SAN FRANCISCOKO EUSKAL ETXEA


2007ko otsailaren 21ean
San Francisco-ko Euskal Etxeko Fermin Minaberriri eta Malvina Oihartzabali elkarrizketa.

Ameriketara joan nintzen xentimorik gabe (6)
SAN FRANCISCOKO EUSKAL ETXEA
Orain arte paperetan jarri ditugun istorioak, Idahoko estatuaren hiriburua den Boisen bizitakoak izan dira. Idahorekin batera, Nevada (Elko, Reno eta Las Vegas) eta California dira Iparramerikan euskaldun gehien bilizen duten estatuak. Idaho eta Nevadakoen jatorria Hego Euskal Herria bada, Californiakoa berriz, Ipar Euskal Herria.
Pazifikoko urak bainatzen duen estatu honetan ez da San Franciscokoa bakarra den Euskal Etxea, bai ordea nagusia. Ondorengoa, aipatu kostaldeko hiri abangoardistaren kale aldapatsu eta, horrexegatik, zinematografikoenetako batetan euskal kultura buru belarri sustatzen diharduten Fermin Minaberri eta Malvina Oihartzabalekin izandako hizketaldi luzearen laburpena duzue.
GALDERA.. Californian zaudeten euskaldun gehienak iparraldekoak zarete, zer dela eta?
ERANTZUNA.. Euskal Herriko inmigrazioa uholdeka etorri zen honuntza, eta uholdeka bezalaxe herrika. Hegoaldekoek Idaho eta Nevadara jo zuten bezalaxe, Iparraldekoek Californiara jo zuten. Ezagunak ezaguna dakar. Ni neroni, nahiz aurretik Argentinan ibilia naizen, Ortzaitzen jaioa naiz eta tenore baten mila biztanle izatera iritsi zen herri honetatik, California eta Nevada estatuetan, 60 lagun bagara.
G.- Euskal Etxearen gaiari helduta, berri berria dirudi. Ezer ba al zegoen aurretik?
E.- Lau bat urte daramatza lanean San Franciscoko hegoaldean egin genuen etxeak. Aurretik kluba geneukan, 1960an sortua, baina egoitza finkorik ez genuenez gero, batean eta bestean egin behar izaten genituen bilerak, ekintzak eta zer nahi zela. 1979 bitartean ez paretekiko frontoia bagenuen San Francisco Udalak utzitako lurretan eraikia; baina lurrak udalak behar zituela eta bota behar izan genuen, erran bezala orain dela bederatzi bat urte. Igandetan bertan biziz ziren euskaldunen arteko pilota partiduak antolatzen genituen. Hortaz, kluba izan arren, leku propiorik ez.
G.- Eta modu horretan Euskal Etxea eraiki zenuten?
E.- Ez nahi orduko. Ez pentsa kluba sortu zenetik, 60. urtetik alegia, Euskal Etxea eraikitzeko sasoirik egin ez zenik. Guk dakigula, gutxienez bitan egin ziren bozkak egoitzaren konbenientziaz, eta bitan galdu. Ausardia falta nonbait, eta beti azkenengo orduan proiektua atzera. Bada prozesu luze horretan anekdota bitxirik: orain dela hogei urte San Franciscoko udalak lur publikoak eskaini zizkion euskal klubari hirigunean bertan egoitza egin zezan; orduko arduradunak ausartu ez eta japoniarrek klub bikain asko egin zituzten.
G.- Erdialdi luzea beraz...
E.- Luzea eta nekeza. Egoitzarik gabe ezer antolatzerik ez zegoen eta azkenean bost bat urte direla, gaur dugun eraikuntza dotorea egiteari ekin genion.
G.- Azal iezaiguzu nolakoa den.
E.- Eraikuntza honetan frontoi estali eta handi bat daukagu eta beheko solairuan publiko orokorrari irekita dagoen jatetxea. Atzekaldean dantza taldearentzako gela handia eta aurreneko solairuan bulegoak eta ikasgelak. Ikus dezakezunez, denetarik daukagu.
G.- Xehe ditzagun atal guzti horiek, frontoia aipatu duzu...
E.- Behin eraikuntza berria egiten hasiz gero zenbait urte lehenago galdutako frontoia birreskuratu beharra zegoen. Izan kontutan, Euskal Pilotako Munduko Txapelketan Estatu Batuetako ordezkariak California inguru honetatik ateratzen direla. Hortaz, hauek non entrenatu eta gainontzeko euskaldun guztiak non gure kirola praktikatu konpondu beharra zegoen.
G.- Jatetxea...
E.- Ez naiz ni orain euskaldunok jateko eta edateko dugun zaletasuna deskubritzen hasiko. Biltoki polita jendearekin elkatzeko eta ekonomiari dagokionez urtero Euskal Etxearentzat, errenta dela eta, diru sarrera eskergaitza. Iparraldeko eta Frantziako sukaldaritza da nagusi, eta oraingoz ezin hobeto doa.
G.- Dantzataldearentzako gela?
E.- San Franciscoko Euskal Dantza Taldeak 25 urte daramatza lanean eta gela handi bat paratu genian beraien entsaioak behar bezala egiteko. Elkarrizketa hau egiten ari garen, 89ko uztaila bukaera, Euskal Herriko Goizaldi dantzataldeko neska andoaindar bat ari zaie klaseak ematen dantza taldeko arduradunei. Aipatutako neska hau Estatu Batuetako Euskal Dantza Taldeen Elkargoak ekarri du Iparramerikan barna zenbait ikastarotxo eman ditzan.
G.- Ikasgelak ere aipatu dituzu, zer erakusten duzue?
E.- Euskal Etxetik aparte bada San Franciscon Basque Educational Organitation deitutakoa. Ekintza kulturalak antolatzea duen helburu eta zenbait urtetan euskarazko klaseak batean eta bestean ematen ari izan eta gero, ikasgela batzuk prestatu ditugu.
G.- Nor ari da klaseak ematen?
E.- Gaur egun Euskal Gobernuarekin lotutako akordio baten bidez Joseba gasteiztarra ari da. Beka moduko dirulaguntza dauka eta etorkizunean segida izatea nahi genuke. Hogeitasei ikasle ditu, astean lau bider, eguneko bi orduko txandetan. Hasteko ondo erizten diogu, nahiz bultzada handiagoa eman nahi diogun. Josebaren etorreraren aurretik gutariko batek ematen zituen astean behin, baina bazen garaia lan hori profesionalek egiteko. Eta Josebak txistua jotzen ere badakienez gero bera gure artean dagoen bitartean txistuko klaseak ere antolatu ditugu.
G.- Dantza, euskara, txistua...ekintza ugari. Beste ezer ba al du Kultur Elkarte horrek eskutartean?
E.- Ideiak, horrelakoetan gertatzen denez gero, pila ditugu. Burutzea da ordea zailena. Konparazio batera, badakigu Boiseko PBS telebista kate publikoa harremanetan dagoela ETBrekin azken honek egindako zenbait euskal programa aipatu kate eta hirian emateko. Idahoko hiriburuko esperientzia ondo ateraz gero, zergatik ez San Franciscon gauza bera egin? Zinemaren kasuan, han Donostiako Zinemaldia duzuen bezalaxe guk hemen San Franciscokoa dugu, zergatik ez proiektatu zinemaldi honen barruan euskal zinearen zenbait ekoizpen? Kantagintzaren alorrean, euskal kantariak ekarri nahi ditugu San Franciscora, baina ez euskaldunentzat kantatzea bakarrik baizik eta areto komertzialeta eta bertako guztientzat.
Kultur elkarte honen helburua ekitaldi irekiak egitea da; beraz, kantariren bat ekarriz gero, ez genuke bere ekitaldia Euskal Etxean izatea nahi; alderantziz, hirian bertan eta areto dotore batetan. Beste gai bat ukituz, hor dugu argitaratutako euskal egutegia: Euskal Herriko argazkiak dituen egutegi hirueleduna: euskara, ingelesa eta gaztelera. Ideia falta ez gaudenez, laguntza eta dirua da behar duguna...
Guzti hau, honaino iritsi zaren irakurle maitea, San Franciscon bizi diren euskaldun euskaltzaleen asmoa da. Hemen bizi dugun giro epela eta utzikeria ezagututa, nori ez zaio putzugainetik jauzi egin eta piska bat laguntzeko tentaldia etorriko? Datorren astean jorratuko dugun gaia, "Euskal puntisten gurutzebidea" izango da.
FRANKIE TAI
Martin Minaberriren koordinaziopean orgitaratutako euskal egutegiaren azala.
12-13



Gaiez\Gizartea\Euskal dias
Pertsonaiaz\MINABERRI1
Egileez\TAI1\Gizartea


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude