"Marcos Egulzabal gure egoeraz baliatu zen"


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Txomin Perurenarekin elkarrizketan.

TXOMIN PERURENA
"Marcos Egulzabal gure egoeraz baliatu zen"
Txirrindularitza pil pilean dagoen momentu honetan jende gutxik gogoratzen du halabeharrez etxean dagoen Txomin Perurena donostiarra. Orbea taldeak azken denboraldi hauetan izan dituen diru arazoek, garai batean Marino, Cabestany eta Delgado bezelako txirrindulariak zuzendu zituen gizona munduko bira nagusienetatik eta utzi dute. Zoritxarreko egoera honek ordea, bai txirrindularitzaz eta bai Orbeaz Perurenarekin hitzegiteko beta eman digu.
Nola ikusten duzu gaur egungo txirrindularitzaren egoera?
Jende guztiak dioen bezala inoiz baino hobeto dago. Bertan erabiltzen den dirua gero eta ugariago da, era guztietako prentsa txirrindularitzarekin dago momentu honetan... Bestalde, telebistak denbora gutxian igo arazi du txirrindularitzaren maila; hau telebista pribatuekin areagotu egin daitekeen fenomenoa da. Honela jarraitzen baldin badugu, datozen urteak oso onak izan daitezke.
Aurkeztu diguzun egoera honek ekipo bat ekonomikoki mantentzea asko zailtzon du, ezta?
Gero eta zailagoa da. Edozein ekipo aurrera ateratzeko beharrezkoak diren puntako txirrindulariak asko garestitu dira, eta honek edozein ekiporen aurrekontua areagotzen du, askotan mantendu ezina bilakatzen den aurrekontua.
Zaintzen al dira txirrindulari gazteak, datozen urteetan profesional mailan aritu daitezkeen gazteak?
Zaletu mailako ekipo ugari dago Euskal Herrian, eta hauek dira txirrindularitzaren etorkizuna. Profesionaletan gainera, urtero txirrindulari eskaera igotzen ari da, eta txirrindulari gazteak erraz pasatzen dira profesionaletara. Horrek ez du esan nahi guztiek maila ematen dutenik. Erraz igotzen dira goiko mailara, baina guztiek ez dute bertan mantentzea lortzen. Honek langabezian gelditzen ari diren txirrindularien fenomeno berria sortarazi du.
Ze ezberdintasun ikusten duzu zure garaiko txirrindularitza gaurkoarekin alderatzerakoan ?
Dudarik gabe jende gehiago dabil orain. Bestetik, gure garaian Frantziako itzulira joatea ia pentsatu ezina zen, eta orain irabazteko asmoarekin joaten dira batzu. Kanpoko jendeak gero eta garrantzi handiago ematen die Euskadiko txirrindulariei.
Zer gertatu da Euskal Herrian Kas, Fagor eta Reynolds bezalako taldeak desagertzeko?
Askotan egin didate galdera hori eta ez dut erantzuten jakin. Bolada kontua dela esango nuke.
Diru kontuak ez ote dira izango?
Hemen dirua badagoela bistakoa da, baina beste kirol batzuetara zuzentzen da. Dena den baikor izan behar dugula uste dut, berriro ere bolada onak izango ditugulako esperantzaz.
Espainiako tropelean diharduten txirrindulari bikainenak euskaldunak dira. Posible ikusten al duzu horiek berriro ere hemengo ekipoetan aritzea?
Polita izango litzateke baina nahiko zaila ikusten dut guztiak hona ekartzea. Dena den bakarren bat hemengo ekiporen batera ekartzea beharrezkoa litzateke, gazteekin bat eginez ahalik eta ekipo onena ateratzeko.
Gaiez aldatuta, nola ikusten duzu zuzendariaren papera?
Zuzendariaz gain entrenatzailea izaten da egun ekipo gehienetan, hau da, lasterketaz kanpoko ihardunaldietan txirrindulariekin aritzen dena. Zuzendariak ez gara esparru horretan sartzen, entrenatzaile bera bait da txirrindularien egoera fisikoaz gehien dakiena. Gure lana karrera barrukoa da batipat: bertan zein txirrindulari arituko den erabaki eta taktikak zehaztea.
Zer behar da zuzendari izateko?
Ekipoa...
Egoera latza izanik ere, farre algara batez erantzun dio Txomin Perunenak galdera honi Behin eta berriz azpimarratzen du garai hobeak izango direlako leloa; esperantza handiz itxaroten ditu Txominek datozen urteak.
Txirrindulari izatea nahikoa da gero zuzendari izateko?
Zuzendari izateko ez da beharrezkoa txirrindulari bezala aritu izatea, nahiz eta hau lagungarri izan mundu hori ezagutzeko. Dena den, gaur badira zuzendari izateko beharrezkaok diren klaseak, examinak... txirrindularitza zabalizen doan heinean, zuzendariari ere gero eta gehiago eskatzen bait zaio.
Puntako txirrindulari asko ekipo berean edukitzea komenigarria al da zuzendariarentzako?
Figura asko edukitzea nahiko zaila da, guztiekin ondo geratzea zaila suertatzen bait da. Psikologia ugari behar da honelako kasuetan, «gramatika parda» deitzen dena. Ekipokideen arteko armonia-lortzea da zuzendariaren helburua. Txirrindulari bakoitzak bere kasara egiten baldin badu lan ekipo horrek ez du gauza handirik lortuko.
Zer da errezago, orduko edo egungo Orbea zuzentzea?
Xamurrena lehenengo urteetako Orbea hura zuzentzea izan zen, txirrindulari gazteez osatua. Ekipoaren aurrekontua zenbat eta altuago izan, orduan eta gehiago eskatzen zaie bai taldekide eta bai zuzendariari. Hala ere, ekipo ona izanez gero hori egitea errezagoa da. Bien arteko oreka bat lortzea da egokiena.
TxIrrindularien alderdi fisikoari atxikituz, zenbait arazo izan dira azken hilabeteotan: Aranbarri, Sierra Nevadako igoera... Ez al zaio txirrindulariari gehigi eskatzen?
Norberaren gorputzak bere mugak dituela begibistakoa da, baina ez dut uste txirrindulariei behar baino gehiago eskatzen zaienik. Behar bada garai batean estimulanteen eraginez txirrindularia ez zen bere gorputzaren jabe, baina gaurko egunean hori ez da ematen oso kontrolatua dago.
Eta zer delata gertatzen dira hainbeste arritmia kasu? Oraingoan Aranbarri...
Txirrindulariari urtero egiten zaizkio azterketak eta oso arraroa da horrelako kasuak agertzea. Kasu honetan ordea Aranbarriri suertatu zaio, eta neretzat oso zaila da zer gertatu den jakitea. Behar bada esfortzu gehiegi egin du prestatuta egon gabe.
Ez dut uste egungo laisterketak ordukoak baino gogorragoak direnik; abiadura handiagoa izanik ere, bai prestaketa eta bai bizikletak egokiagoak dira.
Estimulanteen gaia aipatu duzu lehen. Nola dago egun arazo hau?
Gaurko egunean ez da estimulanterik hartzen. Ziklismoa da gehien kontrolatzen den kirola, egunero egiten bait dira azterketak. Gai hau guztiz ahaztuta dago. Txirrindularien prestaketa gero eta hobeagoa da, eta horregatik lortzen dira hain emaitza onak. Egia da botika batzuk hartzen direla, baina ez inoiz estimulante gisa, prestaketarako lagungarri gisa baizik.
Orbea taldeari dagokionez, zein izan da egoera honetara ailatzeko prozesua?
Azkeneko denboraldietan suerte txarra izan dugu. Caja Ruralek, soilik Espainiako bira egitea erabaki zuenean, noraezean geratu ginen Frantziako Tourraren ateetan. Honela, Marcos Eguizabal Paterninako errioxarra gure egoeraz baliatu zen, beharra handia bait zen. Errioxarrak beste denboraldi batetarako babesa sinatu zuen, baino bete ez. Hortik aurrera zuloak handitzen joan dira.
Historia apur bat eginez, nola ikusten duzu Marino, Cabestany eta Delgado bezalako gizonek osatzen zuten Orbea hura?
Hemen izan diren txirrindulari guztiak elkartuz gero, inoiz izan den ekiporik indartsuenetarikoa sortuko litzateke. Gaur egun ekipoek duten borrota, hau da Tourrera joateko aukera lortzea, guk bagenuen; horrek asko esaten du. Munduko sailkapenean, hamar ekipo onenen artean aurkitzen ginen.
Zein izan dira ekipo hau desagertzeko arrazoiak?
Dirua batipat; arestian esan bezala, gero eta diru gehiago behar da gaur egun ekipo bat mantentzeko, eta guk ez genuen bere garaian behar adina lortu. Txirrindulariei dagokienez, guk bat eta bestek hamar eskaintzen baldin badute, nahiz eta lagun handiak izan, eskutik joaten zaizkizu. Diruak agintzen du txirrindularitzaren munduan.
Zenbaitzuren iritziz Peli Egañaren zuzendaritza okerraren ondorioz sortu da egoera hau. Zer diozu horretaz?
Nahiz eta azken urteetan suerte txarra izan, lanak ondo egin dituela iruditzen zait. Pertsona bezala konfiantza osoa dut harengan, horregatik jarraitzen dut berarekin.
Txominek ez al du behin ere beste ekipo batera joatea pentsatu?
Lehen esan dudan bezala Pelirekin konfiantza handia dut. Honenbestez, ez dut inoiz beste ekiporen batetan pentsatu. Momentu hauetan ikusten dira benetazko lagunak, momentu txarrak dira, baino izango dira hobeak. Dena den, beste ekiporen batera joateko aukerak ez dira ugariak izan.
Zertan da egungo Orbea?
Garrantzitsuena urte hau ahalik eta azkarren pasatzea da. Txirrindulari onenak joatea nahiko gogorra izan da, nahiz eta gazteentzako hobea izan; orain ez dute beste inorrentzat lan egin beharko, bakoitzak bere aukera izango du. Portugal eta Espainian arituko gara batipat.
Aurrera begira zein dira helburuak?
Lehenik eta behin laguntzailea lortu behar dugu. Gerora, gaztéekin lasterketetan aritu ahal izateko ekipoa lortzea izango da helburua. Hemengoekin ezin baldin badugu, kanpoko txirrindulariak ekarri beharko ditugu.
Lehen hemen izan den txirrindulariren bat ekartzea posible litzateke?
Nahi izango nuke baina oso zaila da. Hemendik atera diren txirrindulariak ekipo bikainetara joan dira, oso gustora daude han. Berriro ere honera ekartzea nahiko zaila da.
Diru kontutan nola zabiltzate?
Bai txirrindulariak eta bai gu esperoan gaude. Lehen esan dudan bezala, urtea ahal dugun azkarren pasatzea da guztion helburua.
Zein izan zen holandarrak ekipora ekartzeko arrazoia?
Diru kontua batipat. Guretzako nahiko gauza onak eta garrantzitsuak egin dituzte txirrindulari hauek, hemengoak baino merkeagoak izanik gainera. Momentu honetan errezago da kalitate bereko txirrindulariak atzerrian aurkitzea. Hau dela-ta aurrerantzean posible da atzerritar gehiago ekartzea.
Nola ikusten duzu orain jokatzen ari den Espainiako bira?
Faborito den Banesto taldean guztion ahotan dabiltzan hiru gizon aipatuko ditut nik: Delgado, Indurain eta Gorospe. Banestotik kanpo, beste hiru gizon hauek: Parra, Herrera eta Fuerte
J.J.PETRIKORENA MIKEL ARRIETA.
27-30


GaiezKirolaTxirrindula
PertsonaiazPERURENA3
EgileezPETRIKOREN1Kirola
EgileezARRIETA4Kirola

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude