Isidro Larrañaga: "Akordeoia etorkizuneko musika tresna da"


2021eko uztailaren 26an
Tolosako Akordeoi Orkestakoekin elkarrizketa.

TOLOSAKO AKORDEOI ORKESTAK LEHEN SARIA MUTZIG-EN
Isidro Larrañaga: "Akordeoia etorkizuneko musika tresna da"
Isidro Larrañagak zuzentzen duen Tolosako Akordeoi Orkesta Europako lehiaketa garrantzitsuenetakoan izan da, Mutzig-en. Bere mailan, gorena orkesten artean, lehen saria lortu du. Bestalde, bere bi partaidek bakarlarien mailan sari onak lortu dituzte.
Akordeoilari eta musikari hauen esperientzia eta arazoak ezagutzearren, beraiengana hurbildu gara elkarrizketa hau egitera. Orkestako Ixitxo eta Juanmarekin aritu gara hizketan.
ARGIA.–Hasteko, taldea noiz, nola, nortzuk osatu duzuen esan ezazue.
I.LARRAÑAGA.–Taldea bere zuzendariak sortu zuen. Isidro Larrañaga akordeoilaria izan da beti eta akordeoia erakusten urte asko daramatza. Bere ikasleekin orkesta bat prestatzea pentsatu zuen. Lehenengo aldiz Tolosan "Kilometroak" izan zenean elkartu ginen, 1980ean. Baina hortik aurrera serioago hasi ginen. Kalejirak egitetik musika klasikoa eta gauza serioagoak egitera pasa behar zela ikusten genuen. Orain 32 akordeoilarik osatzen dugu orkesta, gazteak gara denok, gazteenak hamabost urte ditu eta zaharrenak hogeita bederatzi.
A.–Orkestan jende berria sartzeko, zein bide jarraitzen duzue?
I.L.–Denak Isidro Musika Eskolako ikasleak dira. kontserbatorioko goi mailetan dabiltzanak. Askok karrerako ikasturte guztiak gaindituta dituzte. Irakasleak nabarmentzen diren ikasleak aukeratzen ditu orkestarako, esperientzia duen jendea da.
A.–Orain arte, zer egin duzue, non ibili zarete?
I.L.–Hemen ez dago lehiaketarik, eta saioak eskaintzen ibili gara. Tolosan, Gipuzkoan eta Euskal Herri osoan zehar ibili gara. Telebistan ere izan gara: TVEko "Gente joven" eta "Por la mañana" programetan eta ETBko "Iñigo en directo" telesaioan. Parisen ere jira bat egin genuen.
A.–Eta Mutzig-eko Lehiaketa iritsi zen. Nondik sortu zen hara joateko asmoa?
I.L.–Zuzendariak buruan zuen gauza bat zen. Orkestaren maila neurtu nahi zuen, froga bat egin nahi zuen. Kategori desberdinak zeuden lehiaketan, orkestaren artean hiru, eta zuzendariak goreneko mailan parte hartzea erabaki zuen. Sailkapena jo behar diren obren zailtasunaren arabera dihoa. Gure mailan, Antonin Dvorak-en "Danzas Eslavas n° 10" zen beharrezkoa eta Wolfgang Jacobi-ren "Suite symphonique" guk aukeratu genuena.
A.–Nolako esperientzia izan da?
I.L.–Joan eta lehendabizikoak izan ginen jotzen, besteen-inongo erreferentziarik gabe jo genuen. Gero beste orkestak ikusita, ez genuela inongo erridikulorik egin konturatu ginen, batzuek uste zuten bezala. Denak jugoslabiarren zai zeuden, haiek ziren faboritoak. Ondo jo zuten, obra oso zaila aukeratu zuten, baina haien tamainan geundela konturatu ginen. Lasaitu egin ginen gure helburua beteta zegoelako. Gero jakin genuen epaimahaikoen bidez, derrigorrezko obra guk bezain ondo inork ez zuela jo.
A.–Orkestako bi akordeoilari bakarkako lehian ere aritu ziren.
I.L.–Bai, eta oso ondo gainera. Xabier Zubeldiak bajo kromatikoen erdiko mailan lehen saria eskuratu zuen, eta Martin Zubeldiak bajo kromatikoen goiko mailan zilarrezko domina. Hogeita hamalau kategori zeuden guztira adinaren arabera, eta adin bakoitzean, lauzpabost maila. Ohorezko mailetan sobietarrrek irabazi zituzten sari guztiak, hauek dira hoberenak, baina ez zuten orkesta mailan parte hartu. Kontutan hartu behar da gure bakarlari hauek egunean gehienez hiruna ordu entsaiatzen dutela lehiaketa garaian, eta sobietarrak, berriz, profesionalak direla, hortara erabat dedikatuak.
A.–Honelako orkesta batek arazoak ere izango ditu: entsaio tokia, dirua, partiturak...
I.L.–Aspektu tekniko garrantzitsuena paper egokien falta da. Euskal musikarekin hasi ginen, Guridi etabar. Baina ez dago ezer akordeoi orkestarako. Musika bandarako paperak egokitzen hasi behar izan genuen, transkribatzen. Orkestak bost ahots, bajoa eta perkusioa ditu eta horientzat paperak egin behar dira.
A.–Zein dira zuen diru iturriak?
I.L.–Beno, ez dugu ezer kobratzen, musiko bakoitzak esan nahi dugu. Subentziorik ez dugu. Saioetan, zozketekin, guk jarritako kuotekin betetzen dugu aurrekontua. Dirua materialean joaten da: perkusio, tresnak, jantziak,... Lehiaketa hontara joateko bidaiarako dirua guk jarri dugu. Hango saria ez zen dirua, baina aktuazio gehiago izatea espero dugu honi esker.
A.–Zer mugimendu dago Euskal Herrian akordeoi orkesten artean?
I.L.–Akordeoilari onak izan dira beti. Baina orkesta asko ez dago: Beasainen, Bilbon, Donostian, Lasarten, Iruñean, Hondarrabian (azken bi hauek Mutzig-eko lehiaketan zan dira), e.a. Iparraldean ohitura edo tradizio handia dago. Gipuzkoan Akordeoiaren Konfederazio bat dago, baina orkesta mailan ez dugu ezer egiten, zoritxarrez.
A.–Zuzendariaz zerbait esan ezazue.
I.L.–Bere bizimodua akordeoia izan da. Honetara dedikatu da. Tolosako kontserbatorioan ikasi zuen Eduardo Mokoroarekin eta gero bere kasa. Karnet profesionala atera zuen eta klaseak ematen hasi zen aspaldi. Frantzian ere ibilia da orkesta batzuetan. Zuzendari bezala gurekin hasi zen, bere ikasleekin. Goi mailako ikasleak atera ditu.
JOXEMI SAIZAR
50


GaiezKulturaMusikaMusika klasOrkestrakuzendariak
GaiezKulturaMusikaMusika klasPertsonak
PertsonaiazLARRAÑAGA8
EgileezSAIZAR2Kultura

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude