«POZA ETA GERO» LIBURUAREKIN SUSA ARGITALETXEAN BIGARRENEZ ARGITARATU DU.


2021eko uztailaren 19an
Jose Luis Otamendirekin elkarrizketan.
«POZA ETA GERO» LIBURUAREKIN SUSA ARGITALETXEAN BIGARRENEZ ARGITARATU DU.
Liburuaren aurkezpenean bere poesiak entzun ondoren elkartu eta errezitalean poesiak irakurtzean, bertso edo hitz batzu aldatzeko tentazioa izan duela dio. Hala ere aitortzen du, orain arte esateko zuena esana dagoela liburuan.
Laugarren poesia liburua du Otamendik. Lehen biak -"Egunsenti Biluzia" eta "Azken Undinaren Kaira" desagerturiko Ustela argitaletxearen eskutik ikasi zuten argia. "Zainetan Murrailak" eta araintxe kaleratu den "Poza eta Gero" liburuak Susan argitaratu dira. Jadanik hamar urte pasa dira lehen poemak plazaratzen ausartu zenetik. Ordunanik esan nahi dituenak eta hauen esateko moldeak aldatzen joan dira, nahiz marko erreferentzial eta kontzeptu batzu konstante bihurtu diren bere literatur produkzioan.
ARGIA.-Laugarren liburu hau nola uztartzen da aurreko hiruekin, nola ikusten duzu hamar urte hauetako zure produkzio poetikoaren bilakaera?
Jose Luis Otamendi.- Jada hamar urte pasa dira. Urte hauetan zehar poesia lanean agian konstanteak baino gehiago marko erreferentzialak mantendu ditut: maitasuna, itsasoa heriotza, begiak... Gehiago dira marko bat markatzen duten kontzeptuak, baina espresatzeko era aldatu egiten da eta baita ere horrekin esan nahi dena.
Ez zait erreza egiten pausoz pauso liburuak ikustea. Hirugarrena egin nuenenan, pentsatzen nuen honaino iritsi eta beste zerbaitekin hasi beharra dago. Liburu bat egiten duzunean beti dago halako berplanteamendu bat eta uste dut badagoela salto bat liburu bakoitzetik hurrengora.
A.. Esan daiteke salto nabarmenena laugarrengo liburu honekin eman duzula..
J.L.O- Hirugarrengoaretin izan nintzen salto hori eman behar nuenaren konszienteen; beste zerbaiten bilaketan hasi behar nintzela. Kontua da, laugarren honekin lortu ote dudan bide horri heltzea edo ez. Intentzioa egon bazegoen.
Lehenengo biak bide intimistatik doaz, oso samurrak, noizean behin kolpe bortitzen bat emanez, baina beti ere intimidadea oinarri, norteraren mundu horretara zuzendua.
Hirugarrenean behardaba apuntatzen zen borondate bat hortik aldegiteko eta laugarrenean, agian nik nahi adina ez da isladatu baina, bide horri heltzen saiatu naiz. Badago borondete bat zulo hortatik irtetzeko, norteraren bakardade boluntario horretatik hanka egin eta taldearen bilaketara joateko. Agian ez da gauza nabarmena ere baina ate zabaltze ahalegin bat badago.
A. "Poza eta gero poesia, poesia beti" diozu. Zertan datza poesia hori, zer dakarkigu?
J.L.O.- Poza eta gero dagoena da poza berregitea. Baina jada norberak egin behar du poz hori. Poza berez datorkigun zerbait izatetik, azkenean jabetzen zara ingurua oso gogorra dela eta jipoi handiak jasotzen ditugula alde guztietatik.
A.. Liburua hiru ataletan dago banatua, halere batasun bat mantentzen da.
J.L.O.- Liburuaren lehen atalean pozarekin egiten da topo; ikutu xalo horrekin, gauza politak, kantarinak...
Bigarrenean mundu hau zeinen latza den ageri da eta hirugarren atalean piska bat sintesi eginez edo pun'tu ziniko batekin esatea, poza etorri zitzaidan eta gero egundoko egurra hartu nuen eta orain aurrera segitzekotan, besterik ez bada poza nik neuk asmatu behar dut. Etorkizuna asmatu eta egin beharra dago. Nahiz eta jakin ezer ere ez dagoela hemendik aurrera, gure izate berak eskatzen digunez, aurrera jo behar da.
A. Poesia egitean maitasuna hartzen duzu abiapuntutzat, eta zu beti hitzegiten diozu...
J.L.O.- Niri askozaz errazago egiten zait maitasunetik idaztea, akaso bizio metodologiko bat da. Maitasuna hartzen dut markotzat. Nahiago dut, norbaiti zuzentzean, zu maitea, esatea. Hurbiltzeko bide bat besterik ez da. Alegia ez naizela maite konkretuei zuzentzen ari. Irakurle potentzial horri, belarri ondoan hitzegitea gustatzen zait. Egia da ere beti izan dudala maitasun poesia asko egiteko ohitura, sarritan neure maite konkretuei. Horrek agian biziatu ere egin nau eta askotan asmo orokorreko poemetan ere jotzen dut maitasunera. Abiapuntutzat hartu eta ea nora eramaten nauen.
A.- Bakerdadeari beldurra isladatzen da; bakardadetik hanka egin nahia.
J.L.O.- Bai beldurra eta bai ekarpena. Baina bakardadeari baino gehiago beldurrari beldurra esango nuke. Batardadeak ekar lezakeen bakardade horri beldurra. Bakardadea ona izan daiteke; baita txarra ere, ahuldu egiten zaituelako. Horri bai diot beldurra.
A.- Talde baten barnean egoteak ze eragin izan du zure poesian?
J.L.O.- Talde beharrak badauka zerikusirik eboluzio pertsonalarekin. Ez dakit azkenerako eremu antzua edo zer gertatzten ari zen aurreko bidea. Ez dena esatera iritsi naizela baizik, ez didalako gehiegizko jokurik ematen. Baita ere azken urteotan Susaren bidez lortu dut, frankotiradore izatetik, neu bakar bakarrik ibiltzetik, talde baten erantzun eta eraginak jasotzea. Mesede egin dit eta poesian beste bide batzuetatik eraman nau. Beste era batetako erreferentzi batzu etorri zaizkit.
A.. Lehen aipaturiko salto horrek kolektiboaren bilaketara zaramatza.
J.L.O.- Irakurle subjetibo hori kolektibizatzera jo dut, mezua zabaltzera. Zu zeu bakarrik izatetik, zuek izatera. Nik zuri esateko guztiak esan dizkizut eta orain has gaitezen hortik haruntz dagoen mundu horrekin. Gure arteko auzia konpodu ez dugu egin, baina bai definitu. Baina hor badago zuek batzuk eta hitzegin dezagun horretaz.
Zu-ni jardun dugu hiru liburutan eta laugarren hau, nahiz beharbada izango dudan joera hori metodo aldetik edo, zabalduko bada alde horretara joko du. Esperantza daukat hemendik aurrera hortik izango dela nire mintzagaia.
LOREA AGIRRE

Donostiako Bukowski tabernan eginiko Susako azkeniko Susako azken bi liburuen aurkezpena. Ezkerrean Andoni Tolosa eta eskuinean Jose Luis Otamendi.
50-51

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakOTAMENDI2
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazOTAMENDI2
EgileezAGIRRE9Kultura

Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


Bizilagunekin plataforma munduko futbol kopa Donostian jokatzearen aurka: “Ez dugu gure aurkako golik ospatuko!”

Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude