"Zuzpertze prozesua indartsuago da egun Hegoaldean"


2021eko uztailaren 23an
Thierry Truffautekin elkarrizketan.
THIERRY TRUFFAUT
"Zuzpertze prozesua indartsuago da egun Hegoaldean"
Claude Gaiguebeten eskolako etnologoa dugu Thierry Truffaut, urte askotan Euskal Dantzarien Biltzarrak iparraldean duen egoitzaren buru. Ihauteriek Iparraldean, eta zehazkiago aurten Zuberoako Maskaradaren inguruan gertatutakoaz hitzegin dugu berarekin.
ARGIA.– Zer zentzu du gaur egun ihauteri mota hori mantentzeak herriak alde batera zokeratu duenean?
THIERRY TRUFFAUT.–Herriak ez du egun lehen bezala sentitzen. Historia eta Elizaren bilakaerak gertakizunen zentzu sakona aldatu du eta festa gazteen bilerara mugatu da, keinu, dantza eta mugimenduetan antzeman daitekeen legez. Derrigorrezko prozesu bilakatu da, baina erlijio kutsua ehuneko hirurogeia galdu da, eta elkartze edo tradizioa bezala mantentzen dute.
– Nola ikusten duzu Iparraldeko joera eta panorama?
~T.–Hemen ere asko galdu da, dudarik gabe. Usadioa mantentzeko esfortzua askoz indartsuagoa da egun Hegoaldean Iparraldean baino; orain hamar urte ostera, Herantziz gertatu zen. Izanez ere, 1980 eta 1985. urteen artean gauzak eta ekintzak sortzeko esfortzua erakutsi baitzen, Lapurdin bereziki, bertan hiru ihauteri existitzen baitziren soilik, Ustaritze, Hasparne... Ihauteri hauek kuestazio mailan, etxez etxe, edo Hazparnen bezala behi irteera batez burutzen ziren. Gutxinaka, sistema moderno baten gainean montatutako aintzinako numeroak antolatzen hasi gara; orduan, hamar edo hamabost herrik ospatzen zuten festa, eta egun, oso gutxik mantendu dute gauza berdinak. Lapurdito tradizio osotik, birek bakarrik segitzen diote ohiturari, Beraskoitze eta Hasparne; Ustaritzek ihauteri berezia erantsi dio bere nekazal karnabalari, erdi hiritar erdi nekazari biburtuz.
A.–Ihauteriak Iparralidean daraman prozesuarekin, urte gutxi barru gal al daiteke?
T.T.–Lapurdin gaur egun oso gutxi funtzionatzen du; Baxenatarroan, Donepalau aldeko herri batek parte hartzen du soilik, baina ihauterietako ekintzak beste fetxa batzuetan antzezten dira. Herriko jaietan esaterako. Zuberoan aurten ez dago maskaradarik, kanpora irtetzen duen gaztediaren arazoa handia baita, gazteak, lanik ezean, Paris, Bordel edota Baionara joaten direlako; Bazenafarroan antzeko prolema gertatzen da. Toki hauetako ihauteriek antolakuntza garrantzitsua behar dute. Dantzek pare bat urteko ariketak eskatzen dituzte, arropak zailak dira eskuratzen eta, herri denak arazoz gainezka aurkitzen dira baldin eta zerbait tajuz antolatzea nahi badute. Horrezaz gain, laguntzarik gabe daude. eta Zuberoan adibidez, Euskal Herriarekiko kultur eta politika kontzientziazio arazoa dago, maskarada edo pastoralean lan egiten duen jendea beti berbera baita, eta noski, jende gutxi egoteaz aparte kasik ezinezkoa da blak batera burutzea.
M.A.
25


GaiezKulturaEkitaldiakBesteak
GaiezGizarteaOspakizunak
PertsonaiazTRUFFAUT1
EgileezARRIETA4Kultura

Azkenak
50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


Eguneraketa berriak daude