Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara,
jarrai dezagun txikitik eragiten.
Soraurengo herritar bati elkarrizketa.Nabarrenxgo herritar bati elkarrizketa.
Naparroa Zarra Berritzen
Naparroa zarrak bi alde ditu, bata Auñemendiz gora, Pirineos mendiz gora, ta bestea, zabalena, Auñamendiz ego-aldera. Alde bietan izan gera ta lur zarrak beren antziñateko usaia galtzeke, berri girotan sartzen ari dira.
Lenbizi Sorauren'go erria ikusi degu. Erri au Iruñe'tik bederatzi kilometrora arkitzen da. Bidea zabal agiri da gure begien aurrean eta erreza izan degu aruntza joatea. Jetxi gera beribilletik eta galdezka eraso diogu aurrean egokitu zaigunari:
–...?
–A, bai! Emen errege-bidea legun dijoa ta aurrera dijoazen beribillak a 1 a k o abiadan igarotzen dira. Orduko 70 eta 80 kilometroko joana artseko tentazioa ematen du, izan ere, bide eder onek.
–Baiña zer gerta da erri onetan, onenbeste lore-sorta jartzeko?
–Zera... Erri guziak asmo bat artu zuala ta guziok batera lan egin degula erria edertzen. Etxe asko lendik ziaro aldatuta gelditu dira. Ta ez da erreza lengo erria danik sinisten ere. Eunka lore-salltxo sortu dira mirariz bezela, etxe ta kaletan. Berritu ederra artu du Sorauren'ek. Orain diotenez, Naparroa osoa Soraurendu bear omen-da.
–Poliki esana, lan bikain au beste errientzako ikasbideta ispillu dala adierazteko. Ta au ez da egun batean egiten, ezta ala?
–Leku onean geunden egun bateko lana besterik artu ezpagendu erritarrok! Ez, ez! Emen Sorauren'go gizonak erabakia artu zutenean, berekiko esan zuten: Emen bukatu arteko lana dago ta ala guzion alkartasun ederrean berrogei egunean lan egin degu.
–Ori da jator jokatzea!
–Erriko Bikario jaunak dion bezela, ikusgarria izan da erri ontako batasuna ta anaitasuna lanean agertu dutena. Lantegietan zebiltzanak ere, larunbata arratsaldetan beren alegiña egin dute besteei laguntzen.
–Ta orrekin gauzak askoz merkeago aterako zitsaizkizuen; baiña emen lana baiño geiago dago ta ori etzan utsean, duan izango.
–Bai zeral Ori alde askotatik atera da. Lenbizi, erritarrok eman degunakin eun da berrogei ta amar milla pezeta bildu dira; beste ainbeste Erriko Etxeak jarri du, ta ortik gora Diputazioak eta dirudun batzuek jartzen dute bear dan erantzupidea.
–Ederki, ederki! Ta or aurrean ikusten dedan etxe ori?
–Ori, erriko Ostatu berritua da. Berria ez da; lendik ere or zegoen-da. Baiña orain berritu aundia eman diogu, egunotan bear diran gauza ta aurrerapenak, lengo usai zarraren barruan sartuaz. Lekua aukerakoa du, ibaitik bertan eta bere bi egutera edo terrazatan aizea ta eguzkia artzeko zabalera egokiekin.
–Bikarioak azken-ikutu bat eman dio bere jardunari. Erriak, osorik berritzeko beste ikutu bat bear du... elizan. Orain artekoa kale ta etxetan egin da. Azkenengoa eliza barrua mailla berdiñean jartzea egingo degu.
–Orduan Sorauren kutxa baten barruan sartu bearko dezue, iñork ondatu ez desan.
–Orduan, Sorauren, Naparru'ko errien erakustoki egingo degu ta datozen guziei erakutsiko diegu, emen egin dana bestetan ere egin dezaten. Naparru osoa edertu ta egokitu arte, ezin geldi gindezke.
–Asmo ederra orixe. Naparroa guzia lorategi biurtzen ba-dezue, emen gatoz gu ere bizitzera.
Ta besterik gabe jo degu aurrera bidetan. Orreaga'ko gaiñak biotsa ta biriak indartu dizkigu ta or goaz Luzaide'ko errekan bera. Mugatik beste 73 kilometro ta sartu gera Biarno'ko lurretan, Nabarrenx izeneko erritxoan. B i a r n o ' k o biotz-biotzean gaude, adiskide ta emen ere arkitu degu berriketarako gaia:
–Zer darabiltzue erri onetan?
–Apirillaren ogei ta bat arte emen ibilli zaizkigu arrantzaleak Mundu guziko amalkagarren Izoki-Arrantza dala-ta, bakoitzak bere abillidadea erakusten.
–Ze ibai dezue emen?
–Oloron'go Gabe ibaia. Or aritu dira ordu ta orduetan arrantzale purrukaturik asko arrantza-txapela eskuratu nairik.
–Onek Iruñe txiki bat dirudi orma zar oiekin erria inguraturik duala.
–Etzaude oker ortan. Au Irañe txiki edo obeto esateko Iruñe Nabarrenx aundi bat dala esango genduke. Izan ere, au, Iruñe baiño lenago asitu zuten orma olekin. Italiar erakille dan Fabrici Siciliano'k dionez, au izan omen zan Prantzipeko lurretan lenengo erri armatua onelako arresi edo muralla ta torreekin. Naparru'ko errege batek antolatu zuan onela ta lengo Naparroa zarreko zati bat zan orduan.
–Bai, emen ikusten degunez, Nabarrenx'ko jendeak Napar itxura du oso osorik.
–Biarno'ren biotzean arkitzen da, ala ere. Pau'tik 48 kilometrora, Baiona'tik 85' era, Oloron'dk 20'ra, Ortez' tik 22'ra. Egun anetan jai itxura artuta egon g era arrantzale pesta onekin. Eiztarientzako ere uso-pasea danerako, aukeran dezue erri au.
–Ez ditu alde gutxi jendea erakartzeko.
–Ta orain Zangotza'ko erriarekin gure artu-emanak estutseko asmotan gera. Erri biak, gaiñera, Santiago'rako bidean daude. Beraz, erromesen bideak aurten duan garrantziarekin, eroso d a t o r erri bien artu-emana.
–Onenbeste alderdi eder dituzuela, izango dezue turista ta ibiltaririk a s k o errian, ezta ala?
–Beste alderdiai ezer kentzeke, gure erri onek bere alde on asko ditu datozenentzako. Giro zoragarria udaldia igarotzeko. Aurrean mendi bizkarren ikuemira pare"gabea. Mendi-zaleentzat gain ikusgarriak, Gabe ibai ertzetako bazter gozoak, eta Eus kalerriko lenengo altzak.
–Ta eiztari ta arrantzaleentzako txoko bikaiña, alajaiña!
–Ori esan bearrik ez. Emengo ibaian eta errekatan amorrata ta izokia eskuan dituzue. Bi arrantzalek marka ederra bota dute, zazpi izoki pixu ederreko eskuratuta.
–Izokia, ez da merke salduko?
–Izokia beti izan da mokau garestia aorako. Egunotan zortzireun bat pezeta egingo du izoki kiloak.
–Egunean bat eskuratu ezkero. . .
–Urte guzian ez dagola arrantzarik egiterik, baiña bestela... gosea kentzeko ta etxekoak mantentzeko ez ain gaizki.
–Gaur ikusi degunarekin, berriz ere onuntzako gogoa egingo zaigu.
–Etzerate aurrenak onera etortsen. Len ere izan ditugu gizon aipatu askoak.
–Nor, bat esateko?
–Frantz Liszt, musikalari yayoak emen izan zuan bere bizialdi ta maltasunik xamurrenaren gordelekua.
–Adiskideok! Etzerate edozein munduan. Orrelako gizonen bixita artutako erria, ez da azaren azpiko orria.
Arratsa aurrera zijoan eta berriro mugarako bidea artuaz, itzuli gera gure txokora. Atzean gelditu da Naparro zarra bere lo ederrean.
Sorauren'go Ostatua, inguruko mokau gozoen etxea izateko prest dago.
ISABA' TAR GASTON
12
GaiezGizarteaBesteak
EgileezISABA1Gizartea