Igone Etxebarria: "Minimoak finkatu eta hortik gora jo behar dugu"


2007ko otsailaren 21an
Igone Etxebarriari elkarrizketa.

EUSKARAZKO HITZEN IRUDIRIK GABEKO PROTAGONISTAK (4)
Igone Etxebarria: "Minimoak finkatu eta hortik gora jo behar dugu"
Bikoizketa lanaren azken hitza ETBko kontrol kalitateko arduradunen esku dago; bikoizturiko lana atzera bota edo onespena emateko boterea du lan talde honek eta ondorioz kalitate minimoaren mugak nondik nora doazen erabakitzen duena da.
Euskararen erabileraren inguruan ETBn, aurretik ere nolabaiteko kontrol lana egin izan bada ere, esan daiteke, orain bi urte eskas jarri zela martxan nolabaiteko jarraipen serio eta zehatzago baten proiektua. Honela, lehen dena batean lantzen zeria, gaur egun hiru ataletan dago banatua: informatiboak, produkzio propioak eta bikoizketa. Azken atal honetan egun lanean diharduen Igone Etxeberriak dioskunez
"plangintzarik gabe aritu izan da, eta orain ere badirudi gauzak apur bat aidean daudela".
Beraien lana zehazki iristen zaien bikoizturiko zinten ikustea eta hauen gainean fitxa tekniko bat betetzea da, bikoizketa lanaren alderdi desberdinak baloratuz; hala nola euskararen egokitasun, hiztegiaren erabilera, erregistroen aukeraketa eta beste. Bai eta alderdi artistikoa ahotsen hautapena dela eta, soundtrack eta bikoizketaren nahasketa dela eta. Guzti honen ondoren, bikoizketa lanari oneritzia ematea dagoen erabakitzen da: ez bada onartzen bikoizketa etxeetara bidalia izango da berriro ere.
"Normalean bikoizketa etxeetatik iristen zaigun materialea onargarria izaten da baina beti dago zer atzera bota. Bestalde mugak ere badira, ze kate bat da eta lan bat atzera botatzeak prozesua hausteaz gain diru galtze bat suposatzen du".
Erizpide finkorik ez
Igone Etxeberriaren ustez ez da erraza kalitate minimo edo onargarri baten mugak ezartzea.
"Normalean erabiliaren erabileraz ohitura batzu joan dira sortzen. Baina ezer gutxi dago idatziz euskararen erabileraren erizpideen inguruan. Argi dago hizkuntza ulerterrazean aritu behar dugula eta horretarako ahozko hizkuntzara jo behar, ze sarritan gertatzen da itzulpenak literalegiak direla eta ondorioz erderakadak sartzen dira".
Orain arte begibistako erruak zuzentzen aritu dira, urteen poderioz bikoizketan ere estilo desberdinak sortu direnez,
"sarritan bizioak sortu izan dira eta ez da erraza horiek aldatzea".
Bestalde kontrol kalitateko lan talde honek badu erlaziorik bikoizketa etxeetako euskara arduradunekin eta hainbat zuzenketa orokor eta nabarmenak agertzen direnean, halako txosten batzu bidali izan zaie kontutan har ditzaten.
Orohar
"orain arte hizkuntzaren inguruan minimo batzu finkatzen saiatu gara. Esan behar askotan gure artean ados jartzea ere ez dela erraza eta horretarako Jose Mari Iriondoren iniziatibaz eta Euskaltzaindiaren inguruan dabilen batzuren aholkularitza ere jasotzen dugu. Azken finean sarritan hauek dute azken hitza".
Minimo hauek zehazturik erregistro, euskalkien, ahotsen aukeraketa eta beste sakonago lantzen hasteko asmoa dute, kalitate minimo horren mugak apurka-apurka goruntz jo dezan.
LOREA AGIRRE
48

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Bikoizleak
Pertsonaiaz\ETXEBERRI15
Egileez\AGIRRE9\Komunikabid

Azkenak
Herrialde Katalanetako herririk turistikoenak, eskuin muturraren bozen biltoki

Kataluniako azken hauteskundeetako eta Europako hauteskundeetako emaitzetatik abiatuta, presio turistiko handiena bizi duten Herrialde Katalanetako herrietan eskuin muturraren botoak nola egin duen gora aztertuko dugu.


Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu
Puigdemontek nola egin zien iskin poliziei?

Carles Puigdemonten ihesaldiaren bertsio bat kontatu du La Vanguardiako kazetari Mayka Navarrok, "iturri ofizialetatik lortua". Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu erabili zituzten mossoak nahasteko. Puigdemontek “gaur edo bihar” hitz... [+]


2024-08-09 | Euskal Irratiak
Baionako Euskal Museoak ehun urte bete ditu aurten

Mende batean, Baionako Euskal Museoak izan duen bilakaeraz erakusketa berezia sortu dute. Argazki, tindu edo objektuak ikusgai dira. 1924an William Boissel Bordaleko militarrak bultzatu zuen museoaren sorrera, "euskal herri tradizionalaren" ondarea babesteko... [+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


Euskal Herriko ikurrak kendu dituzte Atarrabiako pilotalekuan, Nafarroakoa izan ezik

Martxoaren 5ean zabaldutako auto batek armarria “kentzea edo ezabatzea” agindu zuen, “jarrera politiko baten aldeko posizionamendua” dela eta “neutraltasun politikoaren aurka” egiten duelako. UPNk jarri zuen salaketa, eta Atarrabiako alkate... [+]


Lodifobia eta patologizazioa Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean

Bizkaiko e28 koordinadorak salatu du kide trans lodi batek eraso lodifoboa pairatu duela Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean.


2024-08-09 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


2024-08-09 | Axier Lopez
UPNk eta PSNk ez dute lortu Raimundo el Canastero zentsuratzea Tafallan

UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]


2024-08-09 | Axier Lopez
Beste milioi bat euro eman die Jaurlaritzak erdarazko hedabideei

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan "euskarazko albisteak areagotzeagatik" diru-laguntzak banatu ditu beste urte batez. Ia milioi bat euro banatu dute Noticias, Gara eta Vocento hedabide taldeen artean, artikulu batzuk... [+]


Ertzain bat atxilotu dute homizidio saiakera egotzita, lan orduetatik kanpo hiru pertsonari tiro egiteagatik

Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du, hiru pertsona hiltzen saiatzea egotzita. Agentea lan orduetatik kanpo zegoen, eta deklaratu zuen bere buruaren defentsan egin ziela tiro furgonetan zihoazen ustezko hiru lapurri. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gezurra da deklaratu duena.


Sardiniak ezetz esan dio kolonizazio energetikoari

Haize-erroten eta eguzki-plaken ezarpen zabalarekin kezkatuta, populazioa "espekulazio energetiko" gisa kalifikatzen duen joera bati aurre egiten ari da.


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


2024-08-08 | Sustatu
Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic... [+]


Eguneraketa berriak daude