BI EUSKAL AMERIKAR AZPEITIAN


2021eko uztailaren 23an
Stefanie Thurman goikoetxea eta Toni Ansotegi Intxausti amerikarrei elkarrizketa.

Ameriketara joan nintzen xentimorik gabe (eta 9)
BI EUSKAL AMERIKAR AZPEITIAN
Azken aste hauetan argitaratu ditugun artikulu guztiek, euskaldunek Amerikan daramaten bizimoduaren berri eman digute. Gaurkoan, ordea, alderantziz izango da. Euskal Herrira etorritako amerikarrena izango dugu irakurgai. Uda honeten Idahoko Boisen topatu nituen dantzarien artean baziren bi, beste asko bezalexe, udazken honetan Euskal Herrira etortzeko asmotan zirenak.
Elkar ostera ikusi behar genuela erabaki genuenean, erabat betekaitza iruditu zitzaigun horren urruti zegoen Euskal Herrian handik hiru hilabetetara berriro topatzeko plana. Hala eta guztiz ere, Azpeitiko Eperra tabernan zita jarri eta txintxo asko azaldu zaizkigu Stefanie Thurman Goikoetxea eta Toni Ansotegi Intxausti euskal amerikarrak.
GALDERA.–Bi amerikar Azpeitian, zer dela eta?
ERANTZUNA.– Bi euskal amerikar, hobeto esanda. Ez gara, halere, Euskal Herrian gauden euskal amerikar bakarrak. Izan ere, urtero talde polita etortzen da handik honuntza, gehienak Reno eta Boiseko Unibertsitateko Ikasketa Programaren eskutik.
G.– Euskal amerikarrak zaretela diozue, bertan jaiotakoak noski...
E.–Halaxe da. Ni, Stefanie Thurman Goikoetxea naiz, eta hau, Toni Ansotegi Intxausti, eta gure deiturek salatzen dutenez, nik aita amerikarra eta ama euskalduna dauzkat, eta honek, biak euskaldunak. Boiseko euskal komunitateko partaide gara eta, besteak beste, Oinkari dantzataldekoak.
G.–Aurkezpen honen ondoren, segi dezagun. Ez da hau Euskal Herrira etortzen zareten lehen aldia, ezta?
E.- (Stefanie) 87an etorri nintzen eta Ikasketa Programaren barruan. Bertan, urtebete pasa, eta hurrengo urtean, ostera, itzultzea bururatu zitzaidan, ordukoan programatik kanpo, lanen bat aurkitu eta euskara hobetzeko asmoz.
(Toni) Ni, berriz, 83an etorri nintzen lehen aldiz, programaren barruan, eta oraingoan nire kontura etorri naiz lana aurkitu eta erabat menderatzen ez dudan euskara nereganatzeko intentzioarekin.
G.– Azal iezadazue zertan datzan Reno eta Boiseko Unibertsitateetako Ikasketa Programa.
E.–Renoko Unibertsitatea Nevada estatuan dago eta Boisekoa, aldiz, Idaho estatuan. Biek, gai honetan batipat, elkarrekin egiten dute lan. Unibertsitate hauek beka ematen diote Euskal Herrira euskara edota gaztelera ikastera etorri nahi duen unibertsitariari. Euskal amerikarrak honuntza etortzen hasi aurretik, baziren Boisen euskerazko klaseak Joe Eiguren irakasle nekaezinak emanak. Baina zer edo zer gehiago egin nahiak Ikasketa Programa hauek antolatzera bultzatu zituen. Oñatin hasi ziren orain dela hamabost bat urte, eta 83az geroztik Donostian egiten dira.
G.–Zer modukoak izaten dira?
E.–Gehienek ikastaro oso baten luzera dute, hau da, bederatzi hilabetetakoa. Esan bezala, euskara eta gazteleraren artean hautatu beharra dago. Datozen gehienek bata edo bestea hartu behar izaten dute, non eta ez duten lehendik, Iparrameriketan bertan ikasita, bietako bat menderatzen.
G.–Nork eskura ditzake beka horiek?
E.–Ez da Unibertsitatea bekak ematen dituen erakunde bakarra. Honezaz gain, Oinkari dantzataldea, Euskaldunak elkartea eta NABO (North American Basque Organitation) federakuntza ditugu. Reno eta Boiseko Unibertsitateek ematen dituztenak Estatu osoko edozein unibertsitarik eska ditzake. Egia aitortuz, onartu beharra dago ez zaiela publizitate handirik egiten, izan ere denontzako adina ez bait dago. Beraz, gehienetan euskal komunitateek indarra duten lekuetan bizi direnen ondorengoak euskaratzen dituzte.
G.–Eta unibertsitate izaera ez duten beste erakundeenak?
E.–Oinkari, Euskaldunak eta Nabo, hirurak, bakoitza bere esparruan, Amerikan euskal kulturaren alde diharduten erakundeak dira eta dituzten laguntzaileek ematen dieten diruaren bidez ordaintzen dituzte beka hauek.
G.–Nola daude egituratuta ikastaro hauek?
E.–Hizkuntza eta gai osagarriak dituzte. Egunean lau orduz jorratzen da hizkuntza, eta gai osagarriak oso bariatuak dira: ekonomia, antropologia, euskal dantzak, sukaldaritza...
G.–Zuek biok programaren partaide izan zarete, zer erizten diozue?
E.–Gu han jaioak gara eta gure guraso eta arbasoen sorterrira egonaldi luze baterako ia aukera bakarra dugu programak eman diguna. Pagotxa da. Hizkuntza eta kultura zureganatu, bertan bizi zarelarik giroan murgiltzea sekula ahazten ez den esperientzia da. Urterik urtera antolakuntza hobea da. Gure kasuan, esate baterako, Oinkari dantzataldeko partaide garelarik, beste ametsik ez dugu izan. Neska koxkorrak ginelarik, urtero topatzen genituen Euskal Herrian izandako dantzataldekideak eta beste nahikunderik ez geneukan: helduzeagoak izan, beka eskatu eta lortzea. Gaur ere, gauza bera gertatzen da, dantzataldeko gaztetxoenek ez dute besterik aditzen taldeko zaharrenengandik: Euskal Herria gora, Euskal Herria behera. Sekulako espektazioa sortzen du honek gaztetxoenengan.
G.–Renoko Unibertsitatean badute beren euskarako irakaslea eta gauza bera gertatzen da San Franciscoko Euskal Etxean. Zer dela eta ez dago Boisen, azken hau baldin bada Iparramerika osoan mugimendu gehien duen euskal gunea?
E.–Horixe bera da, guk geure buruari egiten diogun galdera. Bada, haatik, Boiseko Unibertsitatean klase batzu ematen dituenik. Hori dugu Pat Bieter irlandarraren kasua: Oñatin ikasi eta Boisen erakutsi. Dena dela hoberena, bertatik joandako bat edukitzea litzateke. Unibertsitatean ezezik, bertako Euskal Etxean ere erakutsiko lukeena.
G.–Ni Boisen nengoela, zer edo zer entzun nuen ikastolatxo bat zabaltzearen asmoaz.
E.–Guk ez dakigu ezer asko honetaz, baina aspaldiko ideia omen da. Boisen bertan ikastola jarriz gero, txikitatik ikasiko lukete euskara eskolan eta gure arbasoen hizkuntza mantentzeko plan ezin hobea da. Oraingoz egitasmoa besterik ez den arren, seguru gaude arreta ona izango lukeela.
G.–Boisen ezagutu nuen bizimodua eta hemengoa konparatuta, ordea, ba dago alderik bien artean.
E.- (Stefanie) Erabat desberdinak dira. Baina nik hiru urte segidan pasa ditut Euskal Herrian eta oso ondo moldatu naiz hemengo bizimodura. Ikaragarri gustatzen zait hemen bizi den parranda eta gau pasa giroa.
(Toni) Daramadan denbora apurrean, sekulako aldea nabari dut. Han askoz denbora gehiago ematen dugu etxean; hemen, berriz, egun guztia kalean igarotzen dute. Niri, berez, askoz etxekoiagoa izanik, ez zait horrenbeste gustatzen kalera irtetea. Dena dela, hemengo bizimoduak abantaila hori du: nahi duzunean etxean gera zaitezke, baina kalera irten nahi izanez gero, ez zara sekula bakarrik izango, jendez gainezka egongo baita.
G.–Luzaroan geratzeko asmorik al duzue?
E.–Ez dugu inoiz urte batzutarako planik egiten. Urtero erabakitzen dugu zer egin. Iparrameriketan lana nahi izanez gero, gaurtik hasi beharra dago datorren ikastarorako plaza eskatzen; eta oraingoz, ez batak ez besteak, ez dugu eskatu. Bertan gustora gauden seinale.
Ez dute bizitzeko leku makalik aurkitu. Azpeitia, kalean euskara barra–barra darabilen herria eta parrandarako plaza ezin egokia. Orain dakit nondik datorkion Boiseko euskal koadrilari parrandazale eta gautxori fama: asko eta asko Euskal Herrian izanik hemen gauez irteteko ohitura hartu eta bertara eraman dute. Nik neronek ikusi izan nuen azken uda honetan, gauero pote batzu hartzera irteten zen koadrila bakarra Euskal Herrian izandakoez osatutakoa zela.
FIRANKIE TAI
Stefanie Thurman Goikoetxea eta Toni Ansotegi Intxausti
22-23

GaiezGizarteaEuskal dias
PertsonaiazANSOTEGI1
PertsonaiazTHURMAN1
EgileezTAI1Gizartea


Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude