"Euskadin apenas dago futbolaririk Real Madrid edo Barcelonari kontra egiteko"


2007ko otsailaren 21ean
Piru Gainzari elkarrizketa.

PIRU GAINZA
"Euskadin apenas dago futbolaririk Real Madrid edo Barcelonari kontra egiteko"
Igoa, Basora, Zarra, Panizo eta Piru Gainzak, 50ean, Brasilgo Munduko Futbol Txapelketan erakutsi zuten maisutasunak anitz futbolzale berotzen du oraindik. Piru Gainzak Athleticari loturik egin zuen karrera osoa. Hogei denboraldi. Orain, Lezamako gazteak utzi ondoren erretiroa hartu du. Hauxe da hain zuzen bere kezka nagusiena, hots, gazteek ez dutela futbolean egiten. Italiako Txapelketa pil-pilean dagoelarik, maisu handi baten hitzak dituzue segidan. Hitz zorrotzak, astorik gabeak.
"Gaur egungo gazteek ez dute futbolean egiten eta horrela ez dago futbolaririk sortzerik. Hau da nere ustez egun futbolak bizi duen arazo larriena. Erosotasun handia dago eta futbola, noski, oso kirol sakrifikatua da, kalean jokatu beharrekoa. Bestalde, oso zaila da oinekin jokatzea, eskuekin baino askozaz zailago; esate baterako, zuek jartzen dituzue mila gazte futbolean jolatzen eta beste mila zesta puntan, eta seguru nago, azken honetatik kirolari portzentaia handiagoa aterako litzatekeela futbolean baino, suerte onarekin jokalari bakarren bat besterik ez bait genuke lortuko akaso. Egunean hiru eta lau ordu entrenatu behar da, bestela, ez da futbolaririk sortzen, edo oro har txarrak sortzen dira".
Zuk Brasilgo Munduko Txapelketan hartu zenuen parte duela berrogei urte. Asko aldatu al da futbola?
Futbola ez da inoiz aldatu, betikoa da. Orain diru gehiago ordaintzen dela, jakina, baina beste gauza guztiekin gertatzen den lez! Gaur egun, beste taktika batzu daude, baina bestela ez. Sasoi hartan lauzpa-bost bider entrenatzen genuen astean, gaur egun bezala, baina neronek sekula ezagutu izan dudan en trenatzailerik onenaren jabe ginen, oraintsu joan zaigun Benito Diaz jauna, entrenatzaile paregabea benetan. Horrez gain, jokalari guztiek egun duten dedikazioa berdintsua eskaintzen genion futbolari.
Baina zuek egiten zenuten futbola askoz hobea omen zen?
Ez, jaunak, ez. Egungo maila berean jokatzen zen orduan. Nere garaian propio jokalari apartak zeu den, baina epeak izaten dira hor, batzutan hobeak eta besteetan okerragoak, eta momentu honetan ere bi eratakoak daude. Inork ez diezadala esan orain Espaianiak ez duela futbolari onik Italian, ezen ene ustez, lehengoak bezai onak dira, edo hobeagoak akaso. Hamarkada hartako ekipoa bikaina izan zen, konforme, baina pareko bilakaera gertatu da Brasil, Hungria, Alemania edo Italia bezalako selezioetan.
Hala ere, hainbat adituk dioenez futbol espektakuluak atzera egin du.
Keba, egun berdintasun gehiago antzematen da ekipoen artean, hori da egia. Lehen, kasu, Inglaterra bezalakorik ez zegoen Europan, eta Ameriketan, berriz, Argentina, Uruguay eta Brasil ziren aurrenak. Orain berdindu egin dira, eta horri esker konpetibitate gehiago ikus daiteke zelaietan. Jokalari handiek futbol berbera egingo zuketen lehen eta orain, bi punta edo hegaleko aurrelariak zelairatu arren. Hala badere, Maradona ez da, adibidez, Di Stefanoren behatz lodira iristen, azken hau eta Pele izan bait dira munduko jokalaririk onenak, Maradonak klasea asko duela jakinik ere.
Zein izan da zure iduriz ikusi duzun munduko txapelketarik hoberena, eta zer behar da txapeldun gertatzeko?
Brasilen ekipo ederrak ikusi nituen 1950ean. Brasildarrek dohai berezia izan dute betidanik futbolean aritzeko, horretarako jaio direla dirudi, eta aparteko jokalari eskaini dituzte historia guztian. Aurtengo selekzioa oso kaskarra dela dio kritika guztiak; sasoi hartako izar dizdiratsuak falta zaizkio, baina talde sendoa osatu du eta zaila izango da menperatzea. Alemanak, berriz, beste arraza klase batekoak dira, bizkorragoak, eta azken hamarkada txarra izan bada ere berarentzat, Italian jende azkarra topatu du. Eta horixe da, hain zuzen, txapelketa irabazteko behar den ezaugarria, talde azkarra edukitzea, jokalari onez eta gizon indartsuez hornitua. Liga normal batean talde onenek erdietsiko zuten txapela, baina partidu bakar batera erabakitzen denean hamaika edo hamabost gizon on izateaz aparte, suerte asko behar da. Munduko Futbol Txapelketan abiadura, tranpak, sarrera txarrak eta antzeko kalapitak ehuneko hogeian gehitzen dira, bertan, izenak dioen legez, munduko jokalari eta talde onenak biltzen baitira.
Nola ikusten duzu une honetan Italiako munduko txapelketa?
Orain arte ez dut joku onik ikusi, bai ekipo bikainak ordea. Elkarren artean diferentzia gutxi dago gaur egun, Alemaniak, Italiak, Brasilek eta Holandak pertsonalitate aparta duten arren; laranjatsuei abiadura pixka bat falta zaie oraindik Eurokopan erakutsitako jokora nolabait heltzeko, hiru edo lau izar ditu baina besteak normaltsuak dira. Gainerako ekipoak multzo berdintsuan sartuko nituzke. Jokalariei dagokionez, aldiz, izugarri gustatu zait Real Madridek fitxatu berri duen Hagi errumaniarra, langilea, azkarra eta trebea oso ezker hankarekin. Oso ona da. Alabaina, Amancio eta Gento bezalakorik ez ditut aspaldian ikusi; lehena fenomenoa zen eta bigarrenari, berriz, ez diote justiziarik egin. Dena den, gaurko futbolariak lehengokoak baino gehiago zaintzen dira, profesionalagoak eta zintzoagoak dira.
Eta bertan mugitu den dirutza guzti hori? Ekipo bakoitzak jasoko duen prima kopurua?
Beno, beno... Jokalariak futbol zelaira irteten direnean ez dira gogoratu ere egiten sari edo primez, horiek bakarren batzuek esaten dituzten gezurrak baino ez dira. Futbolariak prima emango luke irabazteagatik, oso inportantea baita munduko txapeldun bihurtzea jokalari batentzat, oso ondo jokatzea. Nik badakit nolakoak diren guztiak eta ziur esaten dizut denek eskainiko luketela dirua. Diruaren mugimendua gizartearen bilakaerari dago itsatsirik. Bi mila milioi ordaintzen direla Baggio jokalariarengatik. Zenbat balio du gaur egun etxe batek? Zenbat edozein pintoreren obra batek? Gizartea halakoxea bihurtu da.
Arbitroen afera plazaratu da beste behin. Nola ikusi dituzu?
Oro har, txarrak, oso txarrak. Eragin gutxi izan dute emaitzetan, baina Sobiet Batasunari egin diotena egiteko eskubiderik ez dago; ez dut uste beraien kontra doazenik baina hanka sartu dute berriro. Alabaina, lehen bezala erratzen dute orain, lana ondo egitea zaila da eta. Gainera, ez dakite, maila txarra egon da beti arbitraian. Izanez ere, gehienak ez dira sekula futbolean aritu, beralek ez dira horretaz ohartzen eta neurriak hartu behar dira. Ene aburuz, Hirugarren Mailan jokatzen duten jokalariak izan behar dute arbitro, baina badakizue zergatik ez diren? Urteak eta urteak igaro behar dituztelako lehen mailara iristeko eta ez luke honela izan behar. Maila ona erakusten duenari erraztu beharko litzaioke lehen mailan arbitratzeko bidea eta ez urteak eta urteak eduki haur eta gatzeen partiduak zuzentzen.
Futbolaz hitzegiten den bakoitzean beti aipatzen da biolentziaren gaia. Zer aldetu da zuen sasoitik hona?
Lehen ere berdin zen, ez pentsa. Afizioa aldatu da, baina ez dago hainbeste biolento harmailetan; are gehiago, oraingo gaztedia lehengoa baino askozaz zintzoagoa da. Azken finean lau katu baino ez dira, lau katu bestetik ez erronkan eta ginerakoak hamarretako etxean daude. Egungo gazteak, berriro diot, lehengoak baino zintzoagoak dira.
Zer gertatzen da Athleticarekin aurrera ez egiteko, fitxaketak egin arren?
Epokak eta epeak izatean dira. Guk egundoko suertea izan genuen bost lagun hamabi urtez aritu bait ginen elkarrekin jokatzen. Gaur egun hori bukatu egin da. Fitxaketen auzia halakoa izan da beti, baina lehen etxean bazen uzta nahikorik eta ez zen fitxatzen. Orain, aitiztik, apenas dagoen futbolaririk Euskadin; egon, badaude, baina ez Real Madrid edo Barcelona bati kontra egiteko, oraingoz bederen. Athleticak eta Errealak duela sei urte izan zuten harrobia berriz ateratzeko boste berrogeitamar urte pasako dira gutxienez. Oso zaila da, ezinezkoa, eta onartu beharra dago. Errealak Liga irabaztean kasu, kristoren marka ezarri zuen, chapeau! Baina jendea ez da konforme geratzen, Liga erdiestea eskatzen du eta hori ezinezkoa da, ezta Osasuna eta Errealaren harrobi osoa hartuta ere. Haiek munduko jokalari hoberenak aukeratzen dituzte, eta guk ezin izango dugu, bestelako sistima daukagulako funtzionatzeko. Ez dugu nahi, geurearekin jokatzen dugu, eta gainera, jendeak Liga irabaztea nahi du...
Zein da futbolaren historia osoan jokalari espainiarrak soilik izan dituen ekipoa? Nik neuk erantzuago dizuet: Athletica. Nola ez dio laguntzen orduan Madrilgo Gobernuak? Azken finean, Espainiarenizat jokalariak osatzen ari da, eta hori lagundu beharko litzateke. Begira, honelakorik ez du inork aipatzen, ezta zuek ere. Esplikatzen al naiz! Pentsa hau ez diodala inori esan!
Baina Ligarik ezin lortu.
Nik Athleticean baino ez dut jokatu hogei urteren buruan, eta garai hartan guk genituela aurrelari hoberenak argitaratzen zuten. Ba esango dizuet jakin dezazuten, bi alditan besterik ez naiz Ligako txapeldun izan, Kopako garaipena zazpi bider lortuz. Ikusten duzue. Konpetizio motzetan bai, akaso irabaziko diezu, baina luzeetan ez dago zer eginik madrildar eta kataluniarrekin bereziki. Munduko txapelketa, konparazio batean, hogei partidura balitz, Camerunek zenbat partidu irabaziko lizkioke Brasili?
Eta azkenaldi honetab Athleticak Errealarekin dituen istiluei buruz zer?
Errealak ez du arrazoirik, besteei kentzen baitizkio jokalariak, Alavesi eta Osasunan adibidez, eta finean gauza bera da. Bizitza honela da. Bilbo eta gehitzen dira, bertan, Erreala igoalak dira, biek dute arrazoia, eta biek egiten dute ahal dutena.
Nola ikusten duzu Athletica datorren urterako, kontuan izanik Javier Clemente itzuliko dela.
Aurtengoaren modura. Errealak marka ederra egin du UEFAra iristearekin, hori neretzat Liga irabaztea bezala da. Athletic-ak oso ekipo gaztea dauka zerbait egiteko, Errealaren modura. Clementeren itzuleraren gainean ez dut hitz bat bera ere esan nahi. Entrenatzaile guztiak berdinak dira neretzat, bateren batzuk salbu. Hor izan zen Donostian prestatzaile galanta, sekula justiziarik egin ez zaion gizona, eskubiderik ez baitago Ormaetxeari egin zitzaiona egiteko. Non bizi gara! Entrenatzaile izugarria zen maila guztietan, baina beno, herri honetan... Nolanahi ere, entrenatzaileek ekipo baten %5 edo %10a besterik ez dute suposatzen.
Euskal futbolarien jokoari jarraituz, nola ikusten duzu Euskadiko selekzioaren futbola?
Errumanian kontra jokatutako partidua ikusi nuen orain gutxi San Mamesen. Pilo bat gustatu zitzidan bere jokoa eta gaur egun talde bikaina osatuko lukeela pentsatzen dut, zalantzarik gabe. Futbolari onak ditugu, baita ere Andaluzian edo Madrilen. Ona izango litzateke era honetako lehiaketak antolatu eta prestatzea.
Bukatzeko, emaiguzu zeure faboritoa Mundukoen aurrean.
Ene ustez, Alemaniak irabaziko du, ekipo azkarrenaren jabe delako. Italiak etxean jokatzen du eta abantaila honek finalera eraman dezake. Hauen atzetik Brasil eta Holanda sartuko nituzke sailkapen hipotetiko batean. Eta kontuz Espainiarekin, txispa piska batez gerra eman bait dezake oraindik.
A.GOSTIN J.J.PETRIKORENA
27-30

Gaiez\Kirola\Futbola\Taldeak\Athletic Cl
Gaiez\Kirola\Futbola\Jokalariak
Pertsonaiaz\GAINZA1
Egileez\GOSTIN1\Kirola
Egileez\PETRIKOREN1\Kirola

Azkenak
Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute, Palestinari keinu eta arrazakeriari aurre egiteko

Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]


2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


Aysenur Ezgi Eygi-ri zuzenean egin zioten tiro burura Israelgo soldaduek, autopsiaren arabera

Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjordanian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Eguneraketa berriak daude