Izan Ere: "Geure kantetan kitarrek ezartzen dute pauta"


2007ko otsailaren 21ean
Izan Ere musika taldekoekin elkarrizketa.

MAKETA-DUN TALDEAK EZ DITU INORK GELDI ERAZIKO (5)
Izan Ere: "Geure kantetan kitarrek ezartzen dute pauta"
Aktuazio mailan eskas ibili badira ere, dagoeneko bi maketa kaleratu ditu gipuzkoar seikote honek, "Musikarte"n grabatuak biak. Orain zuzeneko ekitaldiei eutsi nahi diete, eta maketa berria grabatzeko asmoa dute "Tsunami"n. Kitarra hotsa nagusi da beraien musikan.
Aurretik Alex eta Ferminek kitarra jotzen bazuten ere, 85ean kanta batzu egiten hasi ziren eta hortik sortu zen taldea. Rock konkurtsotara sarri aurkeztu izan dira, eta aurrera zihoazen heinean aldaketak eta nolabaiteko trasbasea eman zen taldean. Gaur egun Fermin kitarra solista gisan aritzen da, Patxi kitarra erritmikoan, Manu baxuan, Hector baterian eta Alexek ahotsa ipintzen du; bigarren maketa grabatzeko zerbait gehiago behar zela ikusi zuten, eta Isaac saxoa elkartu zitzaien.
Lehen maketa intimista
87ko gabonetan grabatu zuten Ilunaren babesean maketa, eta konposizio mailan kanta txukunak badira ere, agertzen dena baino joku haundiagoa ematen zuten
"Jende askok ez dakien kontua da, baina maketa hau Fermin eta biok bakarrik grabatu genuen",
mintzo zaigu Alex.
"Berak bateria, kitarra eta baxua jotzen ditu, eta nik ahotsa ipintzen dut. Kanta nahiko intimistak dira, baina nahiko light geratu zen maketa, ze ezinezkoa zen Ferminek instrumento guztiak menderatzea. Kanta onak direla esan digute, baina zerbait falta zaiela, deskafeinatu xamarrak omen".
Kanta guztiak beraiek sortzen dituzte, eta musika egitea pastela egitea balitz, esan daiteke Alexek osagaiak prestatzen dituela eta Ferminek hauekin pastela egiten duela. Taldekideek Fermin nahiko heavy-a dela diote, eta honen eraginez kitarrak oso gogor entzuten dira.
"Geure kantak rockeroak dira, kitarrak beti egon dira lehenengo mailan, eta hauei laguntzen baxu eta bateria potenteak; baina ahotsa sartzean apaldu egiten dira oso".
Nahasketa berezia suertatzen da dudarik gabe, zail gertatzen delarik inoren antzarik nabarmentzea.
Barietate haundiagoaren bila
Bigarren maketan ordea, Hiriko argian, teknika aldetik gauza berriak egiten saiatu ziren, estribilo-estrofa eskema errepikatua apurtu nahian, honek ez bait zuen ezer berririk ekartzen. Kantaz kanta aldaketa haundiagoak daude, aurrekoan falta zen barietatea eskaintzen dute, betiere kitarrek pauta ezarriz.
"Jendeak esaten dizunaren arabera funtzionatzen duzu neurri batetan; kanten egitura eta erritmoa beti oso antzerakoa zela aipatzen ziguten, eta aldaketak egiten hasi ginen, saxo gehiago sartuz eta kitarrak lasaiago agertuz".
Ikasketak direla medio, ez diote denbora gehiegi eskaini taldeari; aktuazio mailan ere ez dute sorterik izan, ez bait dute zuzenean apenas jo,
baina aritu garenean erantzun ona jaso izan dugu"
Aurrera begira taldea ganora haundiagoz hartzeko gogoa dutela adierazi digute, denbora gehiago izango bait dute kontzertuak lotzeko eta entsaiatzeko. Kanta berriak ere prestatzen ari dira,
"eta maketa berria grabatu nahi genuke Tsunami-n".
Musikari buruz zalantza piloa dutela onartzen dute;
"estiloz aldatzea ere pentsatu dugu; bestalde, euskaraz kantatzen jarraituko badugu ere, hau ez dugu militantismoz egiten, euskara bultzatu behar delako. Ez gaude erdararen kontra, eta ingelesez kantatzen hastea ere pasa zaigu burutik".
XABIN MAKAZAGA
49

Gaiez\Kultura\Musika\Musika mode\Taldeak\IZAN ERE
Egileez\MAKAZAGA2\Kultura

Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude