Koldo Izagirre: " ‘Balizko Erroten Erresuma’ literaturtasunaren bindikapena izatea nahi nuke"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Koldo Izagirre idazleari elkarrizketa.

LAUGARREN POESIA LIBURUA ARGITARATU DU SUSA-REKIN HAMAR URTEKO PARENTESIA IRAKURTZEN IGARO ONDOREN
Koldo Izagirre: " 'Balizko Erroten Erresuma' literaturtasunaren bindikapena izatea nahi nuke"
Bere narratibazko lanak dira gogoan gertukoen ditugunak: "Euzkadi merezi zuten" nobela eta "Mendekuak" ipuinak gero. Poesiak berriro harrapatu du, ordea, Koldo Izagirre. Oraintsu argitara emandako "Balizko Erroten Erresuma" hau euskal poesigintzan mugarri bihurtuko bide da.
Soberazko hitzik ez darabil Izagirrek, eta darabiltzanak ertzez josiak. Kontrako eztarrian trabatuko zaizkizu akaso, baina behin irentsi ostean ezin eztulez kanporatu.
Horratio, beharbada elkar hizketa hau bitan edo hirutan errepasatu beharko du irakurleak bere solaseko klabeetaz jabetzeko: umore eta ironian erreparatu, maiz agertuko duen balizkotasunaren kontzeptua ulertu, eta zentzu figuratuan botatzen dituen beste zenbait harrapatzeko.
Poesia ez da mintzagai samarra. Eta kasu honetan entrebistatzaile garenontzat batez ere, Koldok azken poesia liburua argitaratu zuenetik hamar urte hauen buruan poesiarekin izandako hausnarketa borroka eta gero "Balizko Erroten Erresuma" kaleratu berri duelarik.
Ezen, Lorea Agirreren 'Atrebentzia ez bada' zutabean irakurriko duzun bezala, "Balizko Erroten Erresuma" liburu arriskutsua bait da.
ARGIA.–Hamar urte pasa dituzu ia batere poesiarik argitaratu gabe. Zer izan da, agortea ala etsipena? Edota argitaratu ez, baina idazten aritu zara...
K. IZACIRRE.–Bai, hamar urte pasa ditut poesia irakurtzen, alegia, poesiarekikoa irakurriz bakarrik egiten, beste gauza asko bezala egia esan. Eta? Batek baino gehiagok eskertuko zuen noski.
Agortea, etsipena... eta zergatik ez errespetoa? Idazteari berari eta irakurleari. Nik neure kolkoan zirriborratua daukadan irakurlea, poesia-irakurlea bereziki, sobera maite dut tratu txarra emateko...
Egia esan, irakurri dudanaren artean, neronen poema ugari irakurri ditut. Ondoren, erretzeko agindua eman diot neure alargunari.
Uste dut urte hauetan poesia erregularki argitaratzen ari izan banintz, ez nukeela liburu hau egin dudan adinako indarrarekin idatziko.
Zerk eraman zaitu poesiarekiko konfiantza berreskuratzera?
K.I.–Poesiarekiko konfiantza? Jainkoak libra, diot, mezetara joaten ez zelako afusilatu zuten osabaren moduan. Nik barrera guztiak paratuak neuzkan, benetako barrikadak, poesiak harrapa ez nintzan. Uste nuen salbo nintzela. Baina dirudienez inor ez dago libre, eta probatutakook gutxiago, haren besoetan erortzetik. Amodioa bezalakoa da. Zoritxarrez.
A.–"Balizko errotak irinik ez" dio esaerak. Liburuan zehar "ur meharrak" irudia konstantea da. Gosetea eta lehortea bizi al ditu poesiak?
K.i.–Baina guri, edo niri behintzat, literaturaz ari garela uste dut, balizko irina interesatzen zait. Okituak egon behar genuke taloz eta opilez. Irensteko zailena ez da errotarria, maitasunez eginiko legamiarik gabeko hostia baino.
Konprenituko duzuen bezala, nik ez dut liburu hau argitaratu neronen gosea berdintzeko. Ahoaren neurria handiegia dut neure eskuak eman dezakeenaz asetzeko.
Manifestu bat dela idatzi duk hik, Josu. Ez habil oker. Kanpaia joz, estricto sensu uler bedi, beleak uxatu eta usoak esnatzeko balio badu, pozik. Baina izan gaitezen moderatuki pesimistak, politiko zintzoek nahi luketen ez bezala: poesia eta kurioxotasuna ez dira bat, eta hainbeste aitzakia dago aurrera goazela sinesterazteko... Legamiarik gabeko hostiak.
A.–Poesiaren errota zergatik diozu balizkoa dela?
K.I.–Zer nahi duk izatea poesiarena, haize-errota? Nire heteronimo batek dioen bezala, harro nabil ikusten duzuenez,"hastio ditugu haize-errotak eta Salamancako erretoreak: erretoretan Sarakoa, erretoretan balizkoak". Baina elkarren aurka hasten zaizkidak heteronimoak, eta erretoreak ez ditudala begiko aitortu behar. Hi, por zierto, UEUn bazegok?
A.–Zenbateraino da balizkoa poesiaren errota eta zein neurritan erreala?
K.I.–Zer esan nahi duk 'erreala' hitzarekin? Literaturaren iturria non dago, Elizanbururen etxe aitzinean, xakurtxo bat aldean? Begira, eta barka tonoa: Maritxuk "iturrira Bartolo nahi badezu etorri'' dioenean, errealitate batez mintzo da, baina iturriarekin zer ikusirik ez duena. Nola egongo duk ba "ardotxo txuria", iturrian! Freskatzen? To!
A.–Nortzuk dira Balizko Erroten Erresuma-n Lauaxeta, Lizardi eta Orixe?
K.I.–Ba nola edo hala, garai eta modu desberdinetan Balizkotasuna aldarrikatzen saiatu ziren errotari zaharrak. Ez dira bakarrak. Baina haiengana jo dut, aski indartsuak eta establezituak iruditu zaizkidalako erreprotxe batzuk pairatzeto. Atakatuz omendu nahi izan ditut. Hala esaten zuen Arestik hitzaldien amaian, "ongi esanak gogoan hartu eta gaizki esanak atakatu". Tamalez, nik ez dut Arestiren probokazio-ahalmena.
A.–Urradura baten ondoren beste urradura bat, eta gero beste bat agertzen dute zure poesiek, amodioz eta gorrotoz. Sufritzen dakitenentzat bakarrik dago tokia erresuma honetan?
K.I.–Ez dakit, baina urratura batean bizi garela uste dut: helburuak / ahalmenak, lorpenak / galerak, sorkuntza / presa... ez dago samurra gorrotorik gabe maitatzea, eta atzekoz aurrera, esan nahi nute, bizebersa.
Badakit sufrimentua ez dela aski sorkuntza egiteko, eta sufrimentuan oinarritutako negarkeria asko egin dela, baina sakonean arrazoi gutxi dago epe laburrean alaitsu ibiltzeko. Baina tira, sufritzen 'jakitea' jakinduria da... Erresistentzia mota insobornablea.
Literatura optimista egitea, hemen eta orain, inmorala da.
A.–Zure poesietan erasoaren eta erresistentziaren arteko agresibitatea nabari da. Belijerante izateko balio al du poesiak? Zerekin belijerante?
K.I.–Etxahun belijerantea izan zen, eta poesian gehiago bizitzan baino; Iparragirre belijerantea izan zen bertsotan... Berdin Txirrita, Lizardi, Lauaxeta, Mirande, Aresti... Haiek salbatu dute euskal literatura, eta Euskal Herri monolitikoa uste izana desmontatzen hasteko lanabesak, aitzakia hutsak nahi batuk, eman zizkiguten...
Poesia berez da belijerantea lotartzera, bizirik hiltzera, daramaten estatus guztien aurka. Inguratuak giaudek.
A.–Inguratua giaudek Belez. Liburuko pertsonaia zentrala Belea da, luma zurikoa, liburuaren azalean ageri dena. Poesiaren etsaiak al dira Beleak? Poesia abandona dezagun nahi dutela idatzi duk.
K.I.–Bueno, liburuaren azalean bele bat ageri da, baina ez dut uste liburuaren pertsonaia denik... Haren sinboloaren errepresentazioa bai... Zera ari ginen lehen, balizkotasunaz eta errealitateaz, ezta? "Luma zuriko belea" esaten baduzu balizkotasun batean sartu zara.
Uste dut tinta zuriz idazten dela askotan gurean, kontrasterik gabe, konstatazio hutsean, eta irakurtzen dugunaren zati handi bat idatzia ez balego bezalaxe zaigula: papera bezain zuri. Eta paperezko beleak ere badaude, paperjaleak. Zuria, euskaraz, alferkeriaren eta faltsukeriaren kolorea da.
A.–Poesia abandonatu egiten dute kasik bai argitaletxeek bai irakurleek. Eta zuk lirikaz astintzen dizkiguzu bazter guztiak...
K.I.–Ez dakit ba, baten batzuentzat epikoegia ere ez ote den izango.liburu hau... Bueno, irrekuperable asko zegok... Lirikaz astindu... oso piropo ederra da, ez nuke sinetsi behar.
A.–Balizko Erroten Erresumam kritika gogorra egiten diozu lehen izan zinen poetari. Induljentzia desterratu duzu, baina latzegia ez ote zure autokritika?
K.I.–Badakit maila batetik harat autokritika autokonplazentzia bilakatzen dela, eta masokismoa denok erraietan daramagun plazerra dela... hari horri helduta, ez dut uste demasa ensañatu naizenik neure izan nintzen harekin, morbo gutxi zegok hor... Dena dela, beti zegok alkandora zaharrak erretzeko arrazoiren bat... Eta Maiakovskiren alkandora horia boltxebike izaten jarraitu ezin dutelako suizidatzeko adorea dutenek bakarrik jantzi dezakete...
A.–Orain arteko poesiari buruz erreflesio gutxi egin dela eta horren falta dagoela iruditzen al zaizu? Hori irakurtzen ahal da behintzat poesiotan.
K.I.–Benetan diotsuet, ez nuke nahi Balizko Erroten Erresuma egin denaren erreflexio bat izatea. Nahiago nuke egin ez denaren deitoratze bat izatea. Eta irakurleak zirrara eta plazerra sentitzea liburuarekin. Literaturtasunaren bindikapena izatea nahi nuke, Balizkotasunak bakarrik eragin dezakeen probokazioa.
A.–Zure liburu hau ultimatum bat da!
K.I.–Ultimatum... Ez dut kanoirik, inor gutxi sentituko da mehatxaturik. Neu, beharbada. Prest nago beste hamar bat urte tinta zuriz idatzi gabe egoteko.
A.–Hala ere, esaiguzu nola ikusten duzun liburu honen biharamuna. Gorago ausartuko al zara?
K.I.–Erantzun dizuet, erdi-esate batean behintzat. Liburu honen biharamuna pentsatzen dut dendarien esku egongo dela, eta irakasleenetan, kasikan okerrago.
Baina galdera ez doa hortik noski. Bai, ausartuko naiz beste poemario batekin; egia esan egina daukat, idaztea besterik ez zait falta. Gorantzakoa izango den ala beleak bezala bide bazterreko hondakinetan gizentzen geldituko naizen, ikuskizun dago. Saiatuko naiz eroriko eder bat hartzen konformismoan epeldu gabe.
GORKA ARRESE JOSU LANDA
49-51

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakIZAGIRRE1
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazIZAGIRRE1
EgileezARRESE1Kultura
EgileezLANDA2Kultura

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koldo Izagirre
Koldo Izagirre
“Kazetaritzari ez zaio sekula literatur baliorik eman”

ARGIAren egitekoen zerrendan tik bat gehiago. Duela kasik hamabost urte bururatutako ideiari forma ematea kosta da, baina eman zaio, eta inprentatik irtetear behar du dagoeneko. Euskal prentsak 1869tik 2000ra ekarritako zenbait kronika gogoangarriren bilduma egin du Koldo... [+]


'Laineza. Kultura Haragi Bizitan' liburua
Aldarri zaharrak berri: Kultura prekarioa da

Hitz testualak dira: “Euskarak iraun badu, kultura bat garatu duelako izan da; eta kultura horrek iraun badu, euskaldunek euskara bizirik gorde dutelako da”. Hala diote Lanartea elkarteko lagunek Laineza. Kultura haragi bizitan liburuko hitzartzean; 50 artistak baino... [+]


2022-01-19 | Xalba Ramirez
Erbestea ez da turismoa, baina behar du kronika

Jose Luis Alvarez Txillardegi hil zela hamar urte bete dira. Efemerideek ematen dute aitzakia biltzeko, eta ekimenak sortzeko. Donostiar euskaltzale eta ekintzailearen gogoa omentzeko, zer hoberik liburuak baino. Zelulosa eta tinta ekarpen erraldoia utzi baitzuen atzean.

[+]

2021-07-27 | Mikel Asurmendi
Koldo Izagirre. Pasaia eta Harboureko idazlearekin solasean
Pasaiako herritik dator notizia, zezen bat izan dela jenioz bizia...» abesten du Mikel Laboak. Zezena Pablo Picassok Guernica koadroan margotua izan liteke, Gernika berriz, Sua nahi, Mr. Churchill? -eta Basques' Harbour-eko beste kontu asko- ipuin liburuko herri... [+]

2021-07-27 | Koldo Izagirre
Mal-gutasun
Oraindik luze gabe, malgutasun soziala kaltegarria zela uste nuen nik. Badakizue "malgutasun soziala" enpresari jendaila horren ideologoek asmatutako hitz-ordeko bat dela, "kaleratze librea" edo "jendea langabeziara botatzea" ez esatearren. Halatan, egonkortasuna hobesten nuen nik... [+]

2021-07-23 | Koldo Izagirre
Xoxoaren kantua harresiaren orpoan
Buruaz beste egitea zer den, alegia, esamolde lazgarri horrek zertan duen sorrera eta funtsean zer adierazi nahi duen, Hondarribian ikasi dugu oraindik orain: Jokin Z. ez zen izaten ahal nahi ez zuen hura, ez zen izaten ahal bestek izatera kondenatu zuten hura -kakatia,... [+]

2021-07-23 |
Koldo Izagirre: "Ironia Gero Eta Gehiago Praktikatu Beharreko Arma Da"
Koldo Izagirre idazleari elkarrizketa
Koldo Izagirre: "Ironia Gero Eta Gehiago Praktikatu Beharreko Arma Da"
Koldo Izagirre pasaitar idazleak badu bere historiatxoan hainbat literatur lan argitaraturik.
Azkena, duela hiru bat urte argitaratutako "Euzkadi merezi zuten"... [+]



2021-07-16 | Koldo Izagirre
Gozakidetza

Ez dago arranparik, baina badaukazu kadira elektriko bat. Ez dut martxan ikusi hilabeteon. Alabaina, atso-agure mordoa eskaileretan izuturik, makilak eta makuluak ahal nolaka tinkatuz mailaz maila, jendearen emanak ez ote dituen lur jo araziko. Bisitari asko ibiltzen baita... [+]

Koldo Izagirre
«Idaztea bigarren mailako bihurtu da prentsan»
Urtarrilaren 29an, 18:30ean, hitzaldia eskainiko du Koldo Izagirrek Hernaniko Milagrosa kaperan, euskal prentsaren historiaz. Argiaren 90. urteurrenaren kariaz, eta Hernaniko Kronikaren laguntzarekin antolatutako ekitaldia izango da. Aurretik Izagirrerekin hitz egin dugu; gaiak... [+]

2021-06-30 | Gema Lasarte
“Euskaldunen odolak ez du odolkiyak egiteko ere baliyo”

Koldo Izagirre ::Euzkadi merezi zuten

Susa

orrialdeak ::104

prezioa ::15€


2020-06-08 | Aritz Galarraga
Duin harro solemne

Koldo Izagirreren literatura lotu izan da portuarekin (+1, haren bibliografia begiratzea besterik ez dago), politikarekin (0, literatura guztia ez al da politikoa, are politikotik ezer ez duela ematen duena ere?), zailtasunarekin (-1, errazkerian ez ote den erortzen gaur egungo... [+]


2019-08-12 | Estitxu Eizagirre
Mendearen umeek munduari desafio jo ziotenekoa

Koldo Izagirreren Mendearen umeek munduari desafio hitzaldiak ireki zuen maiatzaren 21ean Zerukotik lurrekora zikloa. 70 lagun inguru elkartu ginen Donostiako San Telmo Museoan, ARGIAren mendeurrena ospatzeko antolatutako zikloaren lehen ekitaldira. 1958 eta 1964 urteen arteko... [+]


Ipuina.eus ataria aurkeztu dute

Koldo Izagirren idazlearen eskutik eta Susa argitaletxearen babesarekin sortu da proiektua. Hogeita bat ipuin jasotzen ditu momentuz.


'Lardaska' sasikariaren egilearekin elkarrizketa
“Askapena hutsean politikoa balitz bezala kontenplatzen da herri honetan”

2016an zeresana eman du Lardaska argitalpenak: liburu formatuan publikatutako aldizkari autoeditatua nork idatzi duen ez da ezaguna, "Barbalot"-ek sinatuta dator, Koldo Izagirreren hitzaurre eta guzti. Ez dago esplikatu beharrik, berezitasun horiek direla-eta... [+]


Gipuzkoa Zutik eslogan laborategian Koldo Izagirrerekin

“Helburua gure kalitatea saltzea da, konpetentziari aurre egin, merkatuaren erritmoa guk markatu. Funtsean, marka bat inposatu”. Publizista dela esango zenuke Koldo Izagirre dela jakingo ez bazenu. 17:30 inguru Donostiako Parte Zaharreko elkarte batean. 20-30 lagun... [+]


Eguneraketa berriak daude