"Hegoeldean gauzak konpondu ez artean Iparraldean errefuxiatuak izangogara"


2021eko uztailaren 23an
Izaskun Rekalderi elkarrizketa.

Izaskun Rekalde, Iparraldean errefuxiatua
"Hegoeldean gauzak konpondu ez artean Iparraldean errefuxiatuak izango gara"
Izaskun Rekalde Baionan errefuxiaturik dagoen emakumea da. Orain gutxi bere senarra, Santi Arrospide, epaitua izan da Parisen eta hamar urtetako gartzela zigorra ezarri diote. Epaiketaren gain eta errefuxiatuen egoerari buruz mintzatu gara
ARGIA.–Zure senarra, Santi Arrospide, epaitu berria izan da. Zer gogoeta duzu epaiketaz?
Izaskun Rekalde.–Ez zen lehen aldia ez Santiren ez eta beste errefuxiatu baten epaiketara joaten ginela. Ohituak gaude. Pariseko Justizi Jauregian polizia eta izugarrizko jurnalista asko zela ikusi genuen. Normala baino espektazio gehiago. Epaiketa niretzat garrantzitsua zen, noski, senarragatik, baina baita ere berekin batera epaituak izan direnengatik ere. Bere etxean mantendu zuten Iparraldeko biztanleak bait dira.
Niretzat une garrantzitsuena Santik bere militantzia onartu zuenekoa izan zen. Jendea pozik agertu zen ETAko kide zela onartu zuenean. ETAren borroka nondik zetorren azaldu eta guk ezin batugu, gure semeek jarraituko dutela esplikatu zuen. Borroka amaitzeko era bakarra negoziaketaren bidea da. Horixe da Santik epaian esan zuena. ETAko militantzia harro onartu zuenean, une hartan, erdi lokarturik zeuden jurnalista guztiak bapatean jeiki eta telefonoz deitzera abiatu ziren.
A.–Epaia, bere garapenean, nola ikusi duzu?
I.R..–Bo, fiskalak aurkeztu zituen frogak, asko ilegalak ziren. Eta hori ez dut nik bakarrik esaten. Legez kanpoko telefono entzuteak egotea eta gainera gero hauek froga bezala aurkeztea, adibide bat da. Mota honetako irregularitateak ikusita, defentsa zeramaten abokatuek, epaia bertan behera uztea eskatu zuten eta epaileak eztabaidatzera joan ziren. Gerora, legez kanpokoak diren neurri hoiek izan arren, epaiketarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten. Legaltasuna zapaldua izan da. Auzi hau ez da benetakoa izan, auzi politikoa bilakatu dute, aldez aurretik erabakia hartua zen. Muntaia bat izan da.
Kontradizio nabariena, fiskalek une oro, ETA zer den eta ETAk egiten dituen ekintza armatuak zein diren frogatzen saiatu direla da. Ez dute, epaituak zirenen aurkako froga bat bera ere azaldu, ez dira ahalegindu ere egin. Epaituen aulkian zirenek egin dutena edo egin ez dutena ez da aztertu ere egin, fiskalak Euskadi Ta Askatasuna beraientzat zer den frogatzen saiatu dira.
A.–Epaiketan zehar zu eta Santi ikusten al zineten?
I.R..–Une bakarra utzi ziguten, ez bakarka, jende guztiaren aurrean baizik. Ni eta haurrak joan eta musu bat eman ahal izateko denbora.
A.–Alabek zer esaten zuten epaiketan?
I.R..–Bo, oso gazteak dira. Lau urte dituzte biek, bikiak dira eta. Aita urrun, hainbat poliziren artean ikustean beldurra sentitzen zuten, jende pilo batek pistola zeramala ikusten zuten gainera. Behin eta berriro errepikatzen zidaten, zergatik beste aitak kalean ziren eta beraiena aldiz han barruan. Etxean noiz izanen den eskatzen dute.
A.–Nola jaso duzu estradizioaren erabakia?
I.R..–Erabakia egin zen egun berean han ginen. Erantzuna emateko testua oso luzea zen, luzeegia. Garbi utzi behar da erabakia azaltzean, ez dutela estradizioa talde armatuko kide izateagatik dela esan. Frantziako legediaren arabera, talde armatuko kide izatea, kontu politiko dela onartzen da, eta jakina! ezin zuten hori onartu. Egin dutena, ETAk burututako ekintza armatuengatik estradizioa ematea izan da. Baina hori izugarrizko kontradizioa da, talde armatuko kide dela onartzen badute bi aldeek, argi dago talde armatu batek egindako ekintzak, politikoak direla era berean. Baina bata bai eta bestea ez dute onartu. Epaiketan ETAz besterik ez da hitzegin, ez da epaituen aurkako frogarik eman eta gero amaieran ez dute ETAren izaera epaitu duten ala ez agertu nahi izan, taldearen ekintzak baizik.
Santi oso lasai zegoen. Argi dauka bera beste askotariko bat dela. Esan ohi dit, bera beste guztiekin batera aterako dela. Konponketa orokorra dela dakusa eta konponketa bakar hori lortuko dugunaren itxaropen guztiak ditu.
A.–Baina estradizioa onartu badute ere 1994 baino lehen Estatu espainolera bidali ezina da...
I.R..–Bai, legez Estatu frantseseko zigorra amaitu baino lehen Espainiara eramatea ezinezkoa delako, legedi frantsesak dioenez. Egia da Estatu espainolean Frantziak kolaboratu nahi ez duela diotela, baina kontu egin behar da, Frantziak egiten duen bakarra, bere legeek diotena betetzea dela. Santi, Mamarru edo beste edonor bestaldera eramateko, legea hautsi beharko lukete, beraiek dioten horrexeri jaramonik ez egin alegia. Baina Frantziak Espainiarekin kolaboratzen ez duela ezin esan, inola ere ez.
A.–Lehen esan duzu izugarrizko espektazioa zegoela Santiren auzian, hainbeste izan diren arren, giro berezia zegoela.
I.R..–Bai. Orain gutxi amaitu den Pariseko epaiketa hau, duela hiru urte ari izan dira prestatzen. 1987an, Iparraldean errefusiatuen atxiloketa masiboak eman zirenean, orduan hasi zen giroa eta eritzia berotzen. Lehen unetik Santiren imajina konkretu bat zabaldu zuten. Une hartan bazekiten estradizioa ezin zutela lortu, Santik errefuxiatuaren karta zeukan eta. Baina orduan hasi ziren epaiketaren ataria prestatzen. Espainiako Gobernuak Frantziak gehiago kolabora zezan bultza nahi zuen. Hortik bideratu da dena. Geroztit, imajina batzuk sortu, aurreiritzi batzuk eman dituzte jokoa garatzerakoan. Lortu nahi zutena, "ETA hori da" esatea izan da. Epaituko zena ETA zela agertu nahi izan dute.
A. - 'Baina nola ulertu hori estradizioa ematearen arrazoia ez ETAko kide izatea ' baizik ekintza armatuen erantzule izatea omen dela esan dutenean?
I.R..–Hor dago ba kontradizioa. Kutsu legala, beraien legea errespetatzen dutela agertu nahi izan dute. Nola defendatuko zuten ba bestela estradizioa, egun batetik bestera errefuziatu estatutoa eman eta gero kentzen badiote? Ezin zuten bapatean gauza bat legez onartu eta gero aurkakoa.
A.–Orduan zare ustez oraindik Santiri errefuxiatu politiko izaera onartzen diotela uste al duzu?
I.R..–Nik, formalki baietz uste dut, nahiz eta gero praktikan ahantzi egin nahi duten. Epaiketa nola egiten duten ikustea besterik ez dago. Duela urte bete ez dutela estradiziorik eman eta orain bapatean hau. Eta ez da egoera aldatu. Hor azpian dagoena, bi estatuen arteko akordioak dira, baina hala ere ezin dituzte legeak nahi bezala saltatu.
A.–Akordio hoietaz mintza zarela, nola ikusten dituzu zeuk, errefuxiatu bezala akordio hauek, epe ezberdinak?
I.R..–Norbaitek Frantziak bere kolaboratzea makaldu duela pentsa dezake. Une batean Frantziak, eskaini zuen kolaborazioa beregain erori dela ikusi du. Egun kolaborazioak berdin darrai, baina forma piskabat gehiago zaintzen dute eta ez lehen bezala, urjentziazko kanporatzeak e.a. martxan jarri zituztenean.
Errefuxatuok badakigu Frantziako Estatuak negoziaketa politikoa ematea nahi duela. Iparraldean zenbait errefuxiatu atxilotu dituztenean, "hau konpondu behar duzue, Gobernu frantsesak negoziazioa eman dadin egiten du apostu".
A.–Bi Estatuetako Gobernuen artean itun antzekorik eman delakoan al zara?
I.R..–Gobernu espainolak, negoziatzeko prest dela esanaz jokatu du eta hala agertu izan dio Frantziari, kolaborazioa mantentzea lortuz. Beraiek badakite gu negoziatzeko prest gaudela. Nire ustez itun bat egon zitekeela litekeena da.
A.–Nola ikusten da Frantziako Estatuan Espainiako Gobernuaren jarrera?
I.R..–Frantzian, Madrilek hitza betetzen ez duela dakusate, bere legaltasuna betetzen ez duela ikusteak, pisu handia du frantsesengan. GALekoekin zer egin duten, Hegoaldera entregatu dituztenekin zer gertatu den, tortura... begibistan dute. Azken finean arazoak hor jarraitzen duela. Bestaldean gero eta preso gehiago daudela, kalean arazoak berdin dirautela dakite, Europari begira konpondu gabeko arazo bat dagoela.
A.- Baina Gobernu frantsesaren kolaborazioak berdina izaten jarraitzen dela uste al duzu, Santiren kasuan gogorkiago joka zezaketela ez al duzu pentsatzen?
I.R..–Bai. Santiren inguruko epaiketan, lege aldetik ezin zuten gogorrago joka. Hori hala da. Berez, epaiketa nola gertatu den ikustean, legea hautsi dutela ukaezina da, baina forma aldetik behintzat, askoz ere gehiago puska zezaketen.
A.–Paesa, Mendaille eta azken aferekin Gobernu espainola nahiko gaizki geratu da...
I.R..–Bai, hala da, baina Parisek ez du erantzun edo salaketa bat kaleratu. Ofizialki ez du ezer egin.
A.–Eta errefuxiatua izan eta Estatu frantsesean bizi zarenez gero, Frantziak Madrili negoziaketara hurbil dadin presiorik egin dioela uste al duzu?
I.R..–Bo, baietz dirudi. Baina bere interesak handiak dira eta...
A.–Egoera politiko honetan, nola aurkitzen da errefuxiatuen taldea?
I.R–Argi utzi behar da, errefuxiatuontzat ez dela hemen lasaitasunik. Tentsioa gero eta handiagoa da, errefuxatuek hemen jarraitzen bait dute eta gero eta denbora gehiago daramate kalera atera ere egin gabe. Zenbait jenderentzat, 1987a geroztik errefuxiatuak ez dira esistitzen, desagertuak daudela pentsatzen dute, lehen bezala kalean, kultura eta beste zenbait arlotan lanean agertzen ez direlako. Baina ez da hala, Iparraldeko biztanleen etxeetan daude. Alde honetan errefuxiatuak oraindik bagara, eta gero eta gehiago garela esan behar. Hegoaldean arazoak konpontzen diren arte.
Errefuxiatuek ezkutuan, ixilpean egon behar dutenez, ezin dute beraien egoera zein latza den azaldu. Duela hiru urte errefuxiatuek ikasketak, lana, kuadrila, familia... zeukaten. Orain dena galdu arazi diete.
A.–Eta nola irauten duzue?
I.R..–Elkartasunari esker. Erabat. Bestela, etxerik, lanik eta familiatik urrun bizitzera beharturik nola iraungo genuke? Jendeak etxean hartzen gaitu, eta gainera elkartasuna batipat Iparraldean bada ere, Frantziako Estatu guztian aurkitu dugu. Hala izan ez balitz, akabo errefuxiatuak! Baina horretxek iraun arazi gaitu.
A.–Errefaxiatuek orain arte eragin handia izan dute Iparraldeko abertzale mugimenduan, orain alditz ezkutaturik daudenean, orduantxe eman da abertzaletasunaren zuzpertzea.
I.R..–Gauza asko izan direla eduki behar da kontutan. Lehen errefuxiatuek egiten zuten lana, orain Iparraldeko biztanleek hartu dute beregain. Alde honetan errepresioa oso handia da eta honela jendearen erantzuna indartsua da.
A.–Nola jokatzen du Parisek Iparraldearekiko?
I.R..–Ez du gauza handirik egiten. Alde batetik kontu handia du Iparraldean gauzak erabat kontrolpean eduki ditzan, eta bestalde errepresioa ezartzen du. Ez du inoiz ezer oparitzen, baina presio handia egiten denean, eskua zabaltzen du, baina arazoa larriagoa bihur ez dadin. Seaskaren kasuan ikusi ahal izan dugu, jendea bildu, elkartu dezakeela somatu duenean, Seaska lotu egin du akordio baten bitartez.
A.–Iparraldean bizi zareten errefuxiatuek nola ikusten duzue Hegoaldea, bere prozesoa?
I.R..–Niretzat Hegoaldeko prozesoaz konfidantza handitzen doa. Iparraldean Hegoaldera begira gaude. 1992ko merkatu bakarra dela eta, loturak estutzen hasi beharra antzeman dute denek. Aberri bakar bat garela sentitzen dugunok, muga hoiek gainditzen direnean, gauza asko aldatuko direla pentsatzen dugu. Lotura ekonomikoak, kulturalak... gauzatzen hasi behar da.
A.–Errefuxiatu batek, duela gutxi Espainiako polizi batzuk bere etxean egon eta beraiekin kolaboratzeko mehatxatu dutela salatu du. Zer gertanu da?
I.R..–Bixenterekin egin dutena, errefuxiatu talde osoaren aurka egin duten ekintza bat da, talde osoa beldurtu nahi izan dute. GAL hasi zenean ere, halako gauzak gertatu ziren. Gainera Frantzia eta Espainiaren artean erlazioa hain ona ez dela eta, Madrilek ere presio egin nahi du. Berriz GAL bezelakoren bat muntatzeko inolako arazorik ez dagoela garbi agertu da, lehen egin bait izan dute, ondorinak ere denok ikusi ditugu...
Presio egingo dute, presoekin, familiarrekin, errefuxiatuekin eta abar, baina gu beldurtu eta atzera botatzeko denok hil beharko gaituzte.
B. ARTOLA
Izaskun Rekalde, Santi Arrospideren emaztea.
"Elkartasunagatik ez balitz errefaxiatuok akabo egin genuen honez gero".
Bere senarraren epaia aldez aurretik prestatua zegoela pentsatzen du Izaskunek.
Izaskunek gero eta errefaxiatu politiko gehiago dela dio.
8-11

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakErbesteaErrefuxiatu
PertsonaiazREKALDE3
EgileezARTOLA3Politika

Azkenak
2025-02-18 | Euskal Irratiak
Miarritzeko euskal ihauteriak berpiztu dituzte tokiko elkarteek

Hamarkada batez lokarturik izan ondotik, otsailaren 22an iratzarriko dute hartza Miarritzen. Festilasaik, Arroka elkarteak, Maritzuli dantza konpainiak, Gaztetxeak eta Ikastolak bat egin dute, aurten, programazio berezi bat eskaintzeko.


2025-02-18 | Antxeta Irratia
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamabostaldia antolatu dute euskararen erabilera hauspotzeko

Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]


Ekainaren 1 era atzeratu dute Iparraldetik zirkulatzeko ingurugiro agiriaren derrigortasuna

Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.


Sabotaje algoritmikoaren alde

«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
Ezekiel 21:27 – King James Version

«Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
Xabier Landabidea

Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik... [+]


HezkuntzArtea taldeak manifestua aurkeztu du: “Moda pedagogikoak bata bestearen atzetik ezarri dituzte”

Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]


2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Eguneraketa berriak daude