemanian komunista erreformatuei leporatu diete iraganaldiko akatsen zama guzia.
Ekialdeko Konstituzioak, bere lehen artiku luan, Alderdi Komunista (SED) Estatuko indar gidaria zela zioen. 1989ko abenduaren lean zati hau ezabatua izan zen. Ordurako Kohl-ek Alemaniaren bateratzeko bere egitaraua aurkeztu zuen. Egoera honetan, 40 urtez boterea bere eskuetan izan zuen SEDen suntsipena gertu ikusten zenean, Gregor Gysi Alderdiko lehendakari hautatua izan zen. 1990eko otsailean SEDek izena aldatu zuen; ordu ezkero Sozialismo Demokratikoaren Alderdia (PDS) deitzen da. PDSk martxoko hauteskundeetan botoen %16a eskuratu ondoren, Ekialdeko Alemaniako hirugarren indar politikoa da, kristaudemokrata eta sozialdemokraten atzetik. Bere agindupean duen Alderdiaren berritzeari buruz galdetzen diogu Gysiri.
ARGIA. Izenaz gain, zer aldatu da Alderdi Komunistan?
GREGOR GYSI. Egitarau eta norabide berriak ditugu, oinarrien demokrazia oldartzenduen Estatutu bat eta egitura guztiz berritua: plataforma (komunista, sozialdemokrata, sozialismo demokratikoarena, e.a.) eta lan talde desberdinetan antolatu gara. Talde hauetan iharduteko ez da alderdikide izan beharrik, PDS alderdi politiko soila izan ez dadin, mugimendu zabala baizik. Honek giro arras irekia dakar. Barne egituraz gain, kanpoko baldintzek ere aldaketa ugari ekarri dizkigute. PDSk ez du botererik, oposizioan dago. Gainera dagoeneko alderdiak, berezko ekimenez, bere ondakisunen hiru laurdeni uko egin dio. SEDk 2, 3 milioi partaide zituen, PDSk 350.000 besterik ez. Lehen SEDko karneta lagungarri izan zitekeen, baina gaur egun PDSkoa izateagatik ate asko isten zaizkizu. Ez pentsa hau errenkuraz esaten dudanik; baina hemen tinko jarraitzea erabaki dutenei egoera larria bilakatu zaie.
ARGIA- Estalinismoak ondakinik utzi al du alderdian?
G.GYSI. Gure artean estalinistaren bat egongo denik ez nuke ukatuko. Baina, zer egin dezakegu? Alderditik bota ez behintzat. Ezin gara estalinismoaren aurka metodo estalinistekin borrokatu.
Beranduegi konturatu porrotaz
Nahiz eta gaur egun PDSko buru diren erreformistak Honecker-en garaian SEDen guztiz bazterturik egon, gehiengoak mesfidantzaz begiratzen ditu. «Eta non zeunden zu Rudolf Bahro epaitu zutenean?», galdetu zioten Gysiri joan den uztailean Mendebaldeko Alemanian. Bahrok, «sozialismo erreal»arekiko bere jarrera kritikoa zela eta, Ekialdeko Alemaniatik ihes egin behar izan zuen. Galderak Gysi eta Honeckeren arteko kidetasuna salatu nahi zuen, baina Gysik susmo hanek xahutu ahal izan zituen: «Alboan eserita, bere abokatua bait nintzen». Ez zioen gezurrik; disidente ugari defendatu ditu eta «Nenes Forum»en legeztapena lortzen gogoz salatu zen. Talde honen inguruan eta Eliza ebangelistaren babesean bildutako intelektualak izan ziren hain zuzen ere joan den udazkenean Honeckeren aurkako mugimenduaren astintzaileak.
ARGIA. Baina katakunbetan oposizio hat antolatzen arriskatu zen jende honek oraindik oposizioan jarraitzen du.
G.GYSI. Bai, hala da. Intelektualak oposizioaren gidari izan ziren. Horri ulergarria deritzot, baina intelektualak ez dira nahiko jendea mugiarazteko. Beraien kritikek jendearen zapuzte sentimendua behar dute eragina izan dezaten eta ihaz giro egokia topatu zuten, herria gehiegikeriaz nazkatuta zegoen eta. Baina geroka gertakizunek argi utzi dute gutxiengo intelektual horren helburuak ez zetozela gehiengoaren nahiekin bat. Askatasunaren izenean hasitako mugimendua ezkutuko zenbait interesek guztiz desbideratu dutela pentsatzen dut nire baitan.
ARGlA. 1989ko udazkeneko gertakizunez hitzegitean iraultza, hitza erabiltzen da. Nola deituko zenuke zuk?
g.GYSI. Matxinada demokratikoa deituko nuke. Altxatze honek hasieran lorpen demokratikoak zekartzea; azkenean ordea Ekialdeko Alemaniaren suntsitzaile bilakatu da. Eta honek ihaz kalera bota zirenen eskaerekin ez du zer ikusirik. Mugimendu haren bilakaera ikusiaz, ia egokiago litzateke kontrairaultzaz hitzegitea.
ARGIA. Noiz ohartu zineten sistema barrutik berritzeko aukerarik ez zegoela?
GYSI. Beranduegi, ekonomi mailan 60.etako hamarkadan galdu zen aukera ederra. Politika mailan berriz oraindik garaiz geunden, 1985ean Gorbatxoven perestroika jarraitu izan bagenu.
ARGIA. " Historia amaitu da" dio Francis Fukuyamak, liberalismoak honez gero alternatibarik ez duela adierazteko.
G.GYSI. Neuk ere ez dut uste estalinismoa edo postestalinismoa alternatiba denik. Gizadiari ez bait dio ekarpenik egin. Sozialismoa gizarte, ekonomi eta propietate harremanen etengabeko demokratizazio bezala dakusat. Sozialismoa da Gizadiak bere arazoak gainditzeko duen irtenbide bakarra-bai gizarte eta ekonomi mailan, bai ingurugiro arloan, bai bake eta desarme gaietan eta baita sexuen berdinketan ere.
ARGIA. Eta zein da alderdi sozialista baten eginkizuna gizarte kapitalistan?
G.GYSI. Gure helburua sistema kapitalistetan ematen diren giza harremanei irtenbide alternatiboak eskaintzea da. Kapitalismoaren aurrerapenak jaso behar ditugu, aldi berean bere mugez ohartaraziz ordea. Gure zibilizazioa honda ez dadin eta gizarteak aurrera jarraitzeko aukera izan dezan, behar diren aldaketa estrukturalak adierazi behar ditugu. Eta, areago, jendea erakarri alternatiba horiek praktikan jarri ditzan.
ARGIA. Baina jadanik esperientzia sozialistaz eskarmentatutako herri bat berriro erakarri al dezakezue?
G. GYSI. Bai, nahiz eta esperientzia penagarri horren ondorioz jendeak luzaroan alternatiba sozialistari muzin egingo dion. Noizpait ohartuko dira kapitalismoaren mugez eta sozialismo errealak–bere erru eta astakeriez gain– gizarte eta kultura mailan lortutako aurrerapenak galtzean, piska bat gehiago estimatuko dituzte.
ARGIA. Zer diozu Alemaniaren batasunari buruz?
G. GYSI. Hasieran bateratzearen aurka aldarrikatu ginen, baina errealitatea onartzera behartuak gaude. Hala ere, Alemaniaren batasuna ezin dugu formulazio bezala onetsi. Orain gure ardura bateratzea zein erizpide jarraituz ematen den da, ea zein baloretan oinarrituko den eraikitzen ari den Alemania. Alemania demokratikoak beste herriekin solidaritate harremanak, nazioarteko bakea eta integrazio europarra bultzatuko balitu, ongietorria izango litzateke. Baina Europako jaun eta jabe izatea nahi.lukeen Alemania bat arriskutsuegia izango litzateke. Honelako Alemania eraikitzen ari ote garen beldur naiz. Ez nau batasunak berak kezkatzen, batasunak ekar dezakeen inperialismo ekonomikoaren eta abertzaletasun berekoiaren oldarrak baizik.
ARGIA. Zer iruditzen zaizu bateratzea ematen ari den modua?
G. GYSI. Lotsagarria. Hasiera-hasieratik Bonneko gobernuak gure etsipenaren bila ibili da. Sistema zaharra errautsi ondoren, bere estrategia Honecker bota zuen oposizioaren aurka zuzendu zen. Oposizioak demokratizazioa eta autodeterminazioa nahi zituen, baina Ekialdeko Alemaniari bere kasa erreformatzeko aukerarik ez zaio eman. Eta De Maiziere-ren panpin-gobernuak burua makurtu besterik ez du egin. Benetan esaten dizut gure herriak ez duela umilazio hau merezi. "Egoera eskuetatik itzuri zaie eta jendearen pazientzia agortzen denean edozer gerta daiteke.
Eklaldeko kirikinoa
Horrexen beldur dirudi Berlingo gobernuak eta ez arrazoirik gabe. Hasierako euforia kea bezala xahutu da eta arazoak arras areagotu: dagoeneko 1,2 milioi langabetu daude –urtea amaitzerako bi milioi izango dira, diru batasunaz gero bizitza heren batez igo da, industria lur jota dago eta, dendetan mendebaldeko produktuak saltzen diren bitartean, bertako nekazariei uzta usteltzen zaie. Jendea pil-pilean dago eta tentsioa gobernura iritsi da. Sozialdemokratek koalizio gobernua uztean, kristaudemokratek gehiengoa galdu dute. De Maiziere-ren gobernua erren gelditu da eta Parlamentuak ikuskizun penagarria eskaintzen du. Ekialdeko Alemania inork nahi ez duen kirikinoa da. Erantzukizunak Bonnera agudo bidali nahian, Parlamentuak bateratzea urriaren 3rako finkatu du. Anexioa Mendebaldeko Alemaniako Oinarrizko Legearen 23. artikuluaren bitartez egingo da; Bateratze Akordioa amaitu baino lehen deklaratzean, Ekialdeko Alemania babesgebran utzi dute.
Urriaren 15ean Ekialdeko bost "landar"etan hauteskundeak ospatuko dira eta abenduaren 2an Alemania osoan. Abenduko hauteskundeetan bi Alemanietako alderdi politikoak bateratuak aurkeztuko dira: kristaudemokratak Helmut Kohlen gidaritzapean eta sozialdemokratak Oskar Lafontaine buru dutela. Ekialdeko Berdeak eta «Bündois 90» («Neues Forum» eta ezkerreko zenbait talde biltzen dituen koalizioa) mendebaldeko Berdeekin aurkeztuko dira. PDS berriz mendebaldeko independienteez osaturiko «Linke List»arekin doa.
Ihazko azaroan Muroa erori zenean, bateratzea hain agudo burutuko zenik inork ez zezakeen pentsa. Agintariak Ekialdeko Alemaniak urriaren 7an bere 41. urteurrena bete ez zedin gogotik saiatu dira. Parlamentuak anexioa onartu zuenean, Gysik ezin izan zuen bere nahigabea ezkutatu: «Parlamentuak gure errepublikaren desagertzea erabaki du. Historiaren epaiketa dena den, Ekialdeko Alemania orain arte gure bizia izan da».
Ana Azpeitia

Ihazko udazkeneko gertaerei kontrairaultzaile derizkie Gregor Gysik.
"Tinko egotea erabaki dutenei egoera larria bilakatu zaie".
18-21

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaALEMANIA
PertsonaiazGYSI1
EgileezAZPEITIA3Politika

Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Eguneraketa berriak daude