"Berriro behar bailitz, kontzientziak gauza bera egitera bultzatuko ninduke"


2021eko uztailaren 23an
Michel Idiartekin elkarrizketan.
Michel Idiart, Villosiadaren bahiketan bitartekaria.
"Berriro behar bailitz, kontzientziak gauza bera egitera bultzatuko ninduke"
"Paul Dutournier etorri zen nire bila kontua horrela zegoela; ea zer egin behar zuen eta ea nahi nuen harekin zerbait egin galdetu zidan. Hor aukera egin beharra zegoen, gizon baten bizitza duzu salbatu behar dena, joan ginen eta Dantxarinean genuen ikusi delako gizon horren anaia. Hantxe zegoen gizon hura, zentzua galdurik bazuen bezala, negarka, familia beldur zela, tiroketuko zutela anaia, halako egunetako dirua entregatzen ez bazuten anaia garbituko zutela eta horrelakoak guri esaten. Zer egin behar nuen? Esan genion egin ahal guztiak egingo genituela". Hitzokin hartu gaitu Sarako erretoretxean bertako erretore den Michel Idiartek, Adolfo Villosladaren bahiketan bitartekari lanak egin dituela onartren duelarik.
ARGIA.–Zerk bultzatu zintuen zalantzarik izan gabe Adolfo Villosladaren bahiketaren konponketan esku hartzeko?
Michel Idiart.–Nik berehala nire kaskoan pasatu nuen hau: "hi hor apez bezala sartzen baldin bahaiz bitarteko, apez bat bitarteko izan eta hala eta ere gizon bat hil?; euskaldunek ez dute holakorik eginen! Denbora haietan bait zen Mandela libratzen ari zirela eta gizon baten libratzea han Afrikan eta hemen Euskal Herrian erratu? Zaude! Eta guk euskaldunok nahi genuela gizon bat hil? Nik ez nuen holakorik onartzen, ez nuen onartzen zentzutuki gauza hura eginen zutela, eta ni nintzen han tartean sartu apez bezala.
Pasatua pasatua, goiz batez Dutournier-ek deitzen dit familiak dirua igorria duela eta zertan ari diren galdezka dela familia. Nik berehala arrapostua eman nion: "Zer pasatu den? Nik gizon bat etxean badut atxiki eta libratu behar badut ez nuen etxe aitzinean libratuko, zentzuak ematen duena da hori, 100-120 kilometrotan askatuko nuen. Donostian, Bilbon, Gasteizen, Zangontzan edo hor nonbait libratuko dute gizona" erran nion. Ni segur.
Egun bat pasa, bi egun pasa, hiru, nire bihotzean pilpila, nire beldurra hila ez ote zuten zen; nire baitan egiten nuen hil artio zer aurpegi izanen dut familia horren aurrean?
A.–Larritasuna zure baitan.
M.l.–Pasatu ditut bai, egun larriak, ez dakit 8-10 egun, ez dakit zenbat ziren. Beti, ai ai ai, bada zerbait ez doanik. Hala ere, banuen konfidantza arrazoin teknikoren batengatik ez zutela gizona libratu eta ez zutela eliminatuko. Gero goiz batean telefonoz Pauiek, «Michel, Aleluya!! Gizona libratu dute!!» Hura poza, Pauli esan nion aspaldi honetan izan dudan berririk hoberena hori da. Egun horretan nire buruari egin nion: «hire kontzientzian egin huena berriz eginen huke, nire burua errespetatzeko berriz eginen nukeelako, nire gizon kontzientzia, nire euskaldun kontzientzia, nire apez kontzientzia lasai izateko, zuzen eta garbi izateko berriz eginen nuke hori".
A.–Poliziak ere atxilotu zaitu. Zer gertatu da komisaldegian, zer galdetzen zizuten?
M.l.–Geroztik poliziarekin pasatu ditudan orenak, bat bi hiru, polizia gizonak nire inguruan galde eta galde eta galde, deus ez da. Deus ez da horren aldean. Ez naiz beraien artean sekula beldurtu, kontzientzia garbi nuelako. Atera kontuak, nik tentsionea 14,8 izan ohi dut, laister egiten dut, 15, 15,8; han sartuta kezka horretin, kexatuta, nire batian «u-la-la, hire tentsionea goitik, goitik joanen duk», mediku bat etorri zen eta 12,8!! Ez nintzen batere beldurtu.
Futitzen nintzen momentu hartan nik ez nuen deusik kasu egiten, nahi zutena egin zezaten, baina gizona libratu behar zen eta nik gizon bezala, euskaldun bezala eta apez bezala nire eginbidea egin nuen. Libratu zuten egun hartan nire kontentamendua ezin gehiago handia zen. Hori erraten ahal duzue goraki eta nahi duzuen mintzairan.
A.–Zergatik atxilotu zaituztete Paul Dutournier eta zeu polizia frantsesek? Zein helburu zuten?
M.l.–Horiek jakin nahi zuten nork gintuen gu kontaktoan ETA gisa jarri, hor bazela hari bat eta gu hari horren korapilo bat ginela eta hariak jarraitzen zuela zekiten. Bai, baina nork? Guk ez dakigu, nik courrier batek egiten duena egin dut korreoa ematen. Nik, eta Paul Dutournier-ek gauza bera erran du, emaztegi bat bazen, zer adin zuzen ez dakit, ni baino luzeagoa, ni lurrari hurbil bizi bait naiz eta Pauiengana joaten zena ez bezala, niregana zetorrenak ez zuen lunetarik, eta gutxi mintzen zen. Erran dit: "heldu naiz korreoaren bila" Eman diot eta itzuli da oinez eta besterik ez dakit.
Espainolez edo frantsesez egiten zuen galdetzen zidaten eta nik ez batean eta ez bestean ez zuela egiten, euskaraz baizik erraten nien. Hegoaldeko ala Iparraldekoa? Nik gipuzkeraz ala lapurteraz egiten ote zuen ez nekiela erraten nien, muga parte honetan denok mintzaira berbera bait dugu, Baztan. Zugarramurdikock gure mintzaira dute eta ez dakizu norbaitek bi hitz egiten dituenean ez duzu jakiten ahal nomgoa den xuxen xuxen.
A.-Lehen esan duzun, gizon, euskaldun eta apez bezala berriro ere eginen zenukeela; horrelakorik egin izan ez bazenu nolatan sentituko zinateke?
M.l.–Egin izan ez banu ahalgezurtatuko nintzen, baina ni ez naiz kapaz hori egiteko, ez nintzen egin gabe geldituko. Pertsonen artean azkena izango nintzen. Ni ez naiz horrela sortua, nire etxean ez dut hori ikasi, geroztik ez dut hori pentsatu, ez dut bizitu eta ez dut holaPorik eginen. Eskuinetik edo ezkerretik, zakutik edo zorrotik, zerbait eginen nuke. Egun latzak dirua pasatu omen eta gizona libratzen ez zutenekoak. Ez poliziengatik, jaun horiek dira diren bezala, munduko polizia guztiak bezala; oso kontentu naiz, esperientzia on egin dut horietan ere.
A.–Poliziaren eskuetan zinela hainbat gauza izanen zenuen buruan?
M.l.–Bat bereziki. Pentsatu dut, bai, zenbat eta zenbat apez Hegoaldean pasatu diren polizien eskuetatik. Eta haientzat beti izan dut errespetoa, nire estimuan neuzkan, nahiago bait dute beren populuarengatik sotritu, beren apeztasuna behar den bezala bizitzeko hainbeste sofritu badira eta. Guk, apez abertzaleok Iparraldean 20 urtez izan gara mendratuak, izan gara baztertuak, begiz gaizki ikusiak. Egun ere zenbaitek erraten du apez asaldatuak, pistolero garela eta gaineratiko kakolakeriak. Erdaraz "colaboración con bandas armadas diote"baina hori pertsona baten salbatzea da, besterik ez. Egitan erraten dut bihar eguerdian (osteguna) nire apezpikuaren bazkalduko naiz.
Bestalde. nik askotan erran diet hemengo poliziei azuek umeak egiten dituzue, zuen azken urte ta erdi, bi urtetako errepresioneak–sekulan ez da izan errepresioneak handiagorik–bozka abertzaleak bikoiztu egin ditu segitu bitez horrela! "Guk Euskal Herrian askatasuna erdietsi ártio –erran ohi diet–prolemak izanen dituzue" Frantziak Aljerian izan zituen bezalaxe, han egun guziez bonbak zalapartatzen ziren eta noiz gelditu ziren bonba horiek? Paraxutistak Frantziara itzuli zirenean. Hor behar da negoziatu, bistako gauza da hori.
A.- Zein da apezpikuarekin egin behar duzun bazkariaren xedea?
M.l.– Kontatzea eta zer gertatu den ikustea.
A.– Badira Iparraldean nahiz Hegoaldean bitartekari lanak egiteagatik –eta apeza izan arren–begi txarrez begiratzen dizuetenak. Nola erantzun, gozenieke horiei?
M.l.–Gezurrak zangoak labur, egiak bere bidea; bada Sao Paulo-ko kardinalea zen Eider Camara izeneko gizon tipia eta hark beti zioen jende pobrea jaterat ematen zuelarik gizon saindua egiten zutela eta ebanjelioko egia handiak predikatzen zituelarik egiten zutela komunista. Beti honelakoak gaizki ikusiak izan dira, Jesukristok ez zituen honelakoak konbertitu? Bestela ez zen hilen!
A.–Eta zuri dirna eskaini izan ballizute zer egingo zenukeen?
M.l.–Nik ez nuke halakorik onartuko, diruak ukitzen duen guztia usteltzen du.
A.– Zure eta Paul Dutournieren atxiloketak ez al du zuek bezalako jendea beldurtu nahi?
M.l.–Behar bada, baina ni ez naiz beldurtu, ez bait dut ezer txarrik egin, Frantziako Errepublikako ministrariek egin duten gauza berbera egin bait dut, delako Libanoko Hezbolla taldearekin negoziaketetan sartu gizon baten libratzeko, eta ni ez naiz negoziaketetan arituko courrierarena egin dut soilik.
A.–Eta Baztan aldeko Elizalde nolako gizona da?
M.I.–Hori, gu bezala, gizona salbatzeko aritu da. Euskaraz mintzo da garbiki, espainolez ere bai, horren semea delako gizon horren hiloba batekin ibiltzen da eta semeak erran dio aitari, aitak Paul Dutournier-i eta horrela. Hark ez zuen ezetz erran ahal. Gero kolaborazioa eta entzuten ditugu; hori "deformación profesional",da, dena begi txarrez ikusten duenak beti horrelako gauzak ikusiko ditu, hoberenak ere ustelduko ditu. Zer begiz ikusten bait duzu, arabera duzu bilatuko.
Horixe egiten dute Euskal Herriari buruz idazterakoan kazetari paristarrek; irri egiten dute, Pariseko tatuli-pertuli horiek. Papera behar dute beltzatu eta penagarria da, zeren kazetalarien ofizioa handia eta ederra da, gizonen arteto komunikazioa gure sozietatean daitekeen ederren da, baina kazetalari baten ofizioa da gauza batzu diren bezala eta gozoki azaltzea eta bertze batzuk egiten dute gaizki, gezurra sartzen dute.
X.LEKUONA. B.ARTOLA.

Ezkerretik hasita, bigarrena dugu Michel Idiart, Erromako San Pedro plazan.
Sarako eliza, korreoaren trukaketa lekua.
18,19


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakTalde armatETAEkintzak
PertsonaiazIDIART2
EgileezARTOLA3Politika
EgileezLEKUONA6Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude