Negoziaketara iritsi behar da


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Xabier Albistur, donostiako alkateari elkarrizketa

Xabier Albistur, Donostiako alkatea
Negoziaketara iritsi behar da
Xabier Albistur, Aurrezki Kutxa Probintzialeko lehendakaria haseran eta gero Gipuzkoako Aldundian haziendako diputatu izan zen EA eta PN. Vren arteko banaketaren aurretik. Gerora Eusko Alkartasunaren partaide bilakatu eta Donostiako alkate izatera iritsi da. Datorren hauteskundeak bertan direlarik, Donostiako alkatearekin solasaldi interesgarria izan dugu.
ARGIA.–EA, PNV eta EEak senaturako osatu behar zuten koalizioak porrota egin zuen, ze balorezio egingo zenuke porrot horretaz?
Xabier Albistur.–Gauzak argi daude. Horrelako bat egitea guztiz beharrezkoa zen eta gainera–HB eta bere ingurukoei emango zaien irtenbidea edonolakoa izanda ere–uste dut Euskadiren etorkizuna horrelakoetan oinarritu behar dela. Nik neuk, bai joan zen urtean eta baita ere aurten, luzatu nuen egin denaren antzerako zerbait eta deskalifikazio gogorrak jaso nituen HBren inguruko sektoreetatik. Arzalluzek ere zentzurik gabe eta ezertan oinarritu gabe modu gogorrean kritikatu zituen nere adierazpenak. Hauen ondoren, hogei egunetara, EA eta EEk tripartitoarena ateratzen dute. Zergatik apurtu den? PNVren posizioagatik, jakin bait zekien PSOErekin duen akordica kuestionatu ere ez zuela egingo. Honez gain EAJ, posizio erraz batean egon da, giroa kutsatu eta nahastu eta erruak besteei botatzen alegia.
A.–Eta ze aportazio ekar zezakeen akordioak?
X.A.–Batasun soziala batik bat, Herri honetako gehiengo nazionalista bati erantzutea, eta Madrili begira PSOE-zentru-ezkerreko ekarpen ideologiko garrantzitsua izan zitekeen. Madrila begira PSOEren aurrean harresi bat suposatuko luke. Eta azkenik, HB irtenbide batetara eta hausnarketara bultzatuko lukeen zerbait, bestela Euskadiko nazionalismoak ez du irtenbiderik, finean, guztiok guztion aurka ari garelako, eta horrela ez dagoelako aterabiderik, ez negoziazio politikoari eta ez beste edozelako negoziazioari.
A.–Hauteskunde aurreko marketing opereziotzat ere jo izan da.
X.A.–Hori eritzi bat besterik ez da, eta hori esaten duenak frogak aurkeztu beharko ditu. Gakoa datza hau noizbait egin behar zela eta, zergatik ez, hauteskunde garala izan litekeela horrelako hurbiltze baten eragile sendoenetarikoa. Gainera Herriak ere behar ditu marketing operazioak, batik bat zentzu ideologiko-politiko aldetik.
A.–Beraz, eduki du marketing operazio kutsurik ...
X.A.–Ez, inolaz ere, ez dut hori esan nahi. Marketing-a merkatuan daudenei ideia eta eduki batzu igortzea da. Kasu honetan, marketing-a nazionalismo demokratikoa akordio batetara heltzearen aukera litzateke.
A.–Aipatu duzu aurretik PNVk zaila duela PSOErekiko loturak haustea, gero tripartitearekin esan da baita ere EEk EAJreo aldeko apostua egin duela, PSOEri egiten zaizkion keinuak alderatuz. Aurreko legealdian egon zen hiru alderdi hauen arteko koalizio ahalegina. Horrelako baten aurrean EA isolaturik geratuko litzateke...
X.A.–Hori hipotesi bat besterik ez da, eta gehiegizko hipotesiak egiten dira. EAJ eta PSOEren arteko akordioa, agian, lurralde banaketa bat besterik ez da–Araba eta Bizkaia–. Ez dut uste EEk EAJrantz egiten duenik; eta gainera, dakidanez, Gipuzkoko EEan bada EAJrantz hurbiltzearekin erabat kritiko den alderdi bat. Ikusiko dugu zer gertatzen hauteskundeen ondoren, eta gerta dakiguke isolaturik geratzea, eta beste edonori ere bai, baina nik tripartitoaren alde egingo dut. Gainera azkenean HBk instituzioetara joatea erabakitzen badu, gauregungo formulak hankaz gora jarriko ditu, norbaitek paktatu beharko du berarekin eta alderantziz. Beraz, Euskadiko etorkizuneko marko politikoa ajedrez bat da.
A.–Tripartiteak Frente Autonomiko bat gizarteratu du, ikusten ahal duzu posible Frente Abertzale bat eratzea, autodeterminazinaren inguruan adibidez?
X.A.–Ez dut atsegin Frente izendatze hori gizartearen alderdi desberdinak aurrez aurre jartzen dituelako, nahiago dut mugimendu, eta asko bil gaitezke gainera autodeterminazio, euskara, Estatutua, irakaskuntza..., gauza askoren alde. Eta hori lortu beharko da, baina tartean biolentzia tartekatzen da, eta bere burua abertzale eta arradikaltzat jotzen duen alderdi batek ETArekiko harremanak apurtzen ez dituen bitartean ez da posible izango akordiorik lortzea.
A.–Autodeterminazioarekin jarraituz, badirudi eskubide honen erreibindikazioa itzalia duzuela. Badu horrek zer ikusirik Bren hizkuatzatik urruntzearekin?
X.A.–Ez, ez dut uste. Une bakoitzean eratutako estrategiei erantzuten dio horrek. Ez dut uste eskubide hori alde batera utzi denik, baina gaur egun badaude une hori autodeterminazioa aldarrikatzen aritzea baino gauza garrantzitsuagoak, biztanleen bizi maila hobetzearen modukoa, garapen soziala, komunikazioak, irakaskuntza... EA teorietatik egunerokotasunera jeitsi da, hori da gertatzen dena. Heldu behar zaionean helduko diogu.
A.–Dagoeneko HBk iragarri du noizbehinka instituzioetara ager daitekeela, eta agertuz gero autodeterminazio eskubidea erreibindikatuko duela. Apoiatuko al luke EAk?
X.A.–Bada, printzipioz, baina aztertu beharko litzateke nola aurkeztuko lukeen bere eskaera eta ze formulapean, biolentzia tartean balitz ez. Honez gain, nahiko sinesgaitza egiten zait HB instituzioetara joatea, aspaldidanik ari da hori esaten eta. Instituzio horien aurka agertzen den buru militarraren agindupean dagoen alderdiak ez dut uste hori egingo duenik. Gainera eurek esan duten legez, instituzioen kontradizioak azaleraztera joango lirateke, eta hori ez da zilegi, gainera oso ikusia dago jada.
A.–HB Gipuzkoako lehendabiziko indar politikoa izanda, ez da anormala herrialde honen agintean dagoen alderdiak ez izatea berarekin harremanik?
X.A.–Alderdi demokratikoz osaturiko gizarte batetan ulertezina litzateke eta ez litzateke gertatuko, baina kasu zehatz honetan HBren esku dago hori aldatzea. Uste dut argi adierazi ditudala nire hurbiltze nahiak, baina besteak mehatxua eta iraina erabili, instituzioetako errespeto eza agertu, eta besteak kontutan hartu gabe nahi duena egiten duenean, komunikazio eza ematen da.
A.–Eta HBren errua bakarrik litzateke?
X.A.–Kasu honetan, tamalez, baietz esan behar dut, baina agian ez HB osoarena, baizik HBko jarrera pertsonal zehatz batzuena.
A.–Gipuzkoako Kutxa eta Aurrerki kutxak bat egingo dute etorkizun hurbil batean. Kontutan izanik EAJk eta EAak menperatzen dituztela, eraginik izan lezake Gipuzkoan alderdi hauek bateratze bidean abla daitezen?
X.A.–Ez dut uste, lagundu dezake, baina ez da izango miraria eragingo duena. Nik uste beharrezkoa dela EA-EAJ akordioa, hori baino beharrezkoagoa oraindik EA-EAJ-EE, eta gehiago oraindik EA-EAJ-EE-HB, hori bai, azken honek biolentziari uko egiten badio. EA-EAJ-ri dagokienean baseek batasuna nahiko lukete, dudarik gabe.
A.–Barne desadostasunak zirela eta, Gipuzkoako EAk gobernu karguak %50era banatu zituen tendetzia bien artean. Ez al da hori bi tendentzien arteko elkarbizitzea?
X.A.–Estrategia ezbedinak bai badaudela, ezadostasunak, baina beste denetan bezala eta gainera kontsentsu orokor bat lortu dugu. Batzuk nazionalismo erradikalagoa, erreibindikatiboagoa sortu edo desagertaraztea nahiko lukete noski.
A.–Autobiaren arazoan, EAn eztabaidak sortu ziren batez ere erabakiak goitik, bertikalki hartu omen zirela eta...
X.A.–Ez, ez nago ez erabakiak goitik hartu direla ez eta arazoak erakarri dituelarekin ados. Eztabaidak teknikoak izan ziren soilik.
A.–Arzalluz berak aipatu zuen negoziazioa datorren epe politikoan emango zela. Bi bandoen, HB eta Ajuaria-Eneako partiduek proposaturiko bideen arteko estrategiarik posible ote da?
X.A.–Ez dut uste bi bando daudenik. Gure paktoa koiunturala da eta helburu nagusia gogorkeriaren amaiera lortzea da. Baina bide guztiak irekiak daude eta nik uste ETAk berak euskal partidu politikoekin negoziatu beharra daukakala. Arazoa da, ETAk Madrilekin bakarrik negoziatu nahi badu, gero guk ea erabakitakoak onartzen ditugun ala ez. Negoziazioa eman behar da, honez gero emanda egon behar zen eta nik ez dakit zergatik ez den ematen. Baina negoziaketa honetan euskal partiduek zeresan handia daukate, euren etorkizuna jokatzen dutelako hain zuzen ere.
A.–Bileraz, Gobernu zentrala, euskal partidu politikoak eta ETAren arteko negoziaketa eman al daiteke?
X.A.–Ziur aski baietz. Agian hori ez litzateke estrategia bakarra izango, baina horretara behintzat iritsi beharko litzatekela bai. Garrantzitsua izango litzateke eta negoziatu behar dutenak dira estrategia planteatu behar dutenak.
A.–Azkenik, egunotan ematen ari den euskal presoen sakabanaketa zergatik eta zertarako ematen da?
X.A.–Sakabanaketa ez da ez zigorra eta ez konponbidea. Politika hau konpronetitua da, erantzunkizunez josia ez esateagatik. Niretzat gaizki eramaten ari den politika bat da. Zigor bezala uler daiteke, indarren arteko lehia honetan presoak ateratzen dira galtzaile. Baina zilegitasuna legeak jartzen du eta niretzat ez da giza eskubide arazo bat. Lana bere herritik kanpora egin behar duenari bezala, arazo beriina sortzen zaio sakabanatuari. Bai egia da presoen egungo egoerak Giza Eskubideak urratze arriskuan daudela adierazten duela, baina hala frogatzen den bitartean. Garrantzitsuena presoak kalera ateratzea da eta erreinsertzioa izan daiteke bidea, baina Yoyesenaren ondoren zentzu txar bat erantsi zaio hitz honi.
XABIER LETONA

"PNVrentzat zaila izango da PSOEren zama gainetik kentzen".
Tripartitoa ez garatzearen errua, PNVrena da albisturren ustetan.
8-10


GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEA
PertsonaiazALBISTUR2
EgileezLETONA1Politika

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


2023-04-26 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Euskal preso politikoak
Sakabanaketa politika amaituta, etxeratzea helburu

34 urtez luzatu den euskal preso politikoen sakabanatze politika amaitutzat eman dute Etxeratek eta Sarek, ostiralean Espainiako Gobernuak iragarritako bost Euskal Herriratzeekin. Pozez hartu dute berria bi elkarteek, eta iragarri dute orain lanean jarraituko dutela preso,... [+]


Oztopoak euskal presoen hirugarren graduari, Bilboko manifestazioaren atarian

Urtarrilaren hasieran euskal preso politikoen eskubideen alde Bilbon egiten den manifestazioa beti da berezia eskubideen aldeko egutegian, baina aurtengoa bereziki nabarmendu da, besteak beste, dagoeneko sakabanaketaren amaiera irudikatu nahi delako.


2022-11-15 | ARGIA
Beste zazpi euskal preso politiko Euskal Herriratuko dituzte

Iñigo Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Iñaki Bilbao Goikoetxea, Orkatz Gallastegi Sodupe, Fermin Vila Mitxelena, Iñigo Zapirain Romano eta Alberto Viedma Morillas preso politikoak Euskal Herriko espetxeetara hurbilduko dituzte.


2022-09-01 | ARGIA
13 euskal preso gehiago hurbilduko dituzte Euskal Herrira

Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak adostu dute beste hamahiru euskal preso Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako espetxeetara hurbiltzea. Ez da jakinarazi zein espetxetara eramango dituzten; Lakuako Gobernuaren esku dago erabakia.


2022-03-10 | ARGIA
Jon Gurutz Maiza euskal presoa Frantziako Lannemezaneko espetxetik Martutenera hurbildu dute

Etxarri Aranazko Jon Gurutz Maiza Artola preso politikoa Frantziako Estatuko Lannemezaneko espetxetik (Euskal Herritik 330 kilometrotara) Donostiako Martuteneko kartzelara hurbildu dute, Etxeratek zabaldu duenez.


Garazi Abrisketa eta Aitana Izagirre
“Mirentxin Gidariak ekimenaren furgonetekin Granadara eraman eta ekartzen genituen Euskal Preso Politikoen senide eta lagunak”

Garazi Abrisketa (Zollo, 1988) eta Aitana Izagirre (Zollo, 1993) Mirentxin Gidariak ekimenaren parte izan dira eta euren esperientzia azaldu dute, baita taldearen disoluzioak utzi dien sentsazioa ere.


2021-06-11 | ARGIA
Bi euskal preso politiko Euskal Herria ekarriko dituzte, eta beste bi gerturatu

Raul Fuentes eta Gaizka Astorkizaga dira Euskal Herriko espetxeetara lekualdatuko dituztenak, eta Pedro Cano eta Orkatz Gallastegi hurbildu egingo dituzte. Horrez gain, Olga Comesi hirugarren gradua emango diote.


Eguneraketa berriak daude