Bederen-1: "Derrigorrezkoa zen Sastreren obra bat euskaraz antzestea"


2021eko uztailaren 20an
Alfonso Sastreren "Gillermo Tellek triste ditu begiak" trajedia estreinatu berri dutela eta, Bederen-1 antzerki taldekoei elkarrizketa.

"GILLERMO TELL-EK TRISTE DITU BEGIAK" TRAJEDIA ESTREINATU AZPEITIKO TOPAKETEN AZKEN EGUNEAN, ETA SEGIDAN DONOSTIARA
Bederen-1: "Derrigorrezkoa zen Sastreren obra bat euskaraz antzestea"
"Erreleboa" obraren 100. antzespena begi bistan duenean, Bederen-1 taldeak Alfonso Sastreren "Gillermo Tellek triste ditu begiak" trajedia estreinatu zuen Azpeitian. Schilleren idatzian oinarrituta, drama honek 40 ditu, eta urtarrileko bigarren astean taularatuko dute Donostian.
Alfonso Sastreren obra antzesteko premiaz oharturik, Bederen-l taldeak bere "Gillermo Tellek triste ditu begiak" idazlana taularatu zuen lehengo astean Azpeitian. Azken urteotako ildoari jarraituz, konpainiak idazle euskaldun eta bizi baten lana bilatzen ahalegindu da, eta Urzelai zein Celayaren piezak trebatu ondoren, derrigorrezkotzat jo du idazlearen bibliografia mamitsuari errepasoa eman eta bertako obraren bat aukeratzea "Errelebo"aren ehungarren antzespenera iritsi aurretik.
"Sastreren obra nahiko isil eta zokoratuta egon da urtetan, eta Celayarekiko genuen zorra ordaindu ondoren, harengana abiatu gara propio. Orain, kasualitatez, bere bost antzerki lan prestatzen ari dira, eta guk dakigunez behintzat, zenbait talde bildu da Bilboko Ayala antzokiaren inguruan 'Woyczek'en bertsioa estreinatzeko".
Eta gogoan daukagu halaber Goaz taldeak egindako "Ez da pale egiteko oldua" egin zuenekoa ere.
"Hasieran guri asko kostatu zitzaigun aukeratzea, baina gustora gaude egindako lanagatik"
adierazi ziguten taldekideek estreinuaren bezperan Azpeitiko Zelaitxo antzokian, azken ukituak txukuntzen zituzten bitartean.
"Gaur egun, pertsona eta dramaturgo planu bikoitzean, bizirik badago dramaturgo bat, hau Alfonso Sastre da".
Desmitifikazioa
"Guillermo Tell"ek berrogei urte pasa ditu. Sastrek 1955. urtean bukatu zuen, Madrilgo antzerki ofizialeko zuzendari batek Schilleren bertsioa eskatu zion urte berean. Idazleak, enkargua onartzeko helburuarekin, astiro eta sakonki leitu zuen berriro obra; orduan orduantxe, bere lan berriari lojika berriaz eransteko ideia bururatu zitzaion, Tellen ballestatik ateratzen den geziari norabide desberdina aginduz: semearen bihotza.
"Heroe baten historia landu eta kondatzen digu, baina era anormal batez desmitifikatutako heroe baten paraderoa hain zuzen. Protagonista, izan ere, behartu egin baitute heroe bihurtzera. Horrezaz gain, Sastrek herri baten menpekotasuna azaltzen digu, boterearekiko erreferentziak isladatuz gaurkotasunez beteriko drama honetan".
Obra zentsuratuta egon zen bere garaian.
Trajedia honen barruan alabaina, umoreak bere agerpen majikoaz bustitzen ditu zenbait pasarte, hasiera batean bereziki:
"Obra antolatu, apaindu eta burutzen joan garen heinean, umorea badagoela egon konturatu gara, zentzu trajiko batez kutsatuta badago ere. Jatorrizkoarekin zeharo lehialak izaki, ikuskizun nahiko konpaktoa lortu dugu ohizko bideori segituz; hots, 'Erreleboa'n eratutako ekipo tekniko eta artistikoa mantendu eta euskal idazle interesgarrien obren antzespena bermatuz. Zaila gertatzen da bestela, hogei pertsonaien papera jokatu behar duten hamabi aktore batu eta koordinatzea",
agertzen du Bederen-1eko tropel guzti honek.
Zuzendari gaztea
Amaiera zoriontsu hau trajediaren malkoekin kontrajartzen bada ere, entseiuen lehenbiziko pasarteak arras nekagarri bihurtu ziren, zuzendari aldaketa izan baitzen hasieran.
"Estrainekoz, 'Erreleboa'n gurekin aritu zen Antonio Malonda aukeratu genuen, baina zenbait arazo medio, beste batengana jo beharrean aurkitu ginen. Orduan, Eduardo Fuentes ezagutu genuen Madrilen; une horretan, Rafael Mendizabalen 'Mala yerba'rekin zebilen, eta 'El indio quiere el Broux' lana aurrera ateratzeko amorrazioz. 'Laboratorio metodu' deituraz ezagutu antzerkiaren barruan ikasitabo zuzendari honek, José Carlos Plaza izan zuen maisu hainbat ikasturtetan, eta bere estiloa oso interesgarria iruditu zitzaigun. Projektua eskaini eta berehala gurekin etorri zen. Oso zuzendari bikaina da, gaztea eta lan handiak burutzeko bidean dagoena, benetan".
Euskarara apurka moldatuz, Fuentesek bi hilabete eta hogeita bat egun izan ditu antzeslana tajutzeko, gorputz-prestaketa landuz bereziki. Entseiu guzti hauen emaitza, Eusial Herrian aspaldian jokatu ez den trajedia kondensatu bat gertatu da, azkenaldiko komediak alboratuz:
"Urteotan joera light edo komedia franko nagusitu da gure artean, eta pentsatzen dugu jendeak gustora hartuko duela obra".
Baina herriaren garaipenaren aurrean, dramaren bukaera gisa agertzen den epilogoa, "nahiago nuke historia hau beste era batera izango balitz", premonitoria gerta daiteke akaso.
Momentuz, euskaraz estreinatu dute Azpeitian eta hizkuntza biak erabiliko dituzte Donostian urtarrilean; alde horretatik, zuzendariak ez du inolako arazorik izan, muntaketa gazteleraz egin baita.
"Produkzio aldetik askoz interesgarriagoa da gazteleraz antzestea, baina euskaraz estreinatu nahi izan dugu, abanderatu gisa bederen".
A. GOSTIN
Beatriz Zabalondo eta Txiliku izan dira obraren itzultzaileak. Musika: Tony Villar. Argiak: Aitor Aizpurua. Eszenografia: Ion Berrondo. Jokolariak argazkian.
Alfonso Sastre antzerkigilea eta Eduardo Fuentes zuzendaria.
70,71

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakBEDEREN 1
EgileezGOSTIN1Kultura

Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude