A.Mallea, "Lagun Onak" abes-talde-aren zuzendari trebea


2021eko uztailaren 27an
Aita Luis Mallea, "Lagun onak" abes-taldearen zuzendariari elkarrizketa
A.Mallea, "Lagun Onak" abes-talde-aren zuzendari trebea
Aita Luis Mallea, Munitabar-en jaioa degu. Munitibar, Bizkaian arkitzen dan erritxo bat degu. Benetan erri alai ta paketsua. Gutxi gora-bera, milla biztanle izango ditu. Denak edo geienak beintzat, nekazariak dira. Industririk ez eta kanpoko jendea gutxiago, bakar-bakarrik secretario jauna omen dute kanpokoa. Ikusten dezuten bezela, Munitibar-en euskera nagusi, orain arte beintzat.
10 urte zitularik, Kanonigo Laterandarrak Oñatin daukaten apaiztegian sartu zan. Antxe asi zituan, gazte-gaxtetatik, bere musika-ko ikasketak, gero Burgos-en jarraitzeko.
Meza eman eta laister arjentinara joan zan. Rosario-n Laterandarrak daukaten San Mikel izeneko Parrokian iru urte organista bezela egonik, B. Aires-era aldatu zuten,
Bein uri onetara iritxirik, koru edo abes-talde bat eratzeko lanik prango egin omen zuan, eta azkenean bai eratu ere. Gero berak esango digun bezela, talde onen izena «LAGUN ONAK~ zan eta emendik joandako euskaldun mordoxka batek osatzen zuten. Bere presentazioa, 1939-ko Dagonilla-ren 6-an izan zan. Ordu ezkero aLAGUN ONAKs taldeak kontziertorik pran ko eman du.
Baña, "LAGUN ONAK" taldea nola eratu zuan eta berakin egin dago lanak eta abar, berari utziko diot kontatzen, ba berak iñork baño obetogo jakingo du egindako lana:
–Aita Luis, Noiz eta nola artu zenuan musikarako apizioa?
–Mutikotxoa nintzela, erriko abadeakin euskal-abesti batzuek ikasten asi giñen. Eta askotan diskoen bitartez ikasi oi giñuzten. Oraindikan oroitzen naz lenen-lenengo ikasitako batzuetaz: Batista Basterretxe ta abar.
Gero, Oñati-ra joan nintzanean, Aita Pernando Urkiakin (G. B.) tiple bezela asi nintzan, geroxeago pianoa ikasten... Ordutik daukot mosikarako gogo berezi au.
-–Nortzuk izan ziran zure maixuak musikan?
–Oñatin egon nitzanean, Aita Pernando Urkia izan nuen, eta gero Burgos-en, Joshemari Beobide ta Antonio Jose (G. B.). Azkenengo au benetan musiko ona zan eta maixua be zer esanik ez. Baña zoritxarrez, gerrak eruan eban.
–Noiz eta nola asi ziñan «LAGUN ONAKs'en zuzendari bezela?
–Gerra denboran emendik joandako batzuek eratu zuten lenen-lenengo goru au. Oneitako batzuek, Donostiko orgeoi-ekoak ziran eta besteak berriz, Bergarakoak. Lenengo saioa, 1939-go ilbeltzaren 20an izan zuten. 15 ziran koru au osatzen zuten guztiak.
"LAGUN ONAK"in zuzendari asi aurretik, neskan korutxo bat eratu nuen. Baña nere ametsa, "LAGUN ONAK" zan eta bere zuzendari Isaak Perez Mendizabal-egin lagun egiñaz, bere korua ta nerea bat egin genduzan.
"LAGUN ONAK"en «konsagrazioan Radio Mundo-n, orduan Ameriketatik bereziena, izan zan.
–Zuen saioetan abestu dituzuten obra inportanteenak esango al zenituzke?
–Kontzierto ofizialak 500-etik gora eman doguz eta berezienak auxek dira: Evangelio segun S. Juan (Bach); ~ El Mesías n (Haendel); ~EIías~ (Mendhelsson); ~Requiem, (Faure): Fantasía Coral (Beethoven); ~Cadena de Oron (Madina) ta abar.
–Euskal abestirik kantatzen al dezute?
–Bai orixe! ! Dagoen repertorio osoa. Diskoetan be asko daukaguz.
–Amerikan egin dituzun urte auetan, euskal-musika goraka ala beheraka dijoala deritzazu?
–Oso goraka. Baña zoritxarrez lehen aña obra barririk ezta egiten. Oraingo barriak oso gitxi daude.
–Orain egiten diran" Otxote" n txapelketa anek, zer deritzazu, euskal-musikari asko laguntzen diela?
–Oso asko. Nik uste nuen baño askoz be geiago. Alata guztiz be baña bat esango neuke: neure iritziz «otxote mixtoan askoz be osoagoa izango litzakeala.
–Gaur egun, nortzuk dira zuretzat konpositore onenak?
–Berg, Honnenger, Strawinsky ta abar.
–Eta euskal-konpositoreen artean?
–Guridi, Usandizaga, Sorozabal, Madina, Donosti, Eskudero ta abar.
–Zerorrek egindako musikarik bai al dezu?
–Orijinalik ez, armonizaziño asko. :
–Orain zure txokoan egon zeran bitartean, masikarekin lanik egin al dezu ? Esan nai det, Munitibar-en edo...
–Bai, Manuel Lekuonak egindako <>, oso ona, Munitibarko umeei erakutsi dautset. Liturjik barriko musika be bai. Santa Agedan abestiak. Ango gaztei antzerki bat be erakutsi neutsen. ..
–Esango al zenidake zerbait laster Amerikan daukazun kontziertoaren gain?
–Bost kontzierto dauzkat: Misa en si menor~ (Bach), La monumental~,~Cantatas 70, 78 ta 172D (Bach) ta ~Fantasía Coral, (Beethoven).
–Bukatzeko, zenbat denboran pentsatzen dezu "LAGUN ONAK" en zuzendari bezela jarraitzea?
–Aspalditik dankat dena alde batera uzteko gogoa, baña ordezkarik barik ez. Ta pentsatuta daukat nor izan leiken. Ba, laguntza apur batekin oñatin jende egokirik badago.

Milla esker Aita L. Mallea. Esitorik aundiena opa dizugu Z-ko Argia-ren bidez, zure kontzierto aundi oietan. Ia ba, "LAGUN ONAK" talde-aren bidez, euskal musika golko malletara igota ikusten degun.
A-TAR JM.
7

GaiezKulturaMusikaAbesbatzakTaldeak
PertsonaiazMALLEA2

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude