"Zubi bat bezala gara laborari eta euskal mugimenduaren artean"


2021eko uztailaren 16an
Mixel Berhocoirigoinekin elkarrizketan.
Mixel Berhocoirigoin, ELB sindikatuko partaide.
"Zubi bat bezala gara laborari eta euskal mugimenduaren artean"
Mixel Berhocoirigoin ELB sindikatuaren arduraduenetariko bat da. Militante ezaguna laborantza munduan, Mitxelek lan asko egin du Iparraldean nekazari ttikien alde, eta bere Gamarteko baserritik heuren egungo egoeraz mintzo zaigu.
Ba al da beste biderik laborari ttipi batendako?
Orokorki, bide guztiak biolatzen ari dira; ez dago lekurik merkatuan laborari ttipiendako edozein produkziotan. Orain dela gutti, bat atera dute nekazari gazteei dagokiena: gazte bat laborantzan plantatzen bada, behar du jada partitzean departamenduko esne kantitatearen bataz besteko jartzea: Hemen, departamenduen marjena 60.000 litrokoa da, gehiagorekin partitzen bada, gehiago egiten aholku du, bestela biokatua bait da.
Beste produkzioetan nola gertatzen da?
Produkzio nagusia Euskal Herrian ardi esaca da, jende gehiago hunkitzen du, baina arlo hortan «quota', delakorik ez dago oraindik. Hala ere, epe labur batean soberakina izanen da eta sistema blokatuko da berriz ere; gaur egun, laborari asko ari da produkzioa handitzen kotak etorrito direlarik esnea egiteko eskubidea ukan dezaten. Momentuan hori gertatu baino lehen prest izan nahi dugu guttienik egiten dutenentzat diren laguntzak jortzeko garatzeko prest izan daitezen, maila batera iritsi daitezen.
Zein dira ELBk dituen helburu nagusiak ondoko hilabete eta urtetarako?
Gure helburu nagusia laborari gehienek beren lekua atzeman dezaten produkzionean sistima batzuk xerkatzea da. Ez ditugu laguntza sozialak jendea artitizialki bizi daitezen eskatzen baizik eta beren produkzionetik, beren bizia aurrera atera dezaten. Laguntza sozialak eskatzea eskala izatea da guk nahi dugu formakuntza eskaini laborariari bere lanetik bizi dadin.
Europak eragingo ote ditu alldaketa batzu laborari munduan Ipar Euskadin?
Honi buruz erraten ahal duguna, jadanik eramaten ditugun borroketaz aparte, ez dela politika bera eramaten ahal Ipar eta Hego Europan. Errealitate desberdinak dira, azterieta desberdinak behar dira eta egoera bakoitzari erantzun bat eman. Errealitate guztiak errespetatu behar dira beharrak desberdinak direlako eta politika batu bat erabakiz erantzunak ez daitezke onak izan.
Nola aztertzen duzu ELBren lekua Ipar Euskadiko euskal mugimenduaren barnean?
Hasieran adierazi dudan bezalaxe hautua egina zen sindikatua Iparraldean finkatzea bi funtsezko puntuekin, laborari eta euskaldun. Batzuk sartu dira euskal sindikatua zelako, baina lehen lotura alor sozialean egin da. Gehienetan laborariek ekonomia begiratzen dute, baina non sartzen diren jakinez. Geroztik agertu dugu publikoki bakarrik ez ginela postura batzuk hartuz arazo larri batzuen aintzinean, loturak sortu gabe talde politikoekin. Baina gure ikusmoldea agertuz printzipiozko arazoei buruz, iheslari, preso... Motibazio desberdinak badira ELBn, lehen erizpidea soziala da; talde politikoetatik bereizi nahi izan dugu eta horiek errespeta dezaten egiten duguna, kronpromezuan egon behar gara. Zubi bat bezala gara laborari eta euskal mugimenduaren artean eta onartu behar da den bezala.
I.E.
40


GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaELB
PertsonaiazBERHOCOIRI1

Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude