"Orreaga" obrarekin Kukubiltxo antzokira.


2021eko uztailaren 23an
J. Camararekin elkarrizketan.
PABE-KO EPISODES TALDEAK SORTUTAKO OBRA EURENGANATUZ BILBOKO «CAMPOS ELISEOS» ANTZOKIAN ESTREINATU ZUTEN
"Orreaga" obrarekin Kukubiltxo antzokira.
Larrabetzuko «Kukubiltxo» taldea antzokiko taulara igo berri da Bilbon, sortu zenetik orain 13 urte–kalean aritu ondoren. Hala ere ez dituzte panpinak eta txotxongiloak aldebat utzi. «Orreaga»n, kale eta barne antzerkia arteko nahastetaz, umorea eta ironia dira ezaugarri.
Pabeko "Episode" antzerki taldeak "Orreaga" Muntaia" 86.urtean antzeztu dute, ohizko den bezala, euskaraz.Bertan, Karlomagno eta Rolandoren armadak VIII: mendean Orregara bidean burututako ibilaldietako gertakizunak berpizten dira, Zaragozako eta Iruñeko batailak kasu. Karlomagno erregek Orreagan euskaldanengandik josandako hondamendiaren bertsio satirifoa dugu istorio hau, garai desberdinetako ekintzak nahastuz.
ARGIA.–Nolaz sortu zen Episode taldearen eta zuen arteko harremana. eta hortik nola heldu zinetan "Orreaga"ra?J.KAMARA.-Kukubiltxol bere historian hiru zutebetan finkatu du bere lana: euskara, haurra eta antzerkia. Azken hau gehienbat txontxongiloen eta kalearen inguruan. Baina aspaldi honetan, laugarren bat gehitzeko asmoz ibili gara. Hau da Euskal Herriaren historiaren inguruko gaietan aritzea. Begiratzen ibili ginen nondik hartu eta hau eta beste. Kasualitatez "Episode" taldea Bilbora etorri zen eta "Orreaga" muntaia aurkeztu; nik ikusi nuen, gustatu zitzaidan eta beraiekin nolabaiteko harremana sortu zen geroztik.
Pabera ere joan ginen eurek antolaturiko jaialdi batetara, eta beraien zirkuitoan apur bat agortuta zuten muntai hau eskeini ziguten. Gaia eta panpinak ezagutzen genituen eta oso ideia ona irutitu zitzaigun; erraza zen gainera laugarren zutabe edo helburu hori betetzeko. Eta honela heldu gara "Orreaga"raino.
A.–Nola izan da antzeslanaren zeuenganatzea, zein arazo izan dituzue?
J.K.–Muntaia oso osorik erosi genien, eta Beñatek [Lefeyer] egin du zuzendari lana ez ezik irakaslearena ere. Guk ez genuen menperatzen "Orreaga" aurkezteko erabiltzen diren panpinen manipulazioaren tteknika. Zailatasuna baino gehiago, teknika guztien menperatzea lortu behar da, gero ongi aurkezteko eta panpinei behar den bizitza hori emateko.
Beñatekin lanean hasi ginenean, hasiera batetan gimnasia eta manipulazio ikasketa besterik ez genuen egiten. 33 panpina maneiatzen ditugu hiru jokolarien artean.
A.–Orain arte zuen antzerkia haurrei zuzendua izan bada ere"Orreaga"ko azken hau ikuslego zabalago bati zuzendua dago...
J.K.–Sorpresa bat izan da guretzat ere, ze hasierako planteiamendua haurrei zuzentzekoa zen, oraingo estreinaldia egin aurretik–joan den abenduan egin genituen ekinaldi batzu Larrabetzun, gero Durangoko azokan eta beste. Horrekin ikusi nahi genuen zein publiko moetantzako zen egokia. Durangon izan geneun publikoa heldua zen batik bat. Jaialdietan, Leioa eta Elorrion, haurrak ziren; eta Larrabetzun gazteak. Orduan konturatu ginen ez zela espreski umeentzako antzerkia. Uste dugu egokiago dela publiko heterogeneoa izanik. Horregatik "Euskal Antzerkiaren Kanpaina" honetan nahastu nahi izan ditugu eskoletako eta euskaltegietako ikuslegoa. Erantzunak zeharo desberdinak dira haurrenak edo nagusienak.
A. - "Episode" taldeak burutu zuen muntaia haren eta oraingo honen artean aldaketarik izan al da?
J.K.–Aldaketa asko dago. Eszena batzu goitik behera aldatu ditugu. Baina aldaketarik gogorrena gaiaren tratamenduari dagokio. Eurak frantsesak izanik, gai hori landu nahi izan zuten–eta oso ondo egiten zuten, baina uste dut beste zerbait jartzen diogula guk, gure gaia delako eta zuzenean egiten dugulako. Eurek euskarazko pregrabatua erabiltzen zuten.
Ikuslego euskaldunaren aurrean jokatzea ere ezberdina da. Karlomagono etsaia da; aldiz «Episode»koek Frantzian egiten zutenean, Karlomagno heroia zen.
A.–Zer nolako esperientzia izan da antzoki barrura sartzea txontxongilo istori bat?
J.K.–Gogorra, nekagarria, baina beste alde batetik oso polita. Guri beste esparru bat zabaldu digu, beste mundu bat, beste antzerki mota bat barne antzerkia. Kukubiltxoren egiturak aldetu eta beste leku batetan finkatu dira. Oso bide handia zabaltzen digu; eta ez guri bakarrik, trasplantagarria suerta daiteke eta. Azken baten honelako proiektuekin Euskal Herriko txotxongiloak eta hauen zaleok, denok irabaziko dugu.
LOREA AGIRRE.

"Orreaga" obran hiru jokalarik 33 panpina ezberdin maneiatzen dituzte.
Ezkerretik eskuinera, goian, Beñat Lefever eta Josu Kamara, estreinaldi ostean.
46,47


GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakKUKUBILTXO
PertsonaiazKAMARA1
EgileezAGIRRE9Kultura

Azkenak
Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


DeepSeek, geopolitikaren lubaki berria

Silicon Valleyko enpresa teknologiko handienei zaplazteko ederra eman die DeepSeek-ek. Adimen Artifizialeko chatbot txinatar merke eta berriak zalantzan jarri du AEBen nagusitasuna arlo horretan, eta erakutsi du ez dela milaka milioi diru behar modelo aurreratu eta efizienteak... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


Eguneraketa berriak daude