"Definitze estrategiko etapa batera ailegatu gara"


2021eko uztailaren 23an
Herbert Martinez FMLNko ordezkariari elkarrizketa.

Herbert Martinez, FMLNko ordezkariarekin
"Definitze estrategiko etapa batera ailegatu gara"
Laster hilabete El Salvadorreko FMLNk negu ofentsiba zabal honi ekin ziola, eta eskuratu posizioetan gelditzeko asmorik ez itxura denez. Abiadura handiko gertakizun horiek direla eta, Euskadira etorritako Herbert Martinez, Europako Radio Venceremos-eko koordinatzaile eta Estatu espainoleko ordezkariarekin izan gara hizketan.
ARGIA.–Gauzak azkar doaz baina, une honetantxe [abenduak 2], zein da egoera militarra?
Herbert Martinez.–Gaur heldu zaizkigu informazioak, Santa Ana eta San Miguel-eko infanteria koartelek setiatuta segitzen dutela, Chalatenango-koa ere bai, eta San Salvadorren borrokak indarrez berrasi direla: militar eta oligarken auzoak atakatu ditugu, San Francisco kolonia adibidez, Armadaren Estatu Nagusitik 200 metro eskasera. Ofentsibara gaude, eta Armada erdialde eta kostaldeko lerroetara bildu da, hiri inportanteenetara, eta beraz guk zonalde liberatuen kontrola ziurtatu dugu, erretagoardia finkatuz.
A.–Ofentsiba hasiz gero ez al duzue non edo han atzera egin zuek?
H.M.–Prentsak datu hori erabili du, baina ez da egia. Egiten ditugun desplazamenduak gerra-legeen araberakoak dira. San Salvadorreko (1.200.000 laguneko hiri konplexua) burruka urbanoak eskatzen dituen maniobrak. Posizioak aitatzen ditugu Armadari efektibitate gehiagoko kolpeak emateagatik.
A.–Azkeneko ofentsiba al da hau?
H.M.–Hori prentsak darabilen terminoa da, guk ez diogu horrela esaten, definitze estrategiko etapa batera ailegatu garela esaten dugu guk.
A.–Galdu al du erabat iniziatiba Armadak?
H.M.- 1984tik galduta dauka, Moscardón-go bataila eta gero. Orain, San Salvadorreko ofentsiba baino bi egun lehenago, eurek esan zuten hiria atakatzeko plan bat deskubritu zutela eta behar ziren neurri guztiak hartu zituztela eta egoera kontrolpean zeukatela; beraz abisatuta zeuden, eta iparraldetik bi bataloi hiriratu zituzten, eta halaz eta guztiz ez zuten gure ofentsba eragozterik izan. Zoritxarrez ezintasun horren aurrean bonbaztaketa indiskriminatua hautatu dute.
A.-Duda zegoen FMLNk bere su-potentziari eusterik izango ote zuen denbora luzean.
H.M.-Lehen momentu batean, berek konfiantza zuten, guk atzera egin beharko genuela; gero berriz, ikusirik gelditzekotan iritsi ginela, berriro konfiatu dute zona horietan isolatu eta desgastatuko ginela -baina planteamendu honek akats bat zuen, alegia, ez du kontutan hartu FMLN eta masen arteko kontaktoa. Hots, horrenbestez ez da problema militarra soilik, politiko-militarra baizik. Ito egin nahi gintuzten, ez zuten elikadurarik, ez zuten Gurutze Gorria pasa zedin uzten. Baina FMLNk eutsi egin dio, eta eurek hartu behar izan dituzte emergentziazko neurriak: Honduraseko Tonkontin-go eta El Salvadorreko Ilopan-go aireportuen artean zubi bat antolatu dute, Armadari gerra tresnak iristarazteko. Horniketa problemak eurek izan dituzte, guk baino gehiago. Herriak lagundu digulako, gazteak hiri-milizietan sartu direlako eutsi ahal izan diogu.
A.-Gerra luzatuko balitz, eusterik izango ez bazenute...
H.M.-Bi aterabide ditu El Salvadorreko gatazkak: aterabide politiko negoziatua eta aterabide militarra, intsurrekzioaren bidez. Lehenengoa ez da bistan denez gobernua egiten ari den hautua, hor ditugu negoziazale zirenen hilketak, Ellacuria aitarena eta Cristianiren idazkaria zen "Chachi" Guerrerorena berarena ere. Baina guk horretara segitzen dugu, odol-jarioa ebitatu nahi dugulako, halere ez badute bide hori onartzen, eta ditugun baldintzak ditugula: %75eko langabezia, deskapitalizatzearen ondorioz %40an funtzionatzen duen egitura produktiboa, 2.500 milioi dolarretako kanpo-zorra, 75.000 hil, 9.000 desagertu, milioi bat errefuxiatu, milioi erdi bat desplazatu... El Salvador giza-leherketa baterantza doa, eta hori emango balitz, gure erantzukizun historikoa leherketa horren buruan egotea izango litzateke.
A.-Amore eman dezaten posibilitaterik ikusten al duzu?
H.M.-Guk nabari dugu Armadaren sektorerik atzerakoienen baitan jarrera bat, gerra zeharo galdurik ikusten ez duten bitartean, negoziatzearen aurkakoa. Oraintsu EEBBetatik jasotako 95 milioi dolarretan konfiatzen dute, eta gainera gerraz negozioa eginda dute, oraindik jarraitzea komeni zaie, baina krisia okerragotu denez, baliteke aurrerago orain proposatzen direnak ez baina beste gauza batzuk negoziatu behar izatea: hala nola Vietnamen Tet-eko ofentsibak gero iparramerikarrak beren irteera negoziatzen hasi zirelarik.
A.-Europan berriz, ze jarrera ikusten duzue?
H.M.- Europako gobernuek ez dute espero zitekeen erantzun azkarrik izan, beste kasu ez, desagun, hain inportante batzuk zirela kausa, Salman Rushdirekin adibidez, askoz ere drastikoagoak izan ziren, enbaxadak itxi, harremanak hautsi. Halere aterabide negoziatu bat lortzeko gure planteamentuen aldera posizionatzen dira gehienbat, eta Ertamerikako beste gobernuei El Salvadorreko gerran ez parte hartzeko deia egin dute.
A.-Ertamerikako egoerak zein eragin izan dezake, zuenean?
H.M.-Iparramerikarrek presio handia egin dute, ustez, Honduras eta Guatemalako gobernuen gain, gerran sar daitezela. Guatemaldarrek elite bataloi baten sekzio bat bidali dute El Salvadorrera, eta beste 15.000 soldadu bildu dituzte mugara. Honduraseko mugara bestalde, bertako eta EEBBetako tropak desplazatu dira, eta dagoeneko hondurastar abiazioak bonbazkatu egin ditu Chalatenangoko posizio batzuk. Zeharkako interbentzioa bilatzen dute beraz estatubatuarrek. Baina guk abisu egin diegu, ez mehatxatu, baina errealitateaz abisatu, gobernu horiek sartzen badira, gatazka eskualde osora zabalduko dela. Guk ez dugu mugarik hautsiko, baina bai geure defentsan arituko gara. OEA, Nazio Batuen Erakundea posizionatu dira dagoeneko, gobernu horiek abstenitu daitezen. Hori nolabait eutsita dago. Bestetik Cristiani saiatzen ari da atentzioa Nicaraguarantz desbideratzen, Usulutan-en nicaraguar abioi bat armekin erori zelakoan, zeina prentsak berak ere ez bait du sinistu. Horrekin Cristianik ertamerikar presidenteen bilkura ebitatu nahi luke, zeren eta bertan bonbaztaketen genozidioagatik, jesuiten hilketengatik kontuak eman beharko lituzkeen, eta azken batez irtenbide politiko negoziatu bat onartu, Esquipulas-en erabaki zena bete, su-etena, demokratizazioa, hauteskunde berriak. Ertamerikako tontorrean horretara behartuko balte berriz, gero barruan sektore faxistenekin negoziatzera joan beharko luke, eta krisis politikoa areagotuko litzateke. Hori bera gertatu zen Cristianik Honduraseko Tela-ko akordioak sinatu zituenean, handik bueltan Armadaren Estatu Nagusiak eta Arena-ko sektoreek haiek "Cristianiren akordioak" zirela esaten zuten: ez gobernua eta ez Armadarenak, zeinarekin garbi gelditzen zen akordio haiek betetzeko inolako xederik ez zutela. Cristiani mantentzen badute demokraziaren irudia ez galtzeagatik besterik ez da; ikusten dugu ordea, orain toque de queda dekretatu dutenean, agindua René Emilio Pons-ek ematen duela "Tandona''ren, Armadaren sektorerik atzerakoienak alegia, eta ez Parlamentuak, beren Konstituzioak berak dioen bezala. Cristiani ez da deus, kukuso bat da, hitzegin behar duenean ere zer esan behar duen amerikarrek esaten diote, gerra erreporteak eta prentsaurreak momentu honetan EEBBetako enbaxadak ematen ditu.
A.–Negoziaketa bide horretan, zein plataforma duzue FMLNkoek?
H.M.–Puntu konkretu batzuk ditugu. Bat da Armadaren depurazioa: sektore bat dago bere baitan mintzatzen ez dena, berea inposatu egiten duena, errepresioaz jakina. Bestetik nekazal erreforma dugu, guztiz ezinbestekoa. Gero ere justiziaren erreforma sakona, badira eta heriotz-"eskuadroneroak" libre lagatu direnak eta langile batzuk aldiz paro bat egiteagatik urtetarako giltzaperatu dituztenak.
A.– Munduaren baitan nola kokatzen duzue zuena, zein iraultza mota daramazue aurrera?
H.M.– Demokrazia kontraintsurjente guztiak probatu dituzte El Salvadorren, eta denek egin dute porrot. Beste alternatiba, alternatiba bakarra gure ustez, demokrazia popularra da, herri konsensoarekiko gobernu bat sortu, gobernu zabal bat, kanpoan bakarrik autoeskluitzen direnak geldituko bait lirateke, eta gobernu horrek -multipartidismoa, adierazpen askatasuna, ekonomia mixtoa zainduko lituzke.
A.–Esaiguzu bukatzeko zerbait herri mugimenduaren egungo egoeraz.
H.M.- 1978-1982 bitarteko errepresioaldia eta gero jendeak poliki-poliki altxa zuen burua, baina ekitalti bakoitzari errepresioaz erantzun izan zaio, eta mugimenduak erradikaldu dira. Erakunde asko dago, politiko, bakezale, sindikal, gremial, nekazari erakundeak dira konbatiboenetakoak, eta erakunde guzti horiek, ez daude atomizatuak, helburu konkreto eta baterakoi batzurekin ari dira. Autogestioa aipatuko nuke, oraingo eskualde liberatuetan garrantzi handia duena, osasun, hezkuntza, produkzio brigadatan antolatuta. Herriak berak antolatzen berak antolatzen dira, guk gomendapen batzuk egiten dizkiegu, konparazio badira kafe-alorretatik aldegin duten "kafeteroak", orduan bertan gelditzen direnek saiatu beharko lukete bertako mozkinak justuki banatzen, denengana iritsi daitezen eta ez dadin gertatu lehengoen tokian beste nagusi batzuk, beste talde hegemoniko batzuk ipini daitezen.
PABLO SASTRE
"Ez dute beren planteamenduetan kontutan izan FMLN eta masen arteko kontaktoa".
"EEBBek presioa egiten dute, Guatemala eta Honduras bidez zeharka interbenitzeko".
"Sistema aldetik gelditzen den alternatiba bakarra demokrazia herritarra dugu".
21-23

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaEL SALVADOR
GaiezPolitikaNazioarteaGerra/IraulEl Salvador
PertsonaiazMARTINEZ6
EgileezSASTRE2Politika

Azkenak
Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude