SS-77: "Jende gutxi erakartzen dugu oraindik, baina bronka tolala izaten da"


2021eko uztailaren 16an
SS-77 musika taldeko Andoniri elkarrizketa.

MAKETA-DUN TALDEAK EZ DITU INORK GELDI ERAZIKO (4)
SS-77: "Jende gutxi erakartzen dugu oraindik, baina bronka tolala izaten da"
Talde hasi berria bada ere, ez dirudi arazo gehiegi dutenik kontzertuak lortzeko. Hertzainak-en tankerako musika egiten dute, kantak asko landuz eta euskara ezin txukunagoan. Tablak hartzeko gogo bizia erakusten du arrasatear boskote honek.
Kontzertu batetik besterako bidean tartetxoa egin digu Andonik, taldeko kitarrajole eta koroak egiten dituenak; SS-77 Patxi (kitarra eta ahotsa), Piraña (baxua), Iñigo (bateria) eta Jhosek (ahotsa) osatzen dute. Letrak eta kanta gehienak Patxik egiten ditu,
"eta oso kolgatuta dago Hertzainak-ekin; geure kantetan nahiko nabarmena da hauen eragina, eta kantatzeko moduan ere Gariren antza haundia du".
Bestalde, hiru bertsio ere egin dituzte, bi "Steff little fingers"enak eta bestea "Status Quo"rena,
"mutur batetik besteraino. Gainera, Piraña skin-a da, Patxi rock & rolleroagoa, finagoa, eta Jhose punkya; guztia pote batetan sartu eta ateratzen den koktela...".
Hala ere arrasatear hauen maketa entzutean musikak lerro finkoari jarraitzen diola ikusten da eta urtebete baino ez daramaten arren, kalitate dexentea erakusten dute interpretazioan.
Maketa txukuna
Maketa uztailaren amaieran grabatu zuten Musikarte estudioetan, inolako prestakuntza berezirik gabe.
"Maketaren ideia ez zen saltzea edo tabernatan zabaltzea; Jhosek ezin zuen entsaiotara etorri eta beretzat grabatu genuen, kantak ezagut zitzan. Baina oso ondo irten zen, orain arte hoberen jo dugun saioa grabaziokoa izango zen; Oskar teknikoa ere oso ondo enroilatu zen, sonido mailan maketazoa atera da, eta horregaitik zabaldu dugu irratietan eta Gipuzkoako tabernatan".
Zortzi kanta sartu dituzte sei ordutan grabatutako maketan, eta Andonik egiten digu bakoitzaren aurkezpena:
" 'Laster arte, laguna': 'zipaioen aurkako kanta laguna': zipaioen aurkako kanta da, baina ez 'Zipaio hijoputa eta abar', letra gehiago lantzea gustatzen zaigu. 'Inoiz ez nazan ahaztu': desamodioa nagusi da kanta honetan. 'Barre egin zenidaten': taldearen historia kontatzen du, gitarra batekin hasi eta jendeak barre egiten dizunekoa. 'Inoren heroi': hau Steaf-en bertsioa da, 'No bodis' kanta literalki itzulia. 'Sinisten det': Patxiren printzipio deklarapena da, bere kredo pertsonala (Sinisten det drogak erakartzen nauela, taberna nire etxea dela...). 'Gauerdiko puskarra': berrogetaka urtetako gizonaren frustrazioa kantatzen dugu. 'Elkartasuna': honetaz asko hitz egiten da, baina ahoan gelditzen da eta gero ezer ez dela egiten salatzen dugu. 'Txiki Benadas Blues': ez da blues-a, hardcore kaotikoa da, zarata, eta Txiki Benegasi eskeinitako amodiozko kanta (gilipollas bat zara eta pinu batetik zintzilikatuko zaitut)".
Kanta luze eta landuak
Ordubete pasatxoko errepertorioa dute, hamabi kanta guztira, eta maketakoez gain Kortatu-ren 'Hay algo aqui que va mal' ezagunaren bertsioa nabarmentzen da,
"euskaraz eta hobeagoa, 'Hemen zerbait ez dabil ongi'. Atzo geure kontzertura etorri zen Fermin eta flipatuta gelditu zen".
Aipagarria da kanta guztiek duten luzera, lau minututik gorakoa;
"Patxi artista da eta kantak oso lantzen ditu, estribiloa amaitu eta desbario instrumentala, buelta berriz, amaiera asko kurratua".
Oraingoz hiru kontzertu soilik jo dituzte, baina beste laupabost lotuta dituzte datozen astetarako. Zuzenean jotzea dute helburu, tablak hartuz joateko, eta saioko milako batzu eta ataria besterik ez dute eskatzen, ze
"jende gutxi erakartzen dugu oraindik, baina bronka totala izaten da".
XABIN MAKAZAGA
51

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakSS-77
EgileezMAKAZAGA2Kultura

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude