«Egungo bideak izugarrizko krisi ekologiko batetara garamatza»


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Antxon Azkonarekin elkarrizketan.
ANTXON AZKONA
«Egungo bideak izugarrizko krisi ekologiko batetara garamatza»
Ingurugiroaren lanetan buru belarri sartuta bizi da Antxon Azkona. Hainbat ikerketa lan burutzen du altiro, Euskal Herriko ibaien egoera dela, kutsatura, ingurugiroa eta ; gizakiaren arteko harremanak gaien inguruan besteak beste. Ingieneritza ikasia, munduan zehar luzez ibilia, egungo gizartearen kezka nagusia omen denaz, ekologiaz, maisu azaldu zaigu.
Ekologiari buruzko gaietan jakitun delarik medikuaren papera har dezan eskatu diogu Antxon Azkonari eta gizarte honek pairatzen duen gaitzaren diagnostikoaz eman diogu hasera solasaldiari: «Izugarrizko pulmonia doula; denboraldi luzea pasa beharko du konpontzen, eta noski, ohean sartu beharko da oso lazeralo». Badago esaera zahar bat zeinak esaten duen hemendik 100 urtetara oso ondo ezagutuko dugula gure burua eta ezagutu ondoren gure ispiluak iruti arras kezkagarria aurkeztuko digula. Irudi horren ardatzak gero eta argiago ageri zaizkigu.
Krisi ekologiko latz batetan murgiltzen ari gara; zer gerta daiteke?
Sartzen ari garen krisi ekologiko honetan ez da leherketa bat egongo, basamortuak ez gaitu inguratuko, hau da, ez dira baso guztiak erreko kolpez edo ez gara denok kiskalduko tenperatura igotzen delako. Hemendik 20, 30, 40 urtetara klimaren aldaketa etorriko da piskanaka, ondorioz euriteak aldatu egingo dira, baliteke itsasoa ere piskanaka gorantza igotzea, itsasoko errekurtsoak muga batera helduko dira, arrolioa bukatzen joango da baina arrolioa bukatu baino lehen egin dugun inguruaren esplotazio bortitzak garapen ekonomikoa behera eta behera eramango du, ez da posible izango amaigabeko hazkuntza batetan jarraitzea eta ezin badugu hazkundean jarraitu ekonomia krisian murgildutako ekonomia izango da; era berean, herri garatuetan populazioa beherantz joango da, eta aldiz hirugarren munduak gorago eramango du populazioa eta horrek krisi ekologikoaren egoera larria areagotu egingo du...
Klimaren aldaketa ainatu duzularik, egun jasaten ari garen lehortea nola ulertu behar dugu?
Begira, aldaketaren iragarpena 1974ean egin zen zientifikoki; harez geroztik geologikoki nahiko ondo aztertuak daude lurraren tenperaturaren aldaketak zeintzuek korrelazio izugarria daukaten C02ren pilaketarekin. Ikerketa haiek ziotenez, honela jarraituz gero, tenperatura 1,5 gradutan igo behar zuen epe honetan. Hau ez da honela izan, ze tenperatura 0,4-5 igo baita pasa den urtera arte, eta kasualitatea, aurten, 1,5 igo da. Beraz, badirudi tiroak hortik doazela.
Hemen 1.200 metro kubiko ur jasotzetik 900era pasatu garenez izugarrizko bronka sortu da, batipat Bizkaian. Zergatik? Orain arte ikusi da euri asko egiten zuela hemen, eta euri asko daukagunez, %l0a hartu izan da, hau da, Araban kokatuta dagoen territorio hori, Ulibarri Ganboa eta Zadorrako urtegiak, industriari emateko eta elikatzeko. Eta beste urak zertarako erabiltzen ditugu? Gehien bat gure kutsadura diluitzeko. Territorioaren zati txiki baten gain fidatu izan gara eta euria %40ean erori denean, urak beste zatietatik hartu ezin direnez, hor sortu da arazoa.
Gure ur zikinen ikertzen lan dezente egina zara egoera hobetzeko inolako aukerarik antzematen al duzu?
Uraren gehiengoa izugarri kutsatua dago eta ez du balio elikapenerako.Saneamendu planak oso atzeratuak daude bestalde. Plan batzuk badaude: Ibaizabal goi aldean depuradore bat jarri da, Gasteizen ere badabil, Gipuzkoan ez dago ezer eginik...
Agente ekonomiko askok jokatzen du afera honetan. Adibide bat jarriko dizut: herri bateko urak maula bateraino garbitzeko edo Europan onartuak dauden mailaraino garbitzeko PIBaren %1,8 edo 2 gastatu behar da eta momentuz hemen %0,2 a baino gastatzen ez gara ari. Europan bestetik 250 pezeta ordaintzen da ur metro kubikoa eta hemen 30 edo 25 pezeta. Gastatzen ez den neurriak ematen dizu sistemaren efikazia. Zer pasatzen da? Ura prezio horretan jartzearekin industria berari ura garestitu egiten zaiola pilo bat...
Orohar nola dakusazu Euskal Herrian kutsa. duraren arazoa?
Euskal Herriak eraso ekologiko izugarria jasan du batipat arrantzu aldetik behatuta. 200.000 tonelada harrapatuz jardun gara urteetan; horrek esan nahi du proteinatan populazio osoa elikatzeko adina ateratzen zela. Guk elikapena ziurtatuta geneukan arrantzutik ez nekazaritzatik. Honen porrotak izugarrizko jipoia eman dio gure ekonomiari. Nekazaritza hartu beharrean oinarri gisa pinua eta papeleratan ipini dugu gure lurraren etekinak ateratzeko bidea. Nik ez dut esaten pinua nekazaritza baino txarragoa dela, nik nahiago dut pinuz ikusi Euskal Herria dena gariz beteta baino. Guk pinuak lantzen ditugu beste herriak garia lantzen duten bezala, pinua guretzako uzta bat da, eta egia da garia jarriz gero ekologistek ez luketela deusik esango. Ona da? Txarra da? Honaino heldu gara, honetan sustatu dugu gure ekonomia:
Zer esan nahi da? Planifikatu behar dela serioski gure papera munduan zein den. Gure ekosistemaren kaleak, ibai guztiak kutsatuak, populazio dentsitate izugarrizkoa, erosioa sortzen ari gara mendietan, pinua dela-ta sutearen problemak... Guzti honen aurrean non mugatu populazioaren kopurua? Jendearen kontsumoa? Ekosistemaren zeintzu zati geratu behar dute ikutu gabe? Horra hor kakoa.
Hondakin texikoen errealitatea botidanik azaldu zaigu ixilpeko bezala ezkutuko gaia. Ezagutzen al dira Euskal Herrian sortzen eta biltzen diren hondakinak?
Ezagutu ezagutzen dira egun Euskal Herrian sortzen diren hondakinak. Non kokatu gertatzen da problema, ze kokatu nonbait kokatu behar dira bestela erreketara doaz eta. Hor betikoa planteatzen da: inork ez du nahi bere alboan honelako zabortegi bat kokatzerik. Eta oso kuriosoa da, ze adibidez Arabako nekazariak–adibide bat jartzekotan–erabilizen dituzte intsektilkariak, belarrilkeriak, pozoinez beterik dituzte euren soroak; produktoak erabiltzen dituzte baina "neri ez zaidezu hona ze nik ez ditut ilusi nahi ere" esango dizute eta beraiek ari dira askotan produktoekin. Gure gizarteko beste kontraesan bat. Arrazoia daukate batzuetan ez dutenean nahi? Beno, bai... eta zer? Fabrikan dagoen langileak ere zera esan dezake: "nere lanpostua kontserbatzelo berdin zait kutsatzea".
Nere eritziz horren ordenazio bat behar beharrezkoa da, kritika guztiak eginez gaurko produkzio moduari, baina egin egin behar da. Eta inork ez dauka bestelako soluziorik gainera. Hondakinak pilatu baino ez dugu egiten, ez dakigu zer egin... pilatu. Ezabatu? Ez dakigu ezabatzen.
Beste arazoa zaborrena da. Badirudi zaborrak gero eta iteago gauzkala...
Non kokatu gure zaborrak? Askotan zaborraren berziklaia aipatzen da, baina hori teorikoagoa da praktikoa baino. Gaurko gizakia zabor ekoizlea da eta hor planteatzeko gaia da noraino jarrai dezakegun honenbeste zabor ekoiztuz eta pilatuz. Gure garapenak zuzenbide bat darama eta zuzenbide horretatik atera nahi izanez gero ohitura guztiak aldatu beharko lirateke, eta horreri ez zaio ikusten irtenbiderik.
Bide honek izugarrizko krisi ekologiko batetara eramango gaitu. Amaigabeko hazkundea ezingo da izan ekonomiaren motorra gehiago. Konpetentzia ezingo da izan gizakiaren motorra, eta hau honela ez bada gizakiaren mitoak goitik behera aitatu beharko dira, teorizazio berri bat etorri beharko litzateke ekologiaren aldetik, ekologiaren aldetik diot orain lehen ez genuen ezagupena daukagulako.
Imaginatu al dezakegu hondakinik sortuko ez duen industria ekoizpenik?
Amaigabeko energia bat bageneuka teorian bai, baina gizakiak ez du amaigabeko energia bat erabiltzeko heldutasunik eskuratu oraindik. Zer geratzen zaigu bien bitartean? Gure ekosistemarekin konpontzea, daukagun teknologiarekin eta lan gutxiago eginez nahiko ondo bizitzea.
Bestetik, demokrazia sistema guztiz aldetu beharko litzateke aipatu duzun industria mota hori bideratzeko. Azken finean demokraziak ez ditu inoiz gehiengoaren interesak ordezkatzen, indartsuen interesak baino, eta hauenak oso berehalako interesak dira: etekinak lortu, errendimendu arinak.
Ekologia ekonomiaren menpe agola diozu, baina ez al da alderantziz ulertu behar?
Bai, baina hazkuntza oso sakratua da sistema honetan. Orain arte zer filosofia gauzatu da? «Hazkuntza posible ez bada itxura egin dezagun posible dela». Orain ikusi da birplanteatu behar direla oinarri hauek. Alde honetatik behatuta tristea izan da herri sozialistek euren planteamenduak alde batera uztea; inoiz baino gehiago behar genituenean porrotarekin etorri zaizkigu.
Ekologia ekonomiaren menpe erori da itxuraz baina alderantziz da. Gaurko ekonomiak sinistarazi digu autonomoki funtzionatzen duela baina hori gezur handi bat da, horren atzean truke bat dago eta materialen eta energiaren truke benetako hori ekologiarekin zer ikusi osoa dauka ze errekurtsoak naturatik ateratzen bait dira eta horiek agortzen badira ekonomia guztiak porrot egingo du. Hor dago kakoa.
Guzti honen aurrean ba al dago ekologia mailako teorizazio orokerrik edo gai puntualetan soilik jokatzen da?
Ekologiaren teorizaziorik badago munduan baina nahiko mugatuta zientzia edo zientzialari batzuetara. Teoria hori ez da pasatu mugimendu sozial konkretu batetara. Ekologiak esaten du hondamenera goazela, honela ezin dugula jarraitu... Bigarren pausorik ez da eman halere: nola eraiki daiteke gizarte bat ekologikoki zentzuduna, oreka batetan bizitzea posibilitatuko diguna? Hori ez da eratu.
Indar ekologistak halere gero eta jende gehiago erakartzen dutela antza, ez da?
Ez dakit bada...Europan premiazkoa ikusi dute superbibentziarako ez dela industria beharrezkoa baizik eta ekologia sano ba edukitzea; hemen berriz ez gara heldu kontzientzia horretara; hemen inork ez du planteatu ezarrita gauden zuhaitzaren adarra zerratzen ari garela. Ekologistek ez dute behar adina teorizatu, eta Euskal Herrian kasu, problema politikoak beste errealitate batek monopolizatzen ditu.
Gizarte berri baten atarian gaudela esan ohi da. Susmatzen al duzu halakorik?
Bai, baina hori ez da sufrimendurik gabe egingo. Gizakia ez da elementu arrazional bat; gure arrazonamendu kapazitatea erabili beharko genuke irrazionaltasun hau ulertzeto bezala gidetzeko, eta orduan egingo dugu falta den hirugarren iraultza, iraultza ekologista. Gaur egun ezagutzen dugunarekin nahikoa da gizakiaren %15a lanean ipintzea mundua mantentzeko; beraz, absurdoa da gure populazioa ez kontrolatzea, gure kontsumoa ez kontrolatzea eta gure ekintzarekin ekosistema toperaino esplotatzea. Nik espero dut aurrera egingo dugula, baina hemenk 20 urtera bitartean izugarrizko jipoia hartuko du
Hamaika kezka bere gain hartuta bizi da, ikus dezakezuenez, Antxon Azkona. Ingurugiroaren azterketa zientifikoak egiten ohitua errealitatearen krudeltasuna ondo baino hobeto ezagutzen du. Baina ez daki, ez daki..."astakeria batizango da gizakia zuzentzeko egingo dugun hurrengo teorian ekologia ez onartzea. Gizonak hiru jipoi hartu ditu bere historian: lehendabizikoa, Galileok lorra ez dela ludiaren zentroa aitatu zuelarik; bigarrena, Darwin-ek bere legea aurieztearen ondorioz; eta hirugarrena, ekologiak gizakiari lege batzuk daudela eta horren menpe dagoela esaten dionean. Hirugarrena kostako da irenstea oraindik ere bigarrena irentsi gabe dagoenean". Gure benetako irudiaz jabetzen garenean hasiko omen gara gizaki berri baten sortzen...
A.GOSTIN J.J.PETRIKORENA X.MAKAZAGA
27-30


GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaKutsadura
GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaEkologia
PertsonaiazAZKONA1
EgileezGOSTIN1Gizartea
EgileezPETRIKOREN1Gizartea
EgileezMAKAZAGA1Gizartea

Azkenak
2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-etik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Eguneraketa berriak daude